2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Tiebas Gares, Aragoiko Donajakue bidea

Aragoiko Donajakue bideko azken etapa edo ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan. Tiebaseko gazteluan hasita eta Gares herrian bukatu egiten dena. Etapa erraza, profila negatiboa duena, hots, aldapan behera gorakoak baino nabariagoak dira. Hainbat herrietatik igarotzen da eta zenbait monumentu bisitatzeko aukera eskaintzen duena. Nabarmendu beharko dira, Tiebaseko gazteluaren aurriak, Eunateko eliza eta Gares bera.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc


Ibilbideko bideoa:

Ibilbide osoa mapetan:


Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidearen hasiera Tiebaseko gazteluaren aurrietan izango dugu.
 Gazteluaren inguruko informazioa irakurri nahi baduzue. blogeko bertze sarrera honetara jo. http://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/yarnozetik-tiebasera-diablozulo.html

 Santa Eufemiaren elizara bideratuko gara segituan.
 Ateaurre gotikoa ederra da benetan.
 Eliza honen inguruko informazioa wikipediatik jasoa:
"El templo es del siglo XIV y el proyecto de construcción de la iglesia de Tiebas comenzaría con Teobaldo II pero cuando muere y tras el breve reinado de su hermano Enrique II de Champaña se paralizaría su ejecución. Finaliza su construcción en el periodo "capeto" con Felipe el hermoso y Juana I, en estilo gótico rural.
Este proyecto no se efectuó al estilo de los monarcas de la Casa real de Champaña quedándose una iglesia más modesta en consonancia con la Navarra del posterior periodo "capeto". Las armas del rey Teobaldo II, artífice de su construcción adornan una clave del presbiterio. Tanto en el exterior como el interior del templo se han aprovechado elementos ornamentales del ahora derruido castillo.
La iglesia se dedica a Santa Eufemia que fue una mártir católica oriental de Calcedonia (Turquía) con tradicional culto en Francia, resultando por ello muy propia para ser patrona de esta sede real de Tiebas; está representada en una talla de 1612 y se realiza su devoción en procesión cada 16 de septiembre."
 Atarian ikusgai den leihatilean gotiko garaiko amabirjinaren eskultura bat zegoen


  Udaletik igaro ondoren herritik kanpora eramango gaituen pista hartuko dugu, futbol zelaiaren paretik igaroz.
 Pista honek autopistaren aldamenetik eramango gaitu.


 Azkenean autopisteran azpitik igarotzeko bidegurutzera iritsiko gara.

 Errotonda batean errepide ezberdinak zeharkatu eta tunelera bideratu beharko dugu.


 Tuneletik irtetean, berriz ere bertze errotonda batetan errepideak zeharkatu beharko ditugu.

 Azkenik ezkerretara abiatzen den pista hartu arte.

 Artederreta inguruan, militarrek garai batean izandako koartelen eremuaren paretik ibiliko gara. Eremu honekin zer egingo den, Tebas Muruarteko bizilagunek bozkatu beharko dute. Azken urteetan enkantera ateratako eremua, azkenik udalak erostea erabaki bai zuen.



 Muruarte Retara iristeko trenbideen azpitik igarotzeko tunela garaitu beharko dugu.

 Muruartetik irteteko ezkerreko norantzen errepidea metro batzuk jarraitu beharko dugu.
 Apur bat aurrerago eskuinetik, errepide zahar batetatik abiatuko gara Olkoz herrira bideratuz.




 Olkoz herrira iritsi eta Donajakue bidea zuzenean jarraitu ordez, herriko dorretxea bisitatzera joango gara.


 Olkozko jauregi -dorrearen inguruko informazioa turismonavarratik jasota:
"Leinu-dorretxe zoragarria da, gutxienez XV. mendean egina. Nafarroako erdigunean dago, haren ardatz nagusiak gurutzatzen diren aldean; kokaleku estrategikoa zuenez, zainketa-lana egiteko erabili zen hurbileko gazteluekin batera, Erresuma Zaharreko defentsa-sistemaren barnean. Independentzia gerran eraitsi zuten (1811-1813), Espoz y Mina jeneralaren aldeko tropek su eman baitzioten Napoleonen soldaduak barnean zirela. Barnealdea suntsituta gelditu zen, eta lau hormak baino ez ziren zutik gelditu.
Berriki zaharberrituta, berriz ere lehengoratu dira barnealdea eta estalkia, bertatik gertu dagoen Aianzko dorrea eredu hartuta, antzekoa baita. Honako hauek guztiak biltzen dira bertako lau solairuetan: Olkozko Kontzejuaren administrazio-egoitza, Erromanikoa interpretatzeko zentroa, proiekzioak egiteko eremu bat, aldi baterako erakusketak beste solairu batean eta dorrearen gainean dagoen terraza almenatua, inguruko ikuspegi ederra eskaintzen duena. Gainera, kristalezko igogailu bat eta elbarrientzat egokitutako komunak ere badaude.
Interpretazio zentroa
"Eunate-Olkotz: Donejakuaren bideko giltzak. Lehen Errenazimenduaren altxor nafarra XII. mendean" izenburu iradokitzailearen bidez aurkezten da erakusketa osatu bat, honako eliza hauen arteko harremana erakusten duena: Garesko Gurutze eliza, Eunate, Etxano eta Olkozkoa bera. Herri hori Donejakue bidean dago, eta bertako San Migel elizak Santa María de Eunatekoaren berdina den portada bat du, baina alderantziz egina. Gertaera bitxi hori azaltzeko, bada kondaira bat, haren eraikitze-prozesua kontatzen duena, naturaz gaindiko laguntza tartean dela.
Eskultura erromanikoa ere aztertzen du erakusketak, bai eta Esne Bideak markatutako izarren bideko konstelazioak ere; horrek, ikus-entzunezko batekin batera, Donejakue Bideko lehen mendeak inguratzen duen atmosfera mitikoan murgiltzen du bisitaria.
"




 Herritik irteteko bertze pista bat jarraitu beharko dugu, oraingoan aldapan behera.



 Pista honetan aurreneko bidegurutze bat izango dugu, zeinetan zuzeneko pistatik jarraitu beharra dagoen.
 Eta aurrerago, bertze bat; oraingoan ezkerretik beherako norantza jarraituz.


 Pista nagusi batetara iritsiko gara, eta handik Añorbe herrirantz bideratu.
Añorbe herrira daraman pista utzi eta errekatxo baten ertzetik laburbidea dugu, errepidera iristeko.
















 Eunateko Andramari elizaren inguruko informazio turismonavarrako webetik jasota:
"Ilunabarraren itzalak bere begi belzkara zabaltzen duenean edo egunsentiaren lehen argi txintekin batera. Horra zein den unerik onena Donejakue bideko elizarik eder eta liluragarrienetakoa ikusteko, hots, Eunateko Andre Mariaren eliza (1170), xumea, bitxia eta misteriotsua. Hantxe dago zelai baten erdian zutik Garesera iritsi baino lehen, soroz eta alorrez inguraturik. Inguru osoak ekiloreen kolorea hartzen du udan. Tenplu erromaniko hau paregabea da, oin oktogonala duelako eta klaustroak eliza bera inguratzen duelako. Misterioa dario alde guztietatik, ez baitakigu zein den bere jatorria, eta barnealdeak ez du sosegurako aukerarik ematen. Hori bai, badakigu tenplua erromesentzako ospitalea izan zela, hildakoen kanposantua, ibiltarientzako argia eta gidaria, kristauen gurtza tokia eta, azkenik, Lurreko santutegia indar esoterikoen bila ari direnentzat. Harritu eta liluratu eginen zaitu bere geometria misteriotsuak, hunkitu erabat bere barnealdeak. Eta izanaz gain, izena ere misterioari lotua dago: zergatik "ehun ate"? Saia zaitez igartzen.
Muruzabalen (Itzarbeibar), - Donejakue bidearen ibilbide tolosarrean, eta bide horrek Orreagatik datorrenarekin bat egin baino lehentxeago- hantxe dago zutik bakardade gorrian Eunateko Andre Mariaren eliza ikusgarria, hots, arkitektura erromanikoaren ale bitxia, bakana, paregabea, ederra. Monumentu nazionala da. 1170ean eraikia, ez dago batere argi nork egin zuen. Zenbait historialarik diote tenplarioek altxatu zutela eta San Joan ordenako ospitalea izan zela. Aldiz, herri tradizioaren arabera, erregina edo andre batek eraikiarazi zuen, hileta kapera izan zedin, eta emakume hori hantxe omen datza, harrien azpian.
Ehorzketak aurkitu dira klaustroaren zutabeen artean eta hilobi bat ere badago sarrerako ate ondoan. Besteak beste, erromesen maskor horietako bat agertu zen. Beraz, horrek guztiak esan nahi du erromesak lurperatzeko eliza izan zela.
Oin oktogonala du -Jerusalemgo Hilobi Santuak eta Donejakue bideko beste bi eraikuntzak bezala- eta arkupe eder batez dago inguratua. Guztira, 33 arku dira eta kapitelak apainduak daude. Abside pentagonalak eta epistolari atxikitako dorre txikiak hausten dute oin oktogonalaren harmonia. Dorre horrek oin karratua du. Kanpoaldeko hormetan leiho kalatuak eta itsuak tartekaturik daude eta bi ate ditu: iparraldekoa Bidearen aurrean, oso dekoratua, eta beste xumeago bat sartaldera.
Ibili lasai arkupean barrura sartu baino lehen. Barnealdea xumea da eta musulmanen eragina nabari da gauza batzuetan. Begiak poliki-poliki egokituko zaizkizu barneko argitasun apalera eta, zalantzarik gabe, elizari darion izpiritualtasuna sentituko duzu zure baitan. Silarrizko hormetan bi altuera nabari dira eta angelu bakoitzean bina zutabe daude elkar gainka paratuak. Itxuraz barnealdea soiltasunez jantzita dago, baina zutabeek 26 kapitel dituzte apainduak. Angelu desberdineko 8 nerbiotan euskarritua dago ganga oktogonala, eta horrek agerian uzten du tenpluaren zortzi aldeak desberdinak direla. Absidea oso aberatsa da, forma erdi-zirkularra du eta hantxe daude elizako eskultura-atalik zaharrenak.
Erdi Aroko eliza honetatik oso hurbil, Olkotzen, San Migel eliza dago. Eunatekoa bezalako ataria du baina alderantziz egina. Elezaharraren arabera, Eunateko ataria egiteko enkargua jaso zuen hargin-maisua haserretu egin zen, bera kanpora joana zelarik, naturaz gaindiko indarrak zituen erraldoi batek hari aurrea hartu eta lana egin zuelako. Apezak erronka bota zion harginari antzeko lana hiru egunetan egiteko. Harginak balentria handi hori egin zuen, betiere sorginek, sugeek eta araoek lagundurik, baina emaitza hauxe izan zen: ataria berdin-berdina da baina alderantziz egina. Atari hura ikusi eta erraldoia sumindu zen. Orduan, harginari sekulako zartakoa eman eta Olkotzeraino bidali zuen airetik."

 Elizaren jatorriaren inguruko teoriak Eunateko web ofizialetik: http://santamariadeeunate.es/historia/ Bertan ordutegiak eta bertze informazioa ikusi daiteke.
"ONAT es el nombre que desde principios del siglo XIII hasta hoy se ha dado a la ermita y su entorno: Onat, Onate; Unat, Unate.
El nombre actual, Eunate, es relativamente reciente. El escritor pamplonés Juan Iturralde y Suit (1840-1909) modifica el nombre original para describir de forma metafórica este lugar. Su significado en euskera, “cien puertas” (Ehun, cien; ate, puerta), viene a ser una alusión a la arquería que rodea el templo, aunque sus arcos no suman esa cantidad. Pero retomando su nombre primitivo, ONAT-ONATE (On-Ona, buena; Ate, puerta), su significado vendría a ser “la buena puerta”, posiblemente porque siempre ha sido un templo singular rodeado de una espiritualidad especial…
Hipótesis sobre su origen
A pesar del tiempo transcurrido, el origen de Eunate no ha sido del todo clarificado.
Una de las tesis que en un tiempo más adeptos parecía haber ganado era la que atribuye la edificación de Eunate a la Orden de los Templarios. Tesis que no ha tenido en cuenta la documentación escrita medieval y que se basa exclusivamente en aspectos arquitectónicos, como el de su planta octogonal o alguna de las marcas de canteros que podemos ver en sus piedras, elementos para algunos más que suficientes.
Si Eunate hubiera sido convento o casa de esta Orden como algunos afirman, figuraría en los documentos que sobre los Templarios están conservados en su totalidad en el Archivo Nacional de Madrid. Eso daría por buena esta hipótesis. Pero no hay en dicho archivo constancia alguna de ello. Es más, ni tan siquiera en los documentos existentes sobre la presencia de Orden del Temple en Navarra, que datan del siglo XIII, hay información alguna en la que se mencione Onat, Unate. Por ello, prácticamente queda descartada está teoría que vincula a la Orden Templaria con Eunate.
Que fuera Parroquia de un despoblado u hospital de peregrinos jacobeos de la Orden Sanjuanista, o cementerio de peregrinos, son otros planteamientos barajados que parecen haber surgido en parte por falta de investigación documental. Al final, tras muchos estudios, algunas tesis han sido clarificadas gracias a los datos guardados en los archivos, documentación que permite valorar las distintas teorías y que tienen un valor importante, en especial las ordenanzas o constituciones de la Cofradía.
El edificio octogonal dedicado a Santa María fue construido durante el reinado de Sancho el Sabio, en la segunda mitad del siglo XII, hacia 1170, aunque hay quienes se prolongan un poco más en el tiempo, hacia 1210.
Según la documentación existente, la mentora y artífice de esta bellísima obra fue una «reina», a quien atribuyen el nombre de Doña Sancha.
Cuentan documentos de litigios antiguos que en aquél lugar solía haber unas cuevas de ladrones donde se perpetraban muchos maleficios, agresiones y homicidios, con gran escándalo. Y entonces, cierta dama (calificada como «reina» muy rica, inducida por el espíritu de Dios, hizo erigir y edificar la iglesia de Santa María de Onate, la casa e impulsó la Cofradía.
La identidad de este personaje estuvo puesta en duda a lo largo del siglo XVII, reina para unos y dama para otros. Pero su existencia parece confirmada por una tradición que, viva desde la Edad Media y mantenida durante siglos, aparece recogida en muchos documentos. La tradición decía que dicha reina o dama noble, fundadora de la iglesia y de la Cofradía, estaba enterrada en el claustro. Su sepultura era objeto de un ritual funerario anual, según constaba en las antiguas ordenanzas de la Cofradía de Santa María de Onat. El enterramiento, del que existe documento hallado en la Catedral de Pamplona, apareció al realizar la excavación en el claustro; contenía un esqueleto completo, perfectamente conservado a pesar de encontrarse a muy poca profundidad.
El origen de la Iglesia de Eunate como la casa que estaba junto a ella, no la actual, y el destino de ambas queda ligado a esta reina que quiso levantar un lugar para la oración y el descanso eterno."
Eraikinaren inguruko informazioa:
"La Iglesia
Presenta una curiosa estructura octogonal, cuyo octavo lado es sustituido por un pequeño ábside, pentagonal al exterior y semicircular al interior, con similitudes con el arte cisterciense, aunque sin arcos apuntados.
EN SU INTERIOR ofrece en su sencillez un efecto de íntima e impresionante espiritualidad, muy acorde con su carácter sacro. Es un espacio con influencias de la arquitectura musulmana, algo propio del sincretismo cultural de la ruta jacobea. Es sus muros de sillar se aprecian dos alturas. En cada ángulo se superponen dos columnas, una en el nivel inferior y otra en el superior. A pesar de la aparente sobriedad, las columnas poseen hasta 26 capiteles, decorados en su mayoría con motivos vegetales.
La bóveda octogonal la sostienen ocho nervios cuadrangulares que confluyen en el centro y se ajustan a la manera mozárabe, sin clave común. Los ángulos inscritos entre los nervios son todos diferentes, lo que demuestra que los ochos lados del templo son distintos.
EN EL EXTERIOR de Eunate, las aristas se hallan reforzadas por columnas, cuyos capiteles se alinean bajo el alero en alternancia con los canecillos que representan figuras humanas. Por abajo, y hasta la altura de una imposta corrida, cada una de esta columnas va flanqueada por otras dos columnas que sostienen arcos apuntados que dejan el muro rehundido, con lo que se consigue un efecto de elevación y claroscuro. En los muros exteriores alternan ventanas caladas y ciegas y dos puertas que dan acceso al interior del templo. La del norte, frente al camino, presenta baquetones y arquivoltas que descansan sobre dos columnas en cada lado, rematadas en capiteles cuyos ábacos se prolongan en forma de una imposta corrida. Su decoración es bastante rica con temas vegetales, máscaras, animales y figuras humanas, destacando la arquivolta exterior donde los motivos se disponen longitudinalmente. Otra puerta más sencilla y pequeña hacia poniente, ante el altar, con arco de medio punto y arquivolta decorada con puntas de diamante.
Rodea a la Iglesia una singular ARQUERÍA a modo de claustro porticado, separada de los muros del templo por un espacio de unos cuatro metros. Sin embargo, del conjunto de la arquería únicamente los tres tramos orientados al norte corresponden a la época de la Iglesia. El resto se deben a una acertada reconstrucción posterior, acaso del siglo XVII ó XVIII, que armoniza perfectamente con el estilo románico.
La columnata está compuesta por una serie de ocho arcadas de medio punto. En cinco de estos lados, los orientados hacia el Sur, el Este y el Oeste, los arcos apoyan en pilares de sección cuadrada, mientras que en los tres tramos restantes descansan sobre columnas pareadas. Pilares y columnas reposan en un pedestal o pódium corrido.
Los únicos elementos decorados son los capiteles que coronan las columnas y que, junto con los ábacos, presentan motivos vegetales muy variados, entrelazados, máscaras y figuras animales y humanas, que en algún caso parecen representar escenas bíblicas."



 Eunate atzean utziko dugu eta bide batetik pista batetara aterako gara.
 Pista jarraitu eta errepidea zeharkatuko dugu, Obanos herrira igotzeko.

 Herritik irteteko, markaturik dagoen Donajakue bidea erabili ordez, ezkerretik joko dugu eta karrika batetatik zuzenean errepidera jaitsiko gara.
Errepidetik, eskuinetik metro gutxi batzuk egin ondoren, ezkerreko pistara igaroko gara eta bertatik Garesera zuzendu.



 Gares herrira iristeko, pista nagusia utzi eta zuzenean ibai aldera bideratuko gara.
 Eremu batean norbaitek eskultura eta margo dotoreekin belardia apainduta dauka, oso bitxia da.





 Ibaia zeharkatu eta Gares herrira iritsiko gara. Horma batean halako margoak ikusgai direlarik.



 Gurutzearen elizara iritsiko gara.
 Gurutzearen eliza eta komentuaren inguruko informazioa turismonavarratik bildutua:
"Garesko Gurutzearen Elizaren sorrera tenplarioen ordenari lotu izan zaio eta bere barnean tailu misteriotsua dago: elezaharrarekin zerikusia omen duen gurutze handi-handia. Adituen esanetan, irudigintza gotikoko lanik hoberenetakoa da Espainian gorde diren guztien artean. Izarbeibarko lurrak zeharkatu ondoren, herrira iritsi berri den erromesaren pauso irmo eta nekatua geldiaraziko du irudiz betetako atariak, tenpluaren sarreraren alboan. Zortzi mende joan badira ere, oraindik erromesak tenpluan pausatzen du begirada eta elizak harritu eta xoratu egiten du ibiltaria zizel kolpez landutako istorioen bidez.
Gares Nafarroako Erdialdean dago. Donejakue bidea herrian sartu eta erromesak Gurutzearen kaleko plazaxkan gelditzen dira. Leku horretan hiru eraikin hauek daude: Jesusen Bihotzeko Aiten aterpetxea, erromesentzako ospitale zaharra eta Gurutzearen eliza. Behin errepidea gurutzatuta, Bidea Karrika Nagusian barneratzen da, harik eta herriari gaztelaniazko izena eman dion zubi erromaniko ikusgarrira iritsi arte.
Tenplua XII. mendearen bukaerakoa da eta Baratzetako Andre Maria izenarekin sortu zuen Tenpleko Ordenak. 1312an ordena hori kanporatu ondoren, Jerusalemgo San Joan ordena militarra jabetu zen tenplarioek herrian zituzten ondasunez, 1443an. Bestalde, XV. mendearen erdian, elizaren ondoan, San Joandarren komentua sortu zen, bai eta ospitale bat ere, Santiagorantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gurutzearen kofradia arduratu zen 1469an Ospitaleak ematen zuen harreraz, eta izena ere eman zioten elizari. Desamortizazioen eta karlistaldien ondotik, urtetan abandonatua, Jesusen Bihotzeko Aitek 1919an multzo osoa hartu zuten bere gain, eta horri esker, kontserbatu da.
Deigarri gertatzen da kanpoaldean dagoen pasabide estalia edo nartex esaten zaiona, tenplua erromesentzako ospitale zaharrarekin lotzen duena. Dorrea Erdi Aroan hasi ziren eraikitzen, eta XVIII. mendean eman zitzaion bukaera.
Elizan sartu baino lehen, geldi zaitez minutu batzuez XIII. mendeko atari ederraren aitzinean. Hiru arkibolta ditu: lehenbizikoa leuna da; bigarrena erromesen maskorrez dago apaindua; eta hirugarrenean, azkenik, irudi bitxiak daude: batzuk moralizatzaileak, esaterako, aingeruak, hegaztiak, lehoiak eta piztien artean, harpia bat.
Gurutzearen elizan sartzean, ikusiko dituzu tenpluko bi nabeen artean dauden desberdintasunak, jatorrizkoa XII. mendekoa baita eta bestea, berriz, XIV. mendekoa. Naberik zaharrena erromanikoa da eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalitako bost tarte ditu. Zorroztasun apaleko ganga da. Ebanjelioaren aldean, nabe gotiko bat eraiki zen geroago, lau tarte ditu eta kanoi zorrotzeko gangarekin estalita daude.
Gurutzea
Nabe gotikoaren absidean aukera izanen duzu tamaina handiko gurutze bat miresteko. Erdi Aroko irudigintzaren lan bikaina benetan. Tailu gotiko eder hori XIV. mendearen lehen erdikoa da eta, zenbaiten ustez, Renaniako (Alemania) ereduekin badu zerikusia enborren gaineko "Y" itxura duelako, azala kendu gabeko zuhaitzaren imitazioa eginez. Halaber, Italiako eragina nabari da Kristoren aurpegiko ezaugarrien tratamendu finean eta bere oinen jarreran. Bere oinaze adierazpena azpimarratu behar da, besoak "V" nabarmenean jarrita daudelako, bai eta bere soinaren eta hanken dinamismo handiagatik ere.
Esan izan da jatorriz tenplarioa dela, baina ez dago hori frogatzen duen daturik. Izan ere, Gurutzeari aipamena egin zion lehen agiria 1325ekoa da eta Tenpleko Ordena 1312an kanporatu zuten. Elezaharraren arabera, Santiagotik atzera zetozela, erromes alemaniar batzuek tratu ona jaso zuten Garesko erromesen ospitalean eta, esker ona adierazteko, erromesaldian soin gainean eraman zuten gurutzea oparitu zioten elizari."



Garesen bukatuko dugu gaurko ibilbidea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina