2020(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

Dulantz eta San Adrian Zunbeltzeko bentetatik

Ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Andiatik barna, basoak eta paisai karstikoko eremu bitxi batzuk bisitatuz. Mendizerrako bi aldeak bisitatuz eta abelbide garrantzitsu batetatik ibiliz. Zunbeltzeko bentetan hasiera izango duena, handik Dulantz mendira igotzeko eta bere ikuspegi ederretaz gozatu ahal izateko eta ondoren abelbidetik bertze aldera bideratuz, San Adrian mendia eta baselizaren ikuspegi estrategikoetaz gozatzeko. Hogei kilometro baino apur bat gehiagoko luzeera duena eta 800 bat metrotako desnibelduna.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Helbide honetan ibilbidea 3D ikusgai. https://ayvri.com/scene/0o5vvno756/ck81kpqe700013c68bsdxvcv6
Ibilbidea eta altimetria

Zunbeltzeko bentetara hurbildu eta bertan kotxea utziko dut, handik ibilbideari hasiera emateko.
Goizeko aurren orduetan abiatuko naiz eta oraindik ihintza eta zenbait tokietan horma topatuko dut.




 Aurrietatik aurrera segi eta pista batetara iritsiko naiz. Pista nagusia gorantzkoa izango da segituan, eskuin alderantz.
 Harri multzo horrek adierazten du jarraitu beharreko pista.

 Basoan murgilduko naiz apur bat gorago.

 Eta mendi-lepora iritsi aurretik, langa hau topatuko dut.

 Pista nagusira irten eta zutoinak adierazten duen moduan eskuin aldera, gorantz segi.

 Gaurkoan aldiz, aurren bihurgunera iristerakoan, zuzenean menditik jarraitzea erabaki dut, pista nagusia utziz. Honela Altos de la Nevera aldera igotzeko.
 Basotik irtetean ikuspegiak zabalak eta ederrak izango dira.

 Altos de las Neveras mendiko tontorrera errez iritsiko naiz.
 Harri multzo honek tontorra adierazten du eta bere gibelean Dulantz mendia dago.
 Tontor honetatik egindako panoramikak.

 Beriain mendia.
 Dulantzko lepoko menhirrera jaitsiko naiz. Pistaren aldamenean ikusgai dagoen harri handi eroria da.

 Ezkerretik pista segi, Dulantz mendira gerturatzeko.
Dulantzeko menditik Pirinioak arras ongi ikusten dira.

Elo mendi behe lainoaren gainetik.
 Dulantz mendiko buzoia



Tontorreko ikuspegietaz gozatu ondoren, mendizerraren bertze aldeko bidean abiatuko naiz. Horretarako harrizko horma batetara bideratuz eta toki zehatz batean, gaindituz, bertze aldeko Aguabenditera trikuharri edo tumulua bisitatuko dut.

 Aguabenditerako tumulua Dulantz menditik oso gertu dago.
 Bertatik abelbidea hartu eta bide historiko honetatik Lizarragako mendaterantz abiatuko naiz. Tauste Urbasa erret abelbidearen azken zatia, udan azienda igotzerakoan, edo negurako hasierako gunea.
Abelbideen inguruko informazio orokorra:
"Animalia askeak beraien senari jarraituz elikagaiak eta egoera klimatiko oparoagoak bilatuz mugitzen dira. Trashumantzia, urtaroen menpe dagoen mugimendu hau jarraituz inguruari moldatzen saiatzen den artzaintza mota da. Artzainak artaldea mendialdetik zelaietara jeisten du negua bertan pasatzeko eta udaberrian mendialdera bueltatzen du. Ibilbide hau historikoki helburu honekin erabiliak izan diren tokitatik egiten da eta Nafarroako Foru Komunitateko Altxonbideen sarea osatzen dute. Garrantzitsuenak negutokiak udatokiekin lotzen dituztenak dira eta “Cañada Real” izena dute. Nafarroak dituen ezaugarri geografikoengatik alde batetik eta erabilera publikoko guneek izan duten zaintzarengatik bestetik, Foru Komunitatean barne-trashumantzia izan da nagusi, guztira 9 “Cañada Real” daudelarik. Altxonbideak elkarrekin lotzen dituzten entitate txikiagoko beste bideak ere badaude, hala nola, trabiesak, pasadak eta erramalak. Guzti hauek Nafarroako Erkidegoaren zehar 2.000 metro baino gehiago dituen sare bat osatzen dute. Urbasatik Tauste-Andiarako altxonbidea Erribera eta Erdi Aldeko artzainek erabiltzen dute mendialdeko bazketara iritsi ahal izateko. Garai batetan 150.000 abelburu batera egotera irits zitezkeela estimatzen da. Gaur egun artzain trashumante gutxi batzuek osatzen dute Bardeetatik Andiarainoko ibilbide osoa, (5 eta 7 egun birateko oinezko ibilbidea), baina distantzia erdi eta txikietako joan-etorriak egiteko oso erabilia da. Altxonbideak Nafarroa Foru Komunitateko herri-jabariak da; gureraino iritsitako beste ondare historiko-kultural garrantzitsuenetako bat, zaindu beharrekoa"
 Nafarroako Gobernuko web honetan informazio orokorra ikusgai duzue
https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Patrimonio+natural/Vias+pecuarias.htm
 Aurrerago bidegurutze batetara iritsi eta ezker aldetik pista nagusi batetara hurbilduko gara. Zuzen jarraituz, berriz ere Zunbeltz bentetako bidera bueltatzeko aukera izango delarik.

 Aurrerago, berriz ere ezker aldeko norantza jarraituko dut, basora gerturatzeko.
 Tarte bate paisai karstikodun baso baten eremutik ibiliko naiz. Harriek eta zuhaitzek osaturiko forma eta gune berezietaz gozatuz.

 Lapiaza landarediaz beteta.

 Soro batzuetara atera eta pista jarraituz, bertze bide gurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan eskuineko norantza hartuz.




 Apur bat aurrerago, ezkerreko pistatik jarraituko dut, urmael batetara gerturatzeko.

 Babesturiko eremua da, Andian eta Urbasan, kareharriak nagusitzean halako gutxi ageri direlako.


 Aska dagoen tokitik, eskuinerantz joango naiz, berriz ere pista nagusiarekin bat egiteko.
 Abelbidea jarraituz, baso aldera gerturatuko naiz.

 Erne egon puntu honetan, bihurgune batean, pista nagusia utzi eta eskuinetik harrien arteko pasabide naturalera igaro beharko delako.
 Puntu honetan Andiako zelaiak utzi eta haitzen beheko aldeko magaletik jarraitu beharko da eta.

 Hemendik aurrera, ezker aldean haitzak ikusgai izango ditugu, eta eskuin aldetik Zunbletz benta eta harantxoaren paretik ibiliko gara.

 Aurrerago Bentaberri inguruen aldamenetik igaroko naiz.




 Falla aldera gerturazean, altuera eten gabe galtzen joan naiz eta, bide gurutzetxo bat topatuko dut zeinetan ezker aldetik jarraituz,

 soroetara jaitsiko naiz.

 Bertan Ilusiar baltsara iritsiz.

 Baltsa honen inguruan hainbat aska topatuko ditut.
 Ezker aldetik baltsa inguratuz pista nagusi aldera gerturatuko naiz.
Pistarekin bat egitean Ilusiarreko trikuharria bisitatuko dut.

Abelbidea ezkerretik jarraituz, berriz ere aldapan gora egingo dut.
Zenbait tokietan irakur daiteke, bide hau erromatar garaiko galtzada zela, baina egun datu hau ez dago egiaztaturik, ez bai dira miliariorik topatu. Bide zaharra dela agerikoa da, falla hau erabiliz Sakanarako bide naturala delako, eta historikoki ibilbide natural erabilia izan dela ez du inork zalantzan jarriko, hortze ditugu hainbat trikuharri, eremu honen erabilera zaharraren lekuko.
 Tarte honetan abelbidea benetako bide landua dela agerikoa da. Mendatea igotzeko mandazain bidearen tankera dauka.


 Artzaien bordak ikusiko dira zenbait tokietan.
Aldaparen bukaeran aldiz, eta behin basotik aterata, Tximuko lezea topatuko dut



 Noaineko espeleo taldeko blogean barruko argazkiak ikusterik dituzue. https://www.sakon.es/2014/11/sima-de-tximua-sierra-de-andia-urbasa.html



Eta youtubeko bideo honetan koba nolako den ezagutu ere.
https://youtu.be/oa2AwmveYx0 
Tximuatik gertu  abelbidearen lan nagusietarikoa ikusgai da. Ezponda ikaragarria harriz osaturik, dolina bat gainditzeko.

 Aurrerago bidegurutze bat izango da. Eskuin aldetik jarraitu Lizarragarako norantzan.

 Eta bidegurutze honetan Lizarragatik datorren pistarekin bat egingo dut.
 Pista metro gutxi batzuk ezkerretik jarraitu eta gero.
 Puntu honetan eskuinetik aterako naiz, San Adrian baselizara zuzenean gerturatzeko.
 San Adrianeko baseliza ikusgai.


 Berian mendia eta Burunda.
 San Adrianeko buzoia.


 San Adrianeko baseliza.







Itzulerako bidea hartuko dut eta Tximuako lezeraino leku beretik egingo dut.
Baina lezearen ostean, ezkerreko magaletik jaistea erabaki dut, honela ibilbidea zirkularra osatzeko.
 Etxola edo artzain borda batetara iritsiko naiz. Bere inguruan bertze trikuharri bat dago.

 Haranera atera eta basoa utziko dut.
 Ilusiar trikuharrira iritsiz.
 Abelbidea jarraitu beharko da, Bentaberri inguruetara iristeko.
 Noizen behin atzera begiratu eta Ollide mendia ikusteko aukera dut.
 Bentaberriren paretik igaro eta abelbidetik jarraituz,
 Hesi batetara iritsiko naiz.

 Eta bere ondoren errepidera atera.
 Errepidea eskuinetik jarraitu beharko dut, ertze batetik metro batzuk eginik
 Zunbeltzeko bentetara iristeko.
Bertan ibilbidea amaituz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina