Plazaola trenbidearen bidegorriaren zati hau oraindik ez dago guztiz prestaturik eta aldapa eder batzuk ditu, garaiko bidea galduta dagoelako. Berriki Larunbeko zubia atondu egin da Eurovelo proiektuari ezker, baina oraindik ez da bidegorria osoa burutu.
Itzulera, Oskiako arroilatik, errepidez burutu dut, ikuspegi ederretaz goxatzeko aukera izateko eta bidea zirkularra osatzeko asmoarekin.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbidea 3Dn ikusteko ESTEKA HONETAN
Ibilbidea eta altimetria
Iruñatik abiatu eta Plazaola tren zaharraren bidea hartzeko asmoz, Biurdanako parketik abiatuko naiz.
Arga ibaia zeharkatzeko trenbidearen zubi zaharretik egingo da.
Ondoren Cuatro Vientos aldera bideratuz eta aurrerago trenbidearen bidegorriaaren zatia hartzeko aukera izango da.
Honela Plazaola trenbidearen omenezko oroigarrira iritsiz. Ingurabidearen parean dagoena.
Ingurabidea azpitik igaro eta aurreneko bidegurutzea ezkerretik jarraituz, Berriozar aldera joko dut.
Berriozar herri zaharrera daraman errepidea zeharkatu eta zuzen jarraitu.
Ainzoain herrira gerturatu eta eskuinetik errepidez metro batzuk egin beharko dira.
Herriaren erdi aldean, ezkerreko karrika hau beherantz jarraitzeko eta honela errepide nagusitik baztertzeko.
Berriobehitira iritsiko naiz eta bertako Purificación elizara gerturatuko naiz.
Elizaren inguru En Berrioplano la Iglesia de la Purificación está totalmente modificada con posterioridad a su construcción, conservando no obstante, cubierta de cañón sostenida por arcos fajones de medio punto en los tres tramos que componen la nave, y bóveda de horno en el ábside semicircular, todo el recinto interior está enlucido. El tramo anterior a la cabecera tiene dos capillas laterales a modo de crucero, también con bóvedas de medio punto pero añadidas más tarde.
Existen dos ventanas de medio punto muy simples y, al sur, una portada de tres arquivoltas ligeramente apuntadas y baquetonadas, que se apoyan en columnas con capiteles decorados muy esquemáticamente con centauros, hombres luchando, palmetas y lo que parece ser la representación más antigua de San Miguel de Aralar con los brazos sobre la cabeza sosteniendo la Cruz, que hemos visto en la página dedicada a ese Santuario."
Handik udaletxera eta honen gibeletik pasealekura.
Pasealekuan gurutzadura hau ikusgai dago.
Plazaola trenaren omenezko arkupea.
Plazaola trenbidearen inguruko informazioa ederra topatu dezakezue web honetan http://www.plazaola.net/ , bertatik jaso dut honako hau:
"La Ley de Ferrocarriles Secundarios y Estratégicos de 1908 establecía la necesidad de un ferrocarril uniendo Pamplona con Pasajes. Para ello se contemplaba la posibilidad de aprovechar la línea Plazaola - Andoain ya existente en el Leizaran. El nuevo propietario del ferrocarril, la Sociedad Minera Guipuzcoana, se presentó al concurso, obteniendo la concesión del tramo de Pamplona a Plazaola el 19 de octubre de 1910 (55,983 km) y de Andoain a Lasarte (empalmando aquí con los Ferrocarriles Vascongados) el 18 de marzo de 1911 (7,976 km), también con ancho de vía de 1 metro. Dichas concesiones le autorizaban a efectuar transporte de viajeros. De esta manera quedaron unidos los tres tramos (correspondientes a tres concesiones diferentes) para crear un ferrocarril único.
Las distancias construidas entre Pamplona - Plazaola (estación) y Andoain (estación) - Lasarte (estación y empalme) se corresponden con las que figuran en las respectivas concesiones. Sin embargo, aunque la concesión del tramo original de Plazaola a Andoain era de 22,006 km (y así se recoge en muchos documentos), en realidad el trazado primitivo resultó ser de 21,1 km aproximadamente. Al unir este tramo con los de las nuevas concesiones se hicieron en él una serie de modificaciones , con lo que su longitud definitiva se estableció en 20,195 km. De esta manera, entre Pamplona y Lasarte el tren recorría 84,155 km.
En Lasarte el tren se unía con los Ferrocarriles Vascongados, por cuyas vías llegaba hasta San Sebastián, utilizando ambos la misma estación de Amara. Desde ésta los vagones de mercancías (que ya no transbordaban en Andoain) continuaban por el ferrocarril de San Sebastián a Hendaya (el “Topo”) hasta el puerto de Pasajes.
El ingeniero autor del proyecto y director de las obras fue el donostiarra D. Manuel Alonso de Zabala, quien tuvo como ayudante al ingeniero militar D. Antonio Liaño. El presupuesto de las obras era de 13 millones de pesetas. En el tramo Pamplona - Latasa las obras fueron dirigidas por D. Fermín Marquina; en el de Latasa - Huici por D. Félix Oráa, y en el de Huici - Plazaola por D. Emilio Tobalina. Los primeros trenes de prueba llegaron a Pamplona el 2 de diciembre de 1913.
Para cubrir el nuevo servicio mixto de viajeros y mercancías entre Pamplona y San Sebastián se adquirieron siete nuevas locomotoras de vapor, de las casas alemanas Krauss y Maffei.
La inauguración fue el 19 de enero de 1914, encontrándose en la estación de Huici (en medio del paisaje nevado) los trenes procedentes de Pamplona y San Sebastián, que llevaban a las autoridades e invitados. Tras la bendición, se trasladaron a Pamplona, donde se celebró la inauguración.
El servicio al público fue abierto el 25 de enero de 1914.
El tren, que en principio nació para transportar el mineral de Plazaola hasta Andoain (con destino a Pasajes), continuó desarrollando dicha tarea a pesar del giro dado por el transporte de pasajeros. Pero tal actividad se vio un tanto reducida, ya que las minas dejaron prácticamente de funcionar antes de 1920. Durante la guerra civil, y en la segunda guerra mundial, volvieron a estar activas, reanudándose el transporte de mineral. En concreto, entre 1932 y 1943 fueron explotadas por la “Sociedad Minera Aralar”, de propiedad alemana. Esta sociedad se creó para intentar beneficiar las minas de cobre de Aralar, con resultados muy pobres.
Otra de las actividades de este tren fue el transporte de madera. Se hacía ocasionalmente, ya que los montes del valle del Leizaran quedaron agotados y despoblados durante la guerra 1914 al 18.
Efectuaba también otros transportes más variados, tales como ganado y víveres. Durante la guerra de 1936-39 y la postguerra el estraperlo estuvo a la orden del día, al igual que en otros trenes similares. De esta época se cuentan infinidad de anécdotas.
Al final, la Compañía obtuvo el 5 de septiembre de 1958 el permiso para levantar las vías y cerrar definitivamente la línea."
Oteizako eliza zaharrera gerturatuko naiz.
Bidetik segi eta Añezkarreko gainera iristean errepidera atera beharra dago.
Sarasa herrira iritsi eta bertan bidegorria hasiko da.
Mendate batetara iristeko aldapa gogor batzuk igo beharko dira. Eta kontuz jaitsiera oso malkartsua da.
Autopistaren azpitik aurreneko tunela igaro errepidera ateratzeko.
Aurrerago berrituriko biaduktora iritsiko naiz.
Aizkorbeko mendatera iritsi eta errepidea zeharkatuko dut, Irurtzunerako aldapara igarotzeko.
Iruurtzunen, Plazaolako geltokia zegoen aparkalekura iritsiko naiz. Bertatin Hiukoiztasunerako igoera eta ibilbide ezberdinen hasiera puntua dago.
Plazaolako trenbidea Bi Haizpen aldera bideratu egiten da, baina gaurkorako itzulia egin beharra dudanez, herrira jaitsiko naiz, bidegorria utziz.
Bertan iturri bat dago.
Elizaren aurretik pasa, errepide nagusira jaisteko.
Errepidean bidegurutze bat dago. Zuzen jarraituko dut.
Izurdiagara gerturatzean oinezkoentzako zubi honetatik, trenbidearen bertze aldera igaroko naiz.
Brun sutegia dago bertze aldean.
Errepidera atera eta Oskiako arroilara hurbilduko naiz.
Arroilak horma ederrak erakusten dizkigu. Bertatik igarotzen omen zen erromatar garaiko galtzada.
Oskiako baselizan argazki batzuk egiteko aukera izango dut. Kotxez etortzekotan ez dago soberan ongi aparkatzeko.
Azkenik Asiain herrira iritsi eta herriko eliza bisitatzera gerturatuko naiz.
Auñamendi entziklopediatik jasotako elizaren inguruko informazioa:
"Erdi-aroko eliza bat egon zen arren, gaurko fabrika XVI. mendekoa da, estilo gotiko berantiarrean egina, Miguel Martíniz de Amasa, Corbarán de Igarabidea eta Pedro de Echaburu harginek burutu zutelarik. Oinplanoak jarraitzen du aurreko tenpluaren diseinua, ziur aski, eta luzera berdineko lau tarteuneez osatutako habearte bakarra du, gehi burualde pentagonala. Sarrera Epistolaren aldeko murruan kokatua dago, bigarren tarteunean, eta parean koru jasora eta dorrera igotzeko horma-barruko eskaileraren bolumena ikus daiteke. Laugarren tarteunean bi kapera simetrikoki atxikiak daude, transeptu baten modura, eta burualdeari bi gela itsatsi zitzaizkion, sakristia bezala funtzionatzeko, Ebanjelioaren aldeko murruarena zaharragoa delarik.
Murruak tamaina txikiko eta estereotomia oneko harlanduxkaz egina doaz, luzituak barnealdean. Alboko bi kaperetan sartzeko erdi puntuko arkuak daude, eta Epistolaren aldeko murruan dagoenak "gotiko kartsuan" izeneko estiloan eginiko portada bat dago, igeltsuz egina. Barnealde honi behar bezalako argiztapena emateko, murru hauetan leiho batzuk ireki zituzten. Epistolaren aldeko murruan leiho zirkular bat dago burualdean, eta bi leiho zuzen lehenengo eta hirugarren tarteuneetan, gehi bigarren leiho zirkularra oinetako murruan. Eremu honetan ere koru jaso errenazentista dago, arku beheratuaren gainean, eta zurezko balaustrada moderno bat, orijinala galdu delarik.
Habearteak gurutze-gangazko lau tarteune ditu, profil zorrotzeko arku fajoiekin bereizita. Fajoiak eta nerbioak murruetan txertatutako mentsuletan amaitzen dira. Burualdeak bost hormataleko gurutze-ganga du, alboko kaperek kanoi-ganga jaso zuten bitartean. Korupeak eta sakristia zaharrak ere gurutze-ganga dute, izarratua bigarren kasu honetan, Epistolaren aldeko sakristia berriak sabai lau sinplea duen bitartean.
Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehen tarteunearen gainean altxatu zuten, Nafarroako erdi-aroko landako tenpluetan normala den bezalaxe. Oinplano errektangeluarra du, azpian dagoen tarteunearen formari egokitzeko, eta fuste motz trinkoa du, goialdean kanpaiak kokatzeko bi arku beheratu ikus badaitezke ere. Zapore zibileko erdi puntuko arku handi batek irekitzen du atearen aurrean harrizko hesi batek markatzen duen eremu zabal bat. Elizaren sarrera babestua dago fabrikaren bi kontrahormen artean doan arku beheratu batekin, oba klasizistekin eta moldura horzdun batekin apaindua. Atea erdi puntuko arku abozinatua da, landaretzarekin eta bolekin dekoratua dauden lau arkibolta baketonatuekin. Arkiboltak zutabetxoen gainean doaz, harroin eta fuste lauekin, eta aingeruen burutxoekin apainduak dauden kapitelekin. Gainetik, xafla batetan honako inskripzio hau irakur daiteke: ESTA IGLESIA SE HIZO DE LOS BIENES DE LA IGLESIA Y DEL PUEBLO DE ASIAIN, SIENDO ABAD D. JUAN DE DONAMARIA.
Presbiterioan Jasokundearen erretaula nagusia dago, XVII. mende hasieran Francisco de Olmos eta Juan Bazcardo izeneko artistek egina, estilo erromanistan, nahiz eta aurreko beste erretaula baten osagai batzuk berrerabili zituzten, ikusiko dugun bezala. Arkitekturak oinplano erdioktogonala du, burualdearen formari hobeto egokitzeko, eta bankua du, bost kaleko bi atal, eta frontoi triangeluarrak eta makurrak dituen atikoa, piramide eskorialdarrekin apainduak. Orden korintoarreko zutabeekin antolatua doa, eta lehen garaiko sagrarioa kontserbatu du, berrerabilia beraz. Eskultura mukulu biribilekoa da erdiko hiru kaleetan, eta erliebeak daude bankuan eta muturreko kaleetan. Ikonografiari dagokionez, bankuan Baratzeko Otoitza, Kalbariorako Bidean, Kristo Zutabean eta Jesusen Atxiloketa daude. Lehenengo atalean Urrezko Atearen aurreko Besarkada, San Sebastianen eta San Andresen mukulu biribileko irudiak eta Amabirjinaren Jaiotza, erliebez. Bi atalen arteko frisoan Eliza Latinoaren Gurasoak daude, San Agustin, San Ambrosio, San Jeronimo eta San Gregorio, Michelangelo Buonarrottik Medicitarren kaperan ezarri zuen ereduaren modura etzanda. Bigarren atalean Deikundea, San Migel Goiaingerua, San Gregorio Ostiakoa, Ama Birjinaren Jasokunde titularra, eta Ama Birjinaren Ikustaldia. Atikoan Kalbarioa dago, ohi den bezala, gehi Santa Barbara, San Frantzisko Asiskoa, San Pedro eta Santa Katalina Alexandriakoa. Erdiko frontoian, Aita Betikoaren oholaren gaineko pintura dago, bedeinkatzeko keinua eginez.
Epistolaren aldeko murruan Gurutziltzatu erromanista bat ikus daiteke, Blas de Arbizuk burutu zuen jatorrizko erretaularen arrasto berrerabilia ziur aski. Kristo hilik dago, ongi landutako anatomiarekin. Bataio-pontea jatorrizkoa da, erdi-arokoa, eta fuste zilindrikoa du, palmetekin eta hostoekin apaindutako kapitela, eta dekoraziorik gabeko katilu semiesferikoa. Atearen ondoan ur bedeinkatuko ponte bat dago, molduratua eta XVIII. mendekoa.
Ebanjelioaren aldeko murruan irekitako kaperan Arrosarioko erretaula txikia aurki daiteke, XVII. mende erditsukoa eta estilo barroko goiztiarrean egina. Trazak bankua du, hiru kaleko atal bakarra eta aletoien arteko atikoa, frontoi makur hautsiarekin. bankuan dagoen kartela batetan honako hau irakur daiteke: EL AÑO 1654 SE ACABO ESTA OBRA A 14 DE AGOSTO. Ikonografiari dagokionez, eskultura modernoak ditu, Arrosarioko Ama Birjina titularra eta Santa Barbara izan ezik, bi hauek trazaren garaikideak dira eta. Sakristian, azkenik, zilargintza-lan batzuk daude."
Iruñearako errepide segi eta Iruña futbol taldeak duen zelaia aldera debideratu. Bertan, ezkerretik, pista jarraituko dut.
Bidegurutze honetan, errepidean sartu gabe, pistatik zuzen jarraitu.
Izara daraman errepidea zeharkatu eta pistatik zuzen jarraitu.
Ororbiako zubi zaharrera eta errekara iritsi, Bidegurutze honetan eskuinetik jarraitu,
metro batzuren ostean, eskuineko pistara igarotzeko, autopistaren paretik eramango nauena.
Arazuri herrira gerturatzean, errepidera aterako naiz.
Eskuinetik metro gutxi batzuk ibili, ezkerreko aldetik autopistarantz daraman aldapa egiteko.
Autopistan sartu aurretik, eskuinetik Arazuri herrira daraman bidea jarraitu beharko delarik.
Arazuriko jauregira iritsiko naiz, bere paretik Arga ibaira daraman aldapa jaisteko.
Arazuriko zubi zaharrera iristean, ezkerretik Arga ibaiko pasealekuan sartuz.
Barañain azpiko berdegunea igaro eta ezkerretik oinezkoan zubia erabiliko dut bertze ertzera igarotzeko.
Eta pasealekutik etxera, ibilbideari amaiera emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina