Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea 3 D ikusteko ESTEKA HONETAN
Ibilbidea eta altimetria
Goldaratz herrian bertan kotxea utzi eta motxila eta mendiko botak paratu ondoren ibilbidea hasteko prest.
Frontoiaren aldamenean kotxea utzi eta zuzenean karrika nagusitik mendia aldera bideratuko naiz.Herriko iturri honen paretik igaro eta herriko azken etxeak dauden alderantz jarraitu.
Herriko soro hauetatik Erga dotore agertzen zaigu.
Aurreneko bidegurutzean eskuinetik jarraitu beharko dugu. Eta agerikoa den moduan GR 20tik, aurreneko eta bukaerako zatia egingo dut.
Bertan bertze iturri bat dago.
Pistak altuera irabazten doa eta soroen eta basoko ikuspegi ezberdinak erakusten digu.
Aziendarentzat eraikitako nabe batzuetara doan pistan erne ibili. Bertan GRa utzi beharko da eta. Kontuz, eskuin aldean ikusgai izango dugun langa bat gainditu beharko da, basorantz zuzenean igotzeko.
Konutz argazkiko hesia gainditu behar delako pista nagusia utziz.
Basoaren hasieran, hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta bidea gehiago nabarmenduko da.
Bide horretatik igotzen jarraitu eta bidegurutze batetara iritsiko naiz. Bertan eskuinetik segi.
Eskuineko bide zabalagotik igotzen jarraitu.
Basoaren zati honetan ikaztegiak nonahi ikusgai dira, inguru honetako ogibide zaharraren lekuko.
Basoa ikusgarria, gainera paisai karstikoarekin batera, eremu zoragarriak sortzen ditu.
Bertze ikaztegi bat.
Bide zabala, puntu honetan utziko dut, Aitzako Malkorrara igotzeko. Bidexka ez da oso argia baina igoera erraza da.
Aitzako Malkorrera gerturatzean zuhaitzen arteko eremutxo bat irekiko da eta horrek ikuspegia izateko aukera eskaintzen du.
Aitzako Malkorrako tontorra adierazteko harri batzuk metaturi daude.
Berriz ere aurreko bide zabalera jaitsi eta eskuinetik segi.
Phallus impudicus batzuk topatuko ditut basoan.
Kontuz ibili zati honetan bideak ezker aldera apur bat egiten du, harri hauen artetik igarotzeko. Baina zura ateratzeko pista zaharrak nahasketak sortu ditzakete.
Bideak hesi baten aldamenetik jarraitzen du. Ezker aldera itzulia ematen du, pista zabalago batean bilakatuz.
Apur bat aurrerago, pista nagusia utzi eta eskuinetik, basoan murgilduz Iparraundi mendiko magaletan gora ekingo dut.
Gorago hesi bat topatuko dut eta hau gainditurik, tontorra segituan aurkituko dut.
Iparraundi mendiko tontorra ere harri metatu batzuen bitartez adierazita dago.
Ezkerreko norantza jarraituz, mendi erpinetik, Larrazpil tontorrera bideratuko naiz.
Larrazpil tontorra era harriz edo kahir antzeko honekin adierazita dago.
Altuera gehiegi galdu gabe eta mendi erpinetik jarraituz, basotik irtengo naiz eta Berian mendia ikusteko aukera izango dut.
Apur bat aurrerago hesi batetara iritsi eta bertan GRaren markak ikusgai izango dira.
Larrazpileko trikuharria dago bertan.
Larrazpileko trikuharri ingurutik panoramika.
Bidea GRaren marketatik jarraituz, jaitsiera lasai baten bitartez pista zabalago batetara eramango nau.
Mendatetxo honetara iritsi eta Ilarraundiko Malkorrera joan nahi dudanez, berriz ere GRa utzi eta zuzenean basotik tontorrera bideratuko naiz.
Tontorrera iristeko, haitza batzuk direnez, ezkerreko aldetik igotzea gomendagarria da.
Harri handi hauek ezkerretik gaindituko ditut eta mendi ertzera iritsiko naiz.
Tontorrera iristeko bertze magaletik, erpinera igoko naiz.
Ilarraundiko Malkorreko tontorra ikusgai. Erpin-geodesikoa du.
Basoaren gainetik ikuspegi zabalak eskaintzen ditu tontor honek.
Maioak.
Buzoia.
Erga aldera.
Iruñerria
Gailurretik harturiko bi panoramika.
Berriz ere pistara jaitsi eta ezkerretik GRa jarraituko dut. Puntu batean urmaeltxo txiki baten aldamenetik igaroko naiz.
Apur bat beherago pista zabal batetara iritsi, eta ezkerretik jaisten jarraituko dut.
Pista zabal honek zati baten batean aldapa malkartsuak ditu, horregatik portlandezkoak dira.
Eta azkenik Goldaratz herrira iritsiko naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina