2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

Ezkaba Berriozarretik

 Ezkaba mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan Berriozar herritik hasita. Iruñerriko ohiko mendia eta hamaika bide dituena, baina gaurkoan Berriosusorako igoera egingo dut, hots Iruñetik urrutien dugun mendi-erpinik igotzeko. Hamar kilometrotara iristen ez den ibilbide erraza da. Gaurkoan egun euritsua agertu da eta kapa paratu beharko dut ibiltzen hasterakoan.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideotxoa:




Ibilbidea eta altimetria

IBILBIDEA 3D FORMATUAN IKUSGAI
Gaurkoan Berriozarreko Ikastetxera gerturatu naiz bertatik ibilbidea hasteko asmoz.
Berriozarreko DBHI
Ezkerretik Berriozar herri zaharrera daraman errepidera atera eta Trenbidearen gaineko zubira zuzenduko gara.
Zubia igaro eta ezkerretik Plazaolaren bidean, abiatuko gara, bertatik metro gutxi batzuk egiteko.
Segituan, eskuin aldean parke bat dago. Hara bideratuko gara eta parkea zeharkatuz, zuzen herri zaharreko aurren etxeetara bideratuko gara.

Parkearen sarbideko informazio ohola
Berriozar herriko harraskara agertuko gara. Iturri eta harraska ederra dugu herri honetakoa.

Herriko goiko partetik irtengo gara. Bertan Ezkaba parkeko informazio ohola dute.
Pista zabala, bihurgunean utziko dugu, zuzeneko bidetik jarraitzeko.
Arizdi izeneko toponiko eremutik zuhaitzen artean ibili beharko dugu tarte batez.
Aurrerago Ezkabara igotzeko bide zabalago batetara aterako gara. Oraingoan bide honetatik gora metro batzuk jarraitu beharko dugu, baina kontuz izan hauxe ez dela gaurko igoeraren bidea.
Ehun bat metro aurrerago, ezkerreko bide estuagora pasako gara, tiro eremuko goiko aldera iristeko. Zuzenean igotzerik bada ere, baina ez da gaurko bidea.
Ezkerreko bide estuagotik segi

Militarren tiro eremuaren muga
Aizoain herritik igotzen den pista gurutzatu beharko dugu, zuzeneko bidetik jarraitzeko.
Berriosuso herriko igoeraren bidera iritsiko gara eta hauxe bai, eskuinetik goranzko norantzan jarraitu beharko dugu.

Bidegurutzeko zutoina
Bide honek pista zabalago batetara eramango gaitu, Ezkaba magala zeharkatzen duena, baina gure kasuan zuzen igotzen jarraitu beharko dugu, mendi erpinera gerturatzeko.
Pista zeharkatu eta zuzen igotzen segi


Informazio oholak adierazten duen moduan igoera bide aunitz dira
Mendi-erpinera iritsiko gara eta bertatik igotzen jarraitu beharko dugu bide estu eta polit batetatik.
Zenbait harrobi zahar gaindituko ditugu, gotorlekua eraikitzeko mendian hainbat harrobi ireki zituzten eta.

Altuera irabazten dugun einean, ikuspegiak ederrago eta zabalagoak dira.

Aurrerago berriz ere pista zabalago batetara iritsiko gara, baina oraingoan zuzen jarraitu beharko dugu, mendi erpinetik gotorlekura.

Metro gutxi geroago GR22o eta GR225, Ihesialdiareneko bidegurutzera iritsiko gara.

Gotorlekura zuzen segi
Gotorleku berriko beheko partera iritsiko gara. Gaurkoan ezkerretik inguratuko dugu gotorleku berria, zaharrera iristeko eta bertatik Ezkaba mendiko buzoia dagoen tokiraino.

Informazio zutoina gotorleku berria
Bidea gotorlekua inguratuz doa.
Gotorleku beriko lubakia inguratuko dugu. Hasieran eraikin bereziak ikusgai izango ditugularik lubakiaren azpian.

Aurrerago gotorleku berria eta zaharraren arteko pasabidera iritsiko gara.

Gotorlekuaren barruko behatoki bat.

Buzoia

Ezkaba mendiko erpin geodesikoa gotorlekuaren barruan dago

Sarrera nagusia goitik ikusita

Gotorlekuaren sarrera nagusira gerturatu gaitezke.

Ezkaba mendiko Alfontso XII. gotorlekutik 1938. urteko maiatzaren 22ko ihesaldia, Espainiako historia garaikidean izandako nagusiena izan zen. Errepublikar talde txiki batek antolaturik, presondegiko ateak zabaltzea lortu zuten. 795 preso inguru ospa egitea erabaki zuen, askoz gehiago, indar falta, Iruñatik igotzen ziren ibilgailuen argiak ikusita eta bereziki ezjakintasunagatik bertan gelditzea erabaki zuten. Lekukoek kontatu izan diguten moduan, goseak akabatuak zituen eta indarrik gabe, lurralde ezezagun batetik abiatzea askatasunaren aukera burutik baztertzera eraman zituen, Ernesto Carratarak zioen moduan, hala ere atea gainditzeak itxaropenez bete zituen presondegi barnean zeuden errepublikar asko eta askori.
Ihesaldiaren inguruko Fermin Ezkietaren liburu berriak datu andana biltzen ditu. Esteka honetan informazioa irakurgai duzue.
Ihesialdi berezia izan zen, onoiz ez bai da halako ihesialdi masiborik izan espetxe batetik. Bertan 795 pertsona inguru parte hartu izan zuten eta horietatik 213 inguru fusilatuak, inguruko mendietan harrapatuak eta afusilatuak. Horietariko askoko oraindik hobietan galduri dirautelarik.
wikin informazio gehiago. edo eta Txinparta elkarteko gunean.

Gotorlekuaren argazki batzuk ikusgai dituzue bertan ere.
























Berriz errepidera atera eta eskuinetik jaisten den bidea hartuko dugu.

Pista utzi eta ezkerretik abiatuko gara metro batzuetan. Baina kontuz Artikara daraman bidetik jarraitu ordez, eskuinetik beherantz segitu beharra dago eta.
Ezkerretik segi

Eskuinetik jaitsi
Beherago pista batetara aterako gara. Kontuz ezkerretik metro gutxi batzutara utzi beharra dago eta, bidexka batetik jarraitzeko.
Berriz ere bertze pista batetara iritsiko gara. Oraingoan ere pistatik jarraitu ordez, zuzen abiatzen den bidexkatik segitu beharra dugu eta.

Landa eremuaren bazterretik pista batetara iritsi eta oraingoan ezkerretik jarraitu beharko dugu. Toki honetan bidegurutze aunitz topatuko ditugu, erne ibili.

Azkenik  Berriozar herri zaharretik gertu pista zabalago batetara iritsi eta oraingoan eskuinetik beherantz, herrira gerturatuko gara.
Eliza bisitatzera gerturatu eta bere azpiko aldetik eskuineruntz errepide antzeko batetatik Mendigoiti ikastetxera iritsiko gara. Tarte honetan zurezko eskultura ezberdinak ikusiko ditugularik.

Bertatik baratzak dauden eremura jaitsi eta bertan trenbidearen gaineko oinezkoen zurezko zubitik igaroko gara.

Handik ibilbidearen hasierako puntura itzuliz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina