Zilbeti herritik ibilbide zirkular eder bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Ia 20 km luzerakoa eta 1.000 metrotako desnibel positibokoa, Adi mendia, Pilotasoro, Lasturko Gain, Oiartzuri eta Tiratun tontorrak bisitatzen duena. Bidea erosoa izango da, tarte gehiena pistetatik burutuko dugulako eta.
Zilbetiko herria eta bereziki bere monasterioaren eraikina bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren zenbait errekatxoetako landaredia eta animaliak, horietariko batzuetan igarabak badira, eta gehienetan baso eta soroetako paisaiaz gozatzeko aukera eskainiko digu. Baso hauetan okil gibelnabar txoria bizi da, galtzeko arriskuan dagoen txoria, txori arotza edo pájaro carpintero moduko bat, Espainian 60 bikote baino geratzen ez dena, zati handi bat Erro haranean bizi dena eta Zilbetiko pagadian habia egiten duena . Adi mendiko tontorrean jendearekin bat egitea normala da, baina bidearen bertze zatiak ez dira horren ezagunak eta hori estimatu egiten da garai hauetan. Hare gehiago, Adi mendirako igoera ez da ohikoa eta baliteke, tontorrera arte jenderik ez izatea. Tontorrera gerturatzeko bide normalak Urkiaga eta Sorogainetikoak bai dira.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Ibilbideko bideoa:
Ibilbidea eta altimetria
Zilbeti herriko eliza berria |
Frontoi estaliko kanpo aldean iturri bat dago |
Etxarro errekatxoa eta bere landaredia. Udazkenean gaude eta hostoak kolorez aldatzen hasiak dira, gama kromatiko ezberdinekoak topatuko ditudalarik, berdetik hasita, horizka, gorria eta marroia artekoa.
Udazkeneko koloreak |
Haizete ederra izan dugu aurreko egunetan eta horregatik goiko parteko zuhaitzek hostoak galdu egin dituzte. |
Altueraren arabera zuhaitzak hostorik gabe edo hostoekin topatuko ditugu. Kolore eta hosto eta gabeziaren arteko kontrasteak negua bueltan dugula adierazten digute.
Oiartzuri aldetik eguzkia zuhaitzen artetik ageri da. |
Portlandezko pista batetatik poliki poliki Kanuto bordaraino iritsiko gara. Bertan lurrezko pista hasiko da.
Negurako bildutako egurra |
Kanuto bordako sorotik |
Zuzen pista honetatik igotzen jarraituko dugu |
Pagoetako hostoak azpiko partetik ikusitak |
Euri tantak sasi hosto batetan |
Iratze batetan ageri diren ur tantak |
Iratxe baten xehetasuna |
Tanta iratxetik erortzeko zorian |
Gorosti baten hostoa |
Goiko pista jarraitu |
Soro batetara ateratzean egindako panoramika |
Mindegi aldeko basotik jarraitu eta borda zahar batetara iritsiko gara.
Goiko aldean hesi bat izango dugu eta bertara iristen den bidea ezkerretik jarraitu beharko dugu
Hesia gainditu eta ezkerretik jarraitu |
Okil Gibelnabarrek erabilitako zuhaitz lehorra |
Pista zeharkatu eta igotzen jarraitu |
hesia gainditzeko tokia |
Izaga eta Ganbella aldera |
Mendi erpinera iristean |
Bidegurutzea |
Adi mendiko tontorrera |
Adi tontorreko hesia |
Erpin-geodesikoa |
Panoramikak Adi mendiko bi aldeetara.
Artxispietako bordaren aurriak |
Adi mendirantz.
Pistatik jaisten jarraitu eta segituan basoa aldera gerturatuko gara eta bertan ataka bat izango dugu bertze hesi bat gainditzeko.
Ataka |
Basoan berriz ere murgildu eta natura eskala mikroan arakatzeko aukera izango dut, makro argazkien bitartez.
onddo txikiak |
Gorodioaren xehetasuna |
Zuhaitz baten zuraren markak |
Pilotasoro tontorra harri multzo baten bitartez adierazita dago, baina behintzat basoan soildutako eremutxoa dagoenez paisaia ikusteko aukera izango dugu.
Pilotasorotik ikuspegiak.
Panoramika Pilotasorotik |
Lizartxuko leporaino iritsiko gara. Bertan pisten bidegurutze bat dugu. Ez dugu metalezko ataka gainditu behar eta ez gara ezkerretik edo zuzen doazen pistetatik joko. Hesiaren aldamenetik, goratz jarraitu beharko dugu. Aukera ona izan daiteke metalezko langa gainditu eta horrela hesiaren bertze aldetik igotzen jarraitzea.
Tiratun mendiko magaletik, basoan barne aldapa malkartsuei aurre egingo diogu.
Basotik irtetean Tiratun edo Oiartzuriko tontorrera iritsiko gara. Bertan buzoia eta erpin-geodesikoa dugu.
Pirinioetako ikuspegi zabalak izango dira bertatik, Erroibar eta Aezkoaren gainetik.
Mendi erpinetik bidexka bat jarrituko dugu bertze magaleko mendi-lepora iristeko. Puntu honetan hesia gainditu beharko dugu eta bertze magaletik beheratz lepora joko dugu.
Aratungoko lepoa
Aratungoko lepoa |
Astobia mendia soroz inguraturiko tontor edo malkor bat da, beraz ez dugu buzoirik edo tontorreko erreferentzia argirik topatuko. Baina ikuspegi zabalak eskeintzen ditu ordea.
Astobiatik Tiratun |
Mendi magaletik jaisten den pista antzeko batetik Zilbeti aldera joko dugu, hesi hau topatu arte.
Hesia gainditu eta bertze soro batzuetatik Aranotz deituriko eremura gerturatuko gara, bertan dugun bertze hesia gainditzeko eta bertan abiatzen den pista zabalago batetatik jaisten segitzeko.
Pista honek borda inguru batzuen goiko aldera eramango gaitu eta bertan Lintzoainera doan pistarekin bat egingo dugu. Oraingan eskuinetik beherantz Aranotzeko trokara bideratuko gaitu.
Aranotz troka zenbait tokitan estutu egiten da eta bertako landaredia hezetasun handiaren isla da.
Pista honek Zilbetira daraman errepidera aterako gaitu. Errepidetik, eskuinetik eta Etxarroren errekatxoaren ertzetik, herrira iritsiko gara, gure ibilbide zirkularrari amaiera emanik.
Zilbeti herrira iritsi eta azken bisita egitea falta da.
Zilbetiko monasteriaren aztarnak direnen eraikinera gerturatuko naiz. Herriko goiko partean dagoen eraikin batetan ageri dira monasterio erromanikoaren aztarna batzuk.
Monasterioaz
Eliza erromaniko bat izan zuen, ziur asko, estilo honetako portada, etxe partikular batean txertatua mantentzen dena. José de Moret Apaizak bere barrutian kokatu zuen San Zacarias monasterioa, IX. mendearen erdialdean San Eulogiok bisitatua, baina balizko identifikazio hau ez dago behar bezala dokumentatua.
Auñamendi entziklopedian halako informazioa ematen diguteIX. mendeko Kordobako Eulogio Deunaren gutunaren itzulpenarekin:
"San Zacarías. Antiguo monasterio de localización incierta, probablemente situado en término de Zilbeti, Erro (Navarra). Se refiere a él San Eulogio de Córdoba en su famosa carta del año 851 en estos términos: "Pero a donde principalmente me vino deseo de partir fue al Monasterio del bienaventurado San Zacarías, situado en la falda de los montes Pirineos, y a los límites de la dicha Galia, donde naciendo el río Arga, y regando con curso arrebatado las tierras de Zubiri y de Pamplona, se lanza en el río Cántabro. El cual Monasterio, decorado con famosísimos ejercicios de la disciplina regular, resplandecía por todo el occidente. Y Vos, Padre, alentáis al que anhelaba, y con saludable consejo instruís al que partía, y con piadoso acompañamiento de hermanos, le abrigáis en su jornada. Pero antes de llegar al sobredicho lugar, deteniéndome muchos días en el Monasterio de Leire, hallé en él varones muy señalados en el temor de Dios. Desde allí, después de haber recorrido por varios lugares, en fin, por favor del Cielo, llegué a aquel Monasterio (De San Zacarías) que mucho había deseado. Presidía en él entonces, el abad Odoario, varón de suma santidad y muchas letras. El cual, recibiéndonos, sobre cuanto se puede decir, amorosamente, ejercitó con nosotros todos los oficios de humanidad. En este Colegio y bienaventurada congregación, que casi pasaba de ciento, unos de una manera y otros de otra, resplandecían como estrellas del cielo, con diferentes méritos de virtudes. Florecía en unos la caridad perfecta de Jesucristo, que expele fuera todo temor". Ref. Madrazo, Pedro de.: Historia y Fueros del País Vasco. Navarra, I, San Sebastián, 1972."
Argi da monasterio garrantzitsua izan zela bere garaian, Lacarrak historiagileak bere testuetan aditzera ematen duen moduan, "El primer románico en Navarra":
(...) El monasterio más poblado y famoso por la santidad y letras de sus miembros, el de San Zacarías, se hallaba en las mismas raíces del Pirineo a las puertas de las Galias. El monasterio de San Zacarías desapareció sin dejar rastro. Sospecho que quedó igualmente incorporado a Leire.(...) Pero del arte de estas fundaciones monásticas no sabemos nada. Por rudimentaria que fuera su arquitectura habría de dar solución al problema de servir de alojamiento decoroso a comunidades numerosas: cien monjes en San Zacarías, según San Eulogio, y 150 según Alvaro Cordobés («In illo etenim beatae congregationis collegio, quod pene centenarium numerum excedebat», Carta de EULOGIO a Wiliesindo, Hisp. Illustr. IIII, 328. «Ibi beati Odoarii est fruitus conloquio, cui centum quinquaginta regulares monachi militabant », ALVARO CORDOBES, Vita vel passio B. Martyris Eulogii, «Esp. Sagr», X, 550.)
Monasterio zaharraren desagerketaren inguruko teoria ezberdinak daude, blog batean jasotakoa, gutxienez kuriosoa da eta zenbait datu eskaintzen dituen arren, ezin da inolaz ere dokumentalki egiaztatu, baina suntsiketa azkarraren teoria zilegia da behintzat.
"Zer izan zen lehen monasterioa, mendian zegoena? Ez dago ezer ziurrik, baina bere hondamen egoerak, idatzizko aipamenen bat-bateko desagertzeak eta mendeetan zehar berririk ez egoteak, pixkanakako abandonu batean baino gehiago suntsipen batean pentsatzera bultzatzen dute. Ez dago ezer ziurrik, eta arabiarrak izan zitezkeen, Nafarroako Erresumaren aurkako eraso eta eraso sarrietan, suntsitu zutenak. Baina badago beste aukera bat: normandiarrak (hau da, bikingoak). Bai, bikingoak inguru honetan egon ziren. 859. urtean, San Eulogiok bidaia egin eta 11 urte geroago, bikingoen ontziek Landetako eta Ipar Euskal Herriko kostaldeak suntsitu zituzten, Bidasoatik sartu ziren eta, Belate zeharkatu ondoren (itsasontziekin ez, noski), Iruñera sartu ziren, García Iñiguez erregea bahituz (urrezko erreskate handi bat ordaindu ondoren askatu zuten); "BARBARBARO" horiek jarraitu behar izan zuten bidea, hain zuzen ere, ez zen igaroko."
Eraikinaren barneko aldean lastoa metatzen dute egun. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina