Sarrera honetan Etxegaratetik Intsusburu mendira arteko GR-12aren margoketaren ibilbidea aurkeztuko dut. Beraz ez erreparatu gehiegi emandako denboran, margoketa lanean aritu bai naiz. Ibilbide honek bi zati ezberdinduak ditu, aurrenekoa non altuera gehien hasieran irabazten dugun eta bigarrena basotik eta Nafarroa eta Gipuzkoaren mugatik burutzen dena. Ibilbidean eta mendi lerroaren goiko aldetik ibiliko garenez, zenbait megalito ikusteko aukera izango dira, batzuk adierazi ditudanak baina badira bertze hainbertze tumulu eta trikuharri gehiago.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Ibilbideko bideo laburra:
Ibilbidea eta altimetria
Etxegaratera gerturatuko naiz eta kotxea Mikeleteen kuartel zaharraren inguruan utziko dut ibilbidea hasteko. Mikeletetxe edo eta arbitrio edo zergen etxeak nahiko utziak dauden arren, garai historiko baten lekuko zuzenak dira. Mikeleteek zergak kobratzen zituzten, probintzia mugakideetako produktuen sarrera kontrolatzen zuten. 1967. urtean desagertu ziren.
Diario Vascon 2015. urtean argitaraturiko artikulu batetatik bildutako informazioa:
1856an, Mikeleteen Gorputza irauli zuen aldaketa bat egon zen. Foruzainei eratxiki zitzaien probintzia-arbitrarioen zerga-biltzaile lana, eta aurrerago Probintziaren jabetzako bideetan ezarritako diru-zorroen bilketa, ordura arte jendaurrean enkantean jartzen baitziren. Horretarako, kontrabandoa jazartzeko eskumenak izan zituzten: Nafarroarekin (Arritxulegi, Uli, Sarasamendi, Zarate), Arabarekin (San Adrian, Artiako San Juan, Oñati-Arantzazu), Frantziarekin (Behobia), Nafarroarekin (Endarlatza, Pagoaga, Urto, Illarrazu, Lizarrusti, Etxegarate, Otzaurte, Kanarrearan, Urtzaran eta Urtzaran (Araba) mugako postuak.Informazio oholak |
Eskailerara zuzendu eta hau gainditu ondoren aldapan gora hasiko da ibilbidea. Arestian aipatu bezala, aurren zati honetan txangoko desnibel eta malda handienei ekin beharko diogu.
Ibilbidearen hasiera oraindik zuhaitz batzuen artetik abiatuko da, segituan soro batzuetatik malda handienei ekiteko. GR-a margotzerakoan aldiz, zati honetan zutoinak nagusitu egiten dira eta ez dugu lana gehiegirik izango.
Larrazkondo eta mendateren bertze aldeko mendiak |
Soroak bukatzerakoan eskuin aldera abiatzen den pistatik basoan barneratuko gara. Hemendik aurrera ibilbide gehiena basotik izango da, beraz oso aproposa udako bero egunetan egiteko. Hori bai ez ditugu ikuspegi zabalak izango Intsusburura iritsi arte.
Pistatik basoan murgilduko gara |
Balankaleku mendiko magaletik ibiliko gara |
Balankaleku mendiko lepora iritsi eta bertan dugun hesia gainditu |
Pista horrek Gurutzeako mendatera eramango gaitu. Bertan Bi haranak elkartzen dituen pista zeharkatu beharko dugu, kordaletik, hesitik gertu jarraitzeko
Gurutzetako lepoa |
Bidegurutzean eskuinera jo |
Zuhaitzen enborretan hasitako onddoa |
Bertatik gora jarraitu eta Muñaan mendira iritsiko gara. Berez mendi-lepo bat bailitzan, hesia gainditu eta geroago aldapan beherat egin, berriz ere.
Muñaan mendia. Ezkerretarago Muñogorana tumulua dago. |
Larreluzeko trikuharria |
GR-a jarraitu eta Saratsamendira iritsiko gara. Bidea, agerikoa den moduan, kordala edo mendi-ertzetik doanez, konturatu gabe zenbait mendi ezberdin ezagutzera eramaten gaitu. Horietariko asko buzoirik ez dutenez, maiz ez zara konturatzen mendi bat denik.Udazkena izanik zuhaitzen enborretan onddo ezberdinak ikusgai izango ditugu, argazkian ikusgai den modukoak.
Edo eta idortutako onddoen adibideak ere.
Igartzamenditik igaro eta aldapan beherat egitean Igartzako trikuharri edo tumulura iritsiko gara. Sasiak ikuspegi osoa izatea ekiditzen digutelarik.
Igartzako trikuharria |
Hesia gainditu eta Beotegiko trikuharria ikustera hurbiltzea merezi du.
Beotegiko trikuharria |
Berriz ere hesiaren bertze aldera igaro eta hau jarraituz, Intsusburuko mendira iritsiko gara. Gaurko azken tontorra eta arestian aipatu bezala, ikuspegi zabalak eskaintzen dizkigun bakarrenetarikoa. Oraingoan buzoia eta bertze trikuharri eder bat izango ditugu tontorrean.
Panoramika Intsusburuko tontorretik |
Intsusburuko trikuharriaren xehetasunak.
Bueltatzeko, egindako bide beretik segitu beharko dugu. Gaurkoan lasaiagoa izango da itzulera, GR-aren marka gehienak bermargotu ditudalako etorrerako bidean.
Igartzako tumulua |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina