Ibilbide hau burutzeko Artzibarreko Urdirotz herrira gerturatuko gara, bertatik Aintzioa eta Larrogain mendira igotzeko. Hamar bat kilometro eta 700 metroko desnibeleko txango erraza da. Aurreneko igoera toki beretik egiten den arren, mendilerrora iristean ibilbide zirkularra osatuko du. Ezpelez beteriko bidetik, bi mendi tontorren amildegira irtengo gara eta hau berezia da, baso itxi batetik ikuspegi zabal eta amildegietara gerturatuko garelako.
Ibilbidea eta altimetria.
Urdirotz herrira kotxez iritsiko gara, bertatik ibilbidea hasteko.
Mendiko osterak: Aurizberritik Uritzera erromatar galtzadatik (mendikosterak.blogspot.com) |
San Martin eliza |
Herritik irteteko haitzen aldera igotzen den pistatik egingo dugu.
|
Aintzioa eta Larrogain Urdirotzetik |
Herritik ateratzean, zuzeneko pistatik jarraituko dugu. Eskuinekoa, erromatar galtzadaren ibilbidekoa, itzultzerakoan egingo dugularik.
|
Zuzeneko pistatik jarraitu |
|
Larrogain Urdirotzeko zelaietatik |
Apur bat aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara. Eskuinetik igotzen jarraituko dugu. Posible liteke, garai bateko galtzada bertatik jaistea eta herriaren gibeleko zelaietatik joatea.
|
Bidegurutzean eskuinera |
|
Bidean topaturiko fosila |
Bide zabal honetatik mendi-lepotxo batetara iritsiko gara. Bertan erromatar galtzadaren bidearekin bat eginik. Zutoin batek norantzak adierazten dizkigu. Hala ere gaurkoan ez gara galtzadatik joango, beraz ezkerreko pistatik gora jarraitu beharko dugu.
|
Bidegurutze honetan ezkerretik gorat doan pistatik segi |
Ezkerretik gora doan pistatik jarraituko dugu, Aintzionako mendi magalean barneratuz.
|
Bidegurutzean, Aintzioa goiko aldean ikusgai |
Tarte batez haitzak inguruatuz joango gara eta mendi magala zeharkatzean, ez dugu desnibel gehiegirik izango.
|
Pistatik gorantz |
Momentu batean pista utzi beharko da eta eskuinetik bidexka batetara igaroko gara, Aldapa gogorrenei aurre eginik. Kontuz ibili, bidegurutzea ez igarotzeko.
|
Bertan hasiko da bidexka |
Basoan barneratuko gara eta altuera azkar irabazten denez, malda galantak izango ditugu zati honetan. Bidea ez du galerarik, kontutan izan 250 metro irabazi behar ditugula eta Haitzen arteko mendi leporatz bideratu behar dugula.
|
Bide malkartsutik gora |
|
Aintzioako haitzak |
Altuera irabaziko da segituan, hortaz ikuspegi zabalak irakiko zaizkigu Artzeko bailararen hasierarantz.
|
Aintzioako haitzetara gerturatzen |
|
Aintzioa eta Elke eta Pausoroa bere gibelean |
|
Panoramika mendi lepotik |
Mendi-lepora hurbiltzean, desnibela gutxituko da eta bidegurutze batetara iritsiko gara. Gaurko igoeran eskuineko aldetik Aintzioa aldera bideratuko gara, jaitsiera bertze aldetik egingo dugularik.
|
Mendi goiko aldeko bidegurutzean |
|
Larrogain aldera. Jaitsiera bertako bidetik egingo dugu |
Bide estu batetik eta amildegitik gertu, ezpelen artetik goiko alderantz bideratu beharko dugu han dagoen bide zabalagoarekin bat egin arte.
|
Aintzio alderako igoera |
Ezpelen artean eta bidezidor batzuk igarota, azkenean goiko aldean dagoen bide zabalarekin bat egingo dugu. Bide zabalago honek, ezpelez osaturiko baso batetatik Aintzioara hurbilduko gaitu. Bidea berezia da, batez ere topatuko ditugun ezpel handi eta oparoengatik.
|
Bidera atera eta eskuinetik Aintzioara |
Ezpel baso berezitik emeki emeki hurbilduko gara Aintzioako tontorrera. Hori bai, inolako paisai erreferentziarik gabe, ikusten den eremua era bat mugatua bai da.
|
Ezpelen arteko bidea |
|
Paisai karstiko bat zeharkatzen du bideak |
Bat batean, basotik irtengo gara eta ez usteko eder bat bailitzan, paisai zabalak izango ditugu ikusgai.
|
Aintzioa |
Aintzioako tontorretik ageri zaizkigun paisai zabalak ederrak dira oso.
|
Buzoia |
Nabarmentzekoak izango dira Pirinioetako ikuspegiak. Kontutan izan ehun metrotik gorako haitz batzun gainean gaudela eta beraz Artzibar eta Itoiz aldera izango dugun eremua trabarik gabe behatzeko aukera izango dugu.
|
Pirinioak Aintzioatik |
|
Ori |
Pirinioetako ikuspegiak zoomarekin.
|
Panoramika tontorretik |
Eta gainera haitzen gainean gu bakarrik gaudenez saiak agertuko dira eta argazki eder batzuk egiteko aukera eskainiko digute.
Tontorretik irteteko, bide bakarra dugu, beraz igoerako bidetik jaitsiko gara.
|
Ezpelak eta goroldioak hezegunearen isla |
Igoerako bidegurutzera iritsi eta oraingoan bide zabaletik zuzen jarraituko dugu. Basotik jarraituko dugu bide polit honetatik, bihurgunetxo eta aldapatxo aunitzekin, kontutan izanda paisai karstiko zoragarri batetatik ibiltzen ari garela.
|
Bideko argazkia |
|
Gorostia fruitu gorriekin |
|
Gorosti handi baten aurrean |
Kilometro bat baso honetatik ibili ondoren larredi batzuetara iritsiko gara. Eskuinetik jarraituko dugu, inguru honetan dagoen aterpe eder batetara iristeko.
|
Zelaietara iritsi eta Erro ibarrerako ikuspegiak izango ditugu |
Eskuinetik atrepera gerturatuko gara eta hau bisitatu ondoren, berriz ere toki berera itzuli beharko dugu Larrogain mendira gerturatzeko.
|
Mendilgo etxola |
Etxolatik itzuli eta Larrogain aldera jarraituz, bidegurutze bat topatuko dugu, berriz ere, ezker aldetik basorantz barneratuko gaituena.
|
Bidegurutzean ezkerretik basoan sartzeko |
Landaredi oparo eta hezegune eta laiotsa eremuan gaudelaren lekuko izango dira goroldioak.
Bidea berriz ere basoan barna zigi zagak osatzen ditu.
Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara, kasu honetan zutoin batek norantzak adierazten dizkigularik. Bertatik Aintzioa herrirako bidea abiatzen da.
|
Zutoinetik ezkerretara |
Hirurehun bat metro egin ondoren bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Eskuinetik Larrogain mendira igotzeko bidea dugu. Tontorretik itzultzean bidea jarraitu beharko dugu herrira jaisteko.
|
Bidegurutzean eskuinetik Larrogain mendira igotzeko |
Bide honek Larrogainera eramango gaitu. Oraingoan ere basoan barna eta paisai karstiko batetatik, ikuspegi mugaturiko eremua izango dugu aurrean.
|
Larrogaineko buzoia |
Aintzioako kasuan bezala, tontorrera iristerakoan berriz ere paisai zabaletaz gozatzeko aukera izango dugu. Tontorra txikia eta amildegiaren parean dagoenez, kontuz ibili beharra dago. Larrogain mendian, buzoiaz gain, erpin geodesiko bat dago.
|
Erpin geodesikoa |
|
Harrien artean txokotxo bat atondo eta bazkaltzeko momentua izango dugu |
|
Panoramika tontorretik |
|
Amildegiarantz |
|
Itoiz alderako ikuspegia |
|
Elke Paunsoroa eta Pirineoak |
|
Larrogaineko haitzak |
|
Tontorreko argazkia |
Tontorretik jaisteko bide bera jarraitu beharko dugu eta oraingoan bidegurutzera iristerakoan eskuinetik jo beharko da aldapan beherantz.
|
Leze bat |
Larrogain eta Aintzia mendien arteko mendi-lepora iritisiko gara, ibilbidearen zati zirkularrari amaiera emanik. Ondoren Herrirako jaitsiera bideari ekingo diogularik.
|
Aintzioa eta Elke eta Paunsoroa |
|
Mendi-lepoko bidegurutzean |
Jaitsierako tarte hau malkartsuena denez, lasaitasunez hartuko dugu.
|
Aintzioa bere paretekin |
|
Larrogain bere paretekin |
Azkenik pistara iritsiko gara eta handik bidegurutzera eta oraingoan erromatar galtzadako bidetik abiatuko gara Urdirotzera iristeko.
|
Aintzio tontorra |
Urdirotzen ibilbide eder honi bukaera emango diogu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina