Borrotxulo - Aritzgaina - La Raja - Burutzelai eta Txirdaigaina Aietxutik
Aietxu herritik abiaturik ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Gaurkoan zenbait tontor bisitatuko ditugularik. 14,4 kilometro inguruko ibilbide honetan zehar, Borrotxulo, Aritzgaina, La Raja, Burutzelai eta Txindargaina tontorrak ezagutuko ditugu. Ibilbide gehiena fauna babes gune baten barnakoa izango denez, animaliak eta landarediaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Ibilbidea erakargarria gerta daiteke batetik Nafarroako eremu ezezagun batetan delako eta bertzetik paisai karstiko honetatik amildegi eta haitz ederretara gerturatuko garelako.
Aietxu herrian izango da gaurko txangoaren abiapuntua eta helmuga.
1802. urteko hiztegian halako informazioa ematen digute herriaz: 1802. urteko Diccionario geográfico-histórico de España, aurreneko aleam 136. orrialdean
Del valle de Urraul alto, partido merindad de Sangüesa (...) Pasa por el pueblo un torrente, que desciende de sus montes inmediatos, cuyas aguas son muy puras y cristalinas, y a un quarto de legua de distancia se incorporan con las que baxan de Areta. El lugar está rodeado de montes poblados de robles, hayas y pinos, y en ellos se mantine bastante número de ganado lanar en tiempo de verano. La población es de 11 casa y 73 personas ocupadas en la agricultura, y cogen medianamente trigo y cebada, y algo de vino; se gobierna por los diputados del valles, y por los regidores elegidos por alternativa de casas. Hay una iglesia dedicada a S. Juan Evangelista, y servida por un cura párroco.
Herrian aparkatzeko tokia
Herriko goiko partean kotxea utzi eta ibiltzen hasiko naiz goiz eguzkitsu honetan. Herritik irteteko errepidearen kontrako norantza jarraitu beharko da, pista batetarik, ekialderantza bideratuko gaituena, haranan barna.
La Raja mendiko haitza eta estratoa ikusgai izango da hasieratik
Pistara atera eta handik tarte luze bat egin beharko dugu, haranaren goiko aldera bideratzeko.
Herritik irteteko pista
Pistatik kilometro eta erdi inguru ibili ondoren, borda batetara iritsiko gara eta bertan ezkerretik gora jarraitu beharko gara, ez zuzeneko pistatik.
Bidegurutzean ezkerretik igotzen segi
Pista zabal honek poliki poliki altuera irabazten joango da. Landaredi nagusiena pinuak diren arren, noizen behin bertze zuhaitz batzuk ere ikusgai izango ditugu.
Pistatik gora
La Raja mendiko paretak
Gorago eta bihurgune baten azpiko aldean iturri bat, askarekin topatuko dugu.
Iturria bere askarekin
La Raja iturritik
Apur bat gorago, eta pistaren bertze bihurgune batean, eskuinera bertze pista batek, saien bazkatoki batetara gerturatzeko aukera izango da. Animaliak hiltzen direnean, toki honetara ekarri behar dituzte abeltzainek, saiek jan ditzaten.
La Raja bidegurutzetik
Saien bazkatokia
Eta ohikoa izaten den moduan, inguruetatik sai ezberdinak ikusteko aukera izango dut.
Saia
Pistatik gorantz jarraitu beharko da, La Raja haitzaren azpitik igaroz.
Pistaren bazter batean mikroestratu ezberdinak ikusgai dira
La Raja mendiaren azpitik
La Raja mendiko haitzen azpitik igaro beharko da eta handik gutxira Basa faunarako babesteko eremuan barneratuko gara. Eremu babestu hau ARTXUGAKO MENDILERROA, ZARIKIETA ETA ARETAKO MENDIA" ES0000129 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA, "ARTXUGAKO MENDILERROA, ZARIKIETA ETA ARETAKO MENDIA" HBBA. da.45/2017 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 24KOAn
Planaren helburuak:
Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).
Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.
Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumen hezkuntza edo ikerkuntza. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen eraldaketak saihestuko dira.
Babes Fauna Babesteko Eremuaren kartela
Landaredia oparoa da hemendik aurrera
Aurrerago bertze pisten arteko bidegurutze bat topatuko dugu, harantxo baten hasieran. Oraingoan ezkerreko pistatik jarraitu beharko da. Inguruan pare bat iturri daude.
Ezkerreko pistatik jarraitu
Aritzgaina mendiaren bertze aldeko haitzak
Pistatik 600 bat metro igotzen jarraituko dugu bihurgune batetara iritsi arte. Bertan pista nagusia utzi eta zuzenean abiatzen den pistatik aurrera jarraitu beharko da.
Bihurgune honetan zuzenean abiatzen den pistatik segi
Pista honek trokatxo batean ertzetik gora doa, eta bertatik bertze bihurgune batetara iritsiko gara. Oraingoan trokatik jarraitu beharko da, pista utziz. Pistak La Raja mendiko mendi-leporaino iristen den arren, gaurko ibilbidean, aurretik bertze tontor batzuk bisitatu behar ditugu.
Pista utzi eta zuzen igotzen jarraitu
Bide honetatik mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan hesia gainditu eta aurrenik eskuinerantz bideratuko gara, Borrotxulo mendiko tontorretara igotzeko. Ondoren toki berera jaitsiko gara, oraingoan, ezkerretik Aritzgaina mendira igotzeko.
Mendi-lepoa
Borrotxulo eta Aritzgaina mendien arteko mendi-lepotik ikuspegi ederrak izango ditugu.
Areta ibaiko haranerantz
Panoramika mendi-lepotik
Hesiaren aldamenetik gora jarraituz Borrotxulo mendiko haitzen arteko pasabide batetara iritiko gara. Bertan hesi bat dago, gainditu beharrekoa tontor ezberdinetara igotzeko.
Borrotxuloko haitzak
Ataka
Ataka igaro eta ezkerretik Borrotxulo mendiko tontor batetara igotzeko bidexka izango da. Honetatik hasiko naiz. Hala ere kontuz izan, landaredia oso oparoa delako eta ezpelek bideak ezkutatu egiten dituztelako.
Borrotxuloko aurren tontorra
Aurren tontorretik jaitsi eta atakara iritsi, oraingoan zuzen jarraitzeko tontor nagusira iristeko.
Borrotxuloko bigarren tontor bat
Azkenik, eta zenbait zaitasunekin, bidexka galdu egiten delako, Borrotxuloko tontor nagusira iritsiko naiz.
Borrotxuloko tontor nagusia
Tontor nagusitik aurretik bisataturiko bi tontorrak ikusgai dira
Aurrerago estratu bertikalak haitz eder bat erakusten du.
Borrotxuloko tontorrean ez da buzoirik
Panoramika tontorretik
Pirinioen ikuspegi ederrak ditugu tontor honetatik.
Pirinioak
Saien babes eremua
Atzera egin eta Borrotxulo eta Artizgaina arteko mendi-lepora jaitsi, hesieren aldamenetik Aritzgainako tontorrera igotzeko.
Aritzgaina mendiko aurren tontorra
Aritzgaina
Bideak aurren tontorrera eramango nau, eta bertan belen txiki bat harrien artean aurkituko dut.
Belen txikia
Mendi-erpinetik jarraituko dut, tontor nagusira iristeko. Hesiaren aldamenetik dago bidexka, nahiz eta zati batzuetan ezpelek eta landarediak ezkutatu.
Aritzagaineko aurren tontortxoa
Aritzgainako tontor nagusia
Aritzgainatik La Raja mendia eta bere amildegia ikusgai da, eta nola ez, bere inguruan hegal diren saiak.
Saia La Raja mendian
Aritzgainatik berriz ere mendi-lepora jaitsi eta oraingoan, ezkerretik beherantz doan pistatik jarraituko dut. Kontuz izan, apur bat aurrerago zuzen Aritzgaina mendiari buelta ematen dion pistatik jarraiyu, hots, ezkerrekotik.
Ezkerreko pistatik segi.
Goroago, Aritzgaineko bertze magalera iristean, ezkerretik jo beharko dugu La Raja mendira hurbiltzeko.
Ezkerretik Aritzgainako magaletik La Rajara iristeko.
Pista batetara iritsiko naiz eta ezkerretik La Raja mendi-lepora joko dut.
Ezkerretik La Rajarantz
La Raja eta Aritzgaina mendien arteko mendi-lepora iritsiko naiz. Bertan zelai zabal bat dago eta zuzen ageri da igoeram utzitako pista noraino iristen den.
Mendi-lepoko zelaiak
La Raja mendiko amildegira gerturatzeko eskuinetik jo beharra dago, baina kontuz ibili, batetik haitz bat delako eta goiko lautada edo taula egitura duenez, lapiaz batez osaturik dago. Batetik paisai karstikoa eta bertzetik landaredi oparoa, batez ere ezpelak, bidea jarraitzea nahikotxo eragozten dute.
La Raja tontorreko paisai karstikoa
Zenbait komerien ondoren, amildegira gerturatuko naiz. Egia da bertatik ikuspegi ederrak ditugula eta amildegia ere ez da makala. Oraindik amildegiaren paretik aurrerago joko dut, hori bai, zailtasun nahikotxorekin.
La Raja menditik harana ikusgai
La Rajatik panoramika
Amildegira gerturatzerik dagoen bakoitzean, ikuspegi ederrak izaten dira, baina aipatu bezala, kontu handiz ibili beharra dago, bidea ez bai da bat ere erosoa eta bere arriskua duelako.
Amildegirako behatoki bat
La Raja mendiko hormak
Saien babesgune natural ederra da hau
Azkenik berriz ere bidea galdu gabe, mendi-lepoko zelaietara iritsiko naiz eta oraingoan, ezker aldetik beherat, pista zabala jarraituko dut.
La Raja mendia Burutzelaiko bidetik
Burutzelai mendira iristeko hasieran pista izango da eta ondoren bide zabala. Tontorrera iristeko bide zabal hau utzi beharko dugu eta eskuinetik jo.
Burutzelaitik La Raja
Burutzelai mendia
Berriz ere bide zabalagora jaitsi eta handik jarraitu.
Burutzelaitik Borrotzulo eta Aritzgaina
Zuhaitzen onddoak
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara non ezkerrera jo beharko dugun.
Bidegurutzean ezkerretara
Txindargaina menditik igaroko gara, akaso mendi bat denik konturatu gabe ere.
Txindergaina
Pista zabalago batetatik jaisten jarraituko dugu, baina puntu batean erne ibili beharra dago, ezkerretik, haranerako magaletik jarraitzeko, bidexka batetatik jarraitu beharko dugu eta.
Ezkerreko sendatik pista utzi
Bide honetatik altuera nahiko galduko dugu eta pista zabal batetara iritsiko gara. Pistatik eskuin alderantz metro batzuk bete beharko ditugu bertze pisten arteko bidegurutze batetara iristeko.
Pistatik eskuinera segi
Bidegurutze berri honetan, ezkerretik beherantz doan pista jarraitu beharko da.
Bidegurutzean ezkerretik beherantz segi
Handik gutzira Babesgunearen muga adierazten duen kartela ikusiko dugu.
Pistak mendi-ertz antzeko batetarik doa herrirantz, baina puntu batean eskuinetik abiatzen den bide zahar batetara igar beharra dago, Aietxu herriko goiko partera eramango gaituena.
Eskuineko bide zaharretik jarraitu eta pista utzi
Honela Aietxura iritsiko gara eta bertan zerrategi zahar baten makineria dagoen gune batetara iritsiko gara. Nahiko ikusgarria da, jada halako zerrategi zahar gehiegirik ikusgai ez direlako.
Zerrategia
Zerraren xehetasuna
Handik elizara jaitsiko naiz. San Juan Evangelistarena.
Elizak duen arkupea
Eta eliza bisitatu ondoren, kotxerantz bideratuko naiz, gaurko ibilbideari amaiera emanik.
Ibilbide zirkular polita, Nafarroako gune despopulatuenetariko batetan barna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina