2022(e)ko urtarrilaren 3(a), astelehena

Benasatik San Kiriko, Illion eta Legarozeko zelaiak zirkularra

Ibilbide zirkular ederra aurkeztuko dut sarrera honetan. Apur bat luzea izan arren, paregabea Illoneko mendi lerroa ezagutzeko. Ia bere osotasunean zeharkatuko dugu aurreneko zatian, bigarrenean aldiz Benasako arroila ezagutzeko beta izango dugularik. 25 kilometro inguruko ibilbidea eta mila ehun metrotatik gorako desnibelduna. Basoak, haitzak, arroilak eta erronkariarren abelbideko zati bat behatuko dugularik, paisai natural bereziak, arroilak eta Auñamiendiko ikuspegi ederrekin eta kobatxo bat eta trikuharri batzuk bisitatuz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea


Atimetria

Benasako aparkalekutik abiatuko naiz goizean goiz, ibilbide luzea bai da eta paisai ezberdin eta oparoetaz disfrutatzeko nire denbora beharko dudalako. Eremu hau ez da soberan ezaguna eta bideko zati asko bakardadean, burua arnazteko eta lasaitzeko baliogarria izan daiteke.

Errepide zaharreko zubia
Motxila prestatu eta aurreneko pausoak ematean Benasako arroilaren inguruko informazio ohola izango dut.
Benasako informazio ohola
Apur bat aurrerago udarako betetzen duten urmaeltxora iritsiko naiz. Uda partean, jai egunetan bereziki, toki hau jende samalda bildu egiten du. Ibaiaren bertze aldean askaltoki bat atonduta dago eta suhiltzaileek erreka garbitu eta ura metatzen dutenez, bainu lasaia hartzeko igerilekua osatzen da bertan.
Jaitsieran ibaiaren bertze aldetik bueltatuko naiz.
Udarako bainu urmaeltxoa
Pistatik zuzen igotzen jarraituko dut. Bihurgune itxi batzuen bitartez altuera irabaziko da.
Pistatik gora

Ori mendia
Altuera irabaztean Ori mendia eta Benasako arroilaren aurreneko zati ikusgai izango dira.
Pistak arroila estu batetara igoko da.
Pasabide estua haitzen artean
Estugune horretatik igaro eta segituan, pista utzi beharko dugu, bihurgune batean zuzeneko bidera igaroz. Hemendik aurrera mendiko bidexka batetatik igotzen jarraituko delarik.
Bidearen hasiera zutoin batekin adierazita dago

Apur bat gorago pistatik  gertu pasako gara baina zuzen bidexkatik segitu beharko da. Basoan murgilduko da bidea, zuhaitzen artean, eta txorien doinuz blaitzeko aukera izango dut.
Bidetik metro batzuk igo ondoren, bertze bidegurutze bat izango da. Oraingoan ezkerretik magaletik gorako senda segitu beharko da.
Bidegurutzean, ezkerretik gora segi
Bidea eraosoa da nahiz eta zati honetan desnibel handiagoa izan.
Mila metrotako altueran gutxi gora behera, bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Eskuinetik jarraitu beharko da San Kiriko aldera iristeko. Zutoin batek norantza argitzen du puntu honetan.
Zutoina

Bidegurutzea zutoinarekin
Oraindik berrehun bat metrotako altuera irabazi beharra dago San Kirikora iristeko, baina bidea polita eta erosoa da, basoak toki bereziak erakusten dizkigularik.
Bidearen erdian topatuko dudan zuhaitz eroria
Azkenean mendi erpinera iritsiko naiz eta bertatik Hego aldeko ikuspegiak zabalduko dira. Erpinera iritsi eta eskuinetik bideratuko naiz San Kiriko baseliza eta mendirantz.
Mendi erpinera ateratzerakoan

San Kiriko mendiko buzoia
San Kirikoko mendi tontorra eta izen bereko baseliza oso gertu daude.
San Kirikoko tontorretik baseliza
Baselizaren atarian behatoki ederra dago eta bere horman eserleku zabala dagoenez, toki aproposa izango da atsedenalditxo eta ikuspegietaz gozatzeko. Beratik ikuspegi ederrak dira, Arbaiuneko arroila eta Leireko mendi lerro aldera.
Baselizaren atari nagusia

Arbaiuneko arroilaren hasiera

Arroilaren xehetasuna

Panoramika Baselizatik

Baseliza eta aterpea
Baselizatik atera eta pista zabaletik jaisten jarraitu beharko da, oraindik ibilbide luzea aurretik dago, bost kilometro bertzerik ez ditut egin honaino eta.
Arbaiun aldera
Pistatik jaisterakoan Illon mendia ikusgai izango da. Harantz bideratu beharko da, gaurko txangoko hurrengo tontorra bai da.
Illon mendia
Bidegurutze batetara iritsi eta ezkerretik jaisten jarraitu beharko da. 
Eskuinetik jaitsi
Baina metro gutxi batzuk egin ondoren, ezkerreko pistatik gorantz segitu beharra dago. Eskuinetik aldiz Bigezal herrira iritsiko bai ginen.
Hurrengo bidegurutzean ezkerretik igotzen jarraitzeko
Ilioneko mendiko ipar magaletik ibili beharko dugu, bidegurutze bat topatu arte. Puntu honetan Ilion mendiko tontorrerako bidea izango da. Igoera laburra da, eta paisaik merezi baduen arren, aukeran da zuzen jarraitzea eta gailurrera ez igotzea.
Eskuinetik Illon mendiko tontorrerako igoera
Bide estu batetatik igotzen jarraitu beharko da Illon mendiko tontorrera iristeko. Bidea estua eta zenbaitetan apur bat itxita dago, ipar magaletik igotzean eta laiotza izanda, landaredia oso oparoa bai da.
Igoerako bidea

Panoramika Illonetik ipar alderantz

Illon mendiko tontorra

Buzoia
Basoaren gaineko haitz batzuk osatzen dute Illon mendiko tontorra, beraz ikuspegi zabalak eskaintzen zaizkigu, ia 360 gradutakoak. Hego aldera Leireko mendi lerroa eta Ipar aldera Pirinioak.
Tontorretik


Berriz ere bide beretik jaitsi beharko gara aurreko bidegurutzera. Oraingoan ezker aldetik ibilbidea jarraituz.
Ipar magalak laiotz eremuak eskaintzen dizkigu eta horregatik landaredia oparoa eta hezegunetakoa da. 
Bide estua eta polita da

Illon mendi lerroaren goiko aldetik ibiliko gara, baina basoan barnean gehienetan, horregatik ez ditugu paisai zabalak ikusiko.
Bidea aurrera egin eta puntu batean bertze bidegurutze bat izango da. Bertan aukeran dago, ezkerretik eta beherantz Benasara jaisteko eta honela bidea laburragoa egin, edo eta gaurko kasuan bezala zuzenean jarraitu Ollate aldera iristeko eta handik Legarozera. 
Zutoin bat ageri da bertan, norantzak eta distantzia eta denborak adierazten diguna
Bidegurutzeko zutoina
Zuzen jarraituko dut, basoan barne, eta noizean behin halako elementu naturalekin topo egingo dut.


Aurrerago bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan ezkerretik beherat jarrituko dut Ollatera bideratzeko.
Bidegurutzean ezkerretik beherantz segi
Aurrerago hesi batekin topo egin eta bertan dagoen atearen bitartez berze aldera igaro, zuzenean jarraitzeko
Hesia kasu honetan metalezko atea edo langa du.
Aurrerago bidegurutze berri bat izango dut. Oraingoan zuzenean segi, Ollatetik gertu bai nago.
Metro gutxi barru, ezkerretik Ollateko zelaietara iritsiko naiz eta handik pistara gerturatu.
Ollate inguruko zelaika
Pistara atera eta eskuinetik jarraituko dut Ollatera iristeko. Itzuleran kontrako norantza jarraituko dut Benasara jaisteko.
Pistara iritsi eta eskuinetik Ollatera
Mendi lepotxo honetatik gertu trikuharri eder bat dago. Nahiko ezkuturik, egia erranda, ezpelez inguraturik bai dago eta jakinaren gainean eta erne ez badabil jendeak, ikusi gabe aurrera egingo du.
 La Balsa del Portillo de  Ollatereko trikuharria
Ollateko trikuharria, erronkariarren galtzadatik gertu dago, akaso gune estrategikoan, bertatik Leireko mendi zerra alderako jaitsiera markatu egiten duelako.
 La Balsa del Portillo de  Ollatereko trikuharria
Berriz ere pistara atera eta ur biltegi zingira antzekoaren paretik igaro eta aska batetara iritsiko naiz. Erronkariarren abelbidea egin genuenean bertan topatu genuen ur leku bakarra, Burgitik Leire mendizerra arte. Hala ere udaren bukaeran ez du ur gehiegirik izaten eta artalde handiek ez dute asetzeko nahikorik topatzen nahiz eta gaua bertan eman.
Abelbidearen etapa honetako xehetasunak blogeko sarrera honetan:
Mendiko osterak: Erronkariarren abelbidea 04. Legaroz - Leireko Monasteriora (mendikosterak.blogspot.com) 
Ollateko aska
Ollaten borda baten aurriak daude. Bertan maki batzuk erail zituzten.
Ollateko bordaren aurriak eta makien gorpuzkiak topatzeko egindako lur mugimenduak
 
Ollaten borda baten aurriak ikusgai dira. Badirudi bertako borda makiak erabiltzen zutela eta ahozko iturrien testigantzek diotenaren arabera bertan liskar armatu bat eman omen zela, hori dela eta bere inguruan hainbat prospekzio burutu dira ea gorpu gehiago topatzen ziren. Castillonuevoko hilerrian aldiz, 2020ko ekainean bi makien gorpuak atera dituzte, bertatik jaitsitakoak.
Fosen mapan halako informazioa irakurtzerik dago Ollateko hobi honen inguruan:

En la web de fosas de Navarra se puede leer la siguiente información sobre esta fosa o prospección.

Se informa de la existencia en este lugar de varios enterramientos clandestinos correspondientes a varias personas fallecidas en 1944. Los hechos acaecieron dentro de la operación denominada “Reconquista de España” y los enfrentamientos entre fuerzas guerrilleras procedentes de Iparralde y unidades del ejército franquista encargadas de la vigilancia de los valles de este sector del Pirineo. La operación, también conocida como Invasión del Valle de Arán, tuvo lugar en octubre de 1944. Se saldó con la muerte de 5 o 6 guerrilleros y 2 soldados junto con el apresamiento de una treintena de miembros del grupo procedente de Francia. Los maquis fallecidos en el enfrentamiento fueron inhumados in situ."

Albisteak Diario de Noticias eta Diario de Navarran irakurgai dituzue.

Bordaren aurriak

Las ruinas de una borda son visibles en Ollate. Parece que allí, tal y como se ha recogido en información oral, se escondían los maquis y en el año 1944 tuvo lugar algún enfrentamiento armado, por eso en sus alrededores se han llevado a cabo varias prospecciones para ver si se encontraban más cuerpos de maquis fusilados. En el cementerio de Castillonuevo, en junio de 2020, han sido exhumados los cuerpos de los dos maquis, que habían descendido de dicho lugar.

Noticias de las exhumaciones pueden leerse en Diario de Noticias y Diario de Navarra.

Eta bertan Indusketaren bideo laburra Breve video de la exhumación

Pistara berriz ere atera eta eskuinetik abelbidetik jarraituko dut. Abelbidearen erdian zutoin bat topatuko dut. Joaterakoan eskuinetik jarraituko dut, abelbidetik eta itzuleran bertze aldean dagoen pistatik.
Zutoina
Abelbidea estua da zenbait tokietan, landarediak dena inguratu egiten duelako.
Erronkariarren abelbidea
Azkenik Legarozeko zelaietara iritsiko naiz. Eremu zabala da hau, non abelbidea bere osotasunean ikusterik dugun. Inguruan dagoen bordara gerturatuko naiz, bere inguruan dagoen koba berezia bisitatzera etorri bai naiz. Artzaiek beataren koba deritzote.
Legarozeko borda
Bordaren aldamenean bidexkatxo bat ateratzen da kobara daramana. Erne ibili, distantzia txikia izan arren, bidea ongi ez jarraitzeko aukera asko bai dago.
Kobazuloa
Beataren koba txikia da baina berezitasun bat du bere barnean, ura biltzeko tokitxo bat eraiki delako eta bertan ura edateko aukera izaten delako. Udaren bukaeran idortuta topatzen den arren, bertze urtaroetan urak aska, emeki emeki betetzen du.
Kobaren beheko aldea

Kobaren barruko aska iturria

Kobaren sarrera
Legarozera berriz ere atera eta oraingoan itzultzeko bideari egiteko momentua da. Legarozeko zelaietatik beherat egitean, erronkariarren abelbidearen zabaltasuna ikusgai da, ertzeetan abelbideko mugarriak ikusgai ditugularik eta beheko partean Legarozeko trikuharria bisitatzeko beta izango da ere.
Legarozeko trikuharria
Trikuharritik ezkerreko aldera ateratzean abelbidearen aldagairen bidea ikusgai da harri multzo batzuek adierazten bai dute. Handik, ezkerretik segi eta basoan barneratu beharra dago, pista zabalago batetara ateratzeko.
Ezkerreko aldeteik abelbidetik segi
Aurrerago basoaren puntu batean bertze trikuharri bat omen dago, baina ez da erraza topatzea.
Abelbidetik Ollaterko zelaietara iritsiko naiz berriz, bertan erronkariarrena utziz eta pistatik zuzen jarraituko dut.
Ollateko pista
Mendi Lepotik jaisten hasiko naiz pista zabal honetatik.
Puntu batean metalezko ate batzuk aurkituko ditut, pistaren erdian.
Beheragot, Vallau borden inguruan haitz batetara daraman bidexka bat ageri da. Puntu honetan aukeran dago, gaurkoan egindakoarekin jarraitzea, hots, behatoki naturalera igotzea, bertatik Benasako arroila ikusteko eta ondoren bertze bidexka batetatik arroilera jaisteko ere. Honetarako eskuinetik pista utzi beharko da.
Benasako arroilara jaisteko eta behatokira igotzeko bidegurutzea
Zuzeneko bidetxotik haitz baten gaineko behatoki natural eder batetara gerturatuko naiz. Goitik ageri diren Benasako arroilaren ikuspegiak ederrak oso dira.
Benasako arroila

Benasako arroila

Arroilaren panoramika behatokitik

Benasako arroilaren bukaera eta Illoneko mendi lerroa

Behatokitik pistara itzuli eta ezkerretik beherat doan bidexkatik arroilarako jaitsierari ekingo diot.
Benasako errekatxo bat, puntu honetan ur-jauzia sortzen du
Errekatxo bat zeharkatu beharko dut, nahiz eta gaurkoan urik jaitsi ez. Bidearen alde batean errekatxoak ur-jauzi eder bat osatzen du.
Arroilarako jaitsieratik behatokia
Azkenik Benasa errekara iritsiko naiz. Bertan argazki batzuk egiteko tartea izango dut bi ertzeetatik ura gutxi jaisten delako.
Benasako arroila eta ibaia

Arroilako troka

Benasako arroileko troka
Berriz ere bide beretik itzuliko naiz pistara igo arte.
Pistatik eskuinetik jaisten jarraituko dut. Baina metro gutxi batzuk egin eta gero, kontuz ibili, eskuinetik bide bata abiatzen delako eta bertatik arroilarako norantza hartuko dut eta. Aukeran dago pistatik jarraitzea eta aparkalekura iritsi, baina honela Benasako arroila ez da ikusiko. Soilik ura asko jaisten den egunetan gomendagarria litzateke, arroilaren bukaerako partea zeharkatzeko zailtasunak izan ditezken egunetarako.
Pista utzi eta eskuineko bidetik jaitsi
Bidea jaitsierakoa da eta polita. Puntu honetan bidegurutze batetara iritsiko naiz. Illonetik jaisterakoan aukeran zegoen ibilbidea laburtzea eta hona iristea.
Bidegurutzea
Zuzen jaisten jarraituko dut, eta tarte honetan bidea nahiko malkartsua izango da.

Azkenik ibaiaren ertzera iritsiko naiz. Bertan bidegurutze bat dago, zutoin batekin. Oraingoan Benasarako norantza jarraituz.
Bidea pista batean bilakatu egiten da eta ibai ertzeko eremu ederrak erakutsiko dizkigu.
Benasako arroilaren bukaerara gerturatzean erreka estutu egiten da.
Benasa

Benasa ibaiko ur gardenak

Azken zatian arroilaren pasabide estura iritsiko naiz. Ezkerreko horman ubidetxo bat ageri da. Tentuz ibili beharra dago zorua nahiko irristakorra izaten bai da, eta zer erreanik ez erreka ura nahiko dakarrenean.
Benasako arroileko azken tartea


ubidea eta arroila
Arroilatik ateratzean putsu bat dago. Bidea ezkerretik jarraitzen du, nahiz eta apur bat aurrerago berriz ere Benasa gurutzatu beharko den.
Arroilaren bukaerako putsua
Pistatik jarraitu eta askaltokira irisiko naiz. 
Azkenik udarako igerileku naturaleko presaren gainetik bertze ertzeko pistara atera eta handik kotxera.
Ibilbide luzea baina naturaz gozatzeko beta eskaintzen diguna eta bereziki Illioneko mendi lerroa ezagutzeko aproposa. 
/>

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina