Koronas Juan Done Jakue trikuharriak Olaldeatik zirkularra
Olaldeatik abiaturik ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Koronas mendia, Juan Done Jakue eta Zanaz mendiko gailurretatik igaroz eta zenbait trikuharri bisitatuz ibilbide berezia eta ez soberan ezaguna. Murgilduko garen eremuetariko bat hanpatzeko modukoa da, Etxoltxarraldeakoa. Historiaz eta xarmaz beterikoa.
Olaldean berean kotxea utzi eta ibilbidea hasteko prest. Orotz-Betelu herriko auzo honetan, toponimoak aditzera ematen duen moduan olak izan ziren, eta gaur, XX. mendearen hasierako zentral hidroelektriko polit bat dago. Industria gunearen
"El río Irati fue uno de los grandes protagonistas, llegando a poseer hasta una docena de instalaciones, pertenecientes a distintas sociedades. Dos de las más antiguas, las de Orotz-Betelu de 1901 y Olaldea de 1913, aún siguen activas más de un siglo después. Como vamos a ver, ambas centrales se crearon a expensas de dos sociedades diferentes, Electra Irati la primera y Múgica, Arellano y Cía. la segunda. Hemos relatado en otros trabajos que la Papelera Navarra creada en 1847 y con sede principal en Atarrabia poseía, además, desde 1894 una fábrica de pasta de papel en Olaldea, barrio perteneciente al municipio de Orotz-Betelu. Y tanto en la Electra Irati como en la propia Papelera, tenía gran peso como accionista el ingeniero villavés Serapio Huici. Finalmente, tras la creación de Papelera Española SA, que incluía las instalaciones de La Navarra en Villava y Olaldea, éste gran trust papelero terminaría adquiriendo ambas centrales eléctricas en 1917. Setenta años después, en 1988, fueron vendidas a EHN (Energía Hidroeléctrica de Navarra SA) y en la actualidad son explotadas por Acciona.
(...) Corría el año de 1910 cuando Papelera instalaba una novedosa máquina de papel continuo en la factoría de Olaldea en la fábrica que comienza a construirse en 1894.
(...) La central de Olaldea comenzó a producir el 1 de agosto de 1913. (...) Sólo un año después, Papelera cerraba su factoría de Olaldea, con la consiguiente pérdida del trabajo de casi doscientas personas. (...) la central de Olaldea fue ampliada en los años sesenta, con la colocación de un segundo tubo y nuevos motores. Todas estas centrales y la citada línea de alta tensión siguen funcionando en la actualidad, siendo propiedad de Acciona.
Olaldea
Olaldeatik ateratzeko, errepidetik eliza aldera jo eta eskuin aldetik eskailera batzuk topatuko ditugu. Bertatik lekuko goiko alderantz bideratuko gara.
Eskaileretatik gora
Goiko aldean zentral hidroelektrikorako saltoa prestatzeko ur emari edo biltegira iritsiko gara. Bertara iristen dira 4 kilometrotako ubidearen bitarteko urak.
Ur-jauziaren hasiera. Bertatik bi hodi handi abiatzen dira zentralara.
Ur biltegitik zuzen abiatzen den pistatik gora jarraitu beharko da hasieran, zutoinak norantza ezberdinak adierazten dizkigularik.
Aurreneko bidegurutzean zuzen goratz
Zutoina
Apur bat gorago bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Igoeran eskuinetik abiatuko gara eta jaitsieran aldiz zuzeneko norantzatik bueltatuko gara.
Eskuineko pistatik jarraitu
Pista honek basotik igotzen da eta momentu batean lurrezko pista edo bidean bilakatu egiten da. Puntu horretan bertze bidegurutze antzeko bat dago. Oraingoan zuzen jarraitu beharko da.
Bidegurutze honetan zuzen
Bide zaharretik aurrera
Udazkena oso aurreratua dagoenez ez ditut hostorik topatuko, baina noizean behin gorostiak ikusgai izango dira eta gaurkoan batzuk bere fruitu gorriekin.
Gorostia bere fruituekin
Aurrerago iturri batetara iritsiko gara. Pistaren parean iturria bere askarekin.
Iturria
Eta bere inguruan gurutze origarri bat lurrean botata aurkituko dut.
Gurutzea
Basotik jarraituko du pista erosoa da eta tokia ederra da.
Hosto baten xehetasuna
Aurrerago mendi-erpin bat zeharkatu beharko dugu, bertan hesi bat dagoelarik.
Mendi-erpinean hesi bat dago
Metro gutxi batzuk ibili ondoren, tentuz ibili pista nagusia utzi beharko dugulako eta laburbide batetarik, ezkerretik, gora egingo dugulako eta.
Ezkerreko bidexkatik pista nagusia utzi
Mendi magaletik gora jarraituko dugu eta berriz ere mendi-erpinerantz bideatuko gara, handik igotzen jarraitzeko.
Mendi-ertzeko harriak
Bidetik igotzen segi eta pista batekin bat egingo dugu. Oraingoan ezkerreko norantzan jarraitu.
Pistatik ezkerretara
Apur bat gorago iritsi eta oraingoan eskuinetik igotzen jarraitu beharko da.
Ezkerretik igotzen jarraitu
Bideak Harri konglomeratuz osaturiko horma baten azpitik igaroko da
Harri konglomeratuz osaturiko haitza
Pista zabala edo bide zabala bukatzen den puntuan eskuinetik bidexka batetatik igotzen jarraitu beharko da. Puntu horretan ehiztariek atonduriko askaltokitxo bat dago.
Eskuinetik bidetik gora
Askaltokitxoa
Gorosti fruituduna
Bide estu honek Etxoltzarradeara eramango gaitu. Eremu arras berezi batetara iritsiko gara. Toponimoak etxola zaharren informazioa ematen du, eta ez da harritzekoa, bertan trikuharriak eta hormen arteko etxola antzekoak ikusgai izango ditugularik. Aurre historiako gune berezia dugu hau, eta pareko gutxikoa gainera.
Etxoltxarraldea
Etxoltxarraldeako hormen arteko aterpea
Pasabide estu hauek goian harri xafla handiz estaliak daude
Este dolmen se encuentra enclavado en un paraje de impresionante belleza natural, entre grandes bloques de arenisca roja. El lugar en sí es una atalaya con largas vistas aunque hoy están reducidas por estar cubierto de bosque. Antiguamente en este mismo lugar se labraban piedras de molino. Tanto es así que parte de las losas de este dolmen y de otro que existe en este lugar (Etxoltxarraldea E.) fueron utilizadas para este menester. En el lugar el autor tiene localizadas mas de 20 piedras de molino a medio hacer, ya redondeadas. De cualquier forma y en lo concerniente a este monumento, a pesar del grado de deterioro que ha sufrido reúne condiciones para su reconstrucción al permanecer la mayoría de sus losas en su lugar, algunas de ellas tumbadas. No conocemos excavación oficial pero parece encontrarse saqueado. Se encuentra en término de Oroz Betelu, pegado a la cerca que delimita los términos de Garralda y Oroz Betelu. En el año 1987 Sales SANTOS BERA nos condujo hasta este dolmen y no conocemos referencias anteriores.
Urte horretan Txoperenak trikuharriak ezagutzera eraman ninduen eta egia da horren toki berezi askorik ez ditudala Nafarroan ikusteko aukerarik izan.
Etxoltxarraldea 1 trikuharria
Etxoltxarraldea
Trikuharria bisitatu eta amildegira gerturatzean behatoki natural ederra izango da.
Behatokitik
Etxoltxarraldea
Etxoltxarraldea
Haitzen arteko pasabide estalien xehetasuna goitik ikusita
Etxoltxarraldea Ekialde
Eremu honen bertze aldean Etxoltxarraldeako bertze trikuharria izango dugu ikusgai. Bigarren hau hobeto kontserbatu da eta egituraren ortostato gehiago ditu.
Etxoltxarraldeako trikuharria
Etxoltxarraldeako trikuharria
Etxoltxarraldeako trikuharria
Bidea segi eta pista batekin bat egingo dugu. Handik apur bat desbideratuko naiz, antza bertze trikuharri baten arrastoak edo aurriak bisitatzera.
Trikuharria edo tumulu baten aztarnak
Berriz pistara bueltatu eta bidegurutze batean ezkerreko norantza jarraitu beharko dugu metro gutxi batzu aurrerago, hesiaren aldamenean iristean, eskuinetik igotzen segitzeko.
Bidegurutzean ezkerretik ekin
Hesira iritsi aurretik eskuinetik igotzen jarraitu
Bidea zati honetan ez da oso argia baina hesia eskuinean utzita gorantz jarraituz Ansabe aldera iritsiko gara. Azken zatian harri koskorrez beteriko ingurua izanik, zuhaitz gutxiago izango ditu.
Ansabera iritsiko gara eta bertan bere trikuharria bisitatu eta bereziki amildegira gerturatzeko aukera izango da, bertatik dauden ikuspegi ederretaz gozatzeko.
Txoperenak informazio hau ematen digu Ansabeko trikuharri honen inguru:
Se localiza en el espolón oriental del monte Korona, justo encima de un cortado rocoso bajo el cual se encuentra el paraje de Ansabe. Conserva las dos losas laterales y la tapa aunque caídas hacia el norte, probablemente a causa de su vaciado. El lugar con largas y bellas vistas hacia el este y el sur nos invita a permanecer un buen rato observando el paisaje, conectando visualmente con las estaciones de Etxoltxarraldea y Zanaz E. situadas justo debajo y la estela o monolito de Mendigibel.
Ansabeko trikuharria
Ansabeko behatokia
Ansabeko behatokia
Ansabeko behatokia
Ansabeko behatokia
Ansabetik Korona mendira igotzeko bidea markaturik dago, aurreneko zatia basotik eta azkena belardietatik.
Erpin geodesikora iritsi aurretik korona mendiko bi trikuharri bisitatuko ditugu. Gaurkoan aldiz trikuharriaz gain ez dut aukerarik izango paisaia ikusteko lainoak dena inguratzen duelako.
Se trata de un galgal arrasado con restos de paredes de cierta entidad. Se aprecia un pequeño cráter y se sitúa a 3 m al Oeste de Korona 1. Aunque tenemos serias dudas sobre su carácter, lo indicamos a la espera de una investigación sobre el terreno. Está en un raso junto a un camino ganadero y a 35 m de la torreta del vértice geodésico.
Koronas 1 trikuharria
Este dolmen lo consignamos con el nº1 por ser el más oriental de una serie de cinco dólmenes que se encuentran en un espacio reducido de la solana de este monte. Sobre alguno de ellos tenemos dudas de su carácter pudiendo ser muy bien túmulos. Todos se encuentran saqueados de antiguo. También vemos trabajo de fabricación de piedras de molino que puede ser causa de la desaparición de algunas de sus losas. Este que nos ocupa es un galgal con gran cráter, viéndose algunas pequeñas losas que pudieron formar su cámara. Se localiza a unos 40 m. al nordeste del vértice geodésico existente en la cima, muy cerca de los restos de una pequeña choza circular y a 3 m. de los restos de otro galgal con evidencias de paredes.
Koronas mendiko erpin-geodesikoa
Buzoia
Eguraldiak tarterik ematen ez duenez bidea jarraituko dut eta Koronas mendiko bertze magaletik jaisten hasiko naiz. Bertan Koronas 3 trikuharria ikusgai dago. Txoperenak honela deskribatzen du.
Galgal con gran cráter 70 m. al sur de Korona 2, bajo unas hayas. Se ven pequeñas losas repartidas en el túmulo como en Korona 1. Podría tratarse de una estructura tumular saqueada. De cualquier forma, observamos que, al igual que en Korona 1, se ha realizado un trabajo previo de acondicionamiento del terreno con el objeto de conseguir una superficie plana donde ubicar el monumento.
Koronas 3
Bide zabalago batetatik jaisten jarraituko dugu eta altuera galtzean inguruko mendiak ikusgai agertuko zaizkit.
Beherago iturri batetara iritsiko gara. Toki aproposa atsedena eta indarrak berritzeko. Iturri handia bere askarekin.
Iturria eta aska
Iturriaren aldamenean Berraburu menhir ederra ikusgai da.
Magnifico monolito de arenisca rojiza, situado junto a un viejo camino o ruta pecuaria en la ladera sureste del monte Korona o Erratzu. Muy cerca tiene unas viejas askas o abrevaderos arruinados, causantes, probablemente, de la degradación de un dolmen situado junto a ellas. Este monolito sin duda estuvo enhiesto pues actualmente se encuentra sin terminar de caer, en parte apoyado en la tierra, a primera vista no observamos trabajo intencionado de talla ni grabados, lo que si vemos es restos de paredes de una antigua txabola muy cerca.
Berraburu Menhirra
Berraburu Menhirra
Bidetik aurrera segi eta pista batetara iritsiko gara. Oladeatik hona datorrena, hain zuzen ere. Juan Donejakuera iristeko eskuin aldetik ekingo diogu oraingoan, nahiz eta itzuleran toki berera bueltatu garen.
Pistara iritsi eta eskuinetik jarraitu. Itzuleran toki berera bueltatuko garelarik
Metro batzuk beharko ditugu basoa zeharkatzeko eta zelai batzuetara iristeko.
Basotik
Segituan aska bat dagoen tokira aterako gara eta eskuinetik abiatzen de bidetik, magaletik aurrera joko dugu, Zanaz aldera iristeko.
Aska
Juan Done Jakue eta Pausaran mendiak
Elke eta Pausaran mendiak
Zelaietatik eta hesiaren aldemenetik gerturatuko gara mendi-lepo batetara.
Juan Done Jakue eta Koronas arteko mendi-lepoa
Mendi Lepotik Pirinioak ikusgai izango ditut lainoa eta hodeien artean. Hemendik aurrera bidea ez da soberan argia. Ataka bat gainditu ondoren, hesiaren aldamenetik aldapan gora jarraituko dut.
Pirinioak
Bideak Haitz batzuen beheko aldera eramango gaitu. Nonbaitetik trepada eginik igotzerik dagoen arren, hobeto dugu eskuin alderantz bideratzea eta haitz nagusia gainditu ostean gorat egin, mendi ertzera ateratzeko.
Juan Done Jakueren haitzaren azpitik, eskuinera jo
Haitzari buelta eman beharko zaio
Bide estuak poliki poliki amildegiari buelta ematen dio eta altuera irabazten do bere gibeletik.
Haitzaren bertze aldean mendi magala dugu eta ezpel eta zuhaitzen artean bidexkatxo bat dago mendi-ertzera iristeko.
Juan Done Jakueren haitzen azken zatia
Azkenik, zenbait pasadizoren ostean mendi-ertzera, hots, aurretik ikusitako haitzaren goiko aldera iritsiko gara. Eta bertatik tontorrera bide errazago baten bidez gerturatzerik izango dugu.
Mendi-ertza, haitz eta amildegiaren goiti
Buzoia
Ikuspegi zabaleko tontorra dugu Juan Done Jakuerena eta gainera ez oso ezaguna. Haitzen alde ederra duenez, saiak ikustea ez da zaila izaten.
Saia
Mendiko ertza jarraituz, mendi-lepo batetara iritsiko gara. Bertan tontorra utzi eta ezkerretik mendi magaletik beherat ekin beharko dugu. Alde honetako bidea argiagoa da, igoera normala bertatik egiten bai da.
Mendi-lepotik ezkerretik jaisten hasi beharra dago
Pirinioak
Pirinioak
Bideak igoerako mendi-lepora eramango gaitu, eta bertatik aurreko aska eta pistarako norantza jarraitu beharko dugu.
Jaun Done Jakue mendiko haitzak
Ataka berriz ere gainditu beharko dugu eta Zanaz eremura iritsiko gara, trikuharriaren aurriak bisitatzeko.
Hesia gainditu
Zanazetik Juan Done Jakue
Zanazera iritsi eta bertako trikuharrien aurriak bilatzen ahaleginduko gara.
Zanaz trikuharria
Zanaz trikuharriaren inguruko informazioa Txoperenaren eskutik:
En este collado entre Juandetxako, o Jaundonejakue, y el monte Korona se juntan las mugas de Oroz Betelu, Arrieta e Imizkoz, en la parte mas baja del collado y pegado a un portillo o ataka se encuentra este dolmen. Conserva el galgal y la cámara con grandes losas de arenisca roja local aunque sin duda transportadas desde cierta distancia. La cerca divisoria de alambre pasa por encima del galgal. No conocemos excavación oficial aunque se encuentra profanado y una de sus losas se utiliza como contrapeso en el portillo.
El collado de Zanaz separa los términos de Imizkoz, Arrieta y Oroz Betelu y alberga dos monumentos: Zanaz M., en la misma muga y este que nos ocupa, está situado aproximadamente a 350 m. en dirección nordeste en relación con el portillo y Zanaz M., en un plano superior. Este dolmen tiene un galgal bastante grande para ser de montaña y un gran cráter de saqueo, de manera que no se ve rastro de la cámara aunque en sus cercanías podemos ver una losa de arenisca roja que sin duda perteneció a la misma y transportada desde larga distancia, hasta este lugar. Este dolmen se encuentra cubierto de bojes en parte.
Zarranz trikuharria
Aska gainditu eta pistara iritsi eta pistatik zuzenean jaisten hasi beharko dugu. Pista Olaldeara darama baina luzea denez, puntu batean laburbide bat hartuko dugu, eskuinetik basoan barneratuz.
Eskuinetik pista utzi
Beherago berriz ere pistarekin bat egingo dugu eta oraingoan pistatik jarraituko dugu.
Pistara atera eta eskuinetik jaisten segi
Pistatik arazorik gabe Olaldeara iritsiko gara, ibilbideari amaiera emanik. Gaurkoan eguna oso laburra denez eta ibilbidea luzetxoa eta asko ikustekorik duenez, iluntzean iritsiko naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina