2022(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

Goñitik Treku, EH erdigunea eta Lezitza

 2020. urteko azken ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan. Oraingoan ohikoa den ibilbidea baina neguan eta egun hotz batean buruturikoa. 16,5 km duen ibilbidea Euskal Herriko erdigune geografikoa bisitatuz. Bi tontor bisitatuko ditugu gaurkoan eta osoatara 660 metrotako desnibela gainditu beharko da.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Txangoko bideoa

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea


Altimetria

Goñi herrira gerturatu eta plazan, iturriaren aldamenean, errepidearen bertze aldean kotxea utziko dut ibilbideari hasiera emateko. Gaurkoan herriko aurren aldapan igotzeko komeriak izango dira, ibilgailu batzuk herrian barna ibili izan direlako eta ondorioz zorua arras irristakorra egongo da. Gaur pairatuko ditudan tenperaturaren isla.

Goñi herritik

Herriko karrikak hormaz beterik

Goñiko iturria
Eliza zaharrerantz bideratuko naiz, zenbait puntutan etxeko paretetan eskuak jarriz, oreka mantentzeko.

San Ziriako eliza herriaren goialdean dago. Erromaniko berantiarreko eraikina da (XII. mendearen amaiera, XIII. mendearen hasiera), eta XIII. mendean hormak altxatu zizkioten dorrearen altuera berdindu arte, gotorleku defentsibo bihurtzeko.

San Ziriako eliza
Elizaren goiko partean hesi bat topatuko dugu eta bertan bide zahar baten hasiera. Hesia gainditu eta bidetik zuzen jarraitu beharko da.
Hesia gainditu eta zuzen segi
Aurrerago ataka batetara iritsiko gara. Ataka gainditu eta zuzen jarraitu behar da. Bide zaharra da eta apur bat aurrerago galtzen doa.
Ataka

Goñiko bailara
Mendi-magaletik, eskuinetik pistara bideratuko naiz.
Pistara atera eta ezkerretik Mikel Deuna baselizarantz igo beharko da.
Baselizara iritsiko naiz. Bertan asfaltaturiko pista bukatu egiten da. Nahiz eta azken parte honetan jada lurreko pista izan.
Mikel Deunaren baseliza
Mikel Deunaren baseliza.
Duela gutxi ukitu den herri-eraikuntza da. Nabeak oinplano angeluzuzena du, eta erdian zutabe bat, baseliza estaltzen duen zeru satsuari eusteko.
Sarrera, erdi-puntuko arku batetik egiten da eta, gainean, XVI. mendeko armarri bat du.
Presbiterioan horma-hobi barroko xume bat dago, XVI. mendeko bigarren hereneko San Migelen tailu errenazentista gogor eta oso margotua duena.
Atearen ondoan, erromaniko estiloko ur bedeinkatu pila bat kontserbatzen da.
Izotzezko tempanoak 

Dona Mikel baselizaren sarrera izotz tenpanoek babestuta


Xehetasuna
Pistatik gora jarraitu beharko da mendi-lepo batetara iritsi arte. Elurrak zuhaitzak eta kasu batzuetan fruituak edo goroldioak estaltzen ditu.
Zuhaitzetako likenak elurrez estaliak

Aldapa txiki baten ostean Bixkarluz mendi-lepora iritsiko gara. Bertan hesia gainditzeko metalezko atea dugu. Hau gainditu eta eskuinetik hesitik gertu jarraituko dugu
Bixkarluz mendi-lepoko ataka
Basoarn barrera egingo dugu tarte polit bat, gaur bereziki elurrak neguko zuhaitz soilekin kontraste ederra osatzen bai du.
Hesiaren paretik segi
Basoaren goiko aldean
Pista mendi-lepotxo batean bukatu egiten da. Orduan bidexka batek, basotik zuzenean gorantz eramango gaitu. Berriz ere pistatxo batetara aterako gara eta oraingoan, eskuinetik igotzen jarritu beharko da.
Pistan basoaren gainetik gaudenez ikuspegi zabalak izango dira



Eguna goibel dago baina honek aukera paregabea eskaintzen du hodeiak, lainoa eta eguzki izpi gutxi batzuk sortzen duten argi ilunetaz disfrutatu ahal izateko.
Altuera irabaztean, Pirinioak ikusteko aukera izango dugu. Hauek eta Goñiko mendien artean zenbait haran ageri direlarik.
Pirinioak
Hesi batetara iritsi aurretik, ezker aldetik metro gutxi batzuk desbideratzekotan, Goñiko Trekua trikuharria bisitatzerik dugu.
Goñiko Trekua trikuharria
Eremu honetan haizek gogor astindu izan du elurra eta horregatik izotza nagusitu egiten da.
Hesia gainditu atakatik eta ezker alderantz bideratu

Ezker aldetik Arrasaundi eta Elordia mendien arteko mendi-lepora iritsiko gara, hesia ezker aldean izanda.
Arrasaundi aldera

Beriain mendiko xehetasuna

Elordia mendia
Haizeak gogor astindu egiten nau eta denbora gehiegi galdu gabe, Arrasaundirantz bideratuko naiz. Toki honetan elur gutxiago dago, horma nagusitu egiten delarik.
Arrasaundi eta Treku
Arrasaundi mendi tontorrera gerturatzean, berriz ere Pirinioak nagusituko dira Ekialderantz, Iparralderantz aldiz, Beriain eta Lezitza ikusgai ditugularik.
Pirinioak

Pirinioak

Arrasaundi menditik Ollo ibarra

Elurrak hego ekialdean metaturik ageri da
Arrasaundi mendiko tontorra, Trekutik gertu dago eta soilik harri metatu batzuen bitartez nabarmendu egiten da.
Arrasaundi
Arrasaunditik treku aldera jarraituko dut, hesiaren alde honetatik.
Treku

Goñiburuko borden aurriak
Treku mendiaren azpiko partean borda zaharren aurriak ikusgai dira. Gaurkoan itzura berezia eskaintzen digutelarik.
Trekura iristean Borda zaharrak erta Txurregi

Trekutik Ollo ibarrerantz
Treku mendiko tontorrean erpin geodesikoa eta buzoi bat eta ipotz bat daude. Tontor honek ikuspegi zabalak eskaintzen ditu 360 gradutan, eta Iruñerria behatzeko behatoki naturala da.

Ipotza

Beriain eta Lezitza mendiak trekutik
Treku mendian hesiaren bertze aldera igaroko gara eta hasieran hesieran aldamenetik jaitsi, geroago eskuin aldetik bide zahar bat hartzera eta handik Lizarragatik edo Dorrautik datorren pistarekin bat egitera joan beharko dugu.
Beriain aldera jo

Pistarekin bat egin eta eskuinetik segi
Pistara iristean eskuinetik segi eta aurrerago urmael artifizial batetara iritsiko gara. 
Urmaeltxoa
Handik aurrera egin eta borda bat ikusten dugunean, pistatik desbideratuko gara, hara gerturatzeko.
Hodeiak eta haizeak, egitura luzeak eskaintzen dizkigu

Bordaren aldamenean korta bat dago. Bordak aterpetxo txiki bat du eta eguraldiaz babesteko aukera ederra eskaintzen du, gaurkoan bederen.
Borda

Pirinioak Txurregi mendiaren goitik
Bordaren gibeletik zuzen jarraitu eta bide zabal batetatik eta lapiaz honetatik Euskal Herriko erdigune geografikora iritsiko gara. Tentuz ibili sakonunetxo edo dolinatxo batean kokatu egiten bai da eta aldamenetik igaro gaitezke konturatu gabe
EH erdigune geografikoa

EH erdigune geografikoa adierazten duen harria

EH erdigunea
Dolina txiki batean dagoenez, haizeaz babesturik, zertxobait jateko aukera izango da.
Sinklinal eskegia, Beriain bukaeran duela

Beriain mendiko tontorreko xehetasuna. Baseliza ikusgai
Erdigunetik atera eta ezker aldetik Lezitza mendiko tontorrerantz joko dugu.
Berriz ere altuera irabaziko dugunez, Pirinioetako ikuspegia zabalak izango ditugu.
Pirinioak
Goiko aldean berriz ere haizeak gogor jotzen du eta elurra gutxiago eta horma gehiago topatuko ditut.
Lezizatik Beriain eta sinklinak eskegia
Lezitza mendirako igoera ez du bide argirik baina ez du zailtasunik ere.
Dorrauko harana

Lezitza mendiko tontorra

Panoramikak Lezitzatik. Dorrau eta Beriain

Panoramikak Lezitzatik Beriain eta Pirinioak

Ollo aldera

Beriain eta Ergoien harana

Beriain eta amildegia
Lezitzak bi tontortxo ditu. Beraz buzoitik bigarren tontortxora bideratuko naiz.
Lezitzako bertze tontortxoa
Lezitza mendiko Hego mendebaldeko aldea haitzez osaturik dago.
Lezitza

Tontortxoen artean mendilepotxo bat dago eta bertan elurra metatu da

Lezitzaren tontor nagusia
Bigarren tontorretik, mendi ertzetik beherat egingo dut, geroago ezkerrerantz apur bat jotzeko, Erdigune geografikoaren aldameneko pistara jaisteko.
Berriz ere pistara atera eta bide beretik itzuliko gara.
Beriain mendia harrien artean
Pistatik jarraituz, goizeko bidegurutzera iritsiko gara. Oraingoan pistatik jarraituko dugu.

Pistak Dorraurako haranerako jaitsiera aldera hurbilduko gaitu eta bertatik Lezitza mendiaren hego aldeko haitzak ikusterik izango ditugu.
Lezitza
Mendebaldeko magala haitzez beterik ageri da.
Dorrauko harana eta Beriain eta Lezitzaren haitzak
Apur bat aurrerago bertze urmaeltxo batetara iritsiko gara. Hau ere hesiturik ageri da. Bere aldamenean metalezko atera izango dugularik.
Zuloko baltsa edo urmaeltxoa

Zuloko baltsa
Atea gainditu eta metro gutxi batzu aurrerago ezkerretik desbideratuko gara. Bi tumulu daude bertan, Baltsa fría izenekoak, nahiz eta ez diren erraz identifikatzen.
Atea gainditu eta ezker aldera bideratu pista utziz

Pista utzi eta ezkerretara
Arrasaundi mendira bideratuz, bere magalean hesi bat gainditu beharko dugu. 
Arrasaundi mendi magaleko hesia
Ataka gainditu eta hesiaren aldamenetik Arrasaundi eta Elordia mendien arteko mendi-lepora iritsiko gara.
Elordia mendia aldera

Mendi-lepora iritsi eta handik, igoerako bide bera jarraitu beharko dugu Goñira iristeko. Gaurkoan gainera gure urratsak jarraitu bertzerik ez dugu behar izango.
Elordia

Elorida

Mortxe eta Saldiseko Haitzak


Hesia gainditu eta pistatik segi. Puntu honetan basorantz bidexkatik jarraituko dugularik.

Bidexkatik basorantz



Oraindik Pirinioak ikusteko azken aukera izango da.



Igoerako bide zaharra hartu ordez, jaitsieran pistatik jarraituko dugu, Goñi herrira iristeko.
Goñi herrira iristear

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina