2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Barindano zirkularra Basaura koba bisitatuz

 Ibilbide zirkular berezia sarrera honetakoa. Barindano herritik irten eta itzulera duen ibilbide zirkularra, Basaurako koba bisitatuz eta Putzuaren amildegia ezagutzeko aukera eskainiko diguna. 12 kilometro pasatxo hauetan zehar Lokiz mendi zerrako Ipar aldean barneratuz, amildegiak, trokak eta egitura geologiko bitxiak ezagutzeko aukera izango dugularik. Basaulako erreserba naturaletik ibiliko garenez, paisaiaz gain landaredi eta fauna ikusteko aukera izango dugu ere.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea


Altimetria
Ibilbidea Ameskoa beitiko Barindano herrian da. Hara iritsi eta iturri baten inguruan aparkatuko dut kotxea ibilbide zirkularra hasteko.
Barindanoko iturria eta harraska

Iturria

Harraska eta Iturria

Iturritik Magdalena kaletik abiatuko naiz herriko eliza bisitatzeko. San Millan eliza da.
Elizaren inguruko informazio gehiago  Catálogo Monumental de Navarra, II*, Merindad de Estella, Gobierno de Navarra, 1982, pp. 132-135, aurkitu daiteke. Hala horren inguruko informazioa ikusi daiteke ere Ameskoako blog honetan.
San Millan eliza
La iglesia de Baríndano, al igual que otras iglesias amescoanas, tiene su origen en torno a 1200, y fue construida en estilo románico tardío con intensas influencias del arte del Císter. Posteriormente en los siglos XVI y XVII sufrió reformas y modificaciones.
Elizaren atari nagusia
La portada principal apuntada es de hacia 1200 y presenta tres arquivoltas sobre baquetones con capiteles corridos esculpidos con elementos vegetales y hojarasca. Tiene como enmarque exterior otro arco , también apuntado que apea en ménsulas deterioradas, la situada al este es una cabeza.
Elizaren dorrea

Herritik ateratzeko Magdalena karrikatik beherantz egingo dut. Goizean goiz eta tenperatura aldaketak direla, lainoak irudi ederrak eskainiko ditu.
Goizeko eguzkiak lainoak hanpatzen ditu

Magdalena karrikatik

Lainoa eta eguzkia goizeko nor gehiagoan

San Millan elizaren bertze aldea

Armiarma sarea, hezetasunarekin, ederrago ikuten da

Barindano herriko informazio historikoa:

Barindano herria 1802. urtean Diccionario geografico e historico-an aditzera ematen denez:

Lugar del valle de Amescoa la baxa, en el 2º part. de la mer. de Estella, arcip. de Yerrri, dióc de Pamplona, r. de Navarra, sentado en llano sobre una colina y cerca del rio Viarra, que se une en su término con el de Urederrra. Tiene su monte encinal y robledal, una ermita á o. y su parroquia dedicada a San Millan servida por un cura: el vecidario es de 86 personas.

Pascual Madoz En su Diccionario geográfico Estadístico e Histórico 1845-50

Barindano se sitúa en una altura con libre ventilación y clima frío, propenso a enfermedades de pecho. Tiene 20 casas, escuela de primeras letras dotada con 14 niños; y parroquia de San Millán con un abad. hay dos fuentes de buenas aguas que aprovechan sus habitantes para su gasto doméstico, y para abrevadero de los ganados. El terreno es quebrado, pero fertil, comprendiendo parte de la indicada montaña de Loquiz, cubierta de roblrs, hayas, encinas y arbustos que dan madera para construcción y leña para combustible. Los caminos son de herradura, y dirigen a San Martín, Zudaire y Estella; el correo se recibe una vez a la semana por el valijero del valle. Producción: trigo, cebada, avena, pastos y toda clase de legumbres: sostiene ganado vacuno, de cerda, lanar y cabrio: hay caza de liebres y conejos, con bastantes zorras y lobos, y hay algunos jabalíes; y pesca de truchas y otros peces: Industria: además de la agrícola la de corte de maderas para edificios, y bastante carboneo: Población: 20 vecinos, 123 almas.

Geografía General del País Vasco-Navarro (1918), Julio Altadill 

Vol I p. 270 al hablar de los fósiles
(...) se ve en el valle de Allin componerse la formación cretácea de margas con hemiaster, después calizas amarillentas con ostreas cubiertas con margas terrosas que, entre Barindano y San Martín, contienen micraster, echynochoris y espongiarios.
Barindano: Lugar al S. del valle, lindante con la sierra de Santiago de Loquiz, situado en alto, disfruta de los montes Ichina y Echasia, 110 hectáreas de robles y encinas; ocupa una insignificante llanura en la orilla izquierda del río Viarra, poco antes de su unión al Urederra; habitantes 150, alojados en 34 edificios; parroquia de San Millán, dos fuentes de buena agua; hay escuela, frontón, caja rural, luz eléctrica, caserío no desperdigado, con algunos huertos intercalados, traficantes de ganado y carboneras vegetales y posada.
Herritik ateratzeko pista
Herriko azken etxeetatik beherantz jarraitu beharko da Uiarra errekarantz gerturatzeko.
Lainoak eta eguzkiaren aurren izpiak
Behe lainoak natura hezetasunez blaitu ostean, eguzki aurren izpiek kontraste ederrak eskaintzen dizkigu. Gaua gainera nahiko hotza izan da eta horrek azaldutako egoera nabarmentzen du.
Bertze armiarma-sarearen xehetasunekin

Bi kurben ostean Uiarra ibaiaren gaineko zubira iritsiko gara. Pista zabaletik aurrera jarraituko dugularik.
Uiarra errekaren gaineko zubia
Apur bat aurrerago pistaren erdian dagoen langa batetara iritsi, hau gainditu, beti ere itxiz, azienda barreitu ez dadin.
Langa
Pistak beherantz jarraitzen du bidegurutze batetara iritsiz. Bertan eta aldizkako erreka batetara iristean, ezkerreko norantza jarraitzen duen pistatik aurrera ekingo dugularik.
Pisten bidegurutzea

Zutoina
Aldizkako errekaren emariaren aldamenetik jarraitzen du pista. Bertatik segi, lurrean dauden barra batzuetara iritsi arte. Hauek hesi baten jarraipena dira. Kasu hau gainditzean, segituan eskuinetik abiatzen zen bidexkatik jo beharko delako, pistatik baztertuz.
Lurreko burnizko pasa bidea

Eskuinetik gora doan bidexka
Bidetxo honek, Urederra ibaiaren goiko aldetik eramango gaitu. Ibaiak sortzen duen arroilaren estu uneen gainetik doa bidea.
Arroilaren paretak
Ibilbidearen zati honek, Urederra ibaiaren haran estutik jarraitzen du, beraz horma batzuen aldamenetik igaro eta ibaiak osatzen dituen meandroak inguratuz aurrera jarraituko dugu.
Arroilaren pareta batzuk


Argi iluna zuhaitzarekin
Aurrerago harana zabaltzen den toki batetara iritsiko gara, bertan pista zabalago batekin bat eginik. Pistara iritsi eta eskuinetik aurrera jarraituko dugu.
Pistara iritsi eta eskuinetik jarraitu
Pista honetatik Itxakoko ur-emarira iritsiko gara.
Itxakoko ur-emaria
Nafarroako Entziklopedian handian informazio hau eskaintzen zaigu Itxakoko ur-emariaren inguru:
Bertatik datorren errekan zehar gutxi gorabehera lausoki sortzen diren beste batzuekin batera, Lokizko unitate hidrogeologikoaren iparraldereneko akuiferoa drainatzen du, Itxakoko akuiferoa deritzona. Goiko Kretazeoko kareharriz eta margokalizez osatutako akuifero karstikoa da.
Multzoaren batez besteko emaria 1,5 m3/seg ingurukoa da, eta euri-garaietan 10 m3/seg baino handiagoa izan daiteke; agorraldian, berriz, 0,2 m3/seg baino txikiagoa.
Iturburu horren jatorria, amildegi harritsu baten oinarrian azaleratzen dena, eta amildegian zehar gutxi gorabehera era lausoan sortzen diren iturburuena, ez dago guztiz argi, nahiz eta badirudien harkaitzeko hausturei edo diaklasei lotuta dagoela, zati batean irteerak estaltzen dituzten alubioi-metaketek eta mendi-mazelen eraispenek estaltzen dituztela. Orduan, ura hesi iragazkor hori moztera behartuta dago, sakanean drainatzen diren mantu freatiko txikiak osatuz.
Itxakoko iturburuak, Lizarrako hornidurarako hartuak, zirkulazio behartua du, eta presiopean azaleratzen da 9 metroko luzera eta igel-gizonak igarotzeko aukera ematen duen zabalera duen hodi subbertikal batetik (goranzko iturburua). Kanpoaldean aintzira txiki bat osatzen du. Aintzira horren hondoa agorraldian dago, 1,5 metroko sakoneran, eta blokeetan eta ertzetan banatuta dago. Bloke eta ertz horiek, neurri batean, uraren irteera estaltzen dute.
Itxakoko iturburua

Ituruburua
Eraikinan dagoen informazioa

Itxakoko Iturburuaren gainean dagoen zubitik igaro eta pistatik metro batzuk gora egingo dugu.
Pisten arteko bidegurutze batetara iritsiko gara. Bertan eskuineko pista, Basaurako barrutian barneratu egiten den pista jarraitu beharko dugu.
Eskuineko pistati jarraitu
Basaurako Natura erreserban murgilduko gara segituan. 
Pistatik zuzen jarraituz Basaurako Natura Erreserban barneratuko gara

Erreserbaren kanoiko haitzak

Informazio ohola
Basurako Natura Erresebak

86 Ha-ko azalera du, Ameskoa Behereko komunalaren zati dena, Urederraren eskuinaldean. Edertasun handiko lekua da, amildegiaren hondoa mesomaneo motako zuhaitzez estalita duena. Itxura oneko karraskak eta erkametzak dira nagusi, baina beste espezie batzuk ere ikus daitezke, hala nola artea, karraskilla, Montpellierko astigarra, haginak, ezkiak, serbalak eta abar. Multzoan hegazti-fauna aberatsa dago eta bertan harrapariak nabarmentzen dira. Basakatua, fuina, basurdea, azeria eta azkonarra ere baditu. 

1987. urtean izendaturiko Natura Erreserbaren erabilpenak 2017. urtean eguneratu egiten dira Foru Agindu 230/1998 ren bitartez
Pistatik metro gutxi batzuk egin eta eskuinetik desbideratuko gara errekara jaisteko eta handik Basaurako kobara gerturatzeko.
Basaura erreka

Erreka agorraldiak izaten ditu

Kobaren sarrerara gerturatuko gara, errekaren bidean bai dago.

Basurako kobaren sarrera
Basaula edo Basaura kobaren inguruko informazioa:

Amezkoa Beheko lursail komunala, 86 hektareako azalera duena. 1987an erreserba natural izendatu zuten. Haranaren hondoa karraskaz eta erkametzez osatutako baso mesomaneo batek estaltzen du, lurzoru fresko eta sakoneko erliebe leunetan.

Mendi-mazeletan zuhaixkak eta tamaina txikiagoko zuhaitzak daude, hala nola karraskilla, Montpellierreko astigarra, ipuruak eta abar, eta hainbat espezie fisurikol kareharrizko labarretan, hegazti harkaiztarrek habiak egiten dituzten lekuetan.

Amildegiaren sarreran, baina erreserbatik kanpo, Itxakoko iturburua dago, urak hartzeko eta biltzeko instalazioekin. Normalean lehorra den ibilguari jarraituz, Basaula edo Basaura haitzulora iristen da. 

Basaura kobaren sarreraren panoramika

Basaurako kobaren sarrera barrutik ikusita
Koba honetan aurre historiako margo batzuk ere topatu izan dira. 1971. urteko artikulu batean Isaac Santestebanek halako informazioa ematen digu:
Entre los diversos puntos en que aparece el arte rupestre en la provincia, nos interesa señalar las pinturas de la cueva de Basaura, término de Baríndano (Améscoa Baja), que fueron descubiertas en el año 1965 por los componentes de la Sección de Espeleología de la Institución Príncipe de Viana, de Estella, y que posteriormente fueron estudiadas e interpretadas en parte, dado el que se encuentran muy estropeadas por un proceso químico de descomposición, que afecta a toda la galería donde se hallan. (...)  hay que destacar también su fauna del cuaternario, con ejemplares del oso de las cavernas, etc., y diversos tipos de fósiles existentes en sus paredes: pero lo que más nos ha llamado la atención ha sido en las galerías superiores la presencia de diversos trazos en negro, a lo largo de sus paredes y a ambos lados, estos trazos artificiales han sido pintados en un tiempo en que la pared se encontraba en unas condiciones químicas muy diferentes, ya que actualmente el material es blando, siendo uno de sus componentes la arcilla procedente de la descomposición de la caliza anterior y por tanto imposible de marcar en el estado actual. La figura interpretada se encuentra situada a 120 cmts. del suelo y a 110 metros de distancia de la boca de entrada, estando esta galería unos siete metros más elevada que la principal, representa un animal que aparenta ser un felino caído en una trampa de caza, destacando en sus partes claras, la cabeza con la boca abierta, dando señales de desesperación, mostrando en su parte central un arma puntiaguda fija, que le atraviesa en sentido vertical, estundo en las zonas correspondientes a abombamiento con un sombreado dudoso, que en el dibujo se ha forzado para resaltar.
Basaurako koba
Mariano Sinuesen artikulu batean informazio gehiago irakurgai kobako grabatu eta bere eremuen inguruan. CAUNn argitaratua 2006. urtean. Grabatu eta bere kokapenen argazki eta marrazkiak ikusgai artikuluan.
Las representaciones parietales se concentran a lo largo de la pared izquierda, y en un tramo más corto de la pared derecha (más irregular, subdividida por los entrantes antes citados, y que alberga la supuesta figura de felino). Teóricamente se conserva mejor el registro parietal ubicado en tramos profundos, con condiciones climáticas constantes, frente a las alteraciones de tramos más cercanos a la entrada (Moure Romanillo, 1999:79). El vestíbulo de Basaula, con desprendimientos continuos de la capa superficial de sus lienzos, con un potente curso estacional de agua, no conserva estrato, ni superficies parietales antiguas. Рею la peculiaridad faunística de esta red endokárstica, que ha llegado a albergar una enorme colonia de murciélagos, ha provocado, en el caso de la Galería del Felino, una profunda alteración química del mantillo superficial de las paredes. Buena parte de los lienzos están fuertemente degradados (especialmente el terciomitad inferior de los lienzos), afectando a una parte considerable de los grafismos de la pared izquierda (además de las agresiones antrópicas en forma de graffitis). 

Ondorioak:

Como conjunto artístico, Basaula forma parte de una tipología específica de cavidades profundas postpaleolíticas, en las que el artista aprovecha los subsistemas iniciales de la cavidad para ubicar los emplazamientos de los conjuntos pictóricos. Para evitar las avenidas de agua estacionales, se ha buscado una galería superior, discreta de límites y poco visible desde la galería principal del nivel intermedio, y sólo accesible en estaciones secas.

Todo ello incidiría en su valoración como expresión artística consciente, intencionada, al modo de lo expresado por García Diez; González Morales (2003) respecto a la polémica del arte esquemático-abstracto. Entre los rasgos a favor de ese carácter intencionado podemos indicar: concentración de trazos en una galería aislada, no de paso (acceso complicado, desemboca en un balcón colgado a gran altura sobre una amplia sala); con una anchura de ese corredor y con los grafismos a una altura hipotética del suelo original que descartarían su valoración como antorchazos; uniformidad en formato y tamaño de los trazos (en algunos casos  aparentemente grabados y pintados); organización (más o menos consciente) básica respecto a subdivisiones naturales del lienzo (ondulaciones, depresiones, surgencias, cambios de dirección u orientación). 

La existencia en Basaula de actividad hidrológica importante hasta época histórica, permanente o estacional ha eliminado en su totalidad cualquier rastro de un hipotético paquete sedimentario (y plantea evidentes dudas sobre su hipotética utilización como asentamiento más o menos permanente). Nos lleva a inferirle un uso primordialmente simbólico, pictórico. 

Kobako barneko zatia

Galerien hasiera

Kobaren itxierarako metalezko hesia

Basaulako koba, egun itxita dago eta bertan bizi diren sagu-zaharrak babesteko 2020. urtean erabakia hartu zen, halako argudioak erabiliz:

Basaulako haitzuloan Nafarroako hiru kolonia bakarretako bat dago, ehun haitzulo-saguzar baino gehiago dituena, Miniopterus schreibersii, katalogatutako espeziea: galtzeko arriskuan Nafarroan. Espezie horrek kumeak hazteko kolonia bakarra zuen Nafarroan Arbaiungo arroilan, gaur egun desagertuta dagoena. Azken urteotan ez da aurkitu kobaren barruan dauden beste kiroptero-espezie batzuen kontzentrazio garrantzitsurik, hala nola kontserbaziorako interes bera duten Rhinolophus eta Myotis espezieenak eta bere garaian Basaulan zeudenak.

Basaulako haitzuloa, gainera, ibilbide luzeko eta sarbide errazeko barrunbe horizontala da, eta, beraz, bisitari asko joaten da bertara. Espeleologo askok ikuskatzen dute, baina bisitari gehienak txangozaleak, ikastetxeak, kanpalekuak, familiak eta gainerako pertsonak dira. Dirudienez, azken urteetan saguzarren kolonien populazio-beherakadaren zati bat ospe horren ondorio izan daiteke, izan ere, urteko edozein garaitan kobazuloa bisitatzea oso ohikoa da, eta horrek eragozpenak sortzen dizkio faunari. Gainera, ale gehienak altuera handiko erlaitzetan daude, eta oso irisgarriak dira barrunbean sartzen diren pertsonentzat.

Kobaren sarbidea

Basaura kobako sarreraren bertze panoramika

Kobaren bisita egin ondoren, bide beretik pistara igoko gara eta oraingoan eskuinetik, kanoian barneratuko gara. 

Basaurako Natura Erreserban barneratu ahala, kanoia edo troka estutzen doa eta amildegi eta haitzak gero eta gertuago izango ditugu. 
Basaurako haitzak
Bertako landaredia, arestian aipatu bezala, oso oparoa eta berezia izango da. 
Bidea
Arteak nagusitoko dira. Eta zuhaitz batzuk oso bereziak izango dira.
Horien artean berezienetarikoa 
Basaurako artea, Natura monumentu 26 a

«Ilex L.» azpiespezieko arte handiak, oso urriak Nafarroan. Deigarria da haren itxura, lau metroko altueran bitan banatua, loreontzi itxurako metro bateko diametroko zuloa utziz.

Artea nagusi den baso-masa baten barruan dago. Inguruan ale onak dauden arren, hau da adierazgarriena. 2009an monumentu natural izendatu zuten, bere bizitza-luzeragatik, balio ekologikoagatik eta egitura bitxiagatik.

Trokaren bukaera partean aldapa malkartsuenak izango ditugu harri-koskorrez betetako zatia barna. 
Azkenean Lokizeko mendilerroaren goiko aldera iritsiko gara. Azken zatia estu gune batetarik, non hesi bat topatuko dugun. Pozaren trokaren goiko aldean hezetasuna nabaria da eta bertan ezpelak eta goroldioz estalitako eremu batean barneratuko gara, hezegune bitxi batetan barneratu garenaren sentzazioaz.
Hesia

Hezegunea

Landaredi oparoaren eremua
Bertatik irten eta eskuin aldetik aldaparen azken zatiari aurre egin beharko diogu. Bertan paisai irekitzen da eta landaredia guztiz aldatu egiten delarik. Metro gutxi batzuetan eskualde ozeaniko batetatik, mediterraniar batetara igaroz. 
Landaredia ezberdina dela nabaria da

Mendilerroaren goiko aldera iristean eskuinetik, amildegiaren goiko partetik bideratuko gara, Basaurako Natura Erreserbaren goiko parteko behatoki natural batetara iristeko.
Lokizeko goiko aldera iritsi eta eskuinetik segi
Puntu honetan joan eta etorria egingo dugu, aipatutako behatokira iritsi eta itzuliz.
Aziendarako aterpeak edo erditzeko etxola
Amildegira gerturatuko gara behatoki honetan eta Natura Erreserba eta bere troka ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Amildegiaren goiko aldean

Behatokitik Urbasa Andia eta Urederra aldera


Basaurako troka

Basaura

Berriz toki berera itzuli eta oraingoan amildegiaren bertze alderantz bideratuko gara. 

Aurrerago bertze behatoki antzeko batetara iritsiko gara. Bertatik Pilatoseko balkoia ikusgai izango dugu. 

Urederraren ur jatorria eta Pilatoseko balkoia
Lokizeko mendilerroa 2017. urtean 

Informazioa  Nafarroako Naturgune babestuen webetik jasoa:

Ez da oso ezaguna eta misterioa dario. Harkaizti eta malkar ikaragarriz egina dago, sakan eta oihan ederrez. Trantsizio-klima honetan ederki nabari da eragin mediterraneoa, eta horren ondorioz, espezie oparotasun harrigarria dago. Estellerriko txoko honi oraindik ere ikatz-usaina dario.

Nafarroako mendebaldearen erdigunean kokatua, Lokizko mendilerroak Allin eta Metautengo ibarretatik Arabara bitarteko bazterrak hartzen ditu, 22 km-ko luzeran eta 140 km koadroko luze-zabaleran. Kareharrizko kaskoak malkar eta haitz zorrotzez babesturik daude; harkaitzetan, hogeita hamarren bat kobazulo eta barrunbe daude ezkutaturik, eta haietako batzuetan, saguzarra bizi da. Ugatzek, sai zuriek eta arrano beltzek zerua zeharkatzen dute paisaiaren gainean, bi harkaiztirik ikusgarrienak aukeratu baitituzte bizitzeko: Allinibarkoa eta Lana Ibarrekoa, hain zuzen. Mendilerroko hartxingadi eta harkaitzen artean ezpelak eta ipuruak hazten dira.

Lokiz berezko muga bat da klimarako. Iparraldean ibar hezeagoak daude (Ameskoa eta Arana), eta hegoaldean, berriz, mendiaren oineko lurraldea eta lur lauak (Egaibar eta Berrotza ibarra). Erdian Lokiz dagoenez, landaretza askotarikoa da, oparoa benetan. Goialdean, pagadiak eta haritz ilaunduneko hariztiak dira nagusi. Haritz ilaundunak ugari eta funtsezkoak dira, haien artean tamaina handiko zuhaitz zaharrak daudelako, eta zuhaitz zaharrak funtsezko habitata dira mehatxupean dauden intsektu-espezie batzuetarako, zur hilaz elikatzen baitira; haien artean, arkanbelea, kakalardo eremita eta Rosalia alpina kakalardo miretsia (alpetar adarluzea). Okil ertaina ere hariztietan bizi da; oihan helduetako hegaztia da eta, gehienbat, intsektu xilofagoak jaten ditu; enborretan eta enbor-azaleko hutsarteetan harrapatzen ditu.

Lokizko erdiko aldean, erkametzak dira nagusi, eta hegoaldean, berriz, gurbitzek eta barnealdeko arteek (karraskak) tapiz trinkoa osatzen dute. Hain zuzen ere, erkameztiek eta barnealdeko artadiek osaturiko tapiz eder hori da mendi honen ezaugarrietako bat, zuhaitz horiek bizirik iraun baitute, eta guztiz garrantzitsuak izan dira inguruko bizilagunek egur-ikatza egiteko. Gaur egun, ia ez da kea darion txondorrik edo ikaztobirik ikusten, baina Biloria herri txikian ikazkintza berriz ere ardatza izaten da uda partean.

Eremu irekietan, gainera, Lokizko zenbait lekutan, azienda bazkatzen da sasien artean, bazkalekuetan; behiak eta zaldiak, gehienbat. Abereendako idoi eta istiletan, anfibio-espezie batzuk bizi dira, batzuk arras esanguratsuak; zuhaitz-igel arrunta eta gailurretako uhandrea, adibidez. 

Gobernuaren babes izendapena zona especial de conservación la Sierra de Lokiz 

Panoramika bigarren behatokitik

Behatokitik eskuinerantz joko dugu, amildegitik urruntzen, pista batekin bat egin arte. Pistatik eskuinetik metro gutxi batzuk egin ondoren, ezker aldera beherantz doan pista hartu beharko dugu. 

Pistaren aurren bidegurutzean eskuinetik troka aldera

 

Zuzen jarraitu pistatik

 Apur bat aurrerago bertze pista batetara iritsiko gara, baina guk zuzen daramagun pistatik jarraitu beharko dugu Zestegiko trokarantz bideratzeko.

Zestegiko troka

Zestegiko trokatik jaitsiko gara, Mehatokia edo Minako trokarekin bat egiten duen arte. 

Landarediaren xehetasuna


Pista zabalagoa egingo da eta metro batzuren ostean eta igoera txikitxo baten ostean bertze pisten arteko bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan ezkerreko norantzan beherat, jarraituz. 

Pistatik eskuinerantz metro gutxi batzuk egin

Bertze bidegurutze honetan aldiz, beherantz eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. 

Ezkerretik beherantz
Larragoiko mendia

Pista honetatik jarraitu beharko dugu Olategiko trokara iritsi arte jo. Han kontuz ibili pista utzi eta eskuin aldean ikusgai izango dugun bide batetara jo beharko dugu eta.  

Pista eskuineko bide honetatik utziko dugu

Aurrerago eskuin alderantz bideratuko gara Uiarra ibaiarantz gerturatzeko. 

Uiarraren haranera gerturatzen
Bidea ibairantz bideratzen da, altuera galduz. Aurrerago ataka bat topatuko dugularik.
Ataka
Uiarra errekaren ertzetik egingo dugu ondorengo zatia.
Azkenik Uiarra ibaiaren gaineko zubi batetara iritsiko gara. Handik bertze ertzera igaro eta aldapatxo baten ostean Barindanorantz hurbilduko gara. 
Uiarra ibaia

Uiarra ibaiko harana

Zubia

Zubiaren bertze aldeko bidea
Bide honek herrirantz hurbilduko gaitu, baina lehenago pista batetara aterako gaitu. Pistatik eskuin aldera jo.
Pistara iritsi eta eskuinera
Aurrerago pistatik baztertuko gara, eskuin aldetik, iturri eta askaltoki batetara iristeko. Pistatik jarraitzerik dagoen arren, gomendagarria da toki hau bisitatzea.
Eskuinetik iturrirantz

Iturri eta askaltokia

Iturria
Eta berriz ere pistara ateraz, Barindano herrira iritsiko gara, ibilbideari amiera emateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina