Ibilbidea 2021. urtean burutu nuen eta tamalez 2022ko ekaineko suteak, eremua arras moldatu eta hondatu egin dute. Eskerrak Santa Criz aztarnategia babesterik izan zutela. Hortaz tentuz ibili orain burutzerakoan, mendiko zatia era bat kiskaldu bai da.
Galipentzu herritik abiaturik, inguruko mendizerran barneratuko gara, Beregu mendi tontorra igotzeko eta ondoren Santa Criz erromatar hiria bisitatzera joateko. Santa Criz hiri erromatarra bisitatzeak ibilbidearen helmuga nagusia izan arren, hiria non kokatzen zen eta bere garrantziaz jabetzeko balioko zaigu inguruetatik ibiltzeak. Galipentzu erdi aroko herri bitxia izan arren, bertan topaturiko erromatar aurreko hilarri edo tauroboloak, erromatarren presentzia zabala izan zela erakusten digute. Itzulera pistetatik egingo dugu. Ibilbide zirkular honek 16 kilometroko distantzia eta 670 metroko desnibelekoa izango da.
Galipentzu zaharreko herrira gerturatuko naiz ibilbide zirkularra hasteko. Aurreneko zatian herri lirain honetako monumentu eta karrika ederrak bisitatzeko aukera eskainiko digu. Ezagutzen ez duen jendearentzako Nafarroako herri ederrenetariko bat dugu Galipentzu zaharra.
Herriko karrika honetan aparkatuko dut
Karrikan, errepidea akitu aurretik toki batzuk aparkatzeko badira, bertzela goiko aldean aparkatzeko lekua ere bada. Handik ibilbidea hasiko da. Metro gutxi batzuk egin eta iturri monumentalaera iritsiko gara.
Iturri zaharra
Iturri monumentala
Eta aurrerago , karrika baten beheko partean Tauroboliorako erakustokia atondu dute.
Taurobolioa erakusten den eremua
Taurobolioaren inguruko informazioa
Taurobolioak eta bertze erromatar aztarnak
Erromatar aztarnak
Taurobolioa
Taurobolioa:
Interes handiko pieza arkeologikoa da, eta 2013an aurkitu zuten, ustekabean, herrian. Taurobolio bat gurtzarako egitura bat zen, erromatarren garaian zezenen sakrifizioan oinarritutako erritualetarako erabiltzen zena. Erritual hauek Magna Mater jainkosaren omenez egiten ziren. Jainkosa honek ezagunagoa de Cibeles izenarekin..
"Una pieza taurobólica en Gallipienzo (Nafarroa)" eta bere egileak María Pilar Sáez de Albéniz, Rosa María Armendáriz dira, eta 2016an "Trabajos de arqueología navarra" Aldizkarian argitaratu zen. BERTAN irakurgai.
Hareharri gorriz egindako pieza ia lau angelukoa da, eta, aurrealdean, zezen baten buruarekin apainduta dago. Zezen hori ebaki baten bidez egiten da, eta bertako artisau batek egina dirudi. Ilargi erdiko forma nabarmeneko adarrak ditu, eta asimetria formala du ezkerreko aldearen eta animaliaren irudiaren eskuinaldearen artean. Nahiz eta higatuta egon muturrean eta baita piezaren beheko eta ezkerreko aldeetan ere, badirudi irudia aurretik hondoratu zen eta nonbait enkastratuta egon zitekeen eremu batean grabatu ahal izan zela.
Segur aski botoa emateko izango zen, eta etxe barruko aldare baten parte izango zen, hiribildu moduko kokaleku batean, Uxuerekin duen mugatik gertu, Aragoi ibaiaren eskuinaldean.
Garai goren inperialean zein behe inperialean datagarriak ziren ebidentzia zeramikoen presentziak adierazten dute habitataren okupazio bat egon zela gure aroko I eta IV. mendeen artean, nahiz eta agian pieza, antzeko beste elementu batzuk bezala, III eta IV. mendeen arteko une batean datatu behar den. Zezenaren gurtza ez dago eskualdeko aurkikuntza arkeologikoetatik kanpo, antzeko piezak aurkitu baitira inguru hurbilenean: Santa Criz de Eslava, Sos del Rey Catolico eta abar.
Informazio ohola
Goiko karrikatik jarraituz eta bidean etxe zahar batzuen eredu ederrak ikusterik izango dugula, herriko elizara iritsiko gara.
Etxe zaharren ereduak
San Pedro elizara iritsiko gara.
San Pedro elizaren ataria
San Pedroren dorrea
Beheko karrika hartu eta segituan gorat ekingo diogu, herriko goiko partera iristeko.
Herriko karrika estuak
Herriko goiko partean San Salvador eliza izango dugu.
San Salvador behatokitik
Azken aldapei aurre egin aurretik behatoki bat izango dugu. Bertan Aragoi ibaia harana ikusgai dugu.
Galipentzu herria
San Salvador eliza kriptaduna
San Salvador inguruan:
Abaizeko Santa Elenaren antzera, Galipentzuko San Salbatore eliza-gotorleku ezaugarriak nabariak ditu. Antso III.a Nagusiak bere seme Ramirori 1035 inguruan esleitu zizkion hiriko errentak, nahiz eta, dirudienez, X. mendean, erresumaren edukitzetako bat izan. 1119an Alfontso Borrokalariak Sobrarbeko forua eman zien bere biztanleei. Erdi Aroan 60 sutera iritsi zen, 1237an jada errege jaurerriko hiribildu gisa agertuz.
Estilo erromaniko berantiarreko kripta du (1200 k.), dagoen desnibel handia gainditzeko eraikia, eta haren gainean dago eliza gotikoaren burualdea.
Harlandu erraldoiez eraikia eta ondo eskuairatua, Santa Margaritaren izenpean zegoen. Kanpoaldean, inposta bat ageri da -barrualdean gurutze-ganga sinplearen abiaburua da-, eta leiho eder bat, zirkuluerdiko arkuduna, baketoiduna zutabeen gainean, landare-kapitelak eta giza burualdeak dituena, gainean diamantezko punta lodiko arkibolta bat duela.
Barrutia, oso garaia eta estua, pinturaz estalita dago erabat. Inskripzio batean adierazten denez, 1572. urtean egin zen. Oinplanoak zati txiki bat du, zuzena, portada irekitzen dena eta bertatik harrizko eskailera aldapatsu batzuk jaitsi behar dira. Fajoi-arku batetik barrena, zutabe bikoitzetan bermatuta dagoena. Zutabe horiek roleodun kapitel landuak dituzte, eta zirkuluerdi-formako absidera igaroko gara. Absidea gurutze-ganga bakunez estalita dago, eta nerbioak garaipen-arkuaren antzeko kapitelak dituzten zutabe txikietan bermatuta daude.
3digitaletik jasoa:
Gain batean kokatuta dagoen elizaren alboko bista. 1200 urtearen inguruan egindako eraikuntza protogotikoa da. Harlanduzko harrizko eraikina da eta, bere hormak, horma-bular batzuetan bermatuta daude. Bi horma-bular horien artean, teilatutxo batez estalita dagoen sarrerako atea dago. Zutabe finetan bermatuta dauden ederatzi arkibolta zorrotzez eta hauts-babes batez osatuta dago. Bere eskuinean dagoen horman, trazeria duen arku zorrotz bat irekitzen da. Elizaren oinetan, oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatua dituen dorrea altxatzen da.
Atari nagusira iritsi aurretik atetxo bat ikusgai da. Bertatik kriptara sartzen da. Herriko bisitak egiten direnean soilik irekitzen dute eliza, baina merezi du monumentuaren barneko aldea ezagutzea. Kriptan eta elizan ertaroko horma margoak daude.
Argazki batzuk kripta eta elizaren barneko aldea ezagutzeko:
Kripta eta bere margoak
Kriparen ginbel baten xehetasuna
Bertze kapitel baten xehetasuna
Kriptatik irten eta goiko aldean elizaren atari nagusia dugu.
Elizaren barneko argazki batzuk:
Elizaren buru aldeko ganga
Galipentzuko margoak
San salvadorreko margoen xehetasuna
Gallipienzoko San Salbador parrokia-eliza zaharra bi garai
desberdinetan egindako horma-pinturekin apaindu zuten. Gaur egun, hasieran
kapera nagusi poligonaleko hormak zituzten bi dekorazio horiek, euskarritik
askatuak, Iruñeko Nafarroako Museoan kontserbatzen dira. Gallipienzoko elizan
pintura zaharrak zeudela Madrazok ohartarazi zuen joan den mendean. XVI.
mendean jarritako erretaula, nahiko monumentala izan arren, ez zen nahikoa izan
burualdeko bost horma-atalak estaltzeko, eta alboetan muturreko eszenetako
batzuk ageri ziren. Uste zen ikusgai zegoen margolana besterik ez zegoela,
landa-izaera nabarmeneko pintore bati zegokiona, azken gotikoaren orientazioen
arabera, XV. mendean oso data aurreratua zuena. Segurtasun-arrazoiak zirela
medio, hormetako horma askatzeari ekin ziotenean, ikusi ahal izan zen haren
azpian bazegoela beste bat zaharragoa, fresko-freskoan egina, eta haren
eszenak, gaiaren arabera, berrienei zegozkienak, nahiz eta haren estiloa,
logikoa denez, berarengandik nabarmen desberdina izan.
San salvadorreko margoen xehetasuna
Elizaren buru aldea korotik ikusita
Gako baten xehetasuna
Gako ezberdinak
Galipentzu San Salvadorreko ataritik
Elizaren goiko partetik muinoaren tontorrera gerturatuko gara. Bertan gaztelu zahar baten aurriak ikusgai dira.
Gallipienzo herria, X. mendetik XV. mendearen amaierara arte, Gaztelu batek babesten du, eta muinoaren kota gorenean dago. Iristen ziren musulmanen espedizio beldurgarriak Ebro ibarretik Aragoi ibaiaren ibilbideari jarraituz, gaur egun herria Zaharra bezala ezagutzen denaren baserria babesteko eraikita. Geroago, Mugak gorde eta defendatzen zituen ekialdeko defentsa-lerroaren parte izatera igaro zelarik. Gaur egun haurri batzuk bertzerik ez dira gelditzen. Blog honetan informazio gehiago irakurgai. Edo artikulu hau jaitsi dezakezue.
Gaztelu zaharra
Gaztelu zaharretik herria eta Aragoi ibarra
Panoramika gaztelutik
San Salvador eta Galipentzu gaztelutik
Tontorretik berriz San Salvadorrera gerturatu eta bere gibeletik pista batetara jaitsiko gara.
San Salvadorren gibeleko partea
Pistatik jarraitu beharko dugu, Aragoiko haraneko eremu zabala gure ezkerretara izango dugularik. Eremu despopulatua, Murillo eta Zarrakaztelu artekoa.
Erromeroa
Zatitxo bat pistatik egin ondoren, bidegurutze batetara iritsiko gara eta oraingoan ezkerreko norantza jarraitu beharko dugu metro gutxi batzuetan.
Bidegurutzean ezkerreko aldera
Segituan pista nagusia utziko dugu, eskuinetik gorantz doan pista estuagotik jarraitzeko.
Eskuineko pistatik gora segi
Pista honetatik mendate batetara iritsiko gara. Hantxe pista utzi eta gure ezkerretik aurrean izango dugun muinorantz jarraitu beharko dugu, mendi-ertzera iristeko.
Mendatean pista utzi
Ezkerreko bidexkatik muinorako igoerari ekin
Bide estu honetatik eta landaredi oparoaren artetik, poliki poliki muinora iritsiko gara eta bertatik mendi ertzera aterako gara.
Muionaren goiko aldean bidetik eta mendi ertzetik segi
Altuera irabazi bezain laster, bi haranak ikusgai izango ditugu. Eslava aldekoa eta Aragoiko haranatik Uxue artekoa.
Amildegiaren paretik jarraituko dugu
Tontor edo muino ezberdinetatik igaroko gara
Uxue
Muino ezberdinetatik igaro ostean, Beragu mendira iritsiko gara.
Eremu hau 2022ko ekaineko suteetan kiskaldu omen da, beraz ez dakit nola izango den bidea tarte honetan.
Beragu mendia
Beragu menditik aurrera jarraituko dugu, bertze tontor bat bisitatzeko.
Bertze tontorra Santa Criz aztarnategiaren parean dago.
Tontorretik
Panoramika tontor honetatik
Beragu mendia
Azken tontorretik atzera egin beharko dugu bidetik, mendatetxo batetara iritsi arte. Bertan bidexka bat dago magaletik beherat zuzen, pistara ateratzeko.
Uxue
Mendi lepotik ezkerratatik beherat
Bidexka estutik zuzen jaitsi
Bidearen zati hau ez dakit nola gelditu izan den sutearen ondoren, tamalez garbiago jaisteko baina bidexka galdu izan delakoan nago.
Bedi estutik zuzen jaitsi pistara
Pistara atera eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Itzuleran pista beretik jarraitu beharko dugu.
Pistatik ezkerrerantz Santa Crizera iristeko
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara. Eskuineko pistatik beherantz jarraitu beharko dugu.
Bidegurutzean eskuinetik beherantz segi
Pistatik altuera galtzen dugu
Oraingo pistak, altuera nahikoa galduko du, Santa Criz aldera iristeko.
Pista nagusia bertan utzi
Aurrerago eta ereindutako eremura iristerakoan bertze bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan eskuinetik, aurri batzuk diren tokitik pista nagusia utziko dugu, eskuinetik jarraitzeko. Igoera aldiz bertze pista honetatik egingo dugu.
Eskuineko pistatik segi
Bidegurutzean borda edo korta baten aurriak ikusgai izango ditugu.
Bordaren aurriak
Trokatxo batetatik beherat ekin beharko dugu, ereindutako zelaien ertzeetatik.
Aurriak
Beherago troka zabalago batetara iritsiko gara eta hau gainditu beharko dugu bertze ertzetik, muinoari buelta emateko. Puntu batean pista desagertzen da, ereindutako eremuak gehiegi zabaldu izan dituztelako, beraz momentu batean zelai bat zeharkatu beharko dugu berriz ere pista agertu arte.
Ereindutako eremua bidea irentsi duenez, aurrera segi pista topatu arte
Apur bat aurrerago borda eta korta zahar batetara iritsiko gara. Jada Santa Criz aztarnategiaren eremuan dagoena.
Borda kortarekin
Eraikin honetan erromatar hiriaren harri batzuk berrerabili dituzte eta ikusgai dira.
Erromatar garaiko aztarnak ikusgai
Eraikinetik nekropolia
Bertan pista zabalago batetara aterako gara eta ezkerretik nekropolisa bisitatzera gerturatuko gara.
Bizidunen hiriaren ispilu eta isla, nekropoliak modu estandarrean laburbiltzen du Santa Criz ziuiten bilakaera kronologikoa. Erromatar aurreko oppidum gisa existitzen da V./IV. mendetik. K.a. I. mendearen amaieran, Era aldatzean, itxura zibikoa hartu zuen, ziurrenik, udal-estatutua sustatzeko. K. a. Vespasiano enperadorearen garaian. Hiriaren hegoaldean dagoen eta hirigunetik bananduta dagoen nekropoli horren aztarnek Historia zoragarri bezain gorabeheratsuaren protagonisten aberastasuna eta izenak – Calpurnii, Aemilia Vafra, Pikula – Ekartzen dituzte gogora.
Nekropolisa
Nekropolisa
Nekropolisa bisitatu ondoren, berriz ere kortara gerturatuko gara eta oraingoan zuzenean muinora igoko gara. Aztarnategiaren eremu hau industu gabe dago baina ikuspegi ederra eskainiko digu Foroaren inguruan.
Nekropolia eta bordaren aurriak
Santa Crizeko muinoa
Aurreneko muinotik aztarnategitik industuriko eremua, hots, foroa ikusgai. Goiko partean ertaroko dorrearen aurriak.
Foroa eta ertaroko dorrea
Foroa
Ertaroko dorrearen aurrietara gerturatuko gara, handik foroa bisitatzera jaisteko.
Hiria bisitatu ondoren, bide nagusitik pistara eta aparkalekura jaitsiko gara. Bertan mahaiak daude, indarrak berreskuratzeko toki aproposa.
Informazio ohola
Indarrak berreskuratu ondoroen, pistatik gora jarraituko dugu, gure ezkerretik. Eta metro gutxi batzuk aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara. Ezkerreko pista jarraitu beharko dugu Galipentzura iristeko.
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi.
Pistatik jarraituko dugu, aurretik debideraturiko bidegurutzera iritsiz eta aldapan gora jarraituz.
Beragu mendia
Beragu behetik ikusita
Pista nagusia jarraituz, Galipentzura gerturatuko gara.
Galipentzutik gertu, bihurgune batetara aterako gara. Oraingoan ezkerreko pistatik beherantz jarraituko dugu Galipentzu zaharreko beheko aldera iristeko.
Ezkerreko pistatik segi
Herrira iritsi aurretik bertze bidegurutze bat dugu, baina guk zuzen errepiderantz jarraituko dugu.
Errepideko bihurgunera iritsiko gara. Eta handik herrira igo, kotxera iristeko.
Galipentzu
Ibilbide zirkular ederra eta historiaz betetakoa. Baina gogoratu 2022ko ekaineko suteak, Beregu ingurua nahiko aldatu izan duela.