2023(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Orbaizetako arma olatik Arlekiako gaztelua - Arlagain eta Itolatzetik itzulia

Orbaizetako arma olatik abiaturik ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Arma olaren bisita burutu eta Arlekiako gaztelura igo ondoren Lutoako haitzuloak eta Arlagain mendira igo jaitsiera Itolatzeko errekara eta Nabalatik datorren pistatik berriz ere arma olara iristeko. Ibilbide historiko eta naturala, aro modernoko arma ola, ertaroko gaztelua eta haitzulo bitxiak bisitatuz. Jaitsiera aldiz, erromatar garaiko galtzada baten aldamenetik izango delarik.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbidea eta altimetria

Arma olatik abiaturiko ibilbidea

Ibilbidea 3 D formatuan:

Txangoaren altimetria
Orbaizetako arma olara gerturatuko naiz, beheko aldeko aparkalekuan kotxea uzteko eta ibilbideari hasiera emateko.
Arma olako beheko aparkalekua
Ibilbidearen aurreneko zatia, aurretik argitaraturiko ibilbide honetan ageri da ere:
https://mendikosterak.blogspot.com/2023/01/orreaga-urkulu-orbaiztako-arma-ola.html
Legartza erreka
Errekaren bertze aldera igaro errepideko zubitik eta apur bat aurrerago eskuineko pista hartu beharko dugu arma olaren bertze aldetik joateko.
Eskuineko pistatik
Bertatik ikazkinen eraikinera iritsiko gara. Bertan zubi bat berreraiki dute eta ikazkinera darama. Labe garaiaren goiko aldean dagoen gela bat da.
Arma olaren arkuak
Zubia
Berriz pistara atera eta arma olaren goio aldera bideratuko gara. Bertan nabe berri bat igaro eta gero, Itolatz errekarantz eta Nabalara daraman pistatik metro gutxi batzuk egin ondoren, ezkerretik soro batetara igaro beharko dugu, goiko aldetik jarraitzeko.
Ezkerretik soroan sartu
Soroaren goiko aldean, eta bertan dagoen bunkerra bisitatu ondoren, hesia gainditzeko langa bat izango dugu. Bertze aldean abiatuko da jarraitu beharreko bidea.
Hesia gainditu eta bidetik igotzen segi
Igoera labur baten ondoren, laurehun metro inguru ibili eta gero, zutoin bat topatuko dugu eta bertan bidegurutzea dago Arlekiako gaztelura igotzeko. Beraz ezkerretik desbideratuko gara gazteluaren aurriak bisitatzera.
Bidegurutzean ezkerretik Arlekiarantz
Bide polit batetatik eta basoan barna altuera irabazten joango gara, mendiaren ertzera iristeko eta han gazteluaren aurriak izango dira.
Arlekiarako igoerako bidea
Basotik irten aurretik eraikin batzuen horma batzuk ikusiko dira.
Hormen aurriak
Eta basotik irtetean gaztelu ederra izandako batetara iritsiko gara. Gune estrategiko eta ongi aukeratuan gaudela agerikoa da.
Aurreneko hormaren gainetik

Harresia

Gaztelua
Gazteluaren goiko aldean bertze eraikin batzuen aurrika ikusgai dira. Hauek jada basoak inguraturik daude.

Ori mendia gazteluko hormetatik ikusita
Arlekiako gaztelua

Landarediaren artean mimetizaturik, eraikuntza karratu bat bereiz daiteke, harri handiez osatutako horma lodi bat eta hainbat barne-banaketa dituena. Bere inguruan, 4 edo 5 metrora, inguruko horma bat dago.
Arlekiako gazteluaren harresiak
Gazteluaren bisitaren ostean berriz bidera jaitsi eta lezeak ikustera joko dut.
Jaitsierako bidearen hasieran
Bidetik igotzen segi eta zutoin eta bidegurutze batetara iritsiko gara. Oraingoan ere ezkerretik desbideratuko gara Lutuko haitzuloetara igotzeko. 
Bidegurutzean ezkerretik Lutuko haitzuloetara
Bide malkartsu batetatik haitzen beheko aldera gerturatuko gara eta bertan Lutoko aurreneko kobaren sarrera topatuko dugu.
Lutoa haitzuloa

Lutoa
Lutoa tamaina txikiko baina balio estetiko handiko bi barrunbe txikik osatzen dute. Bi barrunbeek garapen horizontala dute gailurreko kareharri santoniarren barreraren oinarrian, eta hondarrak lurpeko sare zahar garrantzitsuena dira. Horietako baten ahoa apur bat okertuta dago eta 50 metro luze den galeria batera eramaten du, kanpoaldera ematen duen leihoarekin. Beste ahoa ikusteko moduan dago, eta 18 metroko galeria batera ematen du. Betegarri bat du, eta ebakitako zoru batez estalita dago. Bi haitzuloak espeleologo frantsesek aztertu zituzten 1987an, eta espeleologo nafarrek 2006an.
Barrunbearen sarrea
Lutoa 1

Barrunbea
Barrutik barrunbearen sarrera

Bertze irteera



Lutoa 2

Lutoa


Lutoa 2
Bisitaren ondoren berriz ere bide nagusira jaitsi eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugu. Mendi lepotxo batetara iritsi aurretik ezkerretik desbideratuko gara Arlegain mendi tontorrera igotzeko
Ezkerretik gora Arlegainera igotzeko

Arlegain mendia
Igoera labur baten ostean Arlegain mendira iritsiko gara. Tontorra harri multzo baten bitartez adierazita dago eta ikuspegia zabala ez izan arren, Aezkoa alderako ikuspegiak eskaintzen dizkigu.
Arlegainetik
Arlegainen atsedenalditxo bat hartu eta bertan tximeleta batzuk agertuko direnez aukera izango dut argazki bat egiteko.
Tximeleta

Tximeleta
Tontorretik bidera berriz jaitsi eta ezkerreko norantza jarraitu beharko dugu basotik barna. Aurrerago ataka batetara iritsiko gara.
Ataka gainditu
Mendiko hego magala aldera igaro eta soro batzuetara aterako gara. Bertan pista bat topatuko dugu Ibarko bordatik igotzen dena. Eskuineko pistatik altuera galdu gabe jarraitu beharko da.
Pistara iritsi eta eskuinetik segi
Aurrerago jarraitu eta bidegurutze batetara iritsiko gara. Zutoinak adierazten digu eskuinetik 
Bidegurutzean eskuinetik jarraitu pista nagusia utziz
Apur bat aurrerago ataka bat izango dugu hesi bat gainditzeko.
Hesia eta ataka
Ondoren basoan murgilduko gara eta Itolatz erreka eta trokara gerturatu ere.
Itolatzera iristerakoan zuezko zubitxo bat izango dugu bertze ertzera pasatzeko.
Zubitxoa

Itolatz eta zubia

Aldapa igo eta pistara aterako gara. Bertatik, eskuinetik aldapan behera jarraitu beharko da arma olara iristeko.

Pista eskuinetik segi
Troka honetatik eta pista honen inguruan erromatar garaiko galtzadaren bide txikiagoa zegoen. Iturrisa edo Zalduatik Txangoako meatokietara eramaten zuena, hain zuzen ere.
Arma olara iritsi aurretik dagoen iturria
Pistan eta arma olatik gertu, iturri bat topatuko dugu. Aurrerago igoerako bidegurutzera iritsi eta oraingoan Legartza errekaren bertze ertzera igaro eta arma olara iritsiko gara
Legartza erreka gaineko zubia

Arma olara iristean etxe batzuk daude eta segituan eliza.
Arma olako eliza
Plazara iritsi eta jauregia dugu, bertan kulturola deritzon gune edo eremu kulturala antolatzen ari dira. Arma olaren inguruko erakusketa, errekatzaile eta kablisten eta oholezko teilatuen inguruko erakusketa eta sabaian Euskal Artzainak Ameriketan erakundeak antolatutako erakusketa daude. 
Kulturola
Arma olaren eraikin ezberdinetara egiteko bisitarekin bukatuko dugu ibilbidea.
Arma olara jaisteko eskailerak
Orbaizetako arma olaren inguruko informazioa Orbaizetako udaletik bilduta:
Aezkoako Olaz dauden lehenengo datuak, 1432koak dira. Orduan, Nafarroako Erreginak zenbait lekutan burdin-olak egiteko baimena eman zuen, eta horien artean Legartzan (Olatik gorago) ere.
1781.enean, Eugiko olaren errekurtsoak bukatzen ari baitziren, Aezkoako burdin-olan handitzea aztertzea erabaki zuten. Dokumentu faltsuak erabiliz, eta bertakoek gaztelania menperatzen ez zutela probestuz, alkoholik falta ez zen bazkari baten ondoren eta aetz interesatu baten laguntzarekin, erregearen ordezkariak burdin-ola eta inguruko mendien zesioa lortu zuen. Aipatu zesioak 200 urte iraundu zuen, eta olak 100 bakarrik.
Arma Ola, urte luzetan zehar, inguruko eraikuntza bakarra izan zen, zuzendariek debekatzen baitzuten ondoan etxeak zein bordak egitea.
Olak entziklopedismo frantziarraren ereduari jarraiki zion eraikuntzan, eta penintsulako XVIII. mendearen bukaerako arkitektura industrialaren ereduetako bat da.
Lau labe baldin bazituen ere, produkzioa urria zuen, gerra desberdinak eta ezusteko suteak zirela kausa maiz produziorik gabe egoten baitzen.
Arma ola

Informazio ohola
Orbaizetako arma olaren inguruko informazioa Orbaizetako udaletik bilduta:
Aezkoako Olaz dauden lehenengo datuak, 1432koak dira. Orduan, Nafarroako Erreginak zenbait lekutan burdin-olak egiteko baimena eman zuen, eta horien artean Legartzan (Olatik gorago) ere.
1781.enean, Eugiko olaren errekurtsoak bukatzen ari baitziren, Aezkoako burdin-olan handitzea aztertzea erabaki zuten. Dokumentu faltsuak erabiliz, eta bertakoek gaztelania menperatzen ez zutela probestuz, alkoholik falta ez zen bazkari baten ondoren eta aetz interesatu baten laguntzarekin, erregearen ordezkariak burdin-ola eta inguruko mendien zesioa lortu zuen. Aipatu zesioak 200 urte iraundu zuen, eta olak 100 bakarrik.
Arma Ola, urte luzetan zehar, inguruko eraikuntza bakarra izan zen, zuzendariek debekatzen baitzuten ondoan etxeak zein bordak egitea.
Olak entziklopedismo frantziarraren ereduari jarraiki zion eraikuntzan, eta penintsulako XVIII. mendearen bukaerako arkitektura industrialaren ereduetako bat da.
Lau labe baldin bazituen ere, produkzioa urria zuen, gerra desberdinak eta ezusteko suteak zirela kausa maiz produziorik gabe egoten baitzen.
Labe garaia

Labe garaiaren barne aldea

Eta kotxera jo aurretik arkupeetako azken argazkiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina