2023(e)ko apirilaren 15(a), larunbata

Baraibar - Irumugarrieta, mendi tontorretatik zirkularra

Baraibarretik antenetan inguruan hasitako ibilbide zirkular ederra aurkeztuko dut sarrera honetan. Bertatik Irumugarrieta mendira arte bide arteko tontor guztiak bisitatuz, hots, Maioetako Ekiladetako tontorrak ezagutzeko aukera eskainiko digun bidea. Basoa, artzaien eremua, etxolak, dolinak, tontorrak eta bueltan zelaiak bisitatuko ditugu. 20 kilometro inguru eta 1.200 metroko desnibel goitiko bidea izango da.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Baraibarretik pista jarraitu eta antenak dauden tontorrera gerturatuko naiz, pistako bazter batean kotxea uzteko eta bertatik ibilbide zirkularrari hasiera emateko. 

Ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai:

Txangoko altimetria
Goizeko aurren argiekin abiatuko naiz, ibilbidea luzetxoa delako eta eguna nabarmen laburtu bai da. Motxila prestatu eta bideari ekingo diot.
Egunsentia
Pistatik gora joko dut zelaietara iristeko. Eguna fresko dago baina aurretik dudan txangoa polita da eta tarte luzeak basoen gainetik izango direnez eguzki izpiak probesteko aukera izango dut.
Pistatik gora jarraitu
Zelaietara iritsi eta antenetara igo ordez, ezkerreko pistatik beherantz segi. Segituan borda baten aldamenetik igarotzeko. Dendarieneren bordatik hain zuzen ere.
Ezkerretik zelaietara
Pistatik aurrera jarraitu eta basoan murgilduko naiz. Bidea erosoa da eta kordaletik gertu ibiliko gara altuera gehiegi ez galtzeko. Apur bat aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz eta eskuinetik gora jarraitu beharko da.
Handik metro gutxi batzutara zutoin bat topatuko dut eta handik ehiztarien etxola batetarantz bideratu beharra dago.
Zutoina
Etxolara iritsi eta mendi erpin alderantz gora jarraitu beharko da, poliki poliki altuera irabazten joateko.
Etxola
Basotik igotzen jarraitu beharko da, bidea oso nabarmena ez den arren, mendi-ertzetik jarraituz.
Lainoak Arribe Ataiuren gainetan
Borda zahar baten aurrietara iritsiko naiz, bertako artzantzaren garrantziaren lekuko. Halako aunitz topatzerik izango da Aralarren barna.
Bordaren aurriak
Hesi bat dago, udalerri ezberdinak bereizten dituena eta hauxe erreferentzia izanik gora jarraitu beharko da.
Hesia

Behe lainoak haranetan

Artaldea Arriolatzeko maldetan

Mendi ertzetik gora jarraitu beharko da. Bertatik Uarrain eta Zubizelaigaiña mendiak ikusten dira. Aurreneko tontorra burutu ondoren ezagutuko ditudanak.
Uarrain eta Zubizelaigaiña

Saia
Bertze aldera begiratuta, Artxueta ageriko da.
Artxueta
Tontortxo batetara iritsiko naiz. Bidea ez da argia baina ez dago eragozpen gehiegirik aurrera egiteko.
Tontortxo bat

Apur bat aurrerago leze batetara iritsiko naiz. Paisai karstiko honetan handiagoak edo txikiagoak topatzen ohi dira.
Lezea
Aurrera jarraitu eta mendi lepo batetara aterako naiz. Bertan ataka bat dago bertze aldera igarotzeko eta mugarri eder bat ere
Mendi-lepoa

Hesiaren bertze aldera igaro eta segituan Arriolatz tontorrera iritsiko naiz.
Mugarria eta Arriolatz
Arriolatz tontorretik ikuspegi zabalagoak izango dira, basoaren goitik dagoelako.
Arriolatzetik Uarrain

Panoramika Arrioltzetik

Arriolatzetik lehenago bisitaturiko tontorra
Tontorrarren bertze aldetik jaisten hasiko naiz, bi mendien arteko harantxora iristeko.
Arriolatz
Jaitsiera malkartsua izan arren, belarretik bidea topatzeko zailtasunik ez da izango.
Uarrain
Uarrain mendiko goiko partea harriz osaturik dagoenez, arraikailuekin tentuz ibili beharko da.
Uarrain mendiko azken aldapa

Tutturre Uarrainetik
Uarrainetik Zubizelaigaiñera bideratuko naiz ondoren. Bideak ez du galerarik eta erosoa izango da.
Zubizelaigaiña 

Panoramika Uarrainetik
Lasaitasunez iritsiko naiz Zubizelaigaiñera. Oraingoan Maioetako amildegitik gertuago izanik, Balerdi mendia ikusteko aukera izango da. 
Zubizelaigaiña 

Balerdi eta Maioen azpian lainoak

Alborta eta Tutturre

Zelaietatik beherantz jarraitu beharko dut Alborta mendira gerturatzeko.
Maioak

Behe lainoa harana eztaltzen du

Alborta mendiko mendi erpinera iristean gurutze bat aurkituko dut. Bertatik ezkerretik tontorrera jarraitu beharko da.
Alborta eta gurutzea
Alborta mendiko tontorra
Alborta mendira iritsi eta bertan buzoia aurkituko dut.
Alborta mendiko buzoia

Tutturre Albortatik

Albortatik Uarrain eta Subizelaigaiña

Albortatik jaitsi eta Tutturre mendiko maldan gora jarraitu beharko da. Azkenik Tutturre mendiko gailurrera iritsiko naiz. Tontor malkartsua eta ez soberan handia, baina horrek ikuspegi ederrak eskaintzen dizkio mendi honi.
Tutturre

Tutturre mendiko buzoiak

Tutturretik Beloki, Artxueta eta Beriain mendiak

Irumugarrieta Tutturretik
Tuturre mendiko bertze magaletik, estrato batek sorturiko bidetik jaitsiko naiz.
Tutturretik jaisten
Tutturreren bertze magala
Basotik jarraitu beharko da, bidea estu eta ez soberan argietatik Pallardi mendira gerturatzeko.
Azkenik Pallardi mendiko tontorrera iritsiko naiz. Bertatik ere ikuspegi zabalak daude eta aurrerago igo beharko diren tontor ezberdinak ikusten dira.
Pallardi mendia

Pallarditik Maioak

Palarditik Itturtxuloko Punta
Pallardi mendiko bertze magaletik aldapa eder batetatik jaitsi beharko dut bertze tontor batetara hurbiltzeko. 
Itturtxuloko Punta
Igoera soberan argia ez bada, tontorrera iristea ez zait gehiegi kostatuko.
Itturtxuloko Puntatik Mendiaundi eta Kurutxeaga
Tontorrean indarrak berritu eta gero berriz ere bertze magaletik jaisteko bidea topatu beharko da aurrera jarraitzeko.
Mendiandi Itturtxuloko Puntatik
Aldapan behera eta gora egin ostean, Atollarbe mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Atallorbe

Mendiaundi Attollarbetik

Aurrera jarraitu eta Mendiaundiko tontorrera iritsiko naiz. Bertan buzoi berezi bat aurkituko dut.
Mendiaundi

Buzoia

Kurutxeaga eta Irumugarrieta Mendiaunditik
Aurrera jarraitu eta Kurutxeaga mendira gerturatuko naiz. Azken zatian hesitxo bat gainditu beharko dut tontorrera iristeko.
Betarregi eta Irumugarrieta

Kurutxeaga

Panoramika Kurutxeagatik

Kurutxeagatik jaitsiera zuzena egitea erabakiko dut eta honela Betarregiko mendi erpinetik gora ekiteko aukera izango dut.
Betarregi
Mendi erpinak ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.
Maioak

Azkenean Betarregi mendiko tontorrera iritsiko naiz.
Betarregi
Betarregitik Kurutxeaga
Goiko aldetik jarraituz eta altuera gehiegi galdu gabe, Irumugarrietako maldetara igaroko naiz.
Irumugarrieta
Tontorrera iritsi aurretik hesi bat gainditu beharko da.
Hesia
Azkenik eta hainbat tontor bisitatu ondoren, Maioetako gailur gorenera iritsiko naiz. Bertan buzoiaz gain, erpin geodesiko dago.
Irumugarrieta

Panoramika Irumugarrietatik

Panoramika Irumugarrietatik

Irumugarrietatik bisitaturiko tontor asko ikusgai

Irumugarrietako buzoia eta bere gibelean Balerdi

Txindoki
Beriain Irumugarrietatik


Buzoia

Irumugarrietatik Hego Mendebaldera jaisten jarraitu beharko dut.
Hesi batetara iritsi eta hau gainditurik haranerantz daraman bidetik jarraitu beharko da.
Hesia
Harntxora iritsi aurretik trikuharri eder bat aurkituko dut. Trikuharri izenekoa

Trikuharri

Trikuharria
Apur bat aurrerago pistarekin bat egingo dut eta ezkerreko norantza jarraitu beharko dut.
Pistara iritsi eta ezkerretik segi

Pistatik zenbait kilometro egin beharko dira Beloki mendiko lepora iritsi arte.
Aurrerago Obionetako trikuharriak daude, eta eredu politak direnez, pistatik apurtxo bat desbideratzea merezi du.
Obioneta Hego Trikuharria

Obioneta Hego Trikuharria
Eta oso gertu Obieoneta Ipar dago.
Obioneta Hego Trikuharria

Obioneta Ipar

Obioneta Ipar
Aurrerago bertze trikuharriak ikusteko aukera dago ere.
Eta Unagako putzura iritsiko naiz. Gaurkoan ura nahikoa duena.
Unagako putzua

Unaga

Txemiñe
Azkenik Beloki mendiko lepora iritsiko naiz
Panoramika Beloki mendi-lepotik
Tutturre
Tutturre
Mendi-lepotik pistatik beherat egin.
Zutoina
Pistak beherant eramango nau eta momentu batean iturri eta aska bat dagoen tokira iritsiko naiz. Bertan iturrira gerturatu eta ezkerretik pista nagusia utzi beharko da.

Iturri eta zutoina

Atzeko partetik bidetxo bat hasiko da. Hortik jaisten jarraitu basoan barne
Apur bat aurrerago hesi bat topatuko dut, hau gainditu eta pistatik jaisten jarraitu.
Hesia
Pistatik jarraitu beharko da, baina puntu batean ezkerretik desbideratuko naiz eta segituan erditzeko-etxola antzeko batetara gerturatu ere.

Pista utzi eta ezkerretatik


Erditzeko etxola
Bidexkatik segi eta lautadatxo batetara aterako naiz eta bertatik aska batetara.

Aska
Eta bere aldamenean dagoen bidetik aurrera jarraituz Baraibarretik igotzen den pistara iritsiko naiz.

Pista
Ibilbideari amaiera emanik.