2023(e)ko uztailaren 17(a), astelehena

Saldiseko Haitzak eta Mortxe

Saldiseko Haitzak eta Mortxe mendiak bisitatuko ditugu goizeko pasio honetan. Iruñatik gertu eta amildegietara gerturatzeko aukera emango digun ibilbide laburra baina ederra.
Saldise herrira gerturatu eta autoa elizaren gibelean utzita, motxila paratu eta ibiltzen hasiko naiz.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidea
Ibilbidea

IBILBIDEA 3 D FORMATUAN

Txangoaren altimetria
Saldise herritik Txurregi mendia ikusgai izango da.
Udazkeneko eguna izanik zuhaitzen hostoen koloreetaz blaitzeko aukera izango da txango honetan zehar, bereziki Olloko ibarrera ematen duten guneetan.
Txurregi
Elizatik abiatu eta herriko goiko parterantz bideratu beharko naiz, bertan dagoen pistatik mendira hurbiltzeko. Saldiseko haitzen magaletik ibiliko naiz, basoan zehar, aurreneko zati honetan.
Herriaren goiko partean langa bat gainditu beharra dago eta zuzen, goiko pistatik segi ere.

Herritik abiatzen den pista
Altuera irabazten joango gara. Momentu batean bidegurutze batetara iritsi eta eskuinetik, aldapan gora jarraitu beharko dugu basoaren goiko partera iristeko.
Bihurgune baten ostean pista eskuinetik utzi beharko dugu Saldiseko Haitzetako magaletik haitzetara gerturatzeko.
Pista eskuinetik utzi eta bidetik igotzen segi
Ipar Mendebalderako norantza jarraituko beharko da, Haitzen erdi partera iriti ahal izateko.
Iruñerria ikusgai

Iruñerria eta bere gibelean Pirinioak
Saldiseko haitzetara gerturatzean, ezkerretik eta haitzen azpitik gorantz doan bidexkatik jarraitu beharko da. Eremu honetan saiak egoten ohi dira eta ez maiz nahiko gertutik behatzeko aukera izaten da.
Saldiseko Haitzak

Iruñerria agi ilunen artean

Iruñako auzo bat eta Pirinioen xehetasuna
Haitzen azpira iritsi eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko da.
Ezkerreko bidexkatik segi
Haitza ezberdinak ikusgai izango dira. Berez Saldiseko Haitzak pluralean izendatzea egokia da. Horietariko batzuetara igo edo gerturatzeko aukera izango da.
Haitz batzuk

Haitzak eta Txurregi hodeiez inguraturik

Saia

Beheko haitzak eta Txurregi eta Gaztelu
Altuera irabaziz jarraitu eta tarteka Pirinioetako ikuspegi ederretaz gozatzeko beta izango dut.
Pirinioak
Haitz ezberdinetara gerturatzeko aukera izango da. Behatoki natural bereziak dira. Kontutan izan ere Iruñatik gertu egon arren, beheko eremu hau ez dela soberan bisitatuta eta horregatik saien behatoki ezberdinak ikusgai izango direla.
Aurreneko haitzen behatokira gerturatzen

Haitzak

Olloko haranerako basoa eta haitzak
Behatoki ederrak bisitatzeko aukera izango da.
Haitzek osaturiko mendi erpina. 

Haitzen bertze aldeko amildegia

Aurreneko haitzak eta Gaztelu

Bertatik Gadañoko gaztelua eta bere eremu estrategikoaz jabetzeko aukera paregabea dago.
Garañoko gaztelua
Ibilbide honetan Garañoko gazteluaren informazioa irakurgai dago.
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/12/garanoko-gaztelua-beasoainetik.html
Haitzen gibel aldea bertze behatoki batetarik
Aurrera segi eta bertze behatoki natural batetara hurbiltzeko aukera izango da. Kasu honetan bi haitzen arteko mozketa natural batetara.
Behatokia

Artetako ur-sorburua

Haitz batetara igotzerik bada

Bertze magalean dagoen haitz soltea

Xehetasuna



Gorago jarraitu eta bertze behatoki batetara aterako gara. Oraingoan ere bertze ebakidura bitxi batek sortua.
Behatokia

Haitzak

Ollo, Artetako emariarekin


Behatokitik atera eta aldapan gora segi, oraingoan Saldiseko Haitzen tontor nagusira iristeko.
Saldiseko Haitzak
Haitzetatik basoaren xehetasuna
Basoa
Saldiseko Haitzen tontorra, haitz txikitxo bat da, aurreko haitzekin alderatuz behintzat. Bertan bi estratoak bereiztuagoak daudelako eta behekoak amildegi edo horma nagusiak bai ditu.
Saldiseko Haitzen tontorretik

Olloko ibarra tontorretik

Olloko ibarra tontorretik
Tontorretik aurrera segi eta mendi lepotxo batetara iritsiko naiz. Mortxe eta haitzen artekoa. Zuzen igotzen segi aurreneko mendiko tontorrera iristeko.
Mortxe mendiko azken magala

Mortxe

Iruñerria Mortxetik

Buzoia

Erpin geodesikoa

Mortxetik
Tontorrean hamarretakoa hartu eta gero, berriz ere aurreko mendi-lepora jaitis eta oraingoan eskuinetik eta GR-aren markak jarraituz jaisten hasiko naiz.
Bidea pista batetan bilakatuko da eta bihurgune batean GR-tik banatu beharra dago, pistatik, ezke aldetik eta hesia gainditu gaber jarraitzeko.
Pistatik jaisten jarraitu
Pistatik Pirinioak ere ederrak ikusten dira.
Pirinioak
Beharago borda batzuen aldamenetik igaroko naiz.
Beharago berriz ere basoan sartuko naiz eta bertatik herrira iritsiko naiz.

Basoan

Basoa