Saldise herrira gerturatu eta autoa elizaren gibelean utzita, motxila paratu eta ibiltzen hasiko naiz.
Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Udazkeneko eguna izanik zuhaitzen hostoen koloreetaz blaitzeko aukera izango da txango honetan zehar, bereziki Olloko ibarrera ematen duten guneetan.
Elizatik abiatu eta herriko goiko parterantz bideratu beharko naiz, bertan dagoen pistatik mendira hurbiltzeko. Saldiseko haitzen magaletik ibiliko naiz, basoan zehar, aurreneko zati honetan.
Txurregi |
Herriaren goiko partean langa bat gainditu beharra dago eta zuzen, goiko pistatik segi ere.
Herritik abiatzen den pista |
Bihurgune baten ostean pista eskuinetik utzi beharko dugu Saldiseko Haitzetako magaletik haitzetara gerturatzeko.
Ipar Mendebalderako norantza jarraituko beharko da, Haitzen erdi partera iriti ahal izateko.
Saldiseko haitzetara gerturatzean, ezkerretik eta haitzen azpitik gorantz doan bidexkatik jarraitu beharko da. Eremu honetan saiak egoten ohi dira eta ez maiz nahiko gertutik behatzeko aukera izaten da.
Haitzen azpira iritsi eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko da.
Haitza ezberdinak ikusgai izango dira. Berez Saldiseko Haitzak pluralean izendatzea egokia da. Horietariko batzuetara igo edo gerturatzeko aukera izango da.
Altuera irabaziz jarraitu eta tarteka Pirinioetako ikuspegi ederretaz gozatzeko beta izango dut.
Haitz ezberdinetara gerturatzeko aukera izango da. Behatoki natural bereziak dira. Kontutan izan ere Iruñatik gertu egon arren, beheko eremu hau ez dela soberan bisitatuta eta horregatik saien behatoki ezberdinak ikusgai izango direla.
Behatoki ederrak bisitatzeko aukera izango da.
Bertatik Gadañoko gaztelua eta bere eremu estrategikoaz jabetzeko aukera paregabea dago.
Ibilbide honetan Garañoko gazteluaren informazioa irakurgai dago.
Pista eskuinetik utzi eta bidetik igotzen segi |
Iruñerria ikusgai |
Iruñerria eta bere gibelean Pirinioak |
Saldiseko Haitzak |
Iruñerria agi ilunen artean |
Iruñako auzo bat eta Pirinioen xehetasuna |
Ezkerreko bidexkatik segi |
Haitz batzuk |
Haitzak eta Txurregi hodeiez inguraturik |
Saia |
Beheko haitzak eta Txurregi eta Gaztelu |
Pirinioak |
Aurreneko haitzen behatokira gerturatzen |
Haitzak |
Olloko haranerako basoa eta haitzak |
Haitzek osaturiko mendi erpina. |
Haitzen bertze aldeko amildegia |
Aurreneko haitzak eta Gaztelu |
Bertatik Gadañoko gaztelua eta bere eremu estrategikoaz jabetzeko aukera paregabea dago.
Garañoko gaztelua |
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/12/garanoko-gaztelua-beasoainetik.html
Aurrera segi eta bertze behatoki natural batetara hurbiltzeko aukera izango da. Kasu honetan bi haitzen arteko mozketa natural batetara.
Gorago jarraitu eta bertze behatoki batetara aterako gara. Oraingoan ere bertze ebakidura bitxi batek sortua.
Behatokitik atera eta aldapan gora segi, oraingoan Saldiseko Haitzen tontor nagusira iristeko.
Haitzetatik basoaren xehetasuna
Saldiseko Haitzen tontorra, haitz txikitxo bat da, aurreko haitzekin alderatuz behintzat. Bertan bi estratoak bereiztuagoak daudelako eta behekoak amildegi edo horma nagusiak bai ditu.
Tontorretik aurrera segi eta mendi lepotxo batetara iritsiko naiz. Mortxe eta haitzen artekoa. Zuzen igotzen segi aurreneko mendiko tontorrera iristeko.
Tontorrean hamarretakoa hartu eta gero, berriz ere aurreko mendi-lepora jaitis eta oraingoan eskuinetik eta GR-aren markak jarraituz jaisten hasiko naiz.
Bidea pista batetan bilakatuko da eta bihurgune batean GR-tik banatu beharra dago, pistatik, ezke aldetik eta hesia gainditu gaber jarraitzeko.
Pistatik Pirinioak ere ederrak ikusten dira.
Haitzen gibel aldea bertze behatoki batetarik |
Behatokia |
Artetako ur-sorburua |
Haitz batetara igotzerik bada |
Bertze magalean dagoen haitz soltea |
Xehetasuna |
Behatokia |
Haitzak |
Ollo, Artetako emariarekin |
Saldiseko Haitzak |
Basoa |
Saldiseko Haitzen tontorretik |
Olloko ibarra tontorretik |
Olloko ibarra tontorretik |
Mortxe mendiko azken magala |
Mortxe |
Iruñerria Mortxetik |
Buzoia |
Erpin geodesikoa |
Mortxetik |
Bidea pista batetan bilakatuko da eta bihurgune batean GR-tik banatu beharra dago, pistatik, ezke aldetik eta hesia gainditu gaber jarraitzeko.
Pistatik jaisten jarraitu |
Pirinioak |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina