Ezkaba mendirako ibilbidea. Gaurkoan denbora gutxi izanda Berriozar herri zaharrera bizikletaz gerturatuko naiz, bertatik bertze igoera ezberdin bat burutuz. Ezkaba mendira igotzeko hainbat bide dago, gaurkoan ohikoenak diren batzuren aldagai bat osatu dut gotorlekura iristeko.
Donibanetik abitu eta Plazaola tren zaharraren bidera jaitsiko naiz. Tunela igaro eta Arga ibaian dagoen trenbide zaharraren zubitik bertze ertzera igarotzeko.
Arga ibaia
Arga
Tren bidearen bidetik jarraituz Berriozarrera iritsiko naiz eta ikastola eta eskola dagoen tokian errepidea hartu eta Berriozar herri zaharreko harraska dagoen tokiraino iritsiko naiz bizikletaz. Han bizikleta giltzatu eta ibiltzen hasiko naiz.
Berriozar herriko harraska
Aurreneko bisita, herri zaharreko ituri eta harraska ederrera izango da. Eta bertatik igoera hasiko da.
Iturria
Ezkaba mendira igotzeko hamaika bide dago. Gaurkoan bide ezberdin batetatik igotzeko asmoarekin etorri naiz.
Harraska eta bizikleta uzteko tokia
Herriko goiko partera gerturatu eta ezkerreko pista hartuko dut igotzen jarraitzeko.
Herritik ateratzen
Aurreneko bihurgunean bidegurutze bat dago. Igotzeko zuzen jarraituko dut. Aizoian aldera eramaten duena, militarren eremuaren goiko partetik.
Zuzen bidea jarraitu
Ezkaba mendiko magaletik eta hasieran altuera gehiegi irabazi gabe jarraituko dut.
Ezkaba mendiko magalak
Aizoainera doan bidea utzi eta eskuinetik igotzen jarraitu, bide zabalagoa da.
Bide zabalagotik igotzen segi
Aurrerago ezkerreko bidexka bat hartu beharko da
Bide horretatik gora segi eta pistara atera aurretik erakin baten aurriak ikusgai izango dira.
Eraikinaren aurriak
Apur bat gorago pistara aterako gara.
Pistatik ezkerretara begiratuz gorantz doan bidea ikusiko da. Bertatik segi.
Bide honetatik igotzen segi
Bidea zabalagoa egingo da eta momentu batean eskuinetik sua ekiditzeko lerrora iritsiko gara. Bertatik igotzen jarraituko dut.
Bertatik igotzen segi
Aurrerago bertze pista batetara aterako naiz. Oraingoan apur bat ezkerretara bide bat gorantz jarraitu beharko da.
Pista
Bidexkatik gora segi
Bidea, berriz ere sua ekiditzeko lerrora aterako da eta gaurkoan bidea jarraitu ordez, zuzen bertatik igoko naiz.
Zuzen bertatik
Bidearen bidegurutzea
Igoera zuzena eta zuhaitzik ez duenez, ikuspegiak zabalagoak izango dira.
Sua ekiditeko lerroa
Gorago, bidearekin bat egingo dut, era azken zatia pista estutik gora egingo da.
Bidegurutzea
Honela Ezkaba mendiko goiko partera aterako naiz, hots, aparkalekura.
Ezkabatik
Panoramika Ezkabatik
Jaisteko bide bera jarraitu, baina oraingoan bidetik egingo dut. Beraz bidegurutzera iritsi eta eskuinetik metro gutxi batzuk, aurreneko bidegurutzean eskuinetik jaisteko.
Beherago pistara atera eta hau gurutzatzu, jaisten jarraitu.
Bide nagusi hau segituz jaistziko naiz.
Soroetara iritsi eta beheko partean ezkerreko bide zabalagoa jarraituko dut.
Ereindutako eremua
Bide zabalagoa ezkerretatik segi
Azkenik pistara atera eta eskuinetik herrira iritsiko naiz.
Harraskara jo eta bizikleta hartuko dut Donibanera itzultzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina