2023(e)ko abuztuaren 22(a), asteartea

Goñitik Leziza eta Trekua zirkularra

Goñi herritik abiatuta ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Urtearen hasiera ospatzeko ibilbide goiztiak bat emateko modurik hobeagorik al da urteari abia emateko? San Miguel baselizara gerturatu eta handi Goñiko mendaterantz abiatuko naiz, bertatik Andian barneratzeko eta Lezitza tontorrera igotzeko. Itzulera aldiz, Euskal Herriko erdigune geografikotik Treku mendira arte eta ondoren bordetara jaitsi eta basotik ibilbide zirkularra burutzeko.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Leziza EH erdigune Treku ibilbide zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai

Altimetria
Goñi herrira gerturatuko naiz berriz ere andia mendilerrotik ibilbide zirkular bat osatzeko. Mendilerro honek paisai ederrak eskaintzen dizkigu beti eta Iruñatik gertu dagoenez maiz gerturatu izaten gara eremu hau bisitatzeko eta inoiz ez digu huts egiten. Batetik hasierako basoa eta ondoren gailurretara gerturatzean abeltzain paisaia eta kareharriak sorturiko forma eta egitura ezberdinak.
Goñi herria
Gaurkoan kondairak dioenaren arabera, Goñiko Teodosioren etxea izandako eremuaren parean kotxea utzi eta botak jantsi, motxila prestatu eta ibiltzen hasiko naiz.
Auñamendi entziklopediatik bildutako informazioa:
"San Miguel Aralarkoan (Nafarroa) dagoen santutegiarekin lotzen den pertsonaia ospetsua, haren sortzailea dela esan ohi baita. Hari lotutako elezaharrak garai barrokoan du jatorria (XVII. eta XVIII. mendeak). Hala ere, pertsonaia kokatzeko testuinguru historikora jotzen badugu (besteak beste, Francisco Navarro Villosladaren Amaya y los vascos en el siglo VIII -1879 -izeneko eleberrian agertzen da), VIII. mendera arte egin behar dugu atzera, arabiarrek Espainia konkistatu zuten garaia eta, gerora, Pirinioetako haranetan konkistaren aurrean izandako altxamendua gogoan hartuz."
Teodosio de Goñiren oroigarria
Aralarko kapilauren arabera Teodosio de Goñi García Arnault de Goñi izan zitekeen seguruenik, herriaren laguntzaz santutegia berreraikitzea bultzatu zuen zalduna.
Eliza berritik gora jarraituko dut, eliza zaharrera iristeko.
Eliza berria


Herriko goiko partean eliza zaharra dago, bere oinetatik, ezkerretara pista bat abiatu egiten da. Handik igotzen jarraitu beharko da.
Eliza zaharra
Pistaren hasieran hesi bat dago. Hau gainditu eta zuzen jarraitu beharko da, bide zaharretik baina egun gehiegi erabiltzen ez direnak.
Hesia gainditu eta zuzen
Metro gutxi aurrerago langa bat edo metalezko atea topatuko dugu, Hau gainditu eta zuzen igotzen segi.
Langa
Bidea aurrera segi eta bertze hesi bat topatuko dugu. Hau ere gainditu eta zuzen igotzen jarraitu. Eskuineko magaletik gora errepide zaharrarekin bat egin arte.
Hesia gainditu
Bidea estutu egiten da eta aurrerago harrisko horma bat topatuko dut. Hau gainditu eta sasiak ekidituz, magaletik gora egin errepide zaharrarekin bat egiteko.
Horma gainditu eta zuzen pistarekin bat egin arte

Azkenean errepide zaharra edo baselizara daraman pistara aterako gara. Hau zuzen eta igoeran jarraitu beharko da.
Pistatik ezkerretara igotzen segi
Errepidetxoa akitzen den tokian San Miguel baseliza topatuko dut.
Baseliza
Baseliza honen kondaira Teodosiokoarekin lotzen omen du tradizioak ere:
"Laburbilduz, Goñiko zaldunaren elezaharrak Goñin (Nafarroan, Andiako mendilerroaren alboan kokatutako haranean) jaiotako antzinako noble baten istorioa kontatzen du. Horren arabera, zaldunak gerrara jo zuen etxean emazte gaztea eta guraso zaharrak utziz. Behinola, borrokaldi batetik itzultzen ari zela, Errotabidea izeneko gunean, Goñi herritik hurbil, gerlariak ermitauz mozorrotutako deabru batekin egin zuen topo eta hark emazteak mirabearekin engainatzen zuela esan zion. Sumindurik, zalduna iluntzean iritsi zen etxera, eta bere ohean bi pertsona zeudela ikusita, hil egin zituen, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Gerlaria kalera irten eta emaztea elizatik itzultzen ari zela ikusi zuen. Orduan ohartu zen egindakoaz. Ikaratuta eta damututa, Erromara bidaiatu zuen guraso-hiltzaileak, aita santuaren absoluzioa eskatzeko. Hark aberria, etxea eta emaztea utzi eta mendien bakardadean barna ia biluzik erromesaldia egitea jarri zion penitentzia modura, gorputzera atxikita zituen kateak hautsi arte. Azkenik, Aralar mendian apurtu ziren kateak. Dena den, horren aurretik Pagadi mendian, Goñi herritik hurbil, kate-maila bat hautsi zen mirariz. Bertan eraiki zuen Teodosiok San Miguelen ohorezko lehen tenplua, oraindik bertan ikus daitekeena."
San Miguel baselizaren atea
Baselizatik gora jarraitu pista eta mendilepo batetara iritsiko gara. Bertan metalezko atea edo langa dago. Hu gainditu eta eskuinetik, hesiaren aldamenetik jarraitu.
Langa

Hesia gainditu eta eskuinetik segi

Basoa

Panoramika basoan

Pista bukatzen den tokian bidexka bat jarraitu beharko da, basotik gorago dagoen bide zabalera ateratzeko.
Bide zabalera iristean eskuinetik gora
Bide zabalera atera eta eskuinetik igotzen jarraitu. Apur bat gorago eta hesira iritsi aurretik, ezker aldean trikuharri bat bisitatzerik dago.
Toki batzutan azken elurtearen arrastoak ikusgai izango dira.
Goñiko Trekua trikuharria
Goñiko Trekua trikuharritik ikuspegi zabalak izango dira. Trikuharria bisitatu eta hesirantz jo, hau gaindituz ezkerretik igotzen jarraitzeko.
Goñiko Trekua trikuharria

Panoramika Goñiko Trekua trikuharritik

Iruñerria lainoz inguraturik

Hesia garaitu eta ezkerretek mendi erpinera jo beharko da.
Elordia eta Arrasaundi mendien arteko lepora iritsi eta bertatik Andiako ikuspegi zabalak izango ditugu
Panoramika mendilepotik
Lepotik beherantz abiatu beharko gara ibilbidea jarraitzeko.
Elordia mendia

Leziza eta Beriain

Arrasaundi aldera

Iruñerria eta Pirinioak

Beriain
Beherago hesi batetara iritsiko gara. Hau gainditzeko ataka bat topatuko dugu.
Ataka
Hesia gainditu eta zuzen jarraitu Andiako pistara atera arte.
Peñablanca

Pistara iritsi eta eskuinetik baltsarantz bideratu.
Leziza, Beriain eta pista

Zuloako baltsa

Leziza eta Beriain
Pistatik metro batzuk jarraitu eta Leziza mendiko magean, ezkerretatik pista utzi.
Pista utzi eta ezkerretatik jarraitu

Leziza
Leziza mendiko haitzak ikusgai izango ditugu. Harantz bideratzeko bidexka bat jarraitu beharko da.
Bidetxotik Leziza mendirantz
Leziza mendira iritsi eta bertako ikuspegi zabaletaz gozatzeko aukera izango da. Ez da oso mendi bisitatua, Beriain mendiak itzala egiten bai dio, baina merezi duen tontorra da.
Panoramika Lezizatik

Pirinioak Lezizara iristean

Lezizako tontor nagusia eta bere gibelean Beraian

Tontorren xehetasuna
Tontor garainera iristeko itzuli txikia eman beharko dugu, amildegia ekiditzeko.
Leziza



Panoramika tontorretik

Panoramika tontorretik

Pirinioak
Tontorretik beherantz egin beharko da Iparraldeko magaletik Euskal Herriko erdigune geografikora iristeko. Hau dolinatxo batean dagoenez, ezagutzen ez bada, erne egon beharra dago, bertzela konturatu gabe gainditu daiteke.
Lezizako magala

EH erdigune geografikoa

EH erdigune geografikoa

EH erdigune geografikoa

EH erdigune geografikoa
Eskuinetik bidetxo batetatik jarraitu, pista nagusiarekin bat egin arte. 
Pista nagusirantz

Txurregi eta Pirinioak
Baltsa baten aldamenetik igarotzen da pista.
Baltsa
Pistatik segi Trekua mendia ikusi arte. Bihurgune batean, pista utzi beharko da zuzen bide batetatik jarraitzeko.
Pista utzi eta zuzen jarraitu



Treku mendiko erpinera aterako gara bide honetatik eta azken txanpa, hesiaren aldamenetik burutu beharko dugu tontorrera iristeko.

Hesitik tontorrera bideratu

Treku edo Goñiko Gaineko borda zaharren aurriak
Tontor honetatik ere ikuspegi zabal ederrak ditugu.
Trekutik
Tontorrean bereab, hesiaren bertze aldera igarotzeko pasbidetxo bat dugu.

Treku

Treku

Treku

Panoramika Trekutik

Panoramika Trekutik
Tontorraren alde honetatik jaitsiko gara borden aurrietara.
Elurra tontorrean

Goñiko borden aurriak



Bordak

Treku mendiko tontorra bordetatik


Bordak


Hesia gainditu gabe, mendi magaletik beherantz jarraitu beharko da.
Iruñerria

Magaletik jaitsi eta erne egon, metro batzuren ostean, eskuinetik bidetxo bat abiatzen bai da eta basorantz eramango gaituen bide hau jarraitu beharko delako.
Eskuineko bidea hartu beharra dago bidegurutze honetan

Bidea basoan murgilduko gaitu eta jaitsiera eroso eta polita izango dugu.
Basoa

Puntu honetan borda zahar batzuren aurrien paretik igaroko gara.
Borden aurriak
Azkenean pista zabalago baten bidegurutzera iritsiko gara. Oraingoan eskuinetik jo beharko dugularik.
Pistara atera eta eskuinetik zelaia inguratuz
Aurrerago metalezko atea topatuko dugu. Hau gainditu eta zuzen segi, errepide zaharrarekin bat egin arte.
Langa
Pista edo errepide zaharrera iritsi eta ezkerretik jaitsiko gara Goñira iristeko.
Pistatik ezkerretatik Goñira jaitsi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina