Petretxema mendira neguko igoera Linzatik aterata. 13 kilometro pasatxo eta mila metroko desnibela baina apur bat gehiagoko ibilbide lineala da. Hasieratik izotza izango da mendian beraz kranpoiak paratu beharko dira aurreneko maldei aurre egiteko. Eguraldi zoragarriko eguna baina hotz nabarmenekoa eta beti ere neguko txangoetan bezala, zenbait tokietan tentuz ibili beharra dago nahiz eta zailtasun gehiegirik izan ez, izotza oso gogorra dagoenean beti tentuz ibili beharra dago. Neguan eta elurretan egindako ibilbidea izanik, igoera normalean baino zuzenagoa egiten ohi da, beraz traka udan jarraitzekotan apikan bidea ez da betiko tokietatik izango.
Goizean goiz Linzara iritsiko naiz, egunsentiarekin ibiltzen hasteko. Neguan izotza hartzea gomendagarria izaten da, bertzelakoan urratsa egin behar delako eta elurra biguntzerakoan ahalegin handiagoa egin behar delako ibiltzerakoan.
Linzako aparkalekua
Material guztia prestatu eta aurrenekoz Linzako aterpearen aurretik igaroko naiz.
Linzako aterpea
Aterpea gainditu eta errekatxoaren gaineko zubia igaro eta kranpoiak jartzeko unea iritsi da. Gaur elurra oso hormatuta dago.
Zubia igaro eta kranpoiak paratu
Errekatxoa
Kranpoiak paratuko ditudan tokian zutoinak norantza ezberdinak adierazten ditu. Gaurkoan Linzolako Pakizaren magaletik goiti jo beharko dugu, mendi lepora iristeko.
Zutoina eta Linzolako Pakiza
Egunsentia da eta poliki poliki mendi tontorrak eguzkiz argitu egiten dira.
Maze edo Txamantxoia mendia
Linzako harana
Ibilbidea oso ongi markaturik dago eta magaletik gora doa.
Ezkaurre
Gaur autobus bat ere etorri da eta beraz mendigoizale talde batekin batera igotzen hasiko naiz.
Atxerito
Tarte baten ostean cubilar de Petretxema harantxora iritsiko naiz. Bertan iturri eta errekatxo bat dago.
Linzolako Pakiza
Cubilar de Petretxema
Cubilar de Petretxema
Cubilar de Petretxema eta Ezkaurre
Atxerito
Cubilarrretik malda handiago batzuk izango ditugu altuera irabazteko.
Sarrioa
Altuera irabazi eta eguzkiak mendia argitzen joango da.
Eguzkia mendien gainetik ateratzen
Poliki poliki Linzolako Pakizaren magaletik gora igotzen jarraitu beharko da.
Mendi lepora iristear
Mendilepoa
Azkenik Linzolako Pakizako mendilepora iritsiko naiz.
Linzako mendilepotik
Hiru Erregeen Mahai
Budogia
Petretxema
Solana aldera jaisten hasi eta segituan eskuin aldetik jo beharko dut, Petretxema mendira gerturatzeko.
Hiru Erregeen Mahai
Solana alderako jaitsiera
La Solana
Budogia
Hiru Erregeen Mahai
Atxerito
Eskuin aldetik harantxo batetatik igotzen jarraitu beharko da altuera irabazteko.
Horma disdiratxua
Horma
Gorago apurtxo bat ezkerretik gerturatuko naiz Petretxema mendi erpinerantz,
Hiru Erregeen Mahai
Mendi erpinera gerturatzean haizeak gogoz astindu egiten nau eta hotz sentsazioa nabaria da.
Petretxemako mendi erpina
Mendi erpina luzetxoa da baina malda handiegirik ez duenez eta ikuspegiak zoragarriak dituenez, edonora begiratuta, lasaitasunez osatzen da.
Petretxema mendi erpina
Tontor aldera
Punta Aguerri
Atxerito
Poliki poliki tontorrera iritsiko naiz. Haizea eta hotza egiten badu ere, eguzkiak laguntzen du igoera nekagarria ez izaten.
Petretxemako tontorra
Petretxematik
Hiru Erregeen Mahai
Azkenean tontorrera iritsi eta motxila kendurik, paiasiaz gozatzeko aukera izango da. Tontor honek gainera berezitasun bat du, aldamenean Ansabereko haitzaren gailur garaiagoa duela baina bien artean paretak daudenez ezin hara pasa, eskalatzen ez bada.
Panoramika Petretxematik
Panoramika Petretxematik
Petretxematik
Ansabere
Ansabere
Petretxematik
Buzoia
Ansabere
Ansabere
Petretxematik
Petretxematik
Tarte batez paisaiaz gozatu eta argazki batzuk egin ondoren, berriz ere motxila paratu eta itzultzen hasi beharko dut, tenperatura nahiko baxua delako eta haizeak laguntzen ez duelako ere.
Erpinetik beherantz
Itzultzeko bide bera jarraitu beharra dago, beraz lainorik ezean ez da eragozpenik bidea jarraitzeko.
Erpinetik
Haranera iritsi eta haizeaz babezturik, berriz ere paisaiaz gozatzeko tartetxoak izango dira.
Petretxema
Petretxema haranetik
Petretxema
Panoramika haranetik, La Solanara iritsi aurretik
Azkenean berriz ere mendilepora iritsiko naiz eta bertatik Linzako harana ikusiko da.
Txamantxoia
Panoramika mendilepotik
Txamantxoia
Txamantxoia
Atxerito
Cubilar de Petretxemara jaisteko aldapa malkartsu batzuk dira eta kontuz ibili beharra dago, baina kranpoiekin erraz jaisterik izango da.
Cubilar de Petretxematik ateratzean
Azken aldapei aurre egin eta Linzara iritsiko naiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina