2023(e)ko abuztuaren 18(a), ostirala

Uitzitik 8 tontor

Uitzi herritik atera eta inguruko zortzi tontor edo mendi bisitatuko ditugu ibilbide zirkular polit honetan zehar. Mendi garaiak ez diren arren, basoz inguraturik gehienak, eremu eder hau ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute. Tontor asko diren arren, altuera parekoak dira eta beraz 600 metro baina apur gehiagoko desnibela bertzerik ez du txangoak.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea Uitzitik zirkularra

Ibilbidea 3 D formatuan ikusgai

Altimetria
Uitzi herrira gerturatu eta errepidearen aldameneko aparkaleku batean kotxea utzi eta ibilbidea bertatik hasiko dugu.
Uitzi herriaren inguruko informazioa jaso nahi bada https://www.larraun.eus/uitzi/ begiratu.
Udalerri honetatik Plazaolako trena igarotzen zen eta beraz, Iruña eta Donostia elkartzen zituen bidetik gertu izatean hiri biekin harreman estuak zituen.
Errepidetik beherantz abiatuko gara aparkalekutik
Errepidetik beretik, Iruñarako norantzan ibiltzen abiatuko gara, segituan pista batetatik herria uzteko.
Errepidea eta aparkalekua

Uitzi herriko etxe batzuk
Herri honetako indiano baten etxea nabarmendu izan zen herrian, bertze, Osanbela etxea. Ameriketatik irabazitakoarekin herrira itzuli eta etxea. Uitziko Osambela etxeak familia bereko hainbat belaunaldi ezagutu ditu, eta horien jabeek abizenak izan zituzten: Osambela, Iriarte, Astiz eta, azkenik, Iráizoz. Familia honen jatorriari buruz ezagutzen den daturik zaharrena XVI. mendearen amaierakoa da, Martín Arano de Osambelarekin, zeinaren deitura Osambela etxeari lotuta egon baitzen XVII. mendearen erdialdera arte. Une horretan, María Eulalia de Osambela eta Juan Pablo de Iriarte ezkondu zirenean, azken hori sartu zen abizen nagusi gisa.

José Mariano de Iriarte Osambelak (Cadizen hil zen, 1880an) haurrentzako eskola bat eta neskatoentzako beste bat sortu zituen Uitziko bere jaioterrian, 1877ko otsailaren 22an Cadizen egindako idazkera baten bidez, auzotarren oinarrizko irakaskuntza erlijioso eta literarioa errazteko asmoz.

Errege artxiboan hainbat dokumentu daude ikusgai etxe honetakoak eta Nafarraoko Museo Etnologikoan Ameriketatik ekarritako kofreak eta bertze hainbat bitxikeri ere bildurik ditugu. Horien artean kutxa berezi batzuk nabarmenduko nituzke.

Metro gutxi errepidetik egin eta gero, eskuineko pista batetatik igotzen hasiko gara, mendiruntz.

Eskuineko pistatik errepidea utzi
Pista honetatik metro gutxi ibili eta eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
Zuzen pistatik

Segituan pista nagusia utzi eta eskuinetik, bide zahar batetatik gora jarraituko dugu.
Eskuinetik bide zaharretik jo

Bide zaharrean

Inguruko mendien ikuspegia

Apurtxo bat gorago pista batetara aterako gara. Oraingoan ezkerretatik jo beharko dugu.
Pistatik ezkerretara

Metro gutxi batzuk aurrerago, bidegurutze batetara iritsi eta eskuineko pistatik jarraitu.
Eskuineko pistatik beherantz egin

Borda batzuk ikusterakoan, berriz ere eskuineko pistatik borden goiko partera bideratzen den pistatik jarraitu.
Eskuinetik
Pista honek mendi lepo batetara iritsiko da. Hesia bukatzen den puntuan, ezkerretik Hirumuga mendiko magaletik goitik jarraitu beharko dugu, basoan barneratuz.

Mendi lepotxora iristean ezkerretara

Hesitik ezkerretatik basorantz


Hirumugako magaletik Atume mendiko tontorra. Gerora igo beharreko aldapa ikusgai delarik.
Atume mendia


Bidexka batetatik eta basoren erditik Hirumuga mendiko tontorrera iritsiko gara.
Hirumuga

Hirumuga menditik

Hirumuga menditik
Hirumuga mendia autobidearen goiko partean da eta bertatik Maioetako ikuspegi ederrak izango ditugu, ondorengo tontorretatik bezala.
Hirumuga menditik

Hirumuga menditik panoramika
Hirumuga mendiko erpinetik Atume mendi arteko leporantz jaisten jarraituko dugu, basotik ateratzeko.
Hirumuga menditik


Hirumugako tontorra

Tontorrean



Tontorrean

Panoramika

Mendi erpinetik beherantz jarraitu, ikuspegi ederretaz gozatuz.

Maioetako Balerdi eta Oakorri

Maioetan oraindik elur zatiak ikusgai





Basotik irten eta Epele mendiko magaletatik gora, zuzenean segi beharko da.
Hirumuga Epeleko magaletik

Magalean

Ardiak
Aldaparen ostean tontorrera iritsiko gara eta bertan Epele mendiko buzoia eta erpin geodesikoa izango ditugu. Tontor hau basotik soil denez, ikuspegiak aurreko tontorretik baina zabalagoak izango ditugu.
Epele mendia

Epele mendiko erpin geodesikoan


Epeletik

Epele mendiko erpinetik aurrera segi bertze tontor batetara iristeko.
Maioak

Panoramika Epeletik


Meregelu mendia izango da gure ondorengo tontorra.
Mergelu ezkerretara



mendiko erpinetik



mendi erpinean

Mergelutik, mendi erpinetik aurrera segi. Gure ezkerretara autobidea ikusgai izango dugularik.


Mergelu

Mergelu mendian

Mendi erpinetik aurrera jarraitu, basoan murgilduz eta altuera galtzen.
Basoan





Aurrerago hesiaren bertze aldera igaro beharko dugu.
Hesia igaro



Apurtxo bat aurrerago leze baten sarrera ikusgai da.
Basotik igotzen segi eta Ollarmendira iritsiko gara. Oraingoan zuhaitzez inguruaturik denez, ikuspegiak ez dira zabalak izango, soilik neguan.
Ollarmendi




Basotik jarraitu beharko dugu Eraso mendiko tontorrera iristeko.
Eraso mendia


Eraso mendian

Ersotik zuzen jaitsi eta hesi bat topatuko dugu. Atakara gerturatu eta bertze aldera igaro.

Ataka
Apur bat aurrerago bertze ataka bat topatuko dugu.
Bertze etaka
Azken ataka gainditu eta ezkerretik pista batetara pasako gara.
Goldanburu trikuharrira iritsiko gara
Goldanburu trikuharria
Pistatik aurrera egin metalezko ate bat topatu arte. 
Ezkerretara dagoen metalezko atea gainditu eta zelaitik gorat egin.
Metalezko atea

Artaldea

Zelaiaren bertze aldean langa bat izango dugu hesia gainditzeko.
Hesia gainditu
Zuzen jarraitu Mugarriberrira iristeko bertan tontor inguruan bertze trikuharri bat dago
Mugarriberri
Aurrera segi eta ataka batetara iritsiko gara, hesia gainditu ahal izateko.
Ataka

Atakan
Zuzen basotik jaisten jarraitu Uitziko mendatera eta errepidera iristeko.
Gorritira daraman errrepidea

Errepidea zeharkatu eta zuzen segi
Aurrerago pista batetara aterako gara eta bertatik igoera errazean Guratz mendiko tontorrera iritsiko gara.
Guratz mendia

Guratz mendiko erpin geodesikoa



Panoramika Guratzetik
Bertan bokata hartuko dugu, baina neguan gaudenez haizea altxatu eta hotz egingo du.


Maioak Guratz menditik

Maioen xehetasuna





Guratz mendiko bertze magaletik jaisten jarraitu beharko dugu.

Bideak Leitzara daraman errepidera aterako gaitu
Errepidea gurutzatu eta bertze aldetik abiatzen den pistatik aurrera egin beharko dugu.
Uitziko mendatea Leitzara daraman errepidea
Errepidearen bertze aldeko pistatik
Pistatik langa edo metalezko ate batetara iritsiko gara. Hau gainditu eta segituan eskuinetik jaisten den pista hartu beharko dugu berriz ere Uitzira iristeko.
Metalezko atea gainditu eta eskuinetik beherantz

Eskuineko pistatik beherantz segi
Aurrerago bertze ataka batetatik hesia gainditu eta zuzen segi.
Ataka

Uitzi herrira iristean
Uitzi herrira iritsiko gara ibilbideari amaiera emanik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina