2023(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Moncayo

Moncayo mendira igoera zirkular bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Neguko txango honetan Santutegia baino lehenagoko aparkalekutik abiatuko naiz, Paslobos edo Gaztelako mendatetik Moncayo mendiko Mendebaldeko magaletik tontorrera iristeko. Tontor honetatik Alto Collado de Piedrasera joan eta berriz apurtxo bat atzera eginik Santutegirako bide normaletik jaitsiz, honela ibilbidea zirkularra osatzeko. 10 kilometro pasatxo eta 800 metrotik gorako desnibela duen txangoa izango da. Beti bezala neguan mendira joatean garenean, arropa nahikoa eta kranpoiak eta abar eramatea ezin bertzekoa izaten da.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Moncayorako ibilbide zirkularra
Ibilbidea 3 D formatuan

Txangoaraen altimetria
Neguko egun honetan goiko aparkalekura igotzeko zenbait komeria izango ditut haizeak elurra zenbait tokietan metatu izan duelako eta basoan pista elurrez dagoelako. Hala ere trafikorik gabeko orduak direnez ez naiz inorekin gurutzatu. 
Goiko aparkalekua
Aparkalekuan mendiko materiala prestatu eta goizean goiz ibilbidearekin hasiko naiz. Santutegira daraman pista ezkerretara utzi eta mendi magalean, basotik igotzen hasten den bidetxo bat hartuko dut.
Igoerako pista elurrez eztalia
Aparkalekuaren bukaeran zutoina eta norantza adierazten duten informazio oholak daude. Eskailera horietatik igo beharko dut.
Informazioa eta eskailerak

Haya Secako aparkalekua
Bidea basotik, Haya Secarantz bideratu egiten da. Gaurkoan hotz nabaria denez, zenbait tokitan horma topatuko dut eta zatitxo batzuk kontuz gainditu beharko dira, ura urtu berriz izozterakoan arras irristakorra bai dago.
Bidea basoan barna

Altuera irabazi eta ikuspegi zabalak
Zuhaitzen artean ikuspegi zabala izaten da. Kontutan izan Moncayo mendia bi mila metrotik gorako tontor isolatua dela eta Ebroko harana alde batera duela, beraz Pirinioak bitarte ez dago bertze mendilerorik ikuspegia ekiditen duenik.
Panoramika

Bidea guztiz hormaturik
Hotzak egitura bereziak eskaintzen ditu landaredian osaturiko hormarekin.
Hormaren xehetasuna
Apur bat igota, Moncayo mendiko ipar magalera igaroko gara eta basotik ateratzean harritza bat zeharkatu beharko da. Gaurkoan izotzaz eta elurrez estalirik dagoena.
Haya Seca

Haya Secako bidea

Beheko herri baten xehetasuna

Panoramika Haya Secan

Izotzak osaturiko formak

Landaredi hormatuta
Poliki poliki aurrera egin eta tartetxo batzuetan eguzkiak magala argitu egiten du.
Peña Negrilla

Elur zatiak ere izango dira bidea estaltzen

Eguzkia Moncayotik goiti

Ilargia oraindik ikusgai

Panoramika Haya Secatik

Apur bat aurrerago, berriz ere basotxo batean sartu eta bertan borda baten aurriak ikusgai izango dira.
Bordaren aurriak

Pinadia zeharkatu eta Peña Negrillaren haranera aterako naiz. Bertan bidegurutzea izango da. Ezkerretik igotzen jarraitu beharko delarik.
Pinadia eta Peña Negrilla
Bidegurutzean harri multzo handi bat topatuko da.
Ezkerretik igotzen segi
 Barranco de Agramonte o Castillatik igotzen jarraitu beharko da Castilla mendilepora iristeko.
Barranco de Agramonte o Castilla
Mendilepora gerturatzean eguzkiak eremu hau ere argituko du.
Castillako mendilepoa
Castillako mendilepoa

Peña Negrilla mendilepotik

Moncayo mendilepotik
Mendilepora iritsi eta Moncayoko magaletik goiti jarraitu beharko da igoeraren ezkerretik, bide argi batetatik.
Panoramika Castilla mendilepotik
Bide argi batetatik Moncayoko magaletik gora jarraitu beharko da. Poliki poliki altuera irabaziz.
Peña Negrilla

Bidea magaletik gora

Peña Negrilla
Inguruko mendi guztietatik gorago izatean, ikuspegi arras zabalak eskainiko dizkigu eremu honek.
Goiko aldeko Colludillo trokako elurra
Azkenean tontor aldera iritsiko naiz. Goiko partea nahiko laua da eta horregatik haizeak gogoz astindu egiten du eta bertan elur gutxi izango da.
Moncayora iristean

Erpin geodesikoa
Moncayo edo San Miguel Espainiako Zaragoza (Aragoi) eta Soria (Gaztela eta Leon) probintzien artean dagoen iberiar sistemako mendi bat da. Itsas mailatik 2315 metrora dago. Iberiar sistemako gailurrik gorena da, eta iberiar penintsulako tontorrik garrantzitsuenetako bat, baita Zaragozako eta Soriako tontorrik garaiena ere. Mendiaren zati bat, Aragoiko isurialdean, Moncayoko parke naturalaren zati da.
Moncayotik

Moncayo
Tontorraren aldamenean ama virjinaren oroigarria dago
Oroigarria


Tontorra
Moncayotik

Moncayotik

Moncayo

Pirinioak Moncayotik

Moncayo

Tontorrean zerbait jan eta argazki batzuk egin ondoren, aurrera jarraituko dut, oraingoan bai tontorreko elurretik beherantz.
San Juan tontorra

Moncayo

Moncayo San Juan menditik
San Juan tontorrera iritsi eta mendi erpinetik jarraituko dut.
Moncayo
Mendi erpina elurrik gabe izango da hemendik aurrera. 
Alto Collado de las Piedras
Aurrera jarraitu eta San Juan eta Alto Collado de las Piedras arteko mendilepora iritsiko naiz. Geroago bertatik jaitsi beharko dut Santutegirako bidea bertan dago eta.
Mendilepoa

Mendilepoko oroigarria
Gaurkoan aurrera jarraituko dut Alto Collado de las Piedras tontorrera iristeko. bertan haize gutxiago egingo duelakoan eta han bazkaltzeko eta ikuspegietaz gozatzeko aukera izango dudalako.
Alto Collado de las Piedras

Alto Collado de las Piedras

Alto Collado de las Piedrasetik

Moncayo Alto Collado de las Piedrasetik

Panoramika Alto Collado de las Piedrasetik
Berriz ere mendilepora itzuli eta bertatik zirku glaziarrerako bidea jarraituko dut. Hasierako aldapa nahiko hormatuta dago eta tentuz ibili beharko dut.
Mendilepotik
Magalean barneratu eta altuera agudo galtzen hasiko naiz, zirko glaziarrerantz bideratuz.
Moncayo
Moncayo

Moncayo

Mendileporako bidea

Moncayoko zirko glaziar ohia

Moncayoko zirko glaziarra

Moncayo


Azkenean zirko glaziar zaharreko harantxora iritsiko naiz.
Moncayoko zirko glaziar zaharra
Hortik aurrera basora iritsiko gara eta bidea beherat jarraituko du.
Azkenean santutegia ikusgai izango da.
Santutegia


Bidegurutze batetara iritsi eta ezkerretik Santutegira bideratuko naiz.
Bidegurutzean ezkerretatik

Santutegira iritsi eta bertan pista hasiko da.
Santutegia
Santutegia eta ostatua



Pistatik beherantz jarraitu beharko da aparkalekura iristeko.
Azkenean aparkalekura iritsi eta ibilbide eder honi amaiera emango diot.

Moncayo mendia berezia da batez ere gailurretik dauden ikuspegi horren zabalak, tontor gutxietan direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina