Errotz herritik abiaturik, Gaztelu mendirako igoera eta ondoren Txurregi mendiko gailurrera bisitatuko duen ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan.
|
Altimertria |
Errotz herrira gerturatu, Oskiako arroilatik igarota, eta bidegurutzean berean kotxea utzi eta motxila prestatuz, ibilbideari hasiera emango diot.
|
Errotz herria |
Errepide nagusia utzi eta zubirantz bideratu berharko naiz, Arakil ibaia zeharkatu ahal izateko.
|
Arakil gaineko zubia |
Egun hauetan euri eta elurra bota duenez, ibaia nahiko handitua dator.
|
Arakil |
Ibaiaren bertze aldera igaro, kontuz nahiko estua bai da eta kotxerik etortzekotan ez da toki gehiegirik gelditzen oinezkoentzako.
|
Errotz |
Ibaiaren bertze aldean zutoin bat aurkituko da, norantza ezberdinak adierazten duena. Gaurkoan ezkerreko aldera jo beharko da.
|
Zutoina |
Errepidea utzi eta ezkerretik abiatzen den pista hartu beharko da igotzen hasteko. Metro gutxi batzutara metalezko atea dago, hau gainditu eta ongi itxi ondoren jarraitu.
|
Bideaa eta atea |
Aurrerago bidegurutze berri batetara iritsiko naiz, oraingoan eskuinetik gorantz jarraitu.
|
Eskuinetik igotzen segi |
Basoan barneratuko naiz, igoera politagoa bilakatzen delarik. Gaurkoan gainera lainoa dagoenez, paisai misteriotsuak ageriko dira tarteka.
|
Basoan lainoa nagusitu da |
Gorago hesi bat aurkituko dut bide erdian, atakatik gainditu eta zuzen jarraitu beharko da igotzen.
|
Hesia gainditu eta zuzen |
|
Basoa |
Gorago Urritzolatik datorren bidearekin bat egingo da. Zuzen igotzen jarraitu beharko delarik.
|
Urritzolatik datorren bidearekin bat egitean |
|
Zutoina |
Igoerako bidea zabala da eta basotik denez, igoera ederra da.
|
Lainoa basoan |
Gorago, bihurgune batean bidegurutze berri bat izango da. Jaitsieran zuzeneko bidetik itzuliko garen arren, igoeran ezkerreko bide erosoagotik, hots, malda gutxiago duenatik jarraituko dut.
|
Bidegurutzea |
|
Ezkerreko bidetik igotzen segi |
|
Basoa |
Poliki politiki Gaztelu mendiko magaletatik tontorrari buelta ematen zaio.
|
Bidea |
|
Bidea, basoa eta lainoa |
|
Lainoa |
Azkenik Gaztelu mendiko mendebaldeko erpineko mendi-lepotxo batetara iritsiko naiz.
|
mendilepora iristear |
Basotik atera eta mendi erpinean nagoelarik, ezkerretik gora jarraitu beharko dut.
|
Gaztelu mendiko erpinetik gora segi |
|
Gaztelu mendiko tontorra |
Gaztelu mendiko tontorrera gerturatzean lainoa beheko aldean utziko dut eta ikuspegiak argiago izango ditut.
|
Tontorra azpiko ikuspegia |
|
Oiarregi gaztelua izandakoaren oroigarria |
Tontorrean gaztelu zaha baten dorre zirkularraren aurriak ageri dira.
|
Oiarregi gazteluko dorrea |
|
Txurregi mendia |
Sarrera honetan:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/08/gaztelu-eta-txurregi-urritzolatik.html gazteluaren informazio irakurgai duzue.
|
Oiarregiko Dorrea |
|
Oiarregi Gazteluaren dorrea |
|
Panoramika Oiarregi Gazteluaren dorretik |
Gaztelu mendiko tontorreko panoramikak argazki bi hauetan ezagutu daitezke.
|
Panoramika Oiarregi Gazteluaren dorretik |
|
Aixitako gaztelua eta bihaizpak |
|
Buzoia |
|
Gaztelu |
Tontorrean atsedena hartu eta gero, bertze magaletik beherantz abiatuko naiz, Txurregi eta Gaztelu mendien arteko mendi lepora jaisteko.
|
Mendilepoa |
Mendilepotik aurrera, Txurregi mendiko magaletik gora egitea falta da. Hasieran malda hasieran ez da soberan gogorra baina aurrera egin ahala malkartsuagoa eta benetan tente bilakatu egiten da.
|
Txurregi |
Azkenean Txurregi mendiko erpinean dagoen mendi lepora iritsiko naiz.
|
Erpinean dagoen mendilepoa |
|
Mendilepotik |
Arnasa hartu eta eskuinetik jarraitu beharko da tontorrera iristeko.
|
Txurregi eta Satrustegiko mendi lerroa, Beriain mendiarekin |
Tontorrera iristeko bidetxo bat dugu, baina estratoaren goiko zatia nahiko higatua dagoenez, harriz beterik dago.
|
Txurregitik |
|
Txurregitik Gaztelu |
|
Satrustegi mendia |
|
Gaztelu |
|
Tontorra |
Tontorrean hamaiketako hartu eta berriz igoeerako bidetik mendilepora jaitsi beharko da.
Mendilepora iritsi eta hesiaren bertze aldera igaroko naiz. Bertan eskuin aldeko magaletik jarraitu beharko da altuera gehiegi galdu gabe.
Hesia bat gainditu beharko da eta tontortxoari buelta eman, bidegurutze bat topatu arte.
Puntu honetan ezkerretik basorantz bideratuko naiz.
|
Basorantz |
|
Basoa |
Basoan sartu eta bidetxo batetatik jarraituz, igoerako bidegurutzera aterako naiz.
Bidegurutzera iristerakoan, igoerako bidea beherat egitea bertzerik ez dago, Errotzera iristeko.
|
Errotz |
|
Zubia |
|
Arakil |
Ibilbide klasikoa baina polita, Iruñerriko tontor ezagunetara igotzeko.