2023(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Beltxite

Beltxite herriaren inguruko frontea ezagutzeko ibilbidea. Espainiako gerrako gune berezia bisitatuko dugu ibilbide honetan zehar eta gatazka lats honetako gune ezberdinak ikusi ere, ez soilik frankismoak utzitako suntsituriko herri zaharra, baizik eta fronteko lubaki edo trintxerak, hobiak, gotorlekuak eta bertze toki erranguratsuak bisitatzean, gatazka garaiko eta ondorengo eremuak ikustean, denbora horietan pairaturiko egoerak apurtxo bat ulertzeko aukera izango dugularik. Herriko hego ekialdeko eremuetako paisai eta egituretan barneratuko gara txango honetan zehar.

Espainian bakarrik geratzen dira gerra zibilaren bost herri-aztarna; izan ere, Belchiteri Roden zaragozarra gehitu behar zaio, 1937an azken bizilagunek abandonatutakoa, biak BIC edo IKO Interes Kulturaleko Ondasuna (sarrera honetan Roden ezagutzerik duzue https://mendikosterak.blogspot.com/2018/07/cabezo-de-horca-eta-roden.html), Corbera d 'Ebre, Tarragonan, eta Montarrón eta Gajanejos, biak Guadalajaran.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria. 

Beltxite hego ekialdeko ibilbidea
Ibilbidea 3 D formatuan: BERTAN


Altimetrian erne ez bai da metro askoko desnibela

1937ko abuztuaren 24an indar errepublikanoak herrira sartu ziren eta erasotzaileek ordu gutxi iraungo zuela uste zuten borroka hasi zen eta irailaren 6ra arte luzatu zen. Indar kolpistak ez ziren errepublikanoak bezain ugariak, baina gogor eutsi zioten, Zaragozaren gaineko aurrerapen errepublikarra atzeratzeko helburua lortuz.  Horregatik beragatik, Belchiten errepublikarren garaipena, bi aste horietan buruz buruko borrokan, etxez etxe, porrot zaporea izan zuen jasandako higadura eta beherapenengatik.
Gerra zibilaren ondoren, herria suntsituta geratu zen. Eraikinen herena suntsitu egin zuten. Bost mila hildakoetatik asko gertatzen ari zena gutxi ulertzen zuten zibilak ziren. Herriaren "errekonkista" frankistan zehar, 1938ko martxoan 500 kilo lehergailuko lau bonba jaurti zituzten zutik geratzen zen apurrarekin bukatuz. 
Matxinatuek Belchite hartu zuten berriro, lehen bataila gertatu eta sei hilabetera, 1938ko martxoan, Aragoiko frontean errepublikarren posizioak erortzen hasi zirenean.

Guztiak hobi komunetan daude gaur egun. Frankismoan oroimenezko monolito bat eraiki zen, baina "falangisten" bandoan borrokatu zirenentzat bakarrik.
Gerra amaitu ondoren, animo lasaiagoekin, inguruko herrietara ebakuatuak izan ziren bizilagunak lehengo etxe eraitsietara itzultzen hasi ziren. Eszenatoki mingarri batekin topo egin zuten. Jada ez zuten ezer, dena suntsitua eta arpilatua izan zen gerran zehar.
1940an obrak hasi ziren, baina Belchite berri bat eraikitzeko, zaharraren ondoan. 1964ra arte, bizilagun askok aurrien artean bizitzen jarraitu zuten, inguruko eremuetan auzolandegi batean bizi izan zuten preso politikoek etxebizitza berrien eraikuntza amaitu zuten bitartean.

Ibilbidea Beltxite berriko aparkaleku batean abiatuko dut. Bertan autokarabanentzako area bat dago.

Autokarabanentzako aparkalekua
Karrikatik gora jo eta urmaelera gerturatuko naiz lehenik.
Aparkalekutik irtetean

Urmaletik igaro
Handik herri zaharrera zuzenduko naiz. Herri zaharreko bisitak 2013. urtetik aurrera soilik bisita gidatuen bitartez osatu daitezke. Sarrerak erosteko web honetan.
Bisitak Belchiteko esparru historikoan ordu eta erdi inguruko ibilbidea eginez egiten dira. Bisita guztiak Belchite Turismo gidarien azalpenekin gidatuak dira, herrian bizi izan ziren bizilagunen ondorengoak. Kontakizunetan emandako datuak bibliografia eta dokumentazio guztiarekin bildu eta egiaztatu dira, bi armaden zati ofizialak barne, ahozko tradizioa.
Esteka Honetan  Archivo Nacionalean Vicente Rojok berak erabilitako frontearen krokisa ikusgai dago.


Gatazkako bertze mapa bat


Wikimediatik jasotako erasoen mapa

Herri zaharrera iritsi aurretik pare parean etxe batzuk daude.
Arkuaren aurrean dauden etxeak

Beltxiteko gatazkaren indusketa eta ikerketa arkeologikoak ezagutzeko 
ESTEKA honetan informazioa jaitsi daiteke.
Beltxite zaharrerako sarrera
Beltxiten hainbat gatazka izan ziren frontea 1936. urtean egonkortzen denetik, nahiz eta nagusiak 1937. urteko udakoak izan, eta ondorengo frankisten errekonkistarenak.

Frankismo garaiko idatzia
Gatazka nagusiak eman zirenean, beste eremu batzuetan gertatu zen bezala, 1937ko apiriletik aurrera zutabe errepublikarren militarizazioak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen Ebro eta Belchite hegoaldeko frontean, unitateak 25. dibisioan integratuz, ondoren, XII. Armada Gorputzean kokatuz. Prozesu honek, zonaldeko milizia anarkistak kontrol komunistaren mesedetan desagertu zirenak, 1937ko udan oraindik aktibo jarraitzen zuen, bere garapena Zaragozako erasoaldiaren plan militarrarekin gurutzatuz.
Hiriko arkua
Belchiteren gaineko setio errepublikarra Zaragozako erasoaldiaren elementu nagusietako bat bihurtu zen. Aldez aurretik hurbilketa batzuk egin ziren arren, abuztuaren 28an fronte guztietatik hasi zen herritarren aurkako erasoa, eta hilaren 31ra arte kanpoko defentsen multzoa konkistatu zen eta hirigunearen setioa itxi zen, seminarioa izan ezik.
Eremuko informazio ohola
Era berean, hilaren 31n kontraeraso frankista hasi zen, lurrez zein airez, eta Kondor Legioak eta Aviazione Legionariak modu erabakigarrian esku hartu zuten. Borrokek hirigunearen barruan jarraitu zuten (seminarioa hilaren 3an erori zen), eta defendatzaileak hilaren 5ean geratu ziren komandantzia militarrean itxita, herriaren erdialdean. Setioaren hausturaren ondoren, non defendatzaileetako batzuk etsaien lerroak hausten saiatu ziren Zaragozarantz ihes egiteko, irailaren 6an, Belchite behin betiko hartua izan zelarik.
Gerora bisitatuko den esparrua
Belchiteko azken bataila 1938ko martxoan gertatu zen, Aragoiko Batailaren esparruan, indar frankistek, Belchiteko sektorearen kasuan, Marokoko Armadaren Gorputzak, hilaren 10ean, tropa errepublikanoak suntsitu zituenean, eta horien artean, berriz ere, XI. eta XV. Nazioarteko Brigadak zeuden.
Informazio ohola eta planoa
Gerra amaituta, operazio militarrei dagokienez, Belchitek gaur egunera arte iritsi den prozesu bati ekin zion. Francok herria ez berreraikitzeko erabakia hartu zuen, basakeria gorriaren lekuko gisa, eta hondakin horien ondoan populazio berri bat eraikitzeko erabakia hartu zuen, Espainia berriaren sinbolo gisa. Erabaki horrek berreraikitze-prozesu konplexu eta luze bat sortu zuen Suntsitutako Eskualdeen Zerbitzu Nazionalaren lanekin, hondakinen erabilera propagandistiko eta sinbolikoarekin batera.
Etxeen aurriak

Informazio ohola

Hiriko arkua gibeletik ikusita
Gaurko ibilbidean Beltxite inguratuko dut, bisita bertze momentu batetarako utzita. Hala ere herri zaharra inguratuko dudanez, hainbat tokietatik aurriak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dira ere.
Arkuaren gibeleko partea

San Agustin konbentuaren aurriak
San Agustin eliza mudejarraren informazioa irakurgai BERTAN.
Etxeen aurriak eta San Agustin
Hesiaren aldamenetik joko dut beraz herriaren ikuspegi ezberdinak izango ditugu hasierako partean.
Beltxite zaharreko panoramika hesitik

San Agustin

Beltxite

Panoramika
Aurrerago erlojuaren dorrearen aldamenera iritsiko naiz.
Erlojuaren dorrea eta plaza berria
Erlojuaren dorre mudejarren inguruko informazioa ezagutu nahi bada ESTEKA honetan.

San Martin elizaren dorrea

Bertze panoramika

Erlojuko dorrea txikia da, bai oinplano karratuan (3,5 metroko aldea), bai altueran (18 metroko altuera), eta piramide-formako erremate desagertu batean amaitzen ziren bi gorputzez osatuta dago. Barrualdean alminatzeko egitura du, erdiko matxoi hutsarekin eta bi hormen arteko eskailera-zatiekin, arku arrapaladatsuko gangaz estaliak.



Erlojuaren dorrearen bertze alde bat

San Martin eta San Rafael elizak



Dorre mudejarra

Beltxite zaharrako hego aldera gerturatuko naiz eta hesia jarraituz, San Martin eta San Rafael elizetara gerturatzeko aukera izango dut.

San Martin eta San Rafael
San Martin elizaren informazioa campo de Belchite webetik moldatua:
XV. mendearen hasieran, Tourseko San Martin eliza eraiki zuten Belchiten, Aragoiko gotiko mudejarraren arkitekturaren adibide bikaina. Elizaren oinaldeko portada, burualdea eta adreiluzko dorrea gaur egun iritsi dira, baina oso hondatuta daude Gerra Zibilaren ondoren. Ez da zaharberritu, eta oroitzapenezko izaera du bakearen monumentua gisa.

San Martin elizako dorre mudejarra
Multzo osoan oinplano karratuko adreiluzko dorrea nabarmentzen da, almohade alminarren oso antzekoa, erdiko matxoiarekin eta eskailera-gorputzarekin, errenkaden hurbilketa bidez gangaz estalia. Mudejar motiboekin ornatutako hiru gorputz ditu: izkinetako zerrenda batek lehen pisuko goiko aldea apaintzen du. Bigarrenean, adreiluzko dekorazio mota ugari: hari bikoitzeko sigi-saga, ertz-bandez inguratua, erronbo-erretikula, beso ugariko gurutzez osatua, eta zirkuluetan lotutako zinta bikoitza. Goiko gorputzean, zortzi horma-ataleko piramide-formako errematearen azpian, oraindik erronbozko dekorazioa eta leiho bikoitz bikiak bereizten dira.
San Martin eta San Rafael


Elizaren egungo egoeran, tenpluaren jatorrizko forma ere ikus daiteke: zazpi aldeko abside poligonala du, eta hori ere mudejar formako motiboekin apainduta dago. Tenplua handitu egin zen bigarren etapa batean, mudejarra hori ere, eta egituran aldaketak egin ziren; habeartearen beste estalki bat jarri zen, gurutze-ganga izartuekin; eta goiko galeria eraiki zen, zirkuluerdiko arku tolestuz egina, oraindik ere zati batean ikus daitezkeenak.


Hegoaldean, antzinako errepideak abiatzen ziren tokira iritsiko naiz. Bertan hesitik kanpo dagoen eraikin batetan sartzeko aukera izango da.
Errepide zaharra Seminariora eta hilerrira zeramana
Berriz ere hesia inguratu eta Almonacid eta fabrikaren bidetik itzuliko naiz.
Beltxite
Oraingoan, hesitik baztertu eta Almonaciderako bidetik, ezkerretik jaisten hasiko naiz.
Inguru honetan etxeen aurriak eta kobak ikusgai

Aldapa jaistean kanaleta bat ikusgai izango da., bihurgunera iritsi eta behean eraikin zahar batzuk dira.
Eraikin zaharrak, aziendarentzako direla ematen du.
Pista edo bide zaharretik jarraitu beharko da Aguasvivas errekaren aldamenera iristeko. Puntu honetan pista utzi eta eskuinetik ibaira jaitsiko naiz, bertatik bertze ertzera igarotzeko.
Aguas Vivan ibaia

Aguas Vivan zeharkatzeko puntua

Herria bidegurutzetik ikusita.
Bertze magaletik gora egin eta segituan Del Volar troka izango dugu.
Del Volar troka
Troka gainditu eta ibaiko terrazatik jarraitu beharko da, bidexka batetatik.
Beltxite Del Volar trokatik
Apur bat aurrerago abelbidea gaindituko dugu. Cañada de la senda de la Migueleta.
Beltxite bertze trokatxotik
Aurrerago jarrituz elurtegi bat ikusiko dut eta eraikin egonkortutako hau bisitatzera gerturatuko naiz.
Elurtegia eta presa
Elurtegira iritsi aurretik presa zahar bat topatuko dut bertze troka batean, neguan bertatik izotza pilatu eta elurtegira eramateko seguruenik.
Presa

Beltxite presaren gibeletik

Elurtegia
Eskualdeko elurtegi handienetakoa da, tamainagatik eta fakturagatik. 
Belchiteko elurtegiak, inguruko beste batzuek ez bezala, kalitate handiko adreiluz forratutako putzua du. Ibaiaren ondoan dago, eta ibai-lur bigunetan hondeatuta dago. Bao bat du, urtzetik datorren ura zuzenean ibaira husteko.
Iparraldera begira dagoen mendi-mazela baten ondoan dago, elurra egun gehiagoz kontserbatzea ahalbidetuko lukeena, baita elur asko pilatuko lukeen sakan sakon baten ondoan ere. Bestalde, ibai-ibilgutik gertu egoteak izotza zuzenean ibaitik biltzea erraztuko luke.
Elurtegiaren barruko aldea
Oinarrian, harlanduz eta kareharriz osatutako ilara batez osatuta dagoen danbor txiki batek, adreiluzko eraztuna koroatzen du. Gainera, barrualdean, ganga beheratu baten zinbria iraultzeko erabiltzen diren xingolak ikus daitezke. Ganga hori ere harrizkoa da, eta errenkadak hurbiltzeko sistema erabiltzen da.
Hozkailuaren kanpoaldeak ageriko harrizko kupula beheratu bereizgarria erakusten du, eskualde honetako hozkailuek berezkoa dutena, nahiz eta jatorrian karez eta kantoz egindako morterozko geruza baten azpian ezkutatuta geratu. Gainera, zenbait baok zuzenean eusten diote elurra kargatzeko erabiliko litzatekeen kupularen danborrari.
Sartzeko ate bat, leihoak baino handiagoa eta apur bat beherago dagoena, iparraldean dago. Sarrera ere elur-horma batez babestuta dago. Horma horrek ziertzoa saihesten du.
Elurtegia
Elurtegia Seminario zaharraren mugetan dagoenez, eraikin honen aurriak ikusgai dira bertatik. Geroago eraikina bisitatzera jaitsiko naiz, baina lehendik lubakiak bisitatzeko aukera izando da.
Seminario zaharra
Ibaiko terrazak egitura bereziak eskaintzen dituzte azpiko partetik.
Ibai terraza

Seminarioaren aurriak
Tamaina handiko zenbait eraikinek osatzen zuten Seminario zaharra, eta, aldi berean, horma batez inguratuta zeuden perimetro osoan. Hainbat iturriren arabera, 200 apaizgai izatera iritsi zen, eta, horri esker, haren garrantziaren eta tamainaren ideia argiagoa dugu, eremua erraz defenda daitekeen gotorleku bihurtuz. Bestalde, ezinbestekoa zen defendatzaileentzat, Aguasvivas ibaiko ur edangarrirako sarbidea babesten baitzuen, Zaragozatik Lécerarako errepidea kontrolatzeaz gain.
Goiko aldetik Seminarioa ongi ikusten da, eta bertatik eremu estrategikoa zela argi dago, horregatik inguruak gotorlekuturik zeuden eta lubakiak bisitatzerik izango dira.
Lubakietatik Seminarioa

Lubakiak terrazaren goiko partean
Seminarioa edo apaiztegia eta Aguasvivas ibaia babesteko azken lubakiak ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigute.
Lubakiak eta gibelean Beltxite zaharra

Seminarioa eta bere gibelean Paridera del Saso defentsa gunea

Lubakiak zigi zagean, babesa errazteko
Lubakiak bisitatu ondoren hilerrirantz bideratuko naiz. Errepidera iritsi eta eskuin aldera gotorleku bat bisitatzera joko dudalarik.
Hilerria
Errepidean Fortín de la Dehesa de la Villarako norantza dago.
bidegurutzeko zutoina
Eraso-guardiak hartu zuen puntu garrantzitsu izan zen hau. Zehazki, kokapen horri Fortín de la Dehesa de la Villa esaten zaio, Belchite herriaren hegoaldean kokatua eta Azuarako errepidea eta trenbidea defendatzen zituena. "Los Barbis" zapadore-taldeak eraiki zuen hormigoia eta adreilua erabiliz, eta errepublikarren artilleria-zigor izugarriari eutsi zion, azkenean erasora hartu behar izan baitzuten.
Fortín de la Dehesa de la Villa

Fortín de la Dehesa de la Villa

Fortín de la Dehesa de la Villa

Fortín de la Dehesa de la Villa

Eraikitzaileek utzitako idazkia

Fortín de la Dehesa de la Villa
Gotorlekua bisitatu ostean hilerrira jaitsiko naiz, eta bertan deshobiratze berria ikusteko aukera izango dut.
Beltxiteko hilerria
Ángel Alcalde Fernández historialariak Belchite herrian izandako "altxamenduaren muturreko indarkeriaren" berri eman du hainbat artikulutan. Altxamenduaren ondorengo lehen asteetan, 170-300 pertsona hil zituzten kolpistek, zaku eta pasealeku ezberdinetan.
Hilerriaren ate nagusia
Caspeko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiaren 1/1937 sumarioak arrazoia ematen dio. Hilketa selektibo haietako partaideetako batzuen deklarazioaren arabera, 150 baino gehiago izan ziren exekutatuak, eta Fiskaltzak, berriz, 400 pertsona baino gehiago.
Hobiak
Eskuak lotuta, torturatuta, buruan graziazko tiroak zituztela, horrela agertzen ari dira dozenaka gorpuak Belchiteko hilerrian. Irekitako lehenengo hobian. Inork ez daki ziur zenbat hobi dauden, ezta zenbat bizitza eten dauden ere.

Informazioa

Hilerria
Gonzalo Garcia arkeologoak ziurtatu du gorpuek "indarkeria handia" adierazten dutela, horietako bat eskuak eta hankak lotuta eta buruz behera agertu delako eta garezurrean tiro bat dutelako.

Hilerrian irekitako hobi komuna

Hobi bat

Indusketak hobian

Hilerria

Hobia
Deshobiratze prozesuko argazki batzuk: Arainfoko artikulu batetatik ateratak
Exhumación en Belchite. Foto: Miguel Ángel Conejos. Arainfotik jasota

Exhumación en Belchite. Foto: Miguel Ángel Conejos. Arainfotik jasota

Exhumación en Belchite. Foto: Miguel Ángel Conejos. Arainfotik jasota


Hilerriko bisita hunkigarri eta saminaren ostean aurrera jarraitu eta Almogaraveen Tertzioaren omenezko oroigarrira gerturatuko naiz.
Almogaraveen Tertzioaren omenezko oroigarri

Xehetasuna
Aurreko hobia bisitatu eta gero, deigarria da eta argigarria ere, Espainiako gerra garaipen batekin bukatu zela eta etsaiari mendeku gisa inoiz ez zitzaiela oroigarririk eskaini argi ikusterik bai dago lekuko honekin eta bertze hainbatekin.
Seminarioa oroigarritik
Terraza jaitsi eta bidetxo batetatik Seminariora gerturatuko naiz.
Seminario zaharra
Seminario zaharraren eraikin nagusira iritsiko naiz.
Seminario zaharra

Seminarioko eraikinaren aurriak

Panoramika

Eraikinen aurrietatik
1937. urteko irailaren 1ean, Aragoiko erreketeek, "Almogavares" Terzioa osatzen zutenek, Asalto Guardiako gizon errepublikarrek egindako eraso gogor bati uko egitea lortu zuten. Eraso horren aurretik Walter jeneralaren errendizio-eskaintza bat etorri zen, ezezkoarekin eta "Viva Cristo Rey" kontsignapean azken gizonari aurre egiteko asmoarekin erantzuten zaiona.
Elizaren barrruko aldea
1937. urteko irailaren 2an, errekete tematiek borrokan jarraitzen dute, nahiz eta beren egoera oso konprometitua izan; izan ere, irailaren 3ko goizaldean, beren ofizialak Belchitera presaka irteteko agindu zuen. Borrokarako gai diren gizakiek indar errepublikarren artean tarte bat irekitzea lortzen dute, eta galera izugarriak jasaten dituzten arren, horietako 60k baino gehiagok Belchiterantz atzera egitea lortuko lukete, beren defentsan berriro laguntzeko.
Seminarioko eliza

Informazio ohola
Seminarioan berean errepidea dago, hau gurutzatu beharko da ibilbidearekin jarraitzeko.
Seminarioa
Historiaz nahiko blaitu naizen arren, oraingik bertze aztarna berezi batzuk bisitatzea falta dira.
Errepidea
Errepidea gurutzatu eta pista bat abiatuko da, Handik jarraitu behar da.
Zutoina
Pista zabaletik aurrera ekin eta kilometro erdi aurrerago bertze eraikin multzo batetara iritsiko naiz.
Virgen de los desamparados baseliza
Campamento Penitenciario de Belchite, Espetxe Kanpamentua 1940. urtean Belchiten ezarritako destakamendu penalak jaso zuen izen formala da, herri berria eraikitzeko, gerra zibilean herri zaharra suntsituta gelditu ondoren.
"Errusia Txikia"

Virgen de los desamparados baseliza
1940 eta 1945 bitartean, Eskualde Suntsituen eta Konponketen Zuzendaritza Nagusiak zigor-destakamendu bat jarri zuen Belchiten, eta, batez beste, mila preso politikok lan egin zuten bertan, haien eskulana Belchite herri berria eraikitzeko erabili baitzen. Presoen senide asko Belchitera joan ziren bizitzera, batzuek herrian harrera egin zieten, baina gehienak apaizgaitegitik gertu zeuden nekazaritzako ontzi abandonatu batzuetara joan ziren bizitzera. Gune horri Errusia deitu zioten.
Campo de Belchite webetik moldatua:
Belchite berri hau eraikitzeko, zigor destakamendu bateko 1.000 preso errepublikano baino gehiagoren eskulana erabili zen. Preso horiek gaur egungo Belchite barruan dagoen preso-esparru batean sartu zituzten, eta horietako asko hil egingo ziren hurrengo hilabeteetan, jasan zituzten bizi- eta lan-baldintza larrien ondorioz.
Herri Berriaren eraikuntzan, preso errepublikarren batailoi batekin egin zen, 1000 gizon inguru, "Errusia Txikia" deitu zen tokitik gertu zegoen kontzentrazio-esparru batean ostatu hartu zutenak. Kontzentrazio-esparruko pabiloietan, presoak ez ezik, ideologia ezkertiar eta aurrerakoiko familiak ere hartu zituzten.
Informazio ohola

Informazio oholeko testua
1938an hasi zuen Auxilio Socialek "Errusia" izeneko errefuxiatu-esparrua, premia larriaren ondorioz . Guztira 15 barrakoi eraiki ziren, eta bertan hartu zuten ostatu herri berria eraiki arte ihes egin ez zuten ezkerreko bizilagunetako batzuek. Gainera, herri berriaren eraikuntzan lan egiten zuten langile batzuk bertan hartu zuten ostatu, baita eraikuntzan lanean ari ziren presoen familia batzuk ere.
"Errusia Txikia"
Kanpamentu honen inguruko informazio gehiago jakin nahi bada, Aragoiko artxiboko web honetan ikusgai dago. BERTAn libros de registros de correspondencia kontsultagai.
"Errusia Txikia"
Agindua, Patronatu Nagusia sortuz, lanaren ondoriozko zigorrak berrerosteko. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 103. zk., 1938/10/11, 1742-1744 orrialdeak. Merezi du irakurtzea.
Honela hasten da:
"El Decreto núm. 281 de 28 de mayo de 1937 proclama el derecho al trabajo de los presos por delitos no comunes como peones o en otras clases de empleos o labores, en atención a su edad, a su eficacia profesional y a su buen comportamiento."
"Errusia Txikia"
Laneko zigorrak berrerostean eta baldintzapeko askatasuna aplikatzean loturari buruzko dekretua. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 164. zk., 1939/06/13, 3226. orritik 3227. orrira. Hau ere bitxia eta laburra denez merezi du.
"Errusia Txikia"

Todoslosrostros blogetik jasotako argazkia. 
"Errusia Txikia"tik atera eta pistatik jarraituko dut.
"Errusia Txikia"
Pistatik aurrera segi eta bidegurutze bat izango dugu. Bertan bertze pista batekin elkartu eta ezkerretik ibaira jaitsiko naiz.
Bidegurutzean eskuinetik segi

Ibaira iritsi aurretik baltsa bat

Olibondoak
Aguasvivas ibaira iritsi eta zuzen gainditu beharko da.
Aguasvivas

Ibaia gainditu eta pista gorantz egingo du.
Terrazatik hilerria eta Errusia txikia ongi ikusten dira.
Errusia txikia eta hilerria
Goian Camino de Peñarroyako pistarekin bat egingo dut. Ezkerretik jarraitu beharko da pista honetatik  metro gutxi batzuk.
Pistarekin bat egin eta ezkerretik segi
Apurtxo bat aurrerago eskuineko pistara pasa eta handik jarraitu.
Eskuineko pistatik jarraitu
Berriz ere metro gutxi ibili eta bidegurutze berrian, ezkerreko pistatik segi.
Eskuineko pistatik errepidera ateratzeko
Pista berri honetatik apurtxo bat ibiliz errepidera aterako naiz. Bertan metro batzuk ezkerretik egin, bertze aldean abiatzen den errepidetik jotzeko.
Errepidera atera eta ezkerretara
Segituan eskuinaldetik errepidea ikusgai da. Bertatik jarraitu.
Eskuineko errepidetxotik jarraitu oraingoan
Errepide honek zabortegi batetara eramango nau. Aldapa jaisten hasi aurretik eskuineko pistara igaro beharko da.
Zabortegira iritsi eta eskuineko pistatik segi errepidea utziz

Paridera del Saso
Bidegurutzetik aurrera egin eta segituan ibaiko terraza baten tontortxoan ikusgai da Paridera del Saso eremua.
Paridera del Saso
Gaur egun kontserbatzen diren aztarnak (erditzeko ontziaren aztarnak, lubaki perimetralen sistema, iparraldean hormigoiz indartutako tiro-galeriak, lurpeko babeslekuetarako sarbideak eta hegoaldeko muturrean metrailadoreentzako gotorleku indartsu bat)
Paridera del Saso
Hormigoizko defentsa-postu aurreratuen lehen lerroa zuen, eta haren iparraldeko muturra gotorleku-habiak ixten zuen, artilleria astunaren aurkako habia blindatuarekin. Lehen lerro horren aurrean, oztopoak eta elorri alanbrezko zelai trinkoak eta kontrakarroa minen zelaiak zeuden. Lerroaren atzean hormigoizko egitura batzuk zabaldu ziren: metrailadore-habiak, eskuairarako tiro-postuak, tropelentzako postuak, gasaren aurkako babesleku bat, etab.
Informazio ohola

Walter jeneralak Paridera del Sasoko gotorlekua behatzen

Adrada militarraren deskribapenarekin bat etorriz, gotorlekua oinplano zirkularreko eraikina da, 5 metroko diametrokoa eta 2 metro inguruko garaierakoa, eta estalpea ezik gainontzekoa kontserbatuta dago; gotorlekua esferaerdiko estalki jaitsi batek babestu zuen, hormigoizko ganga-formakoa. Barruko espazioa 2 metro pasatxokoa da, eta 1,80 metroko lodiera duten hormak ditu; hori, mallakan naturalarekin batera, 155 mm-ko jaurtigaien talken aurka egiten zuen.
Fortina edo gotorlekua
Goiko aldean, sekzio angeluzuzeneko eta oinplano trapezoidaleko bost gezileiho daude. Gezileihoen arteko espazioa lau kontrahormek babesten dute kanpoaldean.
Informazio ohola

Informazioa

Paridera del Sasoko gotorlekua
Habia blindatuan, gotorlekuaren eta lubakiaren barruan agertzen den munizio guztia abuztuaren 28ko eta 29ko eraso errepublikarrarekin erlaziona daiteke. Estratigrafikoki, bertan behera uztearen azken betelana behin betikoa da.
Paridera del Saso

Paridera del Saso
Komunikazio-lubakitik jarraituz, bihurgune bihurtzen dena, L-n lurpeko babesleku baterako sarrera irekitzen da. Atetik beheranzko galeria bat irekitzen da, lur naturalean zulatua, zementuz egindako 9 mailen bidez. Egitura osoa hormigoiz indartuta dago, enkofratu bidez eraikita. Galeria, adreilu marradun hutsez eraikitako ganga batez estalita dago.
Paridera del Sasoko lubakiak
Parideratik metro batzuk hegoaldera lurpeko babeslekua dago, tunel estu bat, lurrean metro batzuk sartzen dena eta lubaki baten bidez metrailadoreen habia blindatuarekin komunikatuta dagoena, posizioaren hegoaldeko hegala babesteko. Babeslekura daraman pasabidea itsututa dago gaur egun, sartzeko eskaileraren amaieran dagoen bihurgunetik abiatuta, baina gerra garaian iparraldeko tiro-galeriekin lotuta egon zitekeen.
Paridera del Sasoko tunelak
Sektore honetako erasoa, hirigunearen aurkako erasoak hasi aurretik gertatu zena, 1937ko abuztuaren 28tik 30era bitartean gertatu zen, bertsioen arabera.
Errepublikanoen lehen jazarpen-saiakerekin, posizioaren goarnizioak traizioa egiten dio aginteari eta etsaiaren esku uzten du. Parideraren galeraren aurrean, artillero frankistek beraiek bonbardatzen dituzte errepublikarrei.


Arazotsuagoa da lubakiaren gainerako erregistroaren interpretazioa. Mosin Naganten munizioaren presentzia esanguratsua errepublikarrek frankisten aurka egindako tiroen ondorioa izan zitekeen, lubakiaren barrualdera gotorlekurantz iritsi zen balizko eraso baten unean. Nolanahi ere, ez dira baztertu behar zorroak kanpotik zangaren hondora erortzeko faktore deposizionalak. Aitzitik, 7 mm-ko Máuser munizioa, bai tirotua bai (nabarmen) erabiltzera iritsi ez zena, defendatzaileena izan zitekeen. Hondoan utzitako objektuen eta ekipamenduaren hondarrak (kantinplorea, uniformeak) presaka abandonatu direla eta gerora berrerabili ez dela adieraz dezakete. Badirudi hori bat datorrela ahozko testigantzekin, eta adierazten dute erditzea ez zela berriz erabili gerraren ondoren.
Gotorleku eta lubakien gainetik, eskuin aldera muinotxora joko dut. Bertan gatazkaren aztarnak ikusgai dira oraindik.
Muinoa

Paridera del Saso




Paridera del Saso

Paridera del Saso
Posizioaren iparraldeko muturrean, goi-ordokiaren hegalaren ertzean, metrailadore-habia bat zegoen, alboetan tiro-galerietarako tunelak zituena, Belchiteko ehun urtetik gorako olibadiek okupatutako iparraldeko lautada osoa kontrolatzeko, Codo ondoko herriraino hedatzen direnak.
Paridera del Saso

Paridera del Saso

Muinotik Beltxite ikusgai dago.

Beltxite
Paridera del Sasotik beherat egingo dut bidetxo batetatik acequia de las Varellas gaindituz.
Paridera del Saso behetik ikusita
Bertan pista batetara igaro eta zuzen segi.
Pistatik zuzen

Olibondoak
Dena gerra garaiko aztarnak ez direnez, tarte honetan olibondoak ikusterik izango da.
Beherago etxola batzuetara iritsiko naiz eta bertan ezkerreko norantza jarraitu beharko da.
Etxoletatik ezkerretara segi
Acequia del Camino a Codoren paretik pistatik herri zaharrera gerturatuko naiz.
Beltxite
Errepidera iritsi eta bertze aldeko bidetik San Roqueren arkura gerturatuko naiz.
Errepidean zuzen


San Roqueren arkua
San Roke izenez ezagutzen da, gainean kapera bat zegoelako santuaren irudiarekin. Bere eraikuntza dokumentatuta ez badago ere, XVII. mendean datatu daiteke, batez ere bere eraikuntzak dituen alderdi formalengatik. Multzoa ez zegoen aldameneko eraikinei atxikita, baizik eta haien artean arku arranditsu batzuk zeuden, horma horietan eta etxeetako fatxadetan bermatuta, gangaren alboko bultzada indargabetzeko. Alboetako fatxadek kontrahorma prismatikoak dituzte, eta horietako bakoitzean bao dinteldu bat dago. Bao horiek, bitxia bada ere, ez daude lerrokatuta.

Arkutik
Hesira iritsi eta eskuin aldetik jarraituko dut herri zaharreko bertze aldea ezagutzeko.
Herri zaharra

San Roqueren arkuko gibeleko partea

San Roqueren arkua

San Roqueren arkuko xehetasuna
Hesitik eraikin ezberdinen aurriak ikusgai izango dira.
Etxeen aurriak



San Agustin

Panoramika herri zaharreko alde honetan

San Agustin

Bertze panoramika

Panoramika
Hesia inguratuz poliki poliki eraikinera gerturatu eta puntu batean eskuinetik errepiderantz jo beharko da.

San Agusti
San Agustin elizaren inguruko informazioa irakurgai BERTAN.
San Agustin
Errepidera atera eta ezkerretik metro batzuk egin beharko dira eraikinei buelta eman ahal izateko.
Errepidetik ezkerretara
Honela San Agustin konbentuaren gibeleko partera iritsiko naiz.
San Agustin
Trujaleko eraikinetik igaro eta herri zaharra inguratuz ate nagusira iritsiko naiz.
Herriko arkua 
Eta arkutik goizeko bide beretik autokarabanen aparkalekura iritsiko naiz ibilbideari amaiera emanik.
Autokarabanaren aparkalekua
Arratsaldean herri zaharrera itzuliko naiz, eguneko azken argiekin argazki berezi batzuk egiteko.















 Ibilbide ederra Espainiako gerrako gatazka erranguratsu baten eremua eta bere aztarnak ezagutzeko beta eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina