2025(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Lakuntza

Lakuntza herritik ibilbide zirkularra Serlo Gaina eta Algorri mendiak ezagutzeko eta Aralarreko hegoaldeko magaletik barneratzeko aukera eskaintzen diguna. Basotik barna burutuko dugu ibilbide gehiena beraz gomendagarria beroa egiten duen egun horietariko batetarako.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidea
Altimetria

Lakuntza herrira gerturatu eta herritik tren geltoki aldera jaitsi, eta eremu industrialean kotxea utziko dut, trenbidearen sarea igaro aurretik.
Aparkalekua
Ibilbidea hasteko trenbidearn azpiko tunelera bideratuko naiz eta bideguruzean metro batzuk zuzen, segituan eraikinetara iritsi aurretik ezkerreko pistatik jarraitzeko. Itzulera zuzeneko bidetik egingo da.
Eraikinaren azpitik ezkerreko pistatik
Pista horretatik Lakuntzako apeaderora iritsiko naiz. Egun nahiko utzita dago.
Lakuntzako apeaderoa
Apeaderoa
Trenbidea gurutzatu gabe, bere parean zuzen doan pistatik jarraitu beharko da. Aurrerago bidegurutze batetara iritsi eta eskuinetik segi.
Eskuineko pistatik
Segituan zurezko ate bat topatuko dugu, hau gainditu eta pistatik jarraitu.
Zurezko atea
Pistatik jarraitu eta momentu batean eskuin aldean aldaretxo bat aurkituko dugu.
Altaretxoa
Harrobi errekatxoaren bertze aldera igaroko gara eta bere paretik igotzen jarraituko dugu.
Harrobi
Metro gutxi aurrerago aterpetxo bat dago eta bidegurutze bat ere. Oraingoan ezkerreko pistatik jarraitu beharko delarik.
Aterpea
Ezkerreko pistatik segi
Pistatik basotik altuera irabazten hasiko gara. Hiru bidegurutze topatuko ditugu eta hiruretan eskuineko pistatik edo pista nagusitik jarraitu beharko da.
Eskuinetik
Eskuinetik
Eskuinetik
Gorago Herriaren bordara iritsiko gara.
Herriaren borda
Herriaren borda
Pista nagusitik igotzen jarraitu beharko da. Basoan gabiltzanez animali ezberdinak ikusteko aukera izan daiteke.
Mendilepotxo baten antzera iritsi eta zuzen pista nagusitik jarraitu.
Zuzen
Aurrerago oroigarri batetara iritsiko gara. Bertan gurutze bat dago, Zutabeko gurutzea Arbizuko herriak 1967. urtean paratua euren fedea zaindu dezan.
Oroigarria
Bidean loreak eta landare ezberdinak ere ikusgai izango ditugu.
Loreak
Apurtxo bat aurrerago bidegurutze bat dugu. Bidea laburtzeko aukera eskaintzen du. Gaurkoan ezkerretik gora jarraituko dut, baina zuzen jarraitzekotan Artabakar bordara iristerik dago eta zuzen jarraituz Algorri mendirantz joko dugu.
Ezkerretik gora
Inguru honetan trikuharriren bat ikusteko aukera izango da. 
Trikuharria
Aurreko trikuharria litekenaren goiko partean Atabakar trikuharria dago. Ez da oso ikusgarria, belarrez beterik dagoelako eta tumulua antzeman daitekelako soilik.
Atabakar trikuharria
Gorago aska bat topatuko dugu. Ura hartzeko modukoa ere.
Aska
Metro batzuk aurrerago pista nagusia utzi eta eskuinetik bidetxo batetik gorantz jo beharko da.
Eskuinera gora
Eta segituan bigarren iturri eta aska bat topatuko dugu.
Aska
Iturburua
Metro batzuk aurrerago eskuin aldera bideratu beharko gara.
Eskuinerantz
Eta segituan ezker aldetik magaletik gora jo beharko da, ia zuzenean Serlo gainarantz, pista utziz.
Ezkerretik bidexkatik Serlo Gainarantz
Magaletik igotzen segi eta momentu batean basotik irtengo gara ikuspegi zabalak eskuratuz.
Ikuspegi zabalak
Mendi erpinera gerturatu eta handik tontorrera zuzen jo.
Behatokitik

Behatokitik
Behatokitik
Maldan gora jarraitu, ez dago bide argirik eta belar nahikoa dagoen arren, segituan Serlo Gaina mendiko tontorrera iritsiko gara.
Serlo Gainarako azken aldapa

Serlo Gaina
Serlo Gaina
Tontorra zuhaitzen artean dago eta harri multxo batek adieraten du. Aurrera jarraitzeko mendi erpinetik, eskuinetik jaisten hasi beharko dugu.
Mendi erpinean harri lehorrez osaturiko horma baten aurriak izango dira.
Bidean topaturiko tximeleta
Tximeleta
Abrein trokatxoaren abiapunturantz joko dugu.
Eta apurtxo bat aurrerago bidegurutze batetara iristean eskuin aldeko norantza jarraitu beharko da.
Eskuinetik

Panoramika Eltxorroxgo Bargan
Igoera txikitxoaren ostean apurtxo bat jaisten hasiko gara eta segituan aurreko bide zabalera iritsiko gara, hots, labur bidea bezala aurkeztu dudanera.
Ezkerretara
Hiru bidegurutze izango ditugu ondoren, hiruak zuzeneko bidetik edo bide nagusitik segi.
Zuzen
Zuzen

Zuzen

Azkenik hesi batetara iritsiko gara. Bertan ataka bat dago bertze aldera igarotzeko.
Ataka
Segituan pista zabalago batetara ateraz. Bertan ezkerretik joko dugu iturrira iristeko eta bertan atsedenalditxo bat hartzeko. Iturriaren izena Etxatxettatu da.
Bidegurutzea
Zutoina
Etxatxettatu iturria harantxo batean dago eta basotik kanpo.
Etxatxettatu iturria
Berriz bidegurutzera itzuli eta metro gutxi aurrerago ezkerretik pista utziko dugu Algorri mendira hego magaletik igotzeko eta Mendebaldekotik jaisteko. Tontorra harriz osaturik dagoenez goiko partean zuhaitz gutxiago topatuko dira eta hortaz ikuspegi ederrak izango ditugu.
Ezkerretik pista utzi
Algorriko hego magala haitzez osaturik
Bidea oso argia ez den arren, ez da eragozpen gehiegirik izango tontorrera iristeko harrien gainetik ibiliz.
Algorri

Algorri
Panoramika Algorritik

Algorrirako azken aldapak
Algorri

Algorriko tontorretik panoramika
Algorritik
Berriz ere bertze magaletik pistara jaitsi eta GR 20ko aldaera batetatik Lakuntzarako bidea segi.
Bidegurutzetxo bat izango da non eskuineko norantza jarraitu beharko den.
Eskuinerantz
Tarte honetan gurdibide zahar batetatik gabiltzala ageriko da, tartetxo batzuetan gurpilen higadurak sorturiko ildoak ikusgai bai dira.
Gurdibidea
Apurtxo bat beherago behatoki natural batetara iritsiko gara. Pista eskuinetik utxi eta haitzera igotzeko aukera izango delarik.
Panoramika behatokitik
Bidea pista batetan bilakatuko da beherago.

Behatokitik

Loreak
Bertatik Beriain mendia ikusgai izango da hainbat momentu ezberdinetan.
Beriain
Beriain
Azkenik harantxora edo Sakanara gerturatuko gara.
Metalezko ate bat topatuko dug. Hau gainditu eta soro eder batzuetara iritsiko gara
Metalezko atea
Hezegunea
Hezegune bat dago bertan.

Eta pista jarraituz trenbideetara iritsiko gara eta berriz tunela gaindituta, kotxea aparkatuta utzitako eremura. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina