2025(e)ko urriaren 26(a), igandea

Panticosa

Panticosako bainuetatik buruturiko ibilbide laburra inguruko ur-jauziak ikusteko eta goizeko paseotxoa burutzeko. Gomendagarria haurrekin egiteko edo itzuli laburra egin nahi bada. Ikusiko diren ur-jauziak eta paisaiak ederrak oso dira.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbideko bideoa:

Ibilbide eta altimetria

Ibilbidea
Altimetria

Bainuetxera iritsi eta Harrizko aterpeko aparkalekuan kotxeak utzi ibilbidea hasteko. Aterpearen gibelko partetik hartuko dugu ibilbidea, goiko iboietarako bidea da eta.

Pantokosatik
Harrizko etxeko aterpea
Segituan zutoin batek bidearen norantza adieraziko du. Bertatik igotzen hasi beharko da, ia etenik gabe.
Bidearen hasiera
Zutoina
Garmo Negro aldera
Garmo Negro
Bide zabaletik igoko gara eta altuera apurtxo bat irabaztean bainuetxen eta lakuaren ikuspegi estrategikoa izango dugu.
Bidea
Zenbait zigi zaga burutu ondoren ibaira hurbilduko gara eta aurreneko ur-jauzia ikusgai izango dugu.
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Azpitik eta gorago gainetik ikusteko aukera izango da. Normalean Infernuetara edo iboi urdinetara igotzean, zati honetan ez duzu gehiegi erreparatzen, oraindik ibilbide eta igoera luzea aurretik duzulako eta jaitsieretan, normalean arras neke eta ez duzu gozatzeko aukera gehiegirik.
Ur-jauzia
Bidera itzuli eta igotzen jarraitu beharko da bertze ur-jauzi batetara gerturatzeko.
Bidea
Tarte batean pareta baten aldamenetik igaroko da bidea eta negurako, kable bat du paretan izotzarekin erortzen ekiditzeko.
Paretan
Tarte estuan
Tarte estuan
Tartetxo hori igaro eta apurtxo bat jaitsi beharko dugu ibaira gerturatzeko.


Segituan bertze ur-jauzi eder batetara iritsiko gara. Oraingoan Caldares errekara jaitsiko gara argazkiak egiteko.
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Berriz ere bidera itzuli eta igotzen jarraituko dugu.

Caldares
Goain bertze ur-jauzi bat topatuko dugu eta oriangoan ere ibaira gerturatuko gara argazkiak egiteko. Tarte estua denez, arroila bat bezalako eremuan gaude.

Ur-jauzia
Berriz harrien goiko partera bideratuko gara bertze ur-jauziak ikusteko.

Ur-jauzia
Uraren soinuak tarte honetan beti lagun.

Ur-jauzia
Ur-jauzia
Goian bertze ur-jauzia izango da oraindik.
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Eremu estutik ateratzeko gora jarraitu beharko da eta harri handien gainetik ibili ere.

Pantikosa
Harrietatik
Bertze ur-jauzi batetara, oraingoan txikiagoa, harana zabaldu egiten delako.
Ur-jauzia

Ur-jauzia
Harrietatik
Caldares ibaia
Harantxo edo eremu zabalago batetara aterako gara eta ibaiak bertze itzura ematen du. Bertan lasaitzeko unea izango da.
Caldares ibaia
Caldares ibaia
Caldares ibaia
Caldares ibaia
Caldares ibaia
Caldares ibaia
Oraindik apurtxo bat gora segitu beharko da eta errekara berriz gerturatuko gara zubi bat topatu arte.
Caldares ibaia
Zubia agerian dugunean, hara bideratuko gara Caldares ibaiaren bertze aldera igarotzeko.
Zubia
Caldares ibaia

Caldares ibaia
Zubia
Zubia
Zubia
Goitik oraindik ur-jauzi gehiago dira, baina guk ibaiaren bertze aldetik Pantikorara jaisteko bidea hartu dugu.
Bidearen hasierko partea harritza handien artetik doa.


Aurrerago eta pinaditxo baten artean urmaeltxo bat topatuko dugu.
Urmaela
Urmaela
Urmaela
Bidetik aurrera segi eta Pantikosako goiko partera hurbilduko gara.





Pantikosa
Segituan bidegurutze bat izango dugu eskuin aldetik Pantikosara jaisteko.
Beherako hodietara iritsiko gara.
Hodiak
Hodia eta Pantikosa
Bideak poliki poliki altuera galtzen doa eta Bainu etxe zaharretara gerturatuko gaitu.


Eguzkilorea
Azkenean, Caldarés ibiara iritsiko gara berriz eta bertan zubitxo bat gainditu ere.
Zubia
Zubia
Caldarés
Beherago bertze bidegurutze batetara iritsiko gara. Zutoinak adierazten duen norantza jarraituz.
Bainuetxeen eremu hesitura iritsi eta kanpotik jarraituko dugu eraikin zaharren eremurantz.

Bainuetxearen eraikin zaharrak

Bainuetxearen eraikin zaharrak
Bainuetxearen eraikin zaharrak
Bainuetxearen eraikin zaharrak
Bainuetxearen eraikin zaharrak
Bainuetxearen eraikin zaharrak
Azkenik haranera jaitsi eta bainuetxe berrietatik aparkalekura.

Ibilbide laburra baina benetan ederra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina