2025(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Lusarretatik Erromatar galtzada Larreburu

Lusarreta herritik buruturiko ibilbidea, erromatar galtzada ezagutzeko, eta itzuleran Larreburu mendia bisitatuz. 13 kilometro pasatxoko ibilbide honek basotik eta zelaien artean Artzibarreko erromatar galtzadako zati batetara hurbilduko gaitu.

Ibilbideko xehetasunak Wikilocen: 

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria

Lusarretako ibilbidea
Txangoko altimetria

Lusarreta herrian kotxea utzi eta herriko bisitatxoa burutu ondoren ibiltzen hasiko naiz.

Erromatar galtzadaren inguruko informazio gehiago ikusteko Blogeko bertze sarrera honetan: Mendiko osterak: Erromatar galtzada bilaketaren emaitzak 

Gardoreneko garaia
Gardoreneko garaia ibarrean gelditzen den bakarra da. Fermin Leizaola etnografoak aurkitu eta sailkatu zuen 1973an. Hasierako egitura oso aldatua zegoenez, zaharberritu zutenean berreskuratu zuten. Garaia ederra da eta harrizko arkuen gainean dago, badirudi Erdi Arokoa dela, baina ataria XVI. mendekoa da. Atariak arku karpanela dauka, beheko aldean bolak ditu eta goiko aldean armarria, gurutzea eta sei puntako izarra barne. Ekai eta Iratxetako garaien antzekoa da.
1993an Kultur Intereseko Ondasun deklaratu zuten.
Gardoreneko garaia

Eguzkilorea
Lusarreta herriaren inguruko informazio haraneko webean.
Gardoreneko garaia
Gardoneako garaia eta eliza
Done Estebe eliza:
1200ean, gutxi gora behera, eraiki zutela uste da, eta ondoren, XVI. mendean kapera eta XVII. mendean sakristia erantsi zitzaizkion. Nabeak hiru atal desberdin ditu, burualdea zuzena da eta atzean sakristia dauka. Bi aldetara kaperak ditu, eta gurutze formako itxura ematen diote. Estalkia kanoi-gangako itxura dauka, parpain-arkuz sendotua. Koroa xumea da, zurezkoa, haren soliboetan eskuz egindako eskulturak ikus daitezke, XVII. mendearen ingurukoak. Erretaula nagusia XVII-XVIII. mendekoa da eta bazegoen XVI. mendeko zurezko kopoi bat.
Done Estebe eliza
Elizaren berezitasun edo bitxikeria koroko egituran dugu.
Koroa
Baina ez da bakarra. Begiratu zer nolako aitorlekua.
Aitorlekua
Koroa
Elizan berean Orreagarako erromerietan erabiltzen diren gurutzeak ere bertan biltzen dituzte. Fuesak eta abar. Tamalez ez da erraza irekita topatzea, bertan kultua ez bai dago. Hala ere elizak inmatrikulatu egin zuen XXI. mendearen hasieran.
Herritik San Paul mendatera dona errepidetik gora jarraitu beharko dut.
San Paul mendatea
Artzibarko galtzada erromatarra Caesaraugusta (Zaragoza) eta Burdigala (Bordele) lotzen zituen antzinako bide erromatarraren zati da.
Informazio ohola
Mendatetik igarotzen zen erromatar galtzada. Gaurkoan Eskuin aldetik Auzperrirako norantzan jarraituko dut.
Zutoina
Pista batetatik eskuinetik gora jarraitu beharko da. Erromatar galtzadaren gainetik doana. Bertan ez dago arrasto askorik. Bertze norantzan aldiz, maldaren erditik gatzada nabarmentzen da.
Lirain mendia
Egun hauetan euria barra barra aritu denez, mendi erdian sekulako putsua topatuko dut eta argazki berezia egiteko aukera izango dut.
Mendilepotxo batetara iritsi eta hesiaren bertze aldera igaro beharko dugu ataka batetatik eta norantza antzekoan jarraitu.
Ataka
Belardi batetatik bertze hesi batetara gerturatu beharko da.
Hesiaren aldamenean zuhaitz batzuk daude eta behorrak daude.
Ataka gainditu eta bidea zabalago izango dugu. 
Ataka
Aguo pistara aterako naiz, eta ezkerretik jarraitu beharko dut.
Artzibar
Pistara eta ezkerretik segi
Bide honetatik Lusarretako errepide edo bide zaharreko pistara aterako gara. Oraingoan ere ezkerretik segi.
Lusarretako bide zaharra
Zutoina
Pistatik jarraituko dut bihurgune batetara. Bertan erromatar galtzada zuzen basorantz doa, errepide zaharra eskuinetik doan bitartean.
Zuzen
Basorantz altuera gehiegi irabazi gabe joko dut. Bertan erromatar galtzadaren arrastoak ikusgai izango dira. Berez galtzada erromatar garaitik zaindu gabe baina mendeetan erabili zenez, higaturiko bidetik joko dugu, bazterretako aldeak erromatar garaiko kutxaren ertzeak izango ziren.


Erromatar galtzadako ertzak ikusgai
Apurtxo bat aurrerago berriz ere pistara aterako naiz. Bertan atzera metro batzuk egingo dituz ikuspegi ederretako gune batetara. Behatoki ederra Artzibar ikusteko eta erromatar galtzadako norantza mapan ezagutzeko.
Pista
Behatokia
Berriz ere pistatik jarraitu beharko da bidegurutze honetara iritsi arte. Han ezker aldetik erromatar galtzadatik segiz.
Ezkerretik galtzadatik
Zutoina
Basoan murgilduko gara galtzadaren arrastoak noizean behin ikusgai izango ditugularik.
Basoa
Galtzada

Galtzada
Pisten bidegurutze batetara iritsiko naiz. Zuzen jarraituko dut galtzadatik joatean. Itzulera menditik burutuko dudalarik.
Zuzen
Zuzen
Aurrerago ataka berri bat gainditu beharko da.
Ataka
Eta segituan meatoki baten arrastoak ikusgai izango dira galtzadaren eskuin aldean.
Meatoki zaharra
Meatoki zaharra
Galtzadatik jarraitu bertze ataka bat topatu arte. Hau gainditu eta basotik irtengo naiz.
Hesia
Igezta inguruan nago eta bertan mendi-lepo bat dago, non galtzadak bihurgune handi bat osatzen duen. Bertze mendiko magalean legarra ateratzeko harrobi txikiak ikusgai daude. Erromatarrek tokiko materiala erabiltzen zuten galtzadak osatzeko eta puntu honetan oso agerikoa da.
Legarra ateratzeko harraboitxoak
Galtzada
Mendi-lepoan galtzada utzi eta zuzen Igeztako iturrira joko dut. Argi da erromatarrek ere ezagutu eta erabiliko zutela iturri eder honetako ura.
Zuzen
Bertan urmaeltxo txiki bat dago.
Aintzira
Bidetik, eskuin aldera joz, eta pista utziz, Igeztako iturrira joko dut
Igeztako iturria
Igeztako iturria
Berriz galtzadara itzuli eta harrobietara gerturatuko naiz.
Galtzada
Harrobiak
Harrobiak
Harrobiak
Galtzadaren arrastoak
Bertan zerbait jan eta itzultzen hasiko naiz. Basora gerturatu baina segituan eskuinetik gora joko dut, eskuinetik Larreburu mendira igotzeko.
Galtzada
Galtzada

Eskuinetik gora Larreburura
Iratzeen zelai batetatik gora jarraituko dut Larreburu mendira iristeko.
Larreburutik
Larreburutik
Larreburu
Tontorretik hesi bat jarraituz beherantz joko dut.

Larreburu
Aurrerago ataka bat topatuko dut eta bertatik hesiaren Artzibarreko aldera pasa eta hesiaren paretik jarraituko dut.
Ataka
Basotik eta hesiaren paretik jarraituko dut.
Aurrerago ezke aldera jaitsiko naiz, bertze ataka batetara iristean. Bidea argiago izango da hemendik aurrera.
Ataka
Bidea
Beherago bidea pista batetan bilakatuko da eta honetatik galtzadaraino jaitsiko naiz.
Pistara iritsi eta ezkerretik galtzadara jaisteko.
Pistatik ezkerretara
Azkenik, berriz ere galtzadarekin bat egin eta oraingoan eskuin aldetik, Lusarretarako bideari ekingo diot.
Galtzada
Artzibar.