2025(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Ororbia Ibero

Ororbia herritik buruturiko ibilbide zirkularra laburra. Arga ibaiaren paretik joan eta Arakil ibaira gerturatuz, barneko pistetatik itzuliz. Ibilbidea ia laua da beraz edonork egiteko moduko txango laburra da.

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea

Ororbian kotxea utzi eta ibilbidea hasiko dugu, udaletxera bideratuz.

Udaletxea
Udaletik plazara eta handik San Julian elizara gerturatuko gara.
San Julian eliza
San Julian eliza, Ororbian (Nafarroa), gotiko estiloko tenplua da, XIV. mendeko lehen erdian eraikia, eta aurreko tenplu protogotiko baten zati bat kontserbatzen du. Elizak habearte bakarra du, lau atalekoa, gurutze-ganga bakunez estalia; burualde poligonal sakona du, bost horma-ataleko gangarekin. Hurbilen dagoen atalaren alde banatan kaperak daude, eta, horrela, tenpluak transeptu bat du. Habeartearen oinaldean, aurreko eliza protogotikoaren dorrea dago, tenplu berriak bataiategia kokatu zuen tokia. XVI. mendean koru bat eraiki zen habeartearen lehen atalaren gainean, burualdeari atxikita, epistolaren aldean, sakristia karratu bat, tertzelete-gangaz estalia.

Harri txikiz osatutako zorua
San Julian eliza

San Julian eliza
Elizaren gibeleko partetik ibai aldera jaitsiko gara, iturri eta harraska zaharrak bisitatzera.
Harraska eta iturria
Harraska eta iturria
Harraska eta hura hornitzen zuen iturria 1806an eraiki ziren, Juan Prudencio Luis obra-maisuak diseinatuta. Eraikuntzarekin, hainbat ur-iturburu kutxa bakar batean bateratu nahi ziren, eta, horrela, ahoko uraren, uraskaren eta garbitokiaren beharrak ase.

Harraska
Zubiaren azpitik eta Arga ibaiaren paretik doan bidea jarraitu beharko dugu Iberorantz.
Arga eta Ororbiako zubia
Landa eremuak alde batetara eta bertzera Arga ibaia lagun dugularik, pasealekuko zati honetako oinezkoentzako zurezko zubira iritsiko gara.
Oinezkoentzako zubia
Arga
Bertze ertzera igaro eta ibai ibarretik jarraituko dugu pista zabal eta erosotik.
Zubia
Zutoina
Iberoko zubi zaharrera iritsiko gara.
Arga zubitik
Zubian
Pistatik jarraitu eta Ibero herrira gerturatu. Herrira iristean harraskara joango gara. Bertan ur termalak daude.
Harraska
Harraska
Harraska eta putsua
Ur beroak
Hamaiketakoa bertan hartuko dugu eta ondoren herriko eliza eta plazara igoko gara.

Errepidera joan eta trafikoarekin tentuz ibiliz, Iruñako norantzan, bertze aldera igaroko gara. Herritik metro gutxi batzuetara, ezkerretik beherantz doan pista hartu beharko dugulako.

Ezkerreko pista
Handik zuzen Arakil ibaiko zubi batetara gerturatuko gara. Hau bisitatu eta eskuin aldetik Ororbiarako pista jarraitu beharko dugu ondoren.
Arakil
Arakileko zubia
Pistatik Ororbiara iritsiko gara ibilbide laburtxo hau amaituz.
Ororbiara iristean



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina