2025(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Dorraotik Leziza urjauziak

Dorrao herritik abiatuta Lezizako urjauziak bisitatzera buruturiko ibilbide lineala aurkeztuko dut. 10 kilometro pasatxo eta laurehun metroko desnibela baino gutxiagoko txangoa. Gehiena pistetatik denez erosoa, bakarrik ur-jauzietara jaisteko bide aldapatsu bana izango ditugu.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta Altimetria  

Dorrauko ibilbidea
Altimetria

Dorraon kotxea utzi eta ibilbidea hasiko dugu udazkeneko egun eguzkitsu batean, nahiz eta Sakana guztia lainoarekin topatu dugun.

Dorrao
Herritik irteteko eskuin alderantz, hots, haranaren bukaera aldera daraman pistatik joango gara.
Pistatik Berian mendia ikusgai izango dugu hasieratik, eta ikuspegiak ederrak dira.
Beriain
Beriain
Beriain
Pista jarraituz haranetik barneratuko gara eta Beriaineko mendia etengabe erreferentzia argia izango dugu. Aurrera joan ahala ikuspegia aldatzen joango da.
Beriain
Soroak eta Beriain
Beriain
Baina bertze aldera begiraturik ere horma ederrak izango dira, Aitzorrotz eta Eskalaborro aldera. Momentu batena harrizko zubi eder bat ikusgai izango da Saratsa mendian.
Saratsa
Pistak zelai ezberdinez inguraturik dago, batzutan azienda ikusgai eta bertzetan landa eremua.
Pistatik
Beriain
Azkenean San Pedro baselizara iritsiko gara. Pistatik metro gutxi batzutara baselizaren eraikin xumea dago. Aterpetxo txiki bat du.
San Pedro baseliza
San Pedro baseliza
San Pedro baseliza
Apurtxo bat aurrerago aziendaren bidea ekiditzeko lurrean metalezko barak daude. Guk pistatik zuzen jarraituko dugu eta errekatxo bat gaindituta aldapak hasiko dira.
Langa
Sakana aldera
Hemendik aurrera basoan murgilduko gara eta zuhaitzen artetik mendiak ikusterik ere izango dugu tarte batzuetan.
Igoeram
Gorago iturri bat topatuko dugu pistaren eskuin aldean.
Iturria
Udazkenak zuhaitzen koloreetaz gozatzeko aukera emango digu igoeran zehar.

Basoa
Basotik igotzen jarraituko dugu eta momentu batean beherantzko aldapa izango dugu errekatxo batetara iristeko.
Basoan
Errekatxoak pista gurutzatu egiten du. Puntu honetan pista utzi beharko dugu aurreneko urjauzira ezkerretik abiatzen den bidexka batetatik jarraituz erreka gaindituta.
Erreka
Erreka
Bidetik basoan murgildu aldapa malkartsu batetara iristeko. Sasi pista zabala bukatzen den puntuan trokatik jaitsi beharko da.
Bidetik basorantz
Azkenean eta tentuz ibiliz, bereziki lokatsa egotekotan, Leziza errekara iritsiko gara eta bertan ur-jauzi ederrera iritsiko gara.
Leziza ur-jauzia

Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Salamandra
Jaitsi eta igo egingo dut bidea nola dagoen ikusteko eta ondoren lagunekik berriz ere jaitsi.
Jaitsiera
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Benetan ederra dela eta bereziki ez duzulako espero halako ur-jauzi handirik.
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Hainbat argazki eta eremu bitxi honetaz gozatu eta gero berriz ere bidexkatik goiko pistara jo beharko dugu.
Igoera
Pistara atera eta ezkerretatik igotzen jarraituko dugu aterpe batetara iristeko
Gazteluko borda
Bordaren gibeleko partetik basoti jarraituz bigarren  ur-jauzira iritsiko gara.
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Hau txikiagao da eta ez da bertikala, baina hala ere bere xarma badu.
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Leziza ur-jauzia
Berriz bordara igo eta bertan hamaiketakoa hartzeko une izango dugu.
Eta honen ondotik, pistatik atzera joan Dorrao herriraino.
Pistatik
Beriain

Ibilbide ederra eta bitxikeri itzela eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina