Uterga herritik aterata Erreniega magaletan barneratuz zizak ezagutzeko ibilbidea. Hasierako kilometroak joan eta etorria pistatik eta ondoren pista eta bide estuagotik baina bidea osoa eroso egiten da.
Utergan kotxea utzi eta pistatik abiatuko gara. Aukeran dago irten baino lehenago herriko bisita egitea edo eta itzuleran zenbait monumentu bisitatzea. Elizaren parean oroigarri bitxi bat dago.
Asunción elizako oroigarria
Utergako oroigarria
Herriko bertze eraikin ederra, jauregia da.
jauregia
Jauregi
Jauregia gerturatzea merezi du.
Jauregia
Xehetasuna
Herriko bisita burutu eta larrainen pistara joko dugu bertatik herria uzteko.
Pistatik kilometro zazpirehun metroren pasatxo, ezkerretik gorantz abiatzen den pistara igaroko gara eta bertatik altuera irabaziz joango gara.
Bertatik bertze kilometro eta erdi egin ondoren Franco Andia eremura iritsiko gara.
Franko Andia
Jada Erreniegako magalean gaude eta basoaren hasieran.
Franko Andia
Pistatik zuzen igotzen jarrituko dugu eta basora noizean behin aterako gara zizak topatzera eta argazkiak egitera.
Basoa
Pistatik aterata hainbat ziza eta honddo topatzeko aukera izango dugu.
Onddoa
Mendi lepotxo batetara iritsi eta ezkerreko pistatik igotzen jarraituko dugu.
Erreniegako magaleko troka bat
Troka batetara iritsi aurretik, bidegurutze bat izango dugu. Hasieran eskuinetik gora jarraituko dugu, basoan apurtxo bat murgiltzeko.
Eskuinetik gora
Bertako ikuspegiak eta basotik apurtxo bat aritu ondoren, berriz bidegurutze berera jaitsiko gara, oraingoan pistatik zuzen jaisteko.
Atsedenaldia
Pistatik jaitsi eta ataka bat topatuko dugu, bertze bidegurutze baten aurretik. Atea gainditu eta ezkerretik jarraituko dugu.
Ataka
Segituan borden eremura iritsiko gara. Aurrenik borda baten aurriak ikusiko ditugu.
Bordaren aurriak
Bordaren aurriak
Metro gutxi aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Ezkerreko pista nagusitik jarraituko dugu.
Ezkerretik
Segituan Caserio edo Borda multzo batetara iritsiko gara.
Bordak
Bordako aterpea
Borda
Aldameneko borda edo eraikin handian landa munduko tresna zaharrak ikusiko ditugu. Mahatsa jasotzeko zurezko ontzi handiak edo comportillos.
Borda
Bertatik irten eta pista segituko dugu.
Borda
Borda
Azkenik pista utzi eta basoan barneratuko gara berriz ere Franko Andiara ateratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina