Peña Amayara ibilbide zirkularra. Zintzilikaturtako sinklinalak interesa ematen dio geologikoki ibilbideari baina gainera aztarna arkeologikoak bisitatzeko aukera eskaintzen digu ere. Zortzi kilometro erdi pasatxo eta 500 metrotako desnibelekoa.
Peña Amayako goiko aparkalekutik abiatuko gara. Horretarako Amaya herrira gerturatuko gara eta handik gora doan pista jarraituko dugu,
Peña Amayako goiko aparkalekua
Aparkaleku berean informazio ohola izango dugu eta hesia gainditzeko langa ere. Handik igotzen hasiko gara.
Hesia eta langa
Geologikoki, Las Loras eskualdeko kareharrizko erliebe batean zintzilikatutako sinklinalaren adibide bikaina da. Eskualde horren barruan, Peña Amaya mendigunea da garaiena.
Garaiera absolutua duenez eta Las Loras parameraren ertz berean dagoenez, Peña Amaya nabarmentzen da ingurunearekiko altitude erlatibo handia duelako, gailurraren eta oinen artean ia laurehun metroko desnibela baitago, 1370 metrora, eta 980 metrora, bi amildegi bertikalen bidez modu malkartsuan salbatuta. Konfigurazio horri esker, Peña Amayak Mesetako lur sedimentarioen eta Kantauriko mendikatearen inguruko mendilerroen arteko trantsizioan paisaian izan zuen arrasto indartsuaren itxura du.
Amaya antzinako Kantabriako gotorlekuetako bat da, eta Burgosko lautadaren gainean dago. Talaia erraldoi honetan (1377 metroko garaiera) historiaurretik bizi izan da, eta gizakiaren presentziari dagokionez, gorakada handia izan du K.a. X. mendearen amaieran. Hortik aurrera hasi zen Amaya garrantzi nabarmena izaten, eta Burdin Aroko kantabriar kastrorik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. "Amaya" toponimoaren erroak "am (ma)" edo "ama" esan nahi du, bere izena, Amaya edo Amaia, "hiri ama", edo aurrerago "hiriburu" deituko litzatekeena, alegia. Ez dakigu ziur Amaya, funtsean, erromatarren aurreko kantabriarren hiriburua izan ote zen, iturri klasiko bakar batek ere ez baitu horrela jasotzen.
Langa
Pista zabal batetatik igotzen hasi.
Peña Amaya
Gora iritsi eta aurreneko lautadatxo bat topatuko dut. Eskuin aldean behatoki natural bat dago eta hara bideratuko naiz.
Informazio ohola
Inguruko geologiaren azalpenak biltzen ditu informazio oholak eta behatoki honetatik ikuspegi zabalak ditugu.
Behatokitik
Agerikoa da aurreneko haitzez sorturiko lautada honek, gune estrategiko ederra osatzen duela.
Haitzek babesa naturala eskaintzen diote eremu honi
Behatokitik herrixka edo hiritxoaren aztarnategira joko dut.
Castillo
Gaztelu edo Castillo mendiaren azpiko lautada honetan aztarnategia dago. Informazio ohol batek erakutsiko du bertan eraikitakoa.
Informazio ohola
Aztarnategia
Goi ordokitik Kantabriako lurralderako sarbidea menderatzen duen gotorleku estrategiko hau erromatarrek konkistatu zuten Kantabriako gerretan zehar (K.a. 29-19). Amayako hitzordu zaharrena Buztinezko Ibilbidean aurkituko dugu.
Aurriak
Bere garrantzi estrategiko eta militarra adierazten digun beste datu bat da Cesar Augustok berak kanpamendu bat izan zuela Amaya inguruan. Ezer gutxi gehiago jakin zen ondorengo III. mendeetan, bisigodoak iritsi ziren arte. Hortik aurrera bere izena indartsu entzuten da berriro.
Herrixka
Erromatar konkistaren aurreko kantabriar okupazioa, hasiera batean, gerriko piezak eta hiru fibula, bi aizto eta iberiar jatorriko denario batzuk aurkituz zehaztu zen. Azken hauek, antzinako kantabriarrek hegoaldeko herriekin merkataritza egiten zutela adierazten dute.
Erromatarren okupazioaren ondoren, aurkikuntzek "Amaiak" erromatar inperioarentzat duen garrantzia nabarmenago egiten dute: orraziak, izen indigenak dituzten hilarriak (kantabriarrak) eta erromatarrak, ukenduak, txanponak, anforak eta edalontziak, pintzak, etab. Horrek aditzera ematen digu okupazio militarra zibil gisa beren lautada handietan ezarri zela.
Herrixka
Gaztelu mendia eta herrixka
Herrixka utzi eta pistatik gora joko dut. Baina eskuin alderantz desbideratu beharko da Gaztelu mendira igotzeko.
Castillo mendia
Eskuin aldetik joango naiz, Gaztelu mendiko gotorlekuak ikusteko. Estugune batetatik gora egitean harresiaren aztarnak ikusgai izango dira.
Harresia
Harresitik ikuspegia
Harresia
Harresia eta informazio ohola
Harresia gainditu eta pasabide estu natural batetatik gora jarraituko dut.
Harresitik gora
Honela Gaztelu mendira iritsiko naiz. Bertan gazteluaren aurriak antzeman daitezke.
Peña Amaya Gaztelutik
Gazteluaren aurriak
Amayako muinoaren goialdean erromatarren garaiko eraikinen aztarnak aurkitu ziren. Jakina, Erdi Aroko eraikinak askoz ere agerikoagoak eta nabarmenagoak dira, baina ez dugu ahaztu behar Amaya hartu ondoren gotorleku militar bat ezarri zela puntu horretan (ikusmenari dagokionez). Hemendik, erraza izango litzateke Pisoraca (Herrera de Pisuerga), Julióbriga (¿Retortillo-Reinosa?) eta Portus Blendium (Suances) lotzen zituen bidearen gaineko kontrola mantentzea, Pisoraca Legio IV Mazedonicako balizko kanpamendua izanik. Bidea Amayatik mendebaldera zihoan.
Aurriak
Apurtxo aurrerago tontorra dago. Bertatik ikuspegi zabal eta ederrak daude.
Castillo mendia
Tontorretik
Panoramika Castillotik
Aurriak
Bisita burutu ondoren bertze magaletik jaisten hasiko naiz.
Jaitsiera bertze magaletik
Beheko aldean, eskuinetik bidexka bat dago koba batetara joateko. Hara joko dut, bertatik argazki batzuk ateratzeko.
Koba
Koba
Berriz bidera itzuli eta mendi leporantz bideratuko naiz, haitzen azpitik.
Mendi lepora
Mendi lepotik bide argi batek Amaya peñako haitzen azpitik eramango nau.
Haitzen azpitik bidea
Castillo mendia
Poliki poliki altuera apurtxo bat irabaziz aurrera egingo dut.
Bidea
Bidea
Haitzen azpitik
Hongarrera errekaren sorburutik igaro eta buelta ematean ezkerretik gora doan bidexka hartuko dut, Peña Amayako goiko partera iristeko.
Harrietatik bidexka gorantz
Ezkerretik gora bidexkatik
Altuera irabaziz noa bidexka estutik goian dagoen lautadara iristeko. Ezkegitako sinklinalera iristeko.
Goiko ikuspegiak zabal eta ederrak.
Azken aldapa lautadara iristeko
Gorantz bideratuko naiz sinklinalaren goiko partera iristeko.
Sinklinaletik
Panoramika behatokitik
Erdiko partean dauden tontortoetatik jarraituko dut.
Erdikoan harriz osaturiko etxolatxo edo aterpetxo bat dago.
Aterpetxoa
Panoramika erdiko tontorretik
Handik ezker aldeko amildegiko goiko partera bideratuko naiz.
Paña Amaya
Bertze harriz osaturiko aterpeak ikusgai bidean.
Aterpetxoa
Xehetasuna
Bertze haranerako ikuspegiak izango ditut amildegiko goiko partetik.
Panoramika bertze haranerantz
Eta mendi erpinetik tontor nagusira jarraituko dut.
Bertze aldeko mendiak
Azkenik Erpin geodesikoa ikusgai izango dut.
Peña Amaya
Haize zakarra eta lainoa sartzen hasia da eta agudo tontorrera zuzenduko naiz.
Tontorretik gertu
Tontorretik
Paña Amayara iritsiko naiz eta haize honekin argazki baten bat atera eta ziztu bizian jaisten hasi beharko dut.
Peña Amaya
Peña Amayatik
Peña Amayatik
Peña Amayatik
Panoramika tontorretik
Peña Amaya
Eskuin aldetik jaisten hasiko naiz, haitz batzuen artean ageri den biderantz.
Peña Amaya
Azkenik jaisteko pasabidera gerturatuko naiz eta bertan haizeaz babesterik izango dut.
Jaisteko bidea
Jaitsiera
Bide estuak haitzen artetik beherantz eramango nau.
Bidea
Pasarte estuak ditu jaitsiera
Jaitsierako bidea
Haitzen oinarrietara iritsiko naiz. Bertan hesi bat dago. Hau gainditu eta eskuinetik jarraitu beharko da.
Hesia
Haitzen beheko partetik doa itzulerako bidea.
Haitzen azpitik segi
Oraingoan Amaya Peñaren goiko haitzen azpitik tarte ederra egin beharko da.
Haitzen azpiko bidea
Bidea
Lainoa azkar dator eta momentu batzuetan ez da ezer ere ikusten. Oraingoan haize zakarra eskertu beharko da, argi tarteak eskaintzen dizkidalako.
Bidea
Azkenik Castillo mendia ikusteko aukera izango dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina