Orbaneja Del Castillo herritik Ebroko arroila ezagutzeko ibilbide zirkularra, Eskalada herrira menditik eta itzulera Ebro ibai ertzetik. Ibilbide ederra eta kontraste handikoa. Batetik Ebro arroilako landaredi oparoa eta bertzetik mesetako landa paisaiarekin. Orbanejako ur-jauziak eta koba edo ibaiko iturburua bisitatuz eta Eskaladako Santa Maria la Mayor eliza erromanikoaren ataria bisitatuz.
Orbaneja Del Castillon gaua emango dugu eta horregatik urjauziaz eta izarrez gozatzeko aukera izango dugu.
Orbaneja gauez
Orbanejako ur-jauzia gauez
Orbanejako ur-jauzia gauez
Orbanejako ur-jauzia gauez
Orbanejako ur-jauzia gauez
Gaua pasa ondoren, goizean aparkalekura gerturatuko gara eta mendiko trasteak prestatu ondoren gure ibilbideari hasiera emango diogu. Nola ez, ur-jauzietatik abiatuko gara, jendez bete aurretik herria bisitatzeko era koban sartu ahal izateko bisita lasaia eginik.
Ur-jauzia
Ur-jauzia Uraren Kobazuloan sortzen da, zirku harritsuaren oinarrian, Briziako Parkeko lurrazpian dagoen akuifero batetik datorrena. Herria bi zatitan banatzen du, hiribildua eta herria, eta harrizko etxeen artetik jaisten da, eszena fotogenikoa sortuz.
Herriko etxeak eraikitzeko erabili ziren kaltzarea tobak osatzen dituzte.
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Ur-jauzia
Urjauziaren parean informazio ohola dago eta bertatik bide bat herrirantz igotzen da.
Orbaneja
Urjauzia eta herriko aldea ederra bada, bertze aldea, hots, altuera apurtxo bat irabaztean Castillo mendiko haitzak, ikustean bi ikupegien arteko lehia sortuko da. Gainera arroilaren bertze aldeko hormetan haitz zubi erraldoi bat ikusgai dago.
Haitz zubia
Urjauziaren goiko partera bideratuko gara eskaileretatik baina herrira iritsi aurretik beheko errotara gerturatuko gara goitik urjauzia ikusteko.
Errotarako eskailerak
Herrira iritsi eta karrika estuen artetik erroten etxeetara gerturatuko gara.
Goiko ur-jauzia
Urjauziaren hasiera eta behean aparkalekua
Herriko elizaren karrikara iritsiko gara eta bertan erreka eta iturri bat dago.
Handik, errekako bazterretik kobarako bidea dago.
Kobarako bidea
Koba bisitatzeko ordutegia herriko web honetan kontsultatu daitezke.
Uraren kobaren sarreran
Uraren koba
Uraren Koba osatzen duen haitzulo-sistema eskualdeko kareharrizko arroken bidez urak eragindako higaduraren ondorioz sortu zen. Prozesu horrek hainbat kilometroko lurpeko konplexu bat eratu du, sifoiak eta galeriak barne. 1964ko lehen esplorazioetatik, beste kobazulo batzuekin lotutako barrunbe zabalak aurkitu dira, hala nola Barbanchokoa.
Haitzuloak berehala urez betetzen diren galeriak ditu, lurpeko akuiferoarekiko lotura dela eta. Euri jasa gogorretan, ura azaleratzen da eta herrian zehar ibiltzen da ur-jauzian amildu arte.
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Uraren koba
Kobatik irtetean berriz ere elizaren karrikara jaitsiko gara eta oraingoan erreka gaindituz, eskuinetik karrika bera jarraituko dugu errepidera jaisteko.
Errotak
Errekan
Orbaneja del Castillo
Errepidetik haitz zubia, Afrikako maparen antza duena, hobeto ikusteko aukera izango da.
Haitz-zubia
Xehetasuna
Errepidera iritsi eta ezkerretik metro batzuk egin beharko ditugu.
Ezkerretik
Segituan Ebrora daraman bidea ikusiko dugu eta eskuin aldetik ibairantz bideratuko gara.
Eskuinetik Ebrorantz
Zubi batera iritsiko gara. Bertatik Ebroko bertze ertzera igaro eta eskuinetik gorantz jarraitu beharko dugu, itzulera bertze aldetik burutuko dugularik.
Zubia
Ebro
Ebro
Bidetik berriz ere Castilloko haitzak nagusitu egiten dira.
Hasieran Ebroko ertzetik eroso eta ia altuera irabazi gabe egingo dugu kilometro bat.
Ebroko ertzetik
Han bidegurutze bat dugu eta gure kasuan ezkerretik gora joan beharko dugu.
Ezkerretik gora
Bide honetatik poliki poliki altuera irabaziz goaz, carboneran aldean mesetan barneratzeko.
Bidean
Troka batean barneratuko gara eta azken tartean bidea estugune eta errekatxo baten paretik egin beharko da.
Ebroko arroila
Trokako goiko aldean estugune bat dago baina urik kasik jaisten ez denez ez dugu eragozpenik aurrera segitzeko.
Trokan
Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara. Ezkerreko aldetik trokatik baztertuz, gorantz jo beharko dugu.
Ezkerretik gora
Suharria
Pistatik mesetan barneratuko gara eta Campejón eta Callejones eremuen artetik zuzen jarraituko dugu basoan eta aintzinako erein lurretatik, arroilaren bertze goiko aldera iristeko.
Ebroko arroila
Jaisten hasiko gara eta bidegurutze bat topatuko dugu. Ezkerretik Eskalada herrirako bidetik jarraitu beharko delarik.
Ezkerretik beherantz
Bertatik jaisten hasiko gara eta arroilako magal honetako basoran barneratu ere. Baina altuera galdu aurretik ukuspegi zabal eta ederretaz blaitzeko aukera paregabea izango dugu.
Ebrok arroila
Jaitsierako eremutik panoramika
Jaitsierako eremutik panoramika
Ebroko arroila
Goitik Escalada herria ikusgai izango dugu.
Jaitsieran aska zahar bat topatuko dugu bidearen parean.
Aska
Basoan
Azkenean Ebroko ibarrerantz gerturatuko gara.
Escalada inguruko mendia
Ebrora iritsi eta eskuinetik bideratuko gara Escalada herria bisitatzera. Itzulera bide beretik eta Ebroko ertzetik gora egingo dugu.
Ebro
Ebro gaineko zubira gerturatuko gara bertatik bertze ertzera igarotzeko.
Ebroko zubia
Baina zubira iristean sorpresa galanta izango dugu. Bertan igarabak lasai oso ari dira Ebron jolasten.
Igaraba
Igaraba
Igarabak grabatzen
Zubian
Herrira sartzean iturri eder bat topatuko dugu. Bertan ura apur bat edan baina zuzenean elizara joko dugu.
Iturria
Escalada
Santa María la Mayor
Santa María la Mayor
Bi ataleko habeartea eta burualde laua eta izar-formako gurutze-gangak dituen tenplua da. Iparraldean kapera karratu bat gehitu zen.
Garai erromanikokoa, mendebaldeko itxitura-horma zenaren gainean, kanpai-horma zaharra baino ez da geratzen; gaur egun, kanoi-hormak itsututa daude, eta horma eta dorre moderno batek inguratzen dute egitura. Hegoaldeko horman harlangaitz-horma gisa erabilitako landareekin apaindutako inposta batzuk daude, eta, bereziki, ate dotorea.
bere monumentaltasun ukaezinaren zati handi bat bere txaranbeldura da, degradazioan dauden arkibolta ugariren bidez sortua. Arkibolta horiek ate-zangoetan ukondotutako sei zutabe-bikotetan bermatzen dira. Berehala datorkigu gogora Palentziako ate erromaniko antzeko bat. Valdavia eskualdeko Arenillaseko San Pelaio monasterioa zenaren elizaz ari gara. Jarraian ikusiko dugunez, arkibolta -posizio berdinean- irudi erradialekin partekatzen du.
Aipatutako atearen egitura arkitektonikoa gorputz nabarmendu edo arimez koroatutako gorputz baten gainean eraiki zen. Gorputz horren gainean teilatutxo bat zegoen, animalien eta gizakien buruak, diamante-puntak, landare-motiboak eta abar zituzten hagaburutxoak zizelkatuta.
Santa María la Mayor
Barneko arkiboltan irudi erradial nahiko hondatuak ditu (batzuk ia galduak), eta horrek ez du ikonografia ezagutzea errazten. Zalantzarik gabe, hainbat musikarik jotzen dituzte beren haize- eta hari-instrumentuak, dolio bat barne. Hori dela eta, hasiera batean Apokalipsiaren 24 adinekoak izan zitezkeela pentsatu zen. Hala ere, badira beste jarduera mota batzuk egiten ari diren pertsonaietako batzuk, hala nola dantza musikarien soinuarekin hasteko unean dagoen dantzari bat; beste pertsonaia bat -elizgizon bat- liburu ireki batekin agertzen da; bikote batek erretilu edo mahai moduko bat dauka objektu biribilekin. Jarduera sozialen errepertorio horren barruan, deigarria da aingeru bat filakteria batekin egotea.
12 zutabeko zutabe-jokoari dagokionez, 5 zutabek gai zoomorfoko eta borrokarako kapitel figuratuak dituzte. Gainerakoak landare-saskiak dira. Lehenengoek, behatzailearen ezkerretik eskuinera, ikonografia hauek irudikatzen dituzte:
Bi gerlari oinez beren ezkutu gotiformeekin borrokan.
Arpia-bikotea.
Bi lehoi beren harrapakinaren lepoari eta bizkarrari hozka ari dira, arkume bat beharbada.
Zaldiz egindako soldadua, sare-kota eta ezkutua dituena, herensuge motako animalia izan daitekeenari aurre egiten.
Beste bi harpia.
Santa María la Mayor
Santa María la Mayor
Santa María la Mayor
Eraikin eta bereziki bere atari erremonikoaz gozatu ondoren errepidetik gora jarraituko dugu Val errekatxora iritsi arte eta bertatik beherantz doan karrikatik berriz ere Ebroko ertzera.
Ibai ertzean harraska zaharra dago, eta bertze aldean askaltokia. Han bazkaltzeko aukera ona izango dugu.
Harraska
Askaltokia
Bazkaldu ondoren, berriz ere zubitik Ebroko bertze ertzera igaro eta oraingoan urak gora jarraituko dugu.
Pista zabaletik arroilako meandroetan barna igotzen joango gara.
Batzutan basoan eta bertzeetan ereindutako baratzetatik.
Noizean behin arroilako hormetatik abiatzen diren iturburuak gaindituz.
Eta beti ere arroileko goiko haitzen ikuspegiak izango ditugularik.
Ur-jauzitxo bat
Ur-jauzitxo bat
Ebro beti lagun izango dugu.
Ebro
Castillo mendiko haitzak
Castillo mendiko haitzak
Saieak haitzetan
Haitz-zubia bertze aldetik ikusita
Haitz-zubia
Azkenik arroilako bihurgunera iritsiko gara eta Orbaneja del Castilloko eremuan barneratuko gara.
Azkenik zubira iritsiko gara eta handik Orbaneja del Castillora, urjauzietako aparkalekura.
Orbanejako eliza
Zubia
Errepidera igo eta eskuinetik aparkalekura.
Errepidetik beherantz aparkalekura
Ibilbidea amaitu baina berriz ere ur-jauzietara gerturatuko gara atsedena hartzeko eta uraran soinuaz errelaxatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina