2025(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Larunbetik Arriandi, Urrutxaga eta San Bartolome baseliza zirkularra

Larumbe herritik abiaturik Arriandi, Urrutxaga eta San Bartolome baseliza bisitatuz ibilbide zirkularra. Bederatzi kilometro eta bostehun metroko desnibel dun ibilbide honetan, Larunbe herria eta bereziki bere San Vicente elizako arkupe ederra ezagutzeko aukera emango digu. Ondoren Arriandi mendiko monasterioaren aurriak, eta bukatzeko San Bartolome baseliza, bere lehio monolitiko aurre erromanikoarekin. Bidea basoan barna eta berez udazkenaz gozatzeko aukerarekin.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa: 

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea

Altimetria

Larumbe herrira iritsi eta dena prestatu ondoren harraskarantz bideratuko gara. Ikusgarria halako eraikin gehienak bezala.


Harraska
Harraska
Harraska eta iturria
Iturritik gora segi eta elizarako bidean, apezetxearen azpitik, tunel antzeko batetatik igaroko gara.
Elizarako bidea
Tuneletik irten eta San vicente eliza ederraren arkupea ikusgai izango dugu.
San Vicente eliza
Nahiko ezezaguna den eliza da Larunbekoa, akaso bide nagusietatik bazterturik dagoelako, baina benetan ederra eta hau bisitatzeko bakarrik bada ere herrira gerturatzea merezi du. Nire kasuan ibilbide batetik elkartzean eta geroago ikusterik izango ditudan aurriak kontutan izanda, eguna borobiltzeko beta ederra.
San Vicente eliza
San Vicente eliza IKO edo Interes Kulturaleko Ondasun gisa izendatuta dago 1993. urtetik.
Sarrerako atea hiru arkiboltaz osaturik dago, hauen ginbelak bola eta hostoen apaindura eskemati zatudunekin, XIII. mendean ohikoak diren modukoak.
San Vicente eliza
Baina San Vicente elizaren atalik deigarriena bere ateaurreko elizpe edo eliz ataria, hots, portikoa da. Bertze harlandu mota batez eraikita dagoenez, elizaren garai ezberdin batekoa dela erakusten digu. itxuraz, Gazolazen agertzen denaren parekotasuna duenez XIII. mendeko aurreneko herenekoa bezala datatu daiteke, bereziki aurkezten dituen eraikitze egiturarengatik, Gotiko garaikoa, baina eskulturak erromaniko garaiko estilokoak direla ez dago zalantzarik.
San Vicente eliza
Atari aldean lau bao ditu, kontrahormen artean, eta hiru leihate, horietariko bat nahiko hondatua, nahiz eta zaharberritze prozesuaren ostean bertze ikuspegi bat izan.
Sarrera puntadun arku bikoitzaren bitartez osatua dago, ginbelak azken afariaren eskenak, hegaztiak eta lau hankeko animaliek osatu egiten dituzte. Arkuaren eskuin aldean aingeru eta krismon berantiar bat ageri dira.
San Vicente eliza
Leihateen banaketa honakoa da, bat atearan alde batean eta bertzean bi. Puntadun arku bikoitzaz osaturik daude, barruko aldean  arku ojibal bikoitza mainela edo parteluzadunarekin. Gehienak pilare oktogonalak,  erastunez osaturiko basamentuarekin,  euskarri gisa nagusitzen dira. Ginbelak aberatsak oso dira, bertan itun berriaren eskenak animali eta landarediarekin batera agertzen dira.
San Vicente eliza
Informazio gehiago eta xehetasun gehiago ikusteko blogeko bertze sarrera honetan duzue: Mendiko osterak: Larunbe bilaketaren emaitzak 
San Vicente eliza
San Vicente eliza
San Vicente eliza
Elizako arkupeaz gozatu eta gero, elizari itzulia emango diogu. Topatuko dugun aurreneko gauza, zenbait hilarri izango dira.
Hilarriak
San Vicente eliza
Gibelera iritsi eta pistatik igotzen jarraitu beharko dugu.
San Vicente eliza
Segituan metalezko ate batetara iritsiko gara. hau gainditu eta zuzen pistatik jarraituko dugu.
Atea
Pistatik basora iritsiko gara eta bidegurutze batean eskuineko pista batetatik gora jarraitu beharko da.
Eskuinetik pistatik gora basotik
Mendi erpinera iritsiko gara eta han bihurgune bat egingo du pistak, ezker alderantz.
Ezkerretik gora
Metro gutxi barru eskuinetik bidexka bat abiatzen da. Bertatik igoko gara.
Eskuinera
Segituan Arriandi mendiko tontorrera gerturatuko gara.
Arriandi
Panoramika Arrianditik
Arriandi
Baina tontorreko bistaz aparte, bertan interesgarriena topotu eta oraindik industen jarraitzen diren monasterioaren arrastoak dira.
Larunbe herriko bizilagunek, Aranzadiko elkartekoekin zenbait urte eman izan dituzte inguru hauek garbitzen. Juantxo Agirrek berak erraten zidan moduan, ez ustean hartu zituen beraiek ere indusketak monasterio erromaniko baten elizaren hiru burualdeko kaperak atera zituztenean. Bazekiten gune honetan historia aurreko aztarnategia zegoela, baina ateratakoarekin eta gainetik ikusten diren bertze horma eta harriengatik, elizaz gain monasterioaren bertze egoitzak industu gabe direnak, badirela argi da.

Arriandiko monasterioa
Pascual Madozek bere hiztegi geografiko, historiko eta estatistikoan , 1847. urtean argitaraturiko alean, San Gregorio izeneko baseliza bat aipatu egiten du. Hortaz XIX. mendearen erdialdean mendi tontorrean oraindik baseliza bat zegoela argi dago. Harriandi mendiak oraindik San Gregorio izenarekin izendatua izaten da.
Buzoia
Monasterioa industen jarraitu izan dute azken urteetan. Bere historiarekin liburu bat argitaratu egin dute ere Aranzadikoek monasterioa eta haraneko historiaren inguruan.Larumbe en su historia. BERTAN deskargatu edo irakurtzerik dago.
Eta 2024. urtean ezagutzera eman zuten, elizaren putsuan topaturiko K.O I mendeko aldare berezi bat, Larrahe jaikoaren izen euskaldunarekin. Aldareak latinez idatzitako testu bat du, eta emakume batek, Valeria Vitellak, Larrahe jainko baskoiari eskainitako dedikazioa jasotzen du. 2022an aurkitu zen, putzu baten barruan, Doneztebeko Erdi Aroko monasterioko indusketa arkeologikoetan, Arriaundi mendian (Larunbe). Erromatarren garaian jainko eta jainkosa indigenen gurtzaren testigantza da pieza hau. Informazio gehiago BERTAN.
Monasteriako eliza
Monasteriako eliza
Monasterioko aurriak
Monasterioko aurriak
Monasterioko aurriak
Aldarea
Monasterioko aurriak

Pirinioak

Monasterioko panoramika
Monasterioko panoramika
Bisita eder honen ostean, bertze magaletik jaisten jarraituko dugu, berriz ere basoan barneratzeko.
Arrianditik jaisten
Agudo Ataka bat topatuko dugu. Hau gainditu eta basotik jaisten jarraituko dugu.
Ataka
Basotik mendilepo batetara iritsi eta hegoaldeko magaletik metro gutxi batzuk egingo ditugu hesi batetara iritsi arte. Hau gainditu eta Urrutxagako mendi erpinetik gora jarraituz.
Mendilepoan
Hesia eta Urrutxaga
Aldapa honetan haizea gogoz astintzen gaitu eta tentuz igo beharko dugu.
Arriandi
Urrutxagara iritsi eta tontorretik agudo igaroko gara berriz ere basoan haizeaz babesteko.
Urrutxaga
Urrutxaga
Urrutxagatik panoramika
Bertze mendi erpinetik beherantz, mendi lepo batetara iritsiko gara. Bertan borda aterpe bat dago.
Borda
Pistara iritsi eta mendilepoan hau gurutzatu beharko da zuzenean abiatzen den bidetik basorantz bideratzeko.
Zuzen bidetik pista utziz.
Berriz ere basoan murgildu eta haizeaz babesturik gaudela, lasaiago ibiltzerik izango dugu.
Basoan
Bidea zabala da eta momentu batean bidegurutze batetara iritsiko gara. Ezkerretik beherantz jarraitu.
Ezkerretik beherantz
Azkenik basotik irten eta San bartolome baselizara iritsiko gara.
Atea
San bartolome baseliza
Leiho zaharra
San bartolome baselizaren arkupea
Ermita hau Masko lepoan dago, 796 metroko altueran, eta Erdi Arokoa da jatorriz. Habearte angeluzuzen luzanga du, XIII. mendekoa. Oinaldean, korua dago, balaustrada eta dentelloiekin apainduta. Ermitaren ondoan, 1615etik aurrera dagoen babesleku atsegin bat dago, errege-abelbideari jarraitzen zioten artzain transhumanteei aterpe ematen ziena. Izan ere, lepo beretik igarotzen da GR-9 edo Probintzietako errege-abelbidea, Nafarroan dagoen abelbide zaharrenetako bat. Bardea eta Nafarroako Erribera Gipuzkoako Tolosa eta Azpeitia herriekin lotzen ditu, eta abere biziak Nafarroako hegoaldetik Gipuzkoaraino eramateko balio zuen, bertan hazten baitziren. Hori dela eta, "zezenen abelbidea" izenez ere ezagutzen da.

Arkupea

San bartolome baseliza
Leihoa
San bartolome baseliza
San bartolome baseliza
San bartolome baseliza
Baselizako arkupean bazkaldu eta atsedena hartu ondoren berriz ibilbidearekin jarraituko dugu. Pistatik eskuin aldera ibiltzen hasiz.
San bartolome baseliza
Apurtxo bat aurrerago bidegurutze bat izango da. Ezkerreko pistatik jarraitu beharko dugu.
Ezkerreko pista
Berriz ere basoan murgilduko gara eta udazkeneko koloreetaz gozatzeko aukera izango dugu.

udazkena











Bide erdian ataka bat topatuko dugu. Hau gainditu eta zuzen segi,
Ataka
Eta apurtxo bat beherago metalezko atea pistan. Hau gainditu eta zuzen segi ere.
Atea


Poliki poliki Larunbe herrira gerturatuko gara.




Berriz elizatik igaro eta ondoren iturrira eta bertatik kotxera.
Beriain
Eliza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina