2025(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

Sorogainetik Adi eta Iturrunburu zirkularra

Sorogainetik Adi eta Iturrunburu zirkularra neguko goiz hotz batean. 12 km eta 800 bat metrotako desnibeleko txango ederra. Odiako errekatik gora, Aratuneko mendi lepora, handik Adi igo eta ondoren bertze magaletik jaitsita Gorostibizka tontorrera. Itzulera Adiko beheko magaletik, Iturrunburu mendira iritsiz eta handik zuzenean Sorogainera.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Ibilbidea
Altimetria

Sorogainen aparkatu eta aterpetik ibilbide hasiko da. Goiza nahiko hotz dagoenez, arropa prestatu eta segituan ibiltzen hasiko naiz Astakarriko errekarantz.

Sorogain
Marka egunean azienda biltzen den kortatik igaroko naiz.
Markarako korta
Aterpetik oso gertu Odiegiko trikuharriak daude.
Odiegi 1 trikuharria
Odiegi 1 trikuharria
Errepidetik metro batzuk egin eta aztakarri errekarantz bideatzen den pista hartuko dut. Baina erreka bertan gainditu ordez, gaur ura nahikoa darama, zuzen jarraituko dut gorago errazago zeharkatzeko.
Errekarantz
Sorogain erreka
Segiotuan zutoin bat ikusgai izango da. Bertatik ezker aldera, Odiako errekarantz eta basorantz joko dut.
Zutoinetik ezkerretara
Laiotza aldean horma
Haranean barneratuko naiz, basoan barna murgiltzeko.
Adi
Odiako erreka
Aurrerago, Odiako erreka zabalagoa den puntu batean bertze ertzera igarotzeko aukera izango da. Bertan eskuinetik bidetik jarraituz.
Odia zeharkatzeko tokia
Gaurkoan Odiako errekak ere ura nahikoa darama eta magal ezberdinetatik troketatik ura dario.
Odia
Laster hesi bat topatuko dut. Hau gainditu eta ertze honetatik basoan barneratzen segi.
Hesia
Aurrerago zurezko zubi batetara iritsiko naiz. Bertatik bertze ertzera igoro eta igotzan jarraituko dut.
Zubia
Une ederra izango da errekaren argazki batzuk egiteko.
Odiako erreka
Odiako erreka
Odiako erreka
Hemendik aurrera aldapak malkartsuagoak izango dira. Neguak eremu honen bertze ikuspegi zabalagoa eskaintzen du, mendietako profilak erakutsiz.
Basoa
Basoan
Noizean behin Adi ikusgai izango da.
Adi
Poliki poliki Arataun mendi lepora iritsiko naiz.
Arataungo hesia
Mendi lepora atera eta zutoinak adierazten duen moduan, basotik irten eta Adiko magala malkartsuari aurre egin beharko zaio.
Zutoina
Adi
Adiko magala
Aldaparen hasieran, gune estrategikoan, pare bat bunker kokaturik dago. Aurrenekoa oso ikusgai eta bertzea eskuinerago basoan.
Bunkerra
Basoko Bunkerra
Aurrenekoa bisitatzeko basokora joko dut. Handiagoa da eta.
Pirinioak
Bunkerra
P lerroaren informazioa eta mapan bertze batzuk kokatzeko: https://lineap.spiki.org/eu 
Bunkerra
Línea P, batzuetan Pirinioetako Defentsa Erakundea edo Gutierrez Linea deitzen zaio, Francisco Franco diktadorearen erregimenean ezkutuan eraikitako defentsa-bunker multzo bat da (gotorleku militarrak etsaien suaren aurkako froga). Batez ere aliatuak Espainian sartzea eragozteko asmoz. Pirinioek osatzen duten 500 km-ko hesi naturala erabiliz, bunker kopuru ikaragarria du. Une honetan mapak 3.096 bunkerrak ditu, besteak beste, 1.992 egiaztatuta eta 1.104 oso litekeena da. Bunkerrik altuena itsas mailatik 2.507 m-ra dago.
Bunkerra
Erdi lurperatuta dauden hormigoi armatuzko bunkerrez osatuta dago, batzuetan tunelen bidez lotzen direnak. Bunker hauek Erresistentzia Zentroetan (CR) banatzen dira, beraiek arrisku mailaren arabera sailkatuta (liburuetan edo interneten aurkitzen diren CR mapak ez datoz bat errealitatearekin). Garai hartako beste eraikuntza batzuk baino ez zegoen ondo babestuta, zaharkitua ere. Line P bunker asko eraiki zirenean existitzen ez ziren basoetan daude. 1975ean Franco hil zen arte, sekretu militarra izan zen.1980ko hamarkadan behin betiko abandonatu zuten.
Iturrunburu bukerretik
P lerroko mapa laburtu bat.
Ondoren magalaren erdian dagoenera joko dut, handik hesiaren aldamenetik igotzen jarraitzeko.
Bunkerra
Bunkerra
Magaletik gora, altuera irabaztean Pirinio eta Kintoako eremua begi bistan izango dut.
Panoramika
Pirinioak
Pirinioak
Azken aldapari eutsiko diot. Bertan elurra dagoenez, kontuz ibili beharko da, nahiko izozturik dago eta.
Adi
Azkenik tontorrera iritsiko naiz, eta ohikoa izaten den moduan haizeak gogoz astintzen du.
Panoramika Aditik
Aditik
Adi
Adi
Panoramika
Aditik
Agudo, bertze magaletik, hesia gainditu gabe, jaisten hasiko naiz.
Adi
Bertze magaletik Pirinioa ere ikusgai izango da altuera apur bat galtzean.
Pirinioak
Azkenik Gorosti Bizkarreko mendi lepoa ikusiko dut.
 Gorosti Bizkarreko mendi lepoa
Mendi lepora iritsi aurretik bertze bunker bat dago.
Bunkerra
Bunkerra
Iturrunburu bunkerretik
Mendi lepora jaitsi eta hesia gainditu gabe, zuzen Gorostibizkar tontortxora iristeko.
Mendi lepoa
Zutoina
Gero jarraituko dudan bidea, Adiko magala zeharkatuz.
Magala zeharkatzeko bidea. GRa
Gorosti Bizkar
Adi zeharkatzean eta Adi Soroko jentilen baratzen goiko aldean iturburu bat dago.
Iturburua
Azkenik Arataun mendi lepora iritsiko naiz berriz ere. Oraingoan hesia gainditu gabe, ezkerretatik gora jarraituz.
Arataun mendi lepoa
Basotik irten eta Iturrunburu mendia ikusgai izango da.
Iturrunburu
Iturrunburu
Magaletik goiko aldean dagoen hesira igo eta bertatik mendi tontorrera.
Pirinioak
Iturrunburu
Adi Iturrunburutik
Iturrunburu
Tontorrean eta haizeaz babesturik atsedena eta zerbait jateko unea izango dut, ikuspegi pribilegiatu hauetaz gozatuz.
Iturrunburu
Panoramika Iturrunburutik

Panoramika Iturrunburutik
Tontorretik jaitsi hesia gainditu gabe. Beherago ataka bat bai dago.
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Pirinioak
Mendi lepora iritsi eta bertan ataka dagoenez, bertatik bertze aldera igaroko naiz.
Mendi lepoa
Hesia eta ataka
Aldameneko tontortxora igo eta bertze aldetik jaisten jarraituko dut.
Pirinioak mendi lepotik

Tontorra
Adi tontortxotik
Iturrunburu
Jaitsiera basoan barneratu gabe, zuzen burutuko dut.
Jaitsiera
Pirinioak
Pirinioak
Aztakarriko trokaren bertze aldean bertze bunker batzuk ikusten dira.
Bunkerra
Aska batetara iritsiko naiz. Bertan zuzen jaitsi eta basoan barneratuko naiz.
Aska
Basora jaitsi.
Basoko zuhaitza
Adi


Azkenik Sorogainera iritsiko naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina