Arvendonen autokarabana aparkatu eta bizikletarekin aterako naiz.
Ezkerretik abaituko naiz errepidetik eta metro batzuren ondoren ezkerreko errepide txikiagora pasako naiz trafikoa ekiditzeko.
Errepide horietatik errepide nagusira aterako naiz, aparkaleku nagusietatik gertu. Ezker aldetik pista batetatik jarraituko dut.
Errepidea zeharkatu eta bertze aldean pista bat dago oinezkoentzako.
Pista honetatik eta aparkalekuaren mugatik bizikletak aparkatzeko gunera iritsiko naiz. Bertan bizikleta giltzatu eta bus geltokira joko dut, marea jada behean dagoelako eta igotzen hasiko delako segituan.
Busarekin istmoa zeharkatuko dut. Garai batean kotxeak mendiaren beheko partera arte iristen ziren, baina trafikoa ekiditeko eta marea gorak egiten zituen triskizioak ekiditeko orain mugatuta dago.
Mont Saint-Michel 960 metro inguruko zirkunferentzia duen uhartetxo granitiko bat da, Couesnon ibaiaren bokaletik ekialdera kokatua, Manche departamenduan, Normandian. Bere izena San Migel goiaingeruari dagokio, legendaren arabera, santutegi bat eraikitzea eskatu baitzuen. 709. urtea baino lehen. Mont Tombe esaten zioten. Erdi Aroan, «Mont Saint-Michel au péril de la mer» (Mont Saint-Michel itsasoaren arriskuari) izena eman zitzaion.
Mendia Mont-Saint-Michel badiak bustitzen du, Mantxako kanalera irekia, eta lautada hareatsu handi batetik altxatzen da. Uhartetxoak 92 metroko garaiera du eta 7 hektarea inguruko azalera azaleratzen da, arrokaren zatirik handiena bertan dagoelarik.
Busetik jaitsi eta zuzenean padurara joko dut irlan sartu gabe.
Mont Saint-Micheleko harresiak inguratu aurretik, uretako zapatak paratuko ditut, hemendik aurrera area eta ura izango bai ditugu bidelagun irlara joateko eta itzultzeko.
Harresiak inguratuz irlaren bertze aldera joko dut. Segituan Tombelaine irla ikusgai izango da. Haraino ia lau kilometroko bidea dago eta argi da marea beheran soilik joaterik dagoela, eremua arras laua da eta ura igotzean azkarregi egiten du eta korronte biziak sortu egiten dira.
Harresiaren bertze aldera iritsiko naiz eta bertako ikuspegia guztiz ezberdina da. Eremu honetan basotxo bat ere ikusgai da.
Segituan uretatik aurre egin beharko da.
.JPG) |
| Padura |
Padura aldakorra da, zati batzuetatik ur korronteak daude eta marea behera egon arren noizean behin ia belaunaraino iritsiko zait ura, eskerrak gutxitan dela, bertzela aurrera egitea eragozten du eta.
.JPG) |
| Padura |
Eremu lau honetan areak forma bereziak eskaintzen ditu eta eguzki eta hodeiak paisaiari xarma berezia eskeintzen diote.
.JPG) |
| Saint Michel paduratik |
Astirik galdu gabe aurrera jarraituko dut, irla nahikotxo urrun bai dago.
.JPG) |
| Padura |
.JPG) |
| Padura |
Poliki poliki irlarantz gerturatzen naiz, zati asko urik gabe daudenez azkarrago ibiltzeko aukera izango dut.
.JPG) |
| Tombelaine irla paduratik |
Eremu guztia laua denez ez da erraza distantzia kalkulatzea.
 |
| Panoramika bidearen erditik |
 |
| Panoramika bidearen erditik |
Bertze eremu batetan ura izango dut berriz.
.JPG) |
| Tombelaine irla |
.JPG) |
| Saint-Michel |
.JPG) |
| Tombelaine irla |
Azkenean eta kostata, irlara iritsiko naiz. Justu irlara iristeko ubidetxo natural bat gainditu behar da eta bertan lohia aunitz eta grisa topatuko dut, zenbait zailtasun izango ditut zapatak ez galtzeko.
.JPG) |
| Tombelaine irla |
.JPG) |
| Tombelaine irla |
Irlara eskuin aldetik inguratuko dut, mareak aukera ematen didan eremu bakarretik.
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
Irlan harresi batzuen aurriak ikusgai dira.
.JPG) |
| Harresiaren aztarnak |
Tombelaine granitozko uhartetxo bat da, Mont-Saint-Michel badian kokatua, Sée kostaldeko ibaiaren eskuinaldean, Mont Saint-Micheletik kilometro gutxi iparraldera. Itsasgora handia denez (10 metro baino gehiago), itsasbeheran oinez hel gaitezke uhartetxo horretara. 2024tik, urte osoan zehar debekatuta dago gunera sartzea, segurtasun arrazoiengatik.
Kondairak dioenez, garai batean Scissy basoak estali zuen badia; handiagoa zen antzinako garaietan, eta hiru uharte baino ez ziren sortu: Mont-Dol, orain barruan dagoena, Mont Tombe (Mont Saint-Michel) eta Tombelaine uhartetxoa.
Erromatarren konkistaren ondoren, Tombelaine gobernu militar baten hiriburua izan zitekeen, armorikar herri galiarrentzat, bereziki zabalduentzat, postu aurreratu bihurtu aurretik.
XI. mendean, hiru monje, Anastasio, Richard des Fourneaux eta Robert de Tombelaine, Montoiseko setioa utzi eta ermitau bezala erretiratu ziren, Renouf de Bayeux, Mont Saint-Micheleko bederatzigarren abadearen menpe ez egoteko.
1137an, Bernardo Beneragarriak prioratu bat sortu zuen han, eta uhartetxoa erromesaldi-leku bihurtu zen. Eliza Belaunaldiko Andre Mariaren edo Tombelaineko Andre Mariaren omenez dago. Tokiko izenen soinu eskandinaviarrek saxoi eta normandiar inbaditzaileen (bikingoak) igarotzearen eta finkatzearen lekukotasuna ematen dute.
.JPG) |
| Tombelaine irla |
Zoomarekin Mont Saint Michel gertu dagoela dirudi baina ez da horrela.
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
Irlaren bertze aldera joko dut, bertatik itsasoa eta Sain-Micheleko argazki batzuk egitera. Han ura edan eta barrita bat jan ostean, denborarik galdu gabe atzerako bideari ekingo diot.
.JPG) |
| Tombelaine irla |
.JPG) |
| Tombelaine irla |
Ehun Urteko Gerran, 1346an Crécy eta 1356an Poitiersen izandako hondamendien ondoren, goarnizio ingeles bat Tombelaine uhartean ezarri zen 1356an, eta han gotorleku bat eraiki zuen, ingelesei aurre egin zien Mont-Saint-Michelen aurrean.
Erlijio Gerretan, Montgomeryko kondeak, armada hugonoteen buruzagiak, harkaitza bere gordeleku bihurtu zuen. Han txanpon faltsua egin omen zuen eta bere maitaleari babesa eman omen zion.
1666an, Chastrièreko markesak Tombelaineko gotorlekua suntsitzeko eskatu zion erregeari, Nicolas Fouquetena izatera pasa baitzen. Uste nuen ingelesek gotorlekua berrerabili ahal izango zutela Mont-Saint-Michelen aurkako setio berri bat gertatuz gero. Luis XIV .aren aginduz suntsitu ziren gotorlekuak.
Tombelaine 1933an erosi zuen Estatuak, eta bere domeinu pribatuan sartu zuen. Monumentu historiko gisa sailkatu zen 1936ko urriaren 9ko dekretuaren bidez.
Uhartetxoaren punturik garaiena Folie tontorra da, 45 metrokoa [16], 250 metroko luzerarekin, 150 metroko zabalerarekin eta hiru hektareako edo 0,03 km2-ko azalerarekin.
.JPG) |
| Tombelaine irlatik Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Tombelaine irla |
.JPG) |
| Tombelaine irlatik Saint Michel |
.JPG) |
| Informazio ohola |
Berriz ere lohiaren eremua zeharkatu beharko dut.
.JPG) |
| Lohiaren eremua |
Lohiak zapatak desagertaraziko dizkit.
.JPG) |
| Lohia |
.JPG) |
| Padura |
.JPG) |
| Padura |
Azkar jarraituko dut marea igotzen hasi delako eta hemen ezin da gelditu.
.JPG) |
| Padura |
.JPG) |
| Lurrarantz |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
 |
| Panoramikak berriz ere erditik |
 |
| Panoramikak berriz ere erditik |
.JPG) |
| Paduran |
.JPG) |
| Paduran |
.JPG) |
| Paduran |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
Azkenik bertze irlara gerturatuko naiz eta oraindik marea ez da gehiegi igo.
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
Irlara iristean Fontaine Aubert eta baseliza ikusgai izango dira.
.JPG) |
| Aubert baseliza |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
Harrietara iritsiko naiz azkenik eta Aubert fontaineko eraikinera gerturatuko naiz, geroago harrietatik baselizara iristeko.
.JPG) |
| Aubert fontaine |
.JPG) |
| Aubert fontaine |
Baselizarantz joko dut ondoren.
.JPG) |
| Aubert baseliza |
.JPG) |
| Aubert baseliza |
Baseliza harri handi baten gainean eraikita dagoenez eskailera batzuetatik igo beharko da.
.JPG) |
| Aubert baseliza |
.JPG) |
| Aubert baseliza |
.JPG) |
| Aubert baseliza |
Abadetxeko dorrearen pinakulua ikusgai izango da bertatik.
.JPG) |
| Pinakulua |
Baselizaren bertze aldetik eta harrietatik irlari itzulia emango diot.
.JPG) |
| Aubert baseliza |
Azkenik Gabriel dorrera gerturatuko naiz. Bertan postutxo txiki bat dago. Han uretako zapatak kenduko ditut eta urarekin oinak garbitu ondoren zapatillak jarri eta herrixkara hurbilduko naiz.
.JPG) |
| Gabriel dorrea |
Dorrearen parean ate bat dago eta bertatik atari nagusira gerturatzerik dago, harresiaren barruko aldetik.
.JPG) |
| Ate nagusia eraikinaren gibelean |
Ate nagusira atera eta irlari itzulia bukatuko dut, baina oraindik denbora dudanez, herriko aurreneko karrikatik ibiliko naiz, jende gehiegi ez bai dago ordu honetan.
.JPG) |
| Ate nagusia |
.JPG) |
| Ate nagusia |
.JPG) |
| Ate nagusia |
Mendian 709 urtean finkatutako herri batek bere populazioa handitzen ikusi zuen hurrengo mendearen erdialdean, antza, bikingoen erasoaldien ondorioz; izan ere, mendi inguruko landa-finkapenetan eta herrixketan bizi ziren pertsonak bertan babesa bilatzera bultzatu zituzten. Erdi Aroan garatu zen, bere abadiaren itzalean.
.JPG) |
| Herrixkako bigarren harresiko atea |
.JPG) |
| Bigarren atea |
.JPG) |
| Atea |
Azkenean herritik irten eta bus geltokira gerturatuko naiz.
.JPG) |
| Mont Saint-Michel bus geltokia |
Busak bereziak dira, itzulia emateko tokirik ez dutenez bi norantzetan gidatzerik daude. Beraz geltokira iristean gidaria busetik jaitsi eta bertze aldera doa itzuleran gidatu ahal izateko.
.JPG) |
| Barrera |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Barrage |
.JPG) |
| Mont Saint-Michel |
.JPG) |
| Barrage |
Barragean atsedenalditxo bat hartuko dut bertatik Mont Saint-Micheleko ikuspegi ederretaz gozatzeko. Gero bizikleta hartu eta bide beretik areara itzuliko naiz ibilbideari amaiera emabik.
Ibilbide benetan berezia, jende gutxirekin, bereziki Saint-Michel irlako turismo samaldarekin alderatuta eta bertze ikuspegi ezberdinak eskaintzen dituena monumentu ezagun honetakoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina