2017(e)ko uztailaren 24(a), astelehena

Villajoyosatik torre Aguiló

Villajoyosako Hercules hondartzan dagoen kampingetik abiaturik, Bedidorm gainean dagoen Aro garaikideko defentsa dorre baterainoko ibilbidea.
Wikiloc profila
Powered by Wikiloc

Kostaldetik eta labarren gainetik buruturiko ibilbide laburra.
El trebol kanpingetik aterata ezkerretik eta Saint Josep Erromatar dorrearen gerturako gara.
Ehorzketa eta omenezko dorre berezia da hau. K.O II mendekoa, Iberiar Penintsulan eredu gutxienetarikoa, hiru bertzerik ez bai diraute egun.




Aurrerago trokatxo bat zeharkatu beharko dugu zubi batetik,
Bidexka batetatik zutoin batekin topatu arte. Geroago pista zabala izango dugu.
Labarretatik aurrera eta landaredi esklerofiloaz inguraturik paisai eder batzurekin topatuko dugu.
Kala ezberdinak.


Aurrerago errepide bat zeharkatuko dugu. Bertan behatoki bat dago.
Aurrera jarraituz bidegurutze batekin topo egingo dugu. Igotzeko eskuinetik edo zuzen abiatzen den bidetik jarraitu eta tontortxo bat inguraturik Dorrea ikusgai izango dugu gailerrean.

Aguilo dorreara iritsi, XVI. mendean pirata berberiskoak kontrolatzeko eraikitako dorre horietariko bat,eta bertatik paisaia guztiz aldatu egiten da. Azpian Benidorm eraikin mamua so egiterik dugu eta.






Bidea atzera egin eta pistaren puntu batean eskuinetik desbideratzea erabakitzen dut, gailur ezberdinetatik joatekoa asmoarekin.
Azkenengokoa Hercules hondartzaren gainera eramaten gaitu.



Mendixkatik jaitsi eta hondartzara bideratuko gara.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina