2017(e)ko abuztuaren 1(a), asteartea

Peña Forca eta Achar de Forca Zurizatik

Zurizatik abiatuta Achar de Forca eta Peña Forcara igoera.

Gaurko txangora hamairu urte dituen Leire alabak lagunduko nau.
Zurizako kanpingetik jarraituta 3 bat kilometrotara aparkalekuan izan dugu abiapuntua.

Wikilocen zehetasun gehiago

Powered by Wikiloc

TXANGOAREN BIDEOA







 Ibaia zeharkatu eta zutoina ikuiko dugu. Bidea Alanoetara eta GR a batera doaz hasieran.


Iturri bat topatuko dugu segituan. Erne geroago ez bai da urik izango ibilbide osoan zehar.
Hasieran bidea basotik doa, gorago dauden korta batetara abiatzen den pistari laburdura eginik.


Goiko korta eta nabeetara iritsita, eskuinetik gorat abiatzen den bideari jarraitu beharko diogu. Bertan GRari agur erranik.



Hasieran belardi batetik gorat eta geroago harritxan sartuko gara, emeki emeki Tatxeraseko zeharkabidera iristeko. Ikusgai ditugun paisaiak ederrak dira. Gure aurrean Alanoen mendizerra osoa, bere Ipar aldetik, horma nagusiekin eta estrato ezberdinez osaturik dagoenez harri kolore aldaketak ere.









Malda handitzen doa eta momentu batean haitzen artera iritsiko gara. Zati hau malkartsuena da eta tentuz ibili beharra dago harritxoak ez botatzeko. Haitz handien artean zeharkatzean, mendiaren handitasunak gure pertsonaren tamaina bere horretan jartzen du.






Azkenean Tatxeras zeharkaldia eskuratuko dugu. Alde batera Atxar de Alano eta bertzera Aguilles de Alano utzita. Oraingoan paisaia guztiz aldatuko da, udako larredietara bidea emanik.


Pasabideti gutxira eskuinetik abiatzen den bidexka bat hartu beharko dugu. Zuzen doan bidea Pedrea de Alanoko zeharkabidera eramaten du eta. Oraingo bidea, ibilbide osoko lasaiena izango da, belarraren gainetik.


Taxeraseko zeharkabidetik urruntzen garen neurrian, berriz ere paisai karstikoan barneratuko gara. Lapiaza nagusituko da eta ibilbidea, zenbait puntuetan ez da soberan nabarmen, horregatik kahirnak bilatzen joan beharko dugu.




Peña Forca eta Rincón de Alanoetara goaz. Izotzak landutako haranaren bukaerara gerturatuz.



Haran glaziarraren bukaerara iritsita gure bidea zein izango den erabaki beharko dugu. Batetik korridore bat ikusgai dugu eta harri solteak eta malda ikusita bigarren aukera erabiltzea erabakiko dugu. Ezkerretik lepo batera doana, Achar de Forcako lepo batetara hain zuzen ere.
 Peña Forcako tontorra
 Korredorea


Poliki poliki eta bidea asmatuz, altuera irabaziko dugu eta lepora iritsiko gara. Bertatik ditugun ikuspegiak zoragarriak bilakatuko direlarik. Auñamendietako hainbat gailur aurrez aurrez ditugu, eta azpian Ozako oihana.







Lepotik abiatzen den bidea kontuz gainditu behar dugu, nahiko aereoa da eta maldatsua harrien artean.



Achar de forcaren aurreko aldera iritsiko gara eta bertatik gailurra erraz irabaziko dugu.




Tartetxo bat eta gure helburura abiatuko gara. Gailur honetatik bistan dugu eta nahiko gertu.



Lepora iritsiko gara. Geroko jaitsiera hemendik egitea erabakiko dugularik. Lepotik oso gertu leze bat ikusgai dugu.
Harrien arteko pausu bat gainditu eta mendiaren gibeleko partetik errez iritsiko gara tontorrera.


Gailurreko argazkiak. Paisaiak ederrak, bereziki Auñamendietako gailurrei so egitean. Hego aldea aldiz haran zabalagoetarako paisaiak erakusten dizkigularik. Kontraste galanta.
















Bazkaria bertan egingo dugu tenperatura estia delako.



Lepora bueltatu eta jaitsierari aurre egin behar diogu. Korredorea, hasieran malda handikoa da eta azken elurrek nahiko garbitu dute beraz tentuz ibili behar da. Beherako aldiz harri solteak topatuko ditugu eta kaskajera moduan jaitsiera errazagoa suertatuko da.






Azkenean zirko glaziarraren hasierara iritsiko gara.


Atsedena hartu eta gero lapiazari ekingo diogu, aurreko bidea kontrako norantzan ibiliz.




Zati nekagarri honen bukaeran, belardira iritsiko gara.



Taxeraseko zeharkabidera edo mendatera iritsiko gara. Jada indarrak agortuak ditugu eta atsedena egin beharko dugu jaitsiera maldatsuari ekin aurretik.






Aldapan bera eta kontuz 


Aurrerago sarrio batzuekin topo egingo dugu
Arratsaldeko argiek, eskualde honetako bertze ikuspegi bat eskainiko digute.






Azkenik pistara iritsiko gara eta handik kilometro eta erdi bertzerik ez zaigu falta aparkalekura iristeko.





1 iruzkin:

  1. Menuda excursión, la nube a contraluz...güenisima, tas ganado u a birruten XXL.😘

    ErantzunEzabatu