2017(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Torrebajako lubakietatik ibilbidea

Oraingoan Valentziako iparraldean dagoen Torrebaja herritik gertu diren Gerra Zibileko lubaki batzuetarako bisitaldia ezagutuko dugu.

Wikilocen profila

Powered by Wikiloc


Herriaren azpiko aldean, Ebron ibaiaren ertzean eta Turia ibaitik arras gertu, kirol instalazioak dituzte eta bertan autokarabanentzako eremua ere.
Eremua ezaguna nuen bertan izanak ginelako duela urte batzuk baina lo egiteko eremu aproposa izanik errepikatzeko gunea genuen.
Ibilbidea burutu eta gero informazio gehiagoren bila esteka hau topatu nuen. Bertan lubakien informazioa ematen da eta Torrebajan izandako bonbardaketen inguruko informazioa ere.

Lubakien bideotxo bat

Ibilbidea autokarabanentzako aparkalekutik hasiko da. Kirol pistaren aldamenean dagoen pista jarraituz. Pista hau segituan bukatuko da eta arto zelai baten ertzetik, ureztapenerako ubide baten gainetik ezkerretara joan beharko dut, errepide batekin topo egin arte.
Menditxo alderako ikuspegiak. Pinadien gibeletik daude lubakiak eta aterpeak.

Behin errepidean, apur bat ezkerretara joan eta segituan maldetara zuzentzen den bidea ikusiko dugu eta handik gutxira eskuinera doan ibilbide botanikoaren bidexkarekin topo.

 Torrebaja menditik ikusita.
 Bidea jarraituz, segituan lubaki batzuen aztarnak ikusgai izango ditugu, baina maldaren azpiko aldekoak izanik ez dira oso argiak. Seguruenik goiko aldekoetara igotzeko bideak izango ziren.

Zigi zaga gorat abiatzen diren hauek seguruenik goiko aldera iristeko erabiliko zirenak izango ziren.

Aurrerago ibilbidearen hasierako puntu batera iritsiko gara, errepide bat ikusten den puntura arte hain zuzen ere. Gure kasuan ezkerretik gora doan bidea jarraituko dugu eta aurreneko metrailadora gune batekin topo egingo dugu.
 Bidegurutzea.

 Metrallagunerako sarrera eta tunelak.





Gune honen gaiko aldetik herria ikusgai.
Handik gailurrean dagoen etxola batetara gerturatuko naiz. Gero bertze aldetik jaitsi eta pista batekin topo. Magalaren ertzetik abiatuz. Hantxe ikusgai izango ditugu behatokiak eta lubaki eta aterpe ikusgarrienak.


Ertzetik abiatuz, gune batean harriekin osaturiko bidexka bat ikusgai dago. Bertan maldara gerturatu eta apur bat jaistean ikusiko dira lubakiak.



 Metrailadoraren abia.



 Babes lekuak edo aterpeak.



Berriz ere gailurrera igo eta handik gutxira Ebron ibaiko behatokiarekin topo egingo dugu. Ikuspegi galantak eskaintzen dizkiguna.


Azpitik ikuspegia
Aurrerago segi eta Turia ibaiko behatokiarekin topo egingo dugu.


Bidexkatik jaitsi eta lubakien bertze aztarnekin eta aterpeekin topo egingo dugu.


Jaitsieraren bukaeran San José Errotarekin topo egingo dugu.
Gure ezkerretik ibilbide labur honen abiapuntura iritsiko gara.
Eta arratsaldeak halako zerua eskaintzen dit.

Ibilbide laburra baina historiaz eta naturaz aberatsa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina