2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

Javalambre

Txango laburra Javalambreko eski-estazioaren eremutik.
Erne udan egin delako eta berez pistak ertsitak daudenez bidearen zati luze bat horietatik egiten bai da. Neguan egitekotan, jaitsiera egiten den lekutik hasi beharko ginen pistak ekiditzeko.

Wikilocen profila eta xehetasunak.

Powered by Wikiloc


Eski-Estazioan abiatu eta zuzenean Javalambre mendira igotzen den pista hastu.

 Urmaelak, neguan elur-kainoietarako erabiltzen dutena.

Udan kotxeak ere igo egiten dira hemendik, beraz kontuz.
Arazorik gabe Javalambre mendira gerturatuko gara. Ikusiko dugun aurreneko eraikin handiaren gainetik sekulako antena bat nabarmentzen da.


Handik gailurrera gutxi dago. Tontorrean antena txikiaz gain bertze eraikin batzuk daude. Horietariko bat erpin geoddesikoa dena.




Bertatik Javalambremo astrofisiko-behatokia ikusgai da. Bertan argi kutsadura urria delaren lekuko. 2000 metrotik gorako altueran gaude.
Jaisteko antenetara zuzentzen naiz eta ondoren Lapiazeko eski arrastreetara.



Iparraldera ematen duten pistak malkartsuagoak dira.


Handik igoerako pistaraino jaitsi eta bidegurutze batean zuzen jarraituko dugu bertze arrastreak iritsi egiten diren tontorra eta bere antena bisitatzeko.



Handik eskuinetik gertu dagoen bertze tontor batetara abiatuko naiz, pistak ekiditzeko asmoarekin. Bertatik Javalambre mendia ongi ikus daiteke.



Eski-estazioarko jaitsiera, pistetatik kanpo egingo dut. Bidearen puntu batean lubakien diruditen zati batekin topo egingo dut. Kontutan izan Javalambreko mendizerraren gune batean, beherago, Sobrón-en gerra zibilean gatazka lats bat eman zela. Horregatik suposatu egiten dut, gara horretakoak izan daitezkeela.



Hasierako puntura jaisteko ez dugu zailtasunik topatuko.

1 iruzkin:


  1. Un día muy bueno y fotos chulas, avísame que hoy podía haber ido contigo.

    ErantzunEzabatu