2017(e)ko irailaren 5(a), asteartea

Legate

Txango laburra baina polita.
Orabideako errepidea harturik, harrobiak dagoen bide gurutzean, aurreneko mendatera igoko gara kotxez. Bertan aparkaleku zabala dugu eta hau izango da bidearen hasiera. Historiaz eta ohitura zaharrez beteriko bidea da. Garai historiko ezberdinen ondare arkeologiko elementuak ikusgai izango ditugu, eta gailurrera iristeko baztandarren ohitura kristauen gurutze-bide edo kalbario bat ere.

Wikiloceko profila:

Powered by Wikiloc

Txangoko bideotxoa:

Bide guztia gailurrean dagoen harrobira eramaten duten pistetatik izango da, beraz ibitzeko erraza da.

Malerreka aldera. Mendaur gailurrarekin
Pista hartu eta borda batetara iritsi aurretik aurreneko ikusgarria den ondarearen elementuarekin topo egingo dugu. Karobi baten aurriak ikusgai ditugu.



Karobietan kareharria bota eta ikatzarekin batera erre egiten zen, karea lortu ahal izateko.
Borda pasa eta gorago basoan murgilduta, ibilbidearen zati ilunenarekin topo egingo dugu.
Basora iritsi aurretik ere trikuharri bi dira, baina iratzez beteriko gunea izanik ez dira erraz topatuko.

Basoa gainditurik berriz lepo eta zelai batzuetara iritsiko gara. Bertan zenbait korta eta borda ikusgai ditugularik.

Horietariko askok oraindik estalduraz harlauxa handiekin eginak.
 Izarroneko borda errate baterako.
Aldapari ekingo diogu eta zuhaitz batzuk dauden lekuan, bide gurutze batekin topo ere. Igotzeko zuzen jarraituko dugu eta honela historia aurreko aztarnak ezagutzeko beta izango dugu.
Bide honetatik ezkerretara tumulu handi bat ikusgai dago eta ezkerretara hobekien mantendu den trikuharria dugu, bide gurutze baten aldamenean.


Ezkeretik gorat, lopo batean, menhir edo zutarri bat dago lurrean etzanda. Hiru metrotako luzera duna eta metro erdiko zabalera. Kalbarioaren hasieran.
Gorago, eskuinean Harrespil edo Gentilen baratza bat dago. Horren zenbait harri zutik daudelarik.



Kalbarioa jarraituz altare batetara iritsiko gara. Ezkerretara antena bat dugu. 



Antena


Handik gailurrera gutxi falta da.



 Erpin geodesikoa. Ikuspegi pribilegiatuen lekuko.
Mendigoizale baten oroigarria.
Jaisteko, harrobiak bisitatzea erabaki egiten dut. Paisai naturaletik paisai guztiz antropizatura.
Pista horrek aurreko zuhaitzen arteko bide gurutzera eramango nau.
Eta handik basora eta aparkalekura.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina