2018(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

Arriandi Doneztebeko monasterioa Urrutxaga


Gaurkoan ere, eguraldiaren iragarpenei aurre egiten menditik ibilbidetxo bat burutzea erabaki izan dugu. Gure gaurko helburua Lanako haranean zegoen baina eguraldi kaskar honek bertze leku batetara gerturatzea behartu gaitu.
Amaiur Mendi Taldeko 14 lagun elkartu gara gaurkoan Arriandi mendira igotzeko eta bertan Doneztebeko monasterioaren aurriak bisitatzeko. Lainoa izan arren, monasterioaren elizaren aurriak bisitatzea merezi izaten ohi du, eta gaurkoan jendeak erakutsi duen moduan arrazoia nuen. 
Ibilbide zirkularra egiteko asmoz, igoera toki batetik burutu dugu eta egia da zatitxo batzuetan lokatsa nahiko topatu dugula baina jaisterakoan Urrutxaga menditik egitean, bidea hobeto aurkitu izan dugu.
Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:
Powered by Wikiloc

Txangoan egindako bideoa


Ibilbidea eta altimetria


Osakar herrira gerturatu gara eta aurreneko etxearen aldamenean aparkatu. Botak jarri eta aterkiak ere atera behar izan ditugu ibilbideari ekiteko.
Herriaren hasieran dagoen pistatik abiatu gara, herriko goiko aldetik buelta emateko.


Ura biltegia dagoen aldera iristeko ate bat gainditu behar izan dugu.
Gorago, ezkerretik borda batetara doan pista hartu behar genuen baina lokatsaz beterik zegoenez magaletik beherat ekin behar izan diogu.



Aldapa irristakorra zegoen.




Urrutxagako magaletan barna zaldi baten hezurrak topatu ditugu.
Aurrerago, Arriandi eta Urrutxaga mendien arteko leporako igoerari ekin diogularik.





Hesia gainditzeko ataka txiki bat dago


eta hortik gertu Arrimendiko tumulua. Landaretzak ez du ongi ikusten uzten.

Inguru hau sasiz beterik dago.




Segituan basoan barneratuko gara eta bide zabal batetik Arriandiko mendiko goiko aldera hurbilduko gara.



Igoeraren erdi aldera hesi bat gainditu beharra dago. Ate moduko bat ere badu.

Basoaren bukaerako partera gerturatuko gara. Bertan harri multzo batek azken igoeraren zatira eramango gaituelarik.




Doneztebeko monasterioaren aurriak bertatik ikusgai ditugularik.
Azken igoera eta Arriandi edo San Gregorio mendiko buzoira iritsiko gara. Lastima lainoak ikuspegi ederretaz goxatzeko beta ez digula eskaini. Bertatik Iruñerria eta Burunda eta Sakana arras ongi ikusten bai dira eta.

Taldeko argazkiak eta Doneztebeko monasterioaren aurriak bisitatzera gerturatu gara.





Larunbe herriko bizilagunek, Aranzadiko elkartekoekin zenbait urte eman izan dituzte inguru hauek garbitzen. Juantxo Agirrek berak erraten zidan moduan, ez ustean hartu zituen beraiek ere indusketak monasterio erromaniko baten elizaren hiru burualdeko kaperak atera zituztenean. Bazekiten gune honetan historia aurreko aztarnategia zegoela, baina ateratakoarekin eta gainetik ikusten diren bertze horma eta harriengatik, elizaz gain monasterioaren bertze egoitzak industu gabe direnak, badirela argi da. Datorren urteetarako lana bada. Azken urteetan aurkitu den erromaniko aztarnategi berezienean bihurtu du Doneztebeko hau, X eta XI. mendeko aztarnekin.
Egunkarien albiste honetan gehiago irakurtzerik duzue. BERTAN.


Pascual Madozek bere hiztegi geografiko, historiko eta estatistikoan , 1847. urtean argitaraturiko alean, San Gregorio izeneko baseliza bat aipatu egiten du. Hortaz XIX. mendearen erdialdean mendi tontorrean oraindik baseliza bat zegoela argi dago. Harriandi mendiak oraindik San Gregorio izenarekin izendatua izaten da.










Gosaltzeko eta haizeaz babesteko intentzioarekin monasterioko elizaren buru alde batean sartu egin gara. Ez dugu askotan halako eraikin batetan gosaltzeko betarik izaten.



Jaitsiera bide beretik egita erabaki dugu, basotik barneko bertze bidea oso irristakorra egongo zelako.

Hesira iritsi eta Urrutxaga mendira igotzea erabaki dugu. Gailurretik antena handi batetara jaitsiko garelako eta bertatik pistatik herrira joateko.











Pistaren aldemanean borda bat dago. Eta elurra era topatu dugu haurrek panpintxo bat ere egin ahal izan dutelarik eta guztiok mendiko botetako lokatsa apur bat garbitzeko ere.





Pistatik beherat gindoazelarik oraindik ez usteko bat izan dugu. Behor batzuk ikusi ditugu puntu batean eta beherago horietariko batek erditu berria zegoen. Zalditxo txikitoa ezin zuen zutik egon ere, baserritarren laguntzarekin azkenean zutitu da.



Bertan argazki batzuk erditu berriaren aurren pausoetakoak.













Herrirako bidean, ezponda batetik jario zen ura erabili izan dugu guztiok gure botak garbitzeko.




Eta guztiz garbiak uzteko atearen ondoren zegoen elur metatuan ibili izan gara.
Azkenean herrian, harraska bisitatu egin dugu.

Eta azken eraikin historikoa ere bisitatu egin dugu. Osakarreko eliza. Jatorriz erromaniko berantiarra. Oraindik zenbait elementu garaikoak ikusgai dituelarik.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina