2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

Elomendiko itzulia Elo herritik

Elomendiren itzuliaren txangoa aurkeztuko dizuet.
Azken egun hauetako euri jasak direla eta, bertze helburu bat banuen, baina azkenean Iruñatik gertu txango bat egitea erabaki izan dut. Gaurkoan Amaiur Menditaldeko kideak eramaten nituen eta gaurkoan 36 lagun elkartu gara ibilbide hau osatzeko.

Ibilbidearen xehetasunak wikiloc-en

Powered by Wikiloc

Ibilbidean grabaturiko bideoa

Ibilbidea eta txangoaren altimetria.


Elo herrira gerturatu eta frontoiaren inguruan kotxeak utzi izan ditugu ibilbidea hasteko asmoz.
Aurreneko bisita Elo herriko zubi zaharrari egin izan diogu, eta zubiaren gainean geundela, talde argazkia egitea erabaki dugu.






Herritik ateratzeko Elomendira igotzen den errepidetik egingo dugu zati labur batetan zehar.

Gure eskuinean topatuko dugun aurreneko eraikinetik bidexka batetara pasako gara. Bertatik zubi zahar baten gainetik igaro eta errepiderantz bideratuz. Bidea errekatxo batean bilakatua dagoen arren, errepideraino iristea lortuko dugu.





Bertan taldea berriz ere elkartu eta errepidetik gorat jarraituko dugu, gorago dagoen bihurgurneraino. Bertan eta zuzen jarraituz abiatzen den pistara pasako garelarik.

Harrizko pista honetatik Diablo zuloko trokara iritsiko gara.







Trokan barna landaredi hezeak nagusitu egiten dira. Gaurkoan gainera Diablozulo errekatxoak urez gainezka dator, ez da ohikoa honela ikustea.








Gorago bidegurutze batetara iritsi eta gaurkoan ezkerretik Errekatxo aldera abiatuko gara. Arestian aipatu dugun moduan uraz beterik doa Diablo Zulok eta gure komeriak izango ditugu bertze ertzera iristeko.








Errekatxoa zeharkatu eta bideak ezker aldera egiten du, mendiko magaletik gorat, aurrerago pistarekin bat egin arte.



Handik mendi-lepora ezer gutxi izango dugu.
Hamaiketakoa hartzeko garaia iritsi da.





Elomendira igotzea ez dugu gaurkoan bat ere aproposa ikusten, katean izan arren dagoen lokatza edo lohiarekin irristakorra oso izango bai da.
Elomendirako itzuliarekin jarraituko dugu eta ondorengo zatian putsu eta ura asko topatuko dugu.







Borda baten aurrietara iritsiko gara eta ondoren bertze hesi bat gainditu beharko dugu.




Bidea aurrera jarraitu eta segituan Elo herria ikusgai izango dugu ere.





Pirinioetako mendi batzuk elurrez beterik ageri dira.
Beherago ataka bat gainditu beharko dugu oraindik.

Eta honela errepidea zeharkatuko dugun aurreneko gunera iritsiko gara.
Bertze lau aldiz egin beharko dugu gauza bera. Azkenengokoan ordea errepidetik jarraitzea erabakiko dugularik, igoerako bide-errekatxoa ekiditzeko.








Herrira gerturatzuko garelarik.




Herritik gertu iturri zaharraren eraikina ikusgai dugu eta apur bat beherago goizean zeharkaturiko zubia ere.

Eta azkenik herriko frontoira iritsiko gara bazkaltzeko ordurako.
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/04/elomendiko-itzulia-elo-herritik.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina