2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea

Ilunberri Yarnoz Donajakue bidea

Aragoiko Donajakue bideko bertze etapa bat aurkeztera natorkizue. Gaurkoan Ilunberritik Yarnoz herrien artekoa hain zuzen ere.
26 kilometrotik gorako ibilbidea  eta aldapa nagusienak Loiti mendatea gainditzeko ekin behar izan ditugunak izan dira. Gainontzeko bidea pista zabaletatik burutu dugu.
Zenbait eliza eta elizen aurriak, ertaroko zubiren bat eta deigarriena Elortz ibaiko ertzeak eta bereziki Diablozuloko ur-jauzia izan dira.
Ibilbidearen xehetasunak wikiloc-en

Powered by Wikiloc


Etaparen bideoa:

Ibilbidea eta etaparen altimetria

Aurreko ibilbidean bukaturiko hoteleko aparkalekutik abaitu gara garurkoan. Eguna eguzkitsu dugu eta tenperatura esteak, hortaz ibilbidea burutzeko baldintza onak izango ditugula dirudi; aurreko etapan ez bezala.
Aurreneko geldialdia Irati ibaia gainditzeko zubian berean izan dugu. Taldeko argazki batzuk egiteko aprobetxatu dugularik.







Hasierako ibilbidea, autobidera doan errepidetik burutu ditugu, baina agudo eskuinetik abaitzen den pista batetara pasatu gara, asfaltua ekiditzeko asmoz.

Pista honetatik ereinduriko eremuetan barneratuko gara eta honela errepideak ekidituko ditugu.

Aurrerago bidegurutze bat izango dugu, eta gure ezkerretik zuzenean pista zabalago batetara irtengo gara. Azken honetan, eskuineko norantza hartuko dugu autobidera hurbiltzeko.










Autobidea gainditzeko errekatxo baten gainean eraikitako zubiaren azpiko aldetik egingo dugu.

Ereindutako lurren artetik emeki emeki Nardués Aldunate herrira gerturatuko gara.



Behin herrian gaudelarik, plaza batean iturri bat dute eta aurrerago iturri zahar bat ikusgai dugu. Eskuinetik hartuko dugu eta iturria behin gainditurik, ezkerretik bidexka batetara pasako gar. Zati hau arras ertsia dugu baina herriko eliza zaharraren aurriak bisitatzen tematu naizenez, talde osoa nire gibeletik dator eta guztiok arantzez beterik bukatu arren, azkenena komeria guztien ostetik, errepide zaharrera ateratzea lortuko dugu.
Bidea, garai batean egokitua zegoelaren argi da, eskailera aunitz ere topatuko ditugulako, bainan egun ez da soberan gomendagarria.

Ahal dugun moduan eta sasiez naskaturik eta zenbaitetan odola gure izterra edo eta besoetan dugularik, elizaren aurrietara iritsiko gara.



Aurrerago aldiz Loitiko mendatera eramaten zuen errepide zaharrarekin topo egingo dugu.

Errepidetik zenbait kilometro ez egitearren, atera garen puntutik metro gutxi batzuk egin eta gero, ezkerreko aldetik abiatzen den pista batetatik irtengo gara. Bidegurutze honetatik ehun metro egin eta gero, eskuinetik abiatzen den pista estuago eta lurrezko batetara pasako gara. Bigarren honetara iristeko hesi bat gainditu beharko dugularik.



Mendi erpineraino igoko gara eta bertan eskuinetik bertze pista batetara pasako gara, Loitiko mendateko norantzan, hots, gure eskuinetik.

Bidearen erdi aldean bertze hesi eta ataka bat gainditu beharko dugu.






Ia bi kilometro ibili ondoren zoru hobeago dun pista batetara aterako gara. Pista honetatik dator Rokafortetik abiatzen den Donajakue bidea.



Eskuinera abiatu eta handik metro batzutara bertze bidegurutze bat izango dugu. Eta handik gertu, ezkerretatik pista utziko dugu, bertzela Loitiko mendatera joango ginen eta.



Bidea jaitsiera bat izango da, eta aurren zatia basoan barna beraz nahiko erosoa. Apur bat aurrerago berriz ere ereinduriko eremuetara pasako gara Izko herrira bideratuz.




Talde bertze argazki bat egingo dugu Izko herriko gurutzaduran. Herrira igo eta frontoian hamaiketakoa hartuko dugu.


Behin ongi elikaturik prest izango gara aurretik dauzkagun kilometroak egiteko. Gainera hemendik aurrerako ibilbidea zoru oneko pistetatik burutuko dugu.


Abinzano herrira iritsiko gara eta bere arkupedun atari nagusia bisitatuko dugu. San Pedro eliza da, oinplanu laiku zuzenekoa eta estilo aurregotikokoa da. XIII. mendekoa.
"Eliza horretan hargintzako zenbait lan daude dokumentatuta 1667. urtetik aurrera. Horietan Pedro de Olabide eta Martin de Olarriaga maisuak ageri dira. Hiru ataleko oinplano angeluzuzena dauka eta abside erdizirkular bat, eta estaldura kanoi erdiko zorrotza da, parpain-arku angeluzuzenen gainean. Absidea esfera-laurden batekin estaltzen da. Oinean arku eskartzanoko koru bat bolaz apaindua, zurezko balaustrada batean bermatuta, barrokoa. Sakristiak oinplano angeluzuzena du eta gurutzeria erako estaldura, euskarri modura mentsulak eta zutabe poligonalak. Sakristia hori burualdearekin lotzen da Epistolaren aldean.
Barnean nahiz kanpoan silarri txikiko murruak daude. Kanpoaldean abside erdizirkularra nabarmentzen da, nabean zehar luzatzen diren zuburu lauko teilatu-hegala ageri duena, dorrean ere ikus daitezkeenak. Portada Ebanjelioaren aldeko tarteko atalean irekitzen da, ziriz hornitutako arkibolta hirukoitzeko arku zorrotzarekin, kolomatxoetan bermatua kapitel lauz. Kanpoaldeko arkiboltan gurutze bat dago zizelkaturik. Koruaren atalaren gainetik dorre prismatiko dotore bat altxatzen da, eliza bezalaxe, XIII. mendekoa.
Erretaula nagusia estilo barrokokoa da eta XVII. mendearen amaierako data du, santutegi-erakustoki ikusgarri batekin. Santutegia zutabe dorikoz osatzen da eta erakustokiak dorre itxura hartzen du. Erretaulan ikus daitezke predela, zutabeen artean hiru kale dituen gorputza eta arku beheratua ageri duen atikoa alboetako hegal itzelen artean. Masonerian ez da jatorrizko pintura mantentzen. Soilik titularraren (San Pedro) tailua eta atikoko Kalbarioa dira erretaularen garaikoak.
Gainera, Epistolaren aldean, XVI. mendeko Gurutzefika bat dago, estiloari dagokionez erromanismoaren aurreko kutsua duena, arku beheratuko horma-hobi baten azpian. Alde horretan bertan zilindro formako fustea duen bataiarria eta katilu erdi esferiko laua kokatzen dira.
Azkenik, sakristiaren geletan harrizko ur-txarro bat mantentzen da, estilo barrokokoa, eta zilar urrekarako kaliza bat, neoklasikoa, 1797koa. Kaliza horren ertzetan perladun trokelatua ikus daiteke eta oinaren erlaitzean zenbait marka ageri dira. Oin horretan egilearen izena (SASA), data (97) eta Iruñeari (Pamplona) dagokion P hizkia ikus daitezke. Amaitzeko, zurezko kopoi bat mantentzen da, urreztatu gabe."

Elizaren aurrean belardi eder bat dute eta iturri bat ere, hortaz atsedena hartzeko leku zoragarria.


Herritik irten eta berriz ere pista onetatik eta ereinduriko eremutik barna eta beti ere Elo mendia erreferentzia izanda, hurrengo herrietara gerturatuko gara.











Getze Ibargoiti edo Salinas de Ibargoitira iritsi aurretik erdi aroko zubira iritsiko gara. Zubi hau berriki zahar berritua izan da, 2017. urtean hain zuzen ere.






Getze Ibargoitik barneratuko gara eta jatorri erromanikoko elizari bisita laburra egin eta gero, ezkerretik Elorz ibaiara jaitsiko gara.
Herri honetan XIX. mende arte zortzi putsu zituen gatza ateratzeko eta ustiatzeko.

Independentzia gerran zehar herri honetan gertakari interesgarri batzuk izan ziren:
"El 23 de diciembre del año 1810, la infantería de la partida de guerrilleros de Francisco Espoz y Mina se situó en Salinas, mientras que la caballería de los guerrilleros se situaba en Idocin. Una columna francesa había avanzado desde Pamplona hasta Monreal, divisando a parte de la gente de Espoz y Mina y saliendo en su persecución. Pero de repente los franceses se vieron acometidos por los guerrilleros, que les atacaban por el frente y por la retaguardia. Intentaron volver a Monreal, pero los guerrilleros les acorralaron totalmente, logrando salvarse tan solo ochenta hombres. Después los guerrilleros avanzaron hacia Monreal, atacando el fuerte y sufriendo bastantes bajas. Pero los franceses no pudieron ser desalojados de su refugio. El cómputo de bajas de estas acciones dio un total de doscientos franceses, quedando cuarenta prisioneros de los guerrilleros y veinte renegados, que fueron pasados por las armas. Los guerrilleros por su parte tuvieron ocho muertos y 44 heridos. Los franceses se retiraron a Pamplona esa misma noche, mientras que los guerrilleros se retiraron a Lumbier."




San Miguel elizaren inguru:
"La Iglesia de San Miguel Arcán el es un edificio gótico (s. XIV-XV) realizado en piedra, de nave única dividida en tres tramos y cabecera poligonal. Se cubre con bóveda de crucería simple con claves en la nave y con bóveda de paños nervados en la cabecera. La torre se halla situada sobre el primer tramo de la nave.
El acceso tiene lugar por el lado de la epístola con puerta gótica de arco apuntado con arquivoltas que apean en capiteles con decoración vegetal. Se protege con pórtico cubierto con bóveda de crucería simple. En 1928 se llevaron a cabo obras en el interior del templo, que afectaron al retablo mayor, púlpito y a los dos nichos laterales situados en los muros del prebisterio."




Elo edo Monreal eta Geltze arteko distantzia ez da oso luzea eta gainera zenbait tokitan basoan barne egiten da eta ederra suertatu zaigu. Elora iritsi aurretik futbol zelaia inguratuko dugu eta bere bukaeran ibaia zeharkatzeko zubitxo bat topatuko dugu. Pista jarraitu eta askaltokiraino joango gara, bertan iturriko ura edateko eta atseden txikitxo bat egiteko.

Herrira igoko gara eta karrika nagusia zeharkatu beharko dugu herriko bertze aldetik ateratzeko. Eloko gaztelura igotzeko gunea dugu hau, baina jada berandutu egin gara eta oraindik Diablozulora gerturatzeko asmoak ditugunez, aurrera jarraituko dugu.


Herritik ibaiaraino jaitsi eta bere ertzetik tarte eder bat egin beharko dugu. Azken egunetako uholdeak nabariak dira oraindik.
Aurrerago pista batekin topo egingo dugu eta ezkerretik ibaia gainditzeko norantza jarraitu beharko dugu Alitzeko mendi zerrara hurbiltzeko.












Azkenik Diablozuloko errekatxora iritsiko gara eta pista utziko dugu bere ur-jauzia bisitatzeko asmoz. Azken egunetako euriak errekatxoa nahiko goratua dakartzanez, ur-jauzia ederra ageri da gure bistan.



 Ausarta batzuk Diablozulon ere sartuko dira ur-jauzia gertutik ikusteko.







Eta aldegin aurretik trokatik jaisten diren talde batekin elkartuko gara.




Berriz ere pistara irtengo gara eta bertatik Yarnoz herrira gerturatuko gara.

Herrira iritsi aurretik zurezko pasagune bat topatuko dugu, ur-jauzi txiki bat gainditzeko erabiliko duguna eta bertatik herria ikusgai dugunez, azken zatiari aurre egingo diogu.


Herri honetan deigarriak dira bere eliza eta bereziki erdi aroko dorrea.
"Iglesia parroquial de La Natividad de Nuestra Señora. Es un templo de origen medieval, formado por una sola nave rectangular, de cabecera plana. Se cubre por bóvedas de crucería en los tramos últimos y de terceletes en el del presbiterio. La portada se abre en el muro del Evangelio, protegida por un atrio cubierto. En el interior, el retablo mayor, renacentista, dorado y policromado, está constituido por un solo cuerpo de líneas rectas, que enmarca una pintura con la escena de la Natividad de la Virgen. Dos columnas de fuste estriado y capitel jónico sostienen un tímpano triangular. La predela sufrió un robo y fue privada de las pinturas y de la mayor parte del sagrario. En el muro de la nave se halla una talla del Crucificado, del siglo XVII, pero con reminiscencias aún góticas.

Torreón medieval de planta cuadrangular. Es una construcción maciza, en la que sólo se abren una pequeña puerta y una ventana adintelada, pero que está dotada de saeteras correspondientes a tres plantas interiores. Se coronaba con adarve de matacanes, ahora muy deteriorados. Data del siglo XIV".




Gelditzen zaigun azken etaparako mentalizazio prozesuan erabilgarria izango delakoan hona hemen zutoinaren informazioa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina