2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Hiri inguruko ibilbidea. Arga eta Elortz ibaietako uberketatik.

Gaurkoan ibilbide labur bat iruñerrian proposatu egiten dizuet.
Donibane Kirol Elkartetik abiaturik hiri inguruko 11 kilometroko ibilbidea. Arga ibiako parketik abiatu eta geroago Elortz ibaiko azken zatia bisitatuz. Bi orduko ibilbide azkarra edo eta denbora izanik eta ibai ertzeak arakatzeko astirik izatekotan luzeagoa bilakatu daitekeena.
Iruñako ibai parkearen informazioa eta mapa BERTAN duzue. Argako Plan Integrala (1998-2001) eta Argako eta Sadar eta Elorz ibaietako Plan Integrala (2003-2009) izan ziren gure hiriaren eremu natural honen berreskuratzeko planak.

Wikiloce ibilbidearen xehetasunak:

Powered by Wikiloc


Ibilbidearen bideoa:


Ibilbidea eta altimetria.


Donibane Kirol Elkarteko atarian abiatuko gara.
Hilerrirako jaitsieran eskailerak aurkituko ditugu.
Eta aparkalekura iritsi aurretik, gure ezkerretik hilerrira jaitsiko gara.
Hilerrian deigarri dugu gurutzaldia. Aurreko sarrera batean honen inguruko datuak eman nituen. BERTAN.

Aurrerago eta hilerriko horma jarraituz, zuhaitzen artetik bertze sarrera arte iritsiko gara. Bertan ibai ertzeko bidera igarotzea merezi du. Zuhaitzen sustraiak agerian gelditu dira uholdeen poderioz eta ikusgarriak dira benetan.
Udaberria bertan dugu eta hostoak eta loreak nagusitu egin dira.

Konturatu gabe Milutzeko zubira iritsiko gara.
Halako azalpena ematen da Iruñeko ibai parkearen orrialdean:
"iriko zubi mendebaldekoena da eta hirigunetik urrunen dagoena. Litekeena da hau ere Erdi Arokoa edo, are gehiago, erromatarren garaikoa izatea, nahiz eta XIX. mendean eraberritu egin zuten. Antza denez, Independentziaren Gerran suntsitu egin zuten, osteak igaro zitezen ekiditeko. Lan honen alderdirik bitxiena izenarekin lotutakoa da. Ohituraren arabera (ziur asko literaturarekin lotuagoa egongo da errealitatearekin baino), Milutze izena bertan izan zen gertakari latz baten ondorio da: 1351. urteko apirilean zaldun batzuk urkatu zituzten Karlos II.a Gaiztoa erregeari aurre egiteagatik. Batzuen arabera, zergak ez zituztela ordaindu nahi adierazi zuten zubi horretan; eta besteen arabera, erregearen ordezkariek beraiek tratatzeko izan zuten moduagatik kexatu ziren. Erregeak, nahigabetuta, han bertan exekuta zitzatela agindu zuen. Zubiaren begitik zintzilikatu zituzten eta urkatu ondorengo “mihi luzeek” izena eman zioten bideari. Beste azalpen baten arabera (sinesgarriagoa den azalpena), “amil luze” (amildegi) hitzetan izango luke jatorria izenak. Aski litekeena da Milutze terminoa zorigaiztoko exekutatze hori baino lehenagokoa izatea."





Gaurkoan ibaiaren bertze ertzetik ibiltzea erabaki dudanez, zubia igaro eta beheko bidera jaitsi beharko dugu.
Bide honetatik Landabeneko industria gunea bisitatzeko aukera dugu. Deigarria da tximini zaharra.
Presaren aldamenean iturri bat ere aurkituko dugu.
Eta aurrerago Landabenera jaisten den errepidea zeharkatu beharko dugu ibai ertzetik jarraitzeko.

Arga ibaiak, berriz ere sekulako ibai-terrazak erakutsiko dizkigu Barañaineko herri zaharratik abiatuta.
Aurrerago fabrikara iritsi eta zurezko pasabide berritik Barañaineko aldera eramango gaituen zubia zeharkatuko dugu.



 Partzuergoak ipinitako informazio oholean zenbait puntuetarako distantzia ageri da.
Eulzako parke berrian, aldapa gora egingo dugu jauntxerrira iristeko.


Errepidea zeharkatu eta Elortz ibaiko ertzera jaitsiko gara.
Bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, Elortz ibaiko uberka gorat egiteko.
Distantzia ezberdinak adierazten duen informazio-ohola

Aurrerago askaltoki eder bate izango dugu. Kotxerik iristen ez diren askaltokia izanik, leku lasaia dugu.




Elortz ibaiaren bertze ertzera igaroko gara zubi edo zurezko pasabide batetik.


Bertze aldean iturri bat izango dugu eta bertatik Argaleko fabrika zaharraren aurriak ikusgai dira, baita silo zahar handi bat ere.

Aurrerajo  Urdanoz taldeko oinzubira iritsiko gara. Bertan nahi izanik igogailua hartu eta Barañainetik bidea laburtu daiteke.


Ibai ertzetik jarraituz bidegurutze batekin topo egingo dugu eta ezkerretik jarraitzea erabakitzen dugu, ibaiaren aldamenetik.
Eraikin batzuei buelta eman eta Zizurrera doan errepidera irtengo gara.

Ezkerretik Etxabakoizeko semaforora gerturatu eta errepidea zeharkatuko dugularik.
Sadar ibaiaren ertzetik egingo ditugu hurrengo metroak, Donajakue bidearekin elkartu arte.

Bertan errepidea zeharkatu eta unibertsitate pribatuan dagoen gurutzaldia ikusgai izango dugu.

Fuente del Hierro aldaparen hasierara gerturatu eta oinezkoen ezkerreko bidetik Iruñara bideratuko gara, aldaparen azken partean Unibertsitate pribatuak eraiki zuen guruztokirarte.




Ospitaletara bideratzeko errepidea zeharkatu beharko dugu.
Ospitalak zeharkatu eta Irunlarrea karrikatik Ermitagaina zeharkatuko dugu.
 Arkadio Maria Larraona karrika gurutzatu eta ibai-terrazatik gerturatuko gara Donibane kirol elkarterat.


Ibilbidea ate nagusian bukatuko dugularik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina