Ibilbideak Irtiako mendizerra eta bere parke naturalaren paisaietaz goxatzeko aukera ematen digu eta aldi berean Peñíscolako herri zaharra eta Papa lunaren gaztelua eta harresiak ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Ia 49 kmko joan eta etorriko ibilbidea. Pista harriz beterik duna, hortaz nekagarriagoa bilakatu egiten da.
Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc
Ibilbidea eta altimetria
Gaurkoan Alcoseber herriaren erdigunetik apur bat bazterturik dagoen kanping batean du abiapuntua.
Kanpingetik irten eta ezkerretara jo beharko dugu, Alcoseber herrirantz.
Tres Playas zeharkatu eta gero Playa Romanako behatokira eta hondartzara gerturatuko gara.
Errepidetik jarraitu eta Alcoseber herrian sartuko gara. Oraingoan kontrako norantza duen pista batetatik jarraituko dugu, (txirrindulak baimenduta dute norantza hau ere).
Apur bat aurrerago herriko paseora iritsiko gara eta tarte labur batetan zehar txirrindulak eskuan eraman beharko ditugu.
Paseoan bertan topatuko dugu turismo bulegoa. Goiz da eta oraindik itxita dago, beraz itzultzean bisitatuko dut.
Pasealekutik aurrera jarraitu eta Alcoseberreko portura iritsiko gara. Gaurkoan bertatik pasa baina ez naiz jaitsiko beheraino. Hortaz bidegurutzean zuzen jarraitu beharko dut.
Alcoseber herriko kostaldetik jarraitu eta herriaren bukaera bidegurutze bat topatuko dugu. Bertan informazio ohola dugu eta bide gurutze honetatik pistetara pasa beharko gara. Hasieran ezkerretik gorat abiatzen den pistatik.
Aurrerago norantza guztietatik pistak abiatzen den bidegurutzera iritsiko gara baina Peñíscolarako bidea zuzen jarraitu behar dugu.
Pista nagusitik jarraitu naiz eta aurrerago, berriz ere bertze bide gurutze bat gainditu.
Azkenean eta aldapa batzuk igo eta jaitsi ostean Argilaga kalara iritsiko gara. Bertan aparkaleku txiki bat dago eta kala eder bat bisitatu eta gero bainua hartzeko beta izango dut ere.
Kalatik ateratzeko aldapa ederra dugu, eta gainera topatuko dugun aurreneko bidegurutzean, zuzen gorat jarraitu beharko dugu.
Apur bat aurrerago, bihurgune batean bidegurutze bat izango dugu, oraingoan eskuinetik joko dugu, zuzen jarraitzekotan Irtiako mendizerran barneratuko ginen eta.
Aldapa gorat egin eta gero, beherat jarraituko dugu itsasora gerturatzeko. Basseta harrizko hondartza handira gerturatuko garelarik. Ondorengo zatia hondartze zeharkatzen emango dugularik.
Cap D´Irtara edo Iratako hondartza izango da hurrengo eremua. Bertan ere bainua hartzerik eta arrainak behatzeko gune ederrak dira.
Aurrerago jarraitu eta Punta Pebretera iritsiko gara. Bertan eraikin batzuk dira eta hondartzarako aparkalekuak ere.
Bertze hondartza txiki batzuk zeharkatuko ditugu eta apur bat aurrerago ibilbidearen malda gogorrenari ekin beharko diogu Badum dorreraino iristeko. Aldapa malkartsua izan arren, portlandez osaturik dago pista zati honetan eta horrek lagundu egiten du igotzerakoan.
Aldaparen goiko aldean, pista utzi eta gure eskuinetik Badum dorreraino gerturatzeko aukera izango dugu.
Badum dorre honetaz halako informazioa ematen digu wikipediak:
"el nombre de la torre, Almadum, es árabe y da por sentado que el origen de esta es musulmán, si bien en épocas posteriores se hayan producido restauraciones, como la que se describe en la inscripción que figura en el costado oeste de la torre. La inscripción donde aparece el escudo del Reino de Valencia indica en 1554, fecha que corresponde a la construcción o con más seguridad a la rehabilitación de la torre. Posiblemente, la construcción es de origen musulmán, como también su denominación.
La construcción es de planta circular, su cuerpo es troncocónico, con un diámetro de 5,75 m a la base y 5,25 m arriba a la cubierta, y tiene una altura de 11 m. Construida de masonería de piedra y sin puerta a tierra, pero con unas pequeñas ventanas en la parte superior de la estructura y una puerta en altura, a unos 6 m, que da acceso en una sala circular cubierta de vuelta, habitáculo de los vigías."
Pistara bueltatu eta aldapa behera ekingo diogu. Trokatxo bat gainditu eta errepidera aterako gara. Eskuineko aldetik Peñiscolarako bidea hartu beharko dugularik.
Errepidea jarraituz Mairu edo Cala Morora iritsiko gara, berriz ere bainu ederra hartzeko aukera eskaintzen zaigularik.
Errepidetik, Peñiscolako herri zaharrak biltzen duen irla ederki ikusterik izango dugu.
Eta azkenik behatoki eder batetara iritsiko gara, rotonda bat duena. Merezi izango du espaloira igotzea eta bertatik Peñiscolaren argazki bat edo egitea.
Berriz ere errepidera atera eta Peñiscolara gerturatuko naiz. Hondartza zeharkatu eta zuzenean herriko portura zuzenduz.
Portua bisitatu eta txirrindularekin Peñiscola zaharreko irlara pasa eta harresiaren atea zeharkatu eta aldapetatik gora egingo dut.
Portua eta hondartzeren behatoki ederra izango dugu aurrenekoz.
Aldapa gora jarraitu eta Museo del Mar dagoen plazatxo eta behatoki ederrera iritsiko naiz.
Ikuspegi eder hauetaz gozatu eta geroatzeko karrikatik gorat jarraitzea erabakitzen dut.
Zuzeneko karrikatik gaztelura igo ordez, ezkerreko karrika estu batetik, eta labarraren aldamenetik jarraitzea erabakitzen dut. Momentu batean itsaz argia edo faroko eraikinaren azpian, eskailera eder batzuk ditut eta oraingoan neronek izango naiz txirrindula gainean eramango dudana. Erdian bertze terraza bat dago eta atsedena eta bistetaz disfrutatzeko aukera ere izango dut.
Azken eskailerak igo eta itsaz argiako plazara iritsiko naiz. Bertan itsaz argiaz gain Papa Lunaren gazteluaren dorre dotoreak ikusgai ditugu.
Plazatik irten eta gazteluko ate nagusira iritsiko naiz. Gaurkoan txirrindularako giltzarraporik ekarri ez dudanez, ezin izango naiz bisitan sartu. Honako hau jasotzen du wikipediak:
"La construcción es de planta circular, su cuerpo es troncocónico, con un diámetro de 5,75 m a la base y 5,25 m arriba a la cubierta, y tiene una altura de 11 m. Construida de masonería de piedra y sin puerta a tierra, pero con unas pequeñas ventanas en la parte superior de la estructura y una puerta en altura, a unos 6 m, que da acceso en una sala circular cubierta de vuelta, habitáculo de los vigías.
Destaca en todo el conjunto la sobriedad y solidez de su construcción, tanto en las estancias templarias como en las estratégicas e intrincadas dependencias pontificias que realizaría más tarde Benedicto XIII (entre las que estuvo instalada una de las mejores bibliotecas del mundo). Pero, tal vez, el mayor interés arquitectónico del castillo se encuentra en la solución abovedada del Cuerpo de Guardia y en la austeridad y severa proporción de la Basílica de los Templarios.
Utilizada por Benedicto XIII y Clemente VIII como Basílica Pontificia, a las características constructivas del resto de estancias une el presbiterio formando ábside semicircular cubierto con una media cúpula de cascarón encumbrada sobre un arco toral y un pequeño ventanal situado en el centro del ábside que ilumina tensionalmente el espacio. En esta Basílica reposaron durante algún tiempo los restos del Pontífice.
En este castillo se conservan todavía remembranzas evocadoras de la presencia del Papa Luna y de su sucesor Clemente VIII, el también aragonés Gil Sánchez Muñoz, segundo Papa de Peñíscola. La Basílica papal de Benedicto XIII, austera nave de planta rectangular con bóveda de cañón algo apuntada y casquete esférico sobre el ábside; el salón del trono donde recibía embajadas y recepciones; el salón del cónclave; el estudio con ventanas al mar; las habitaciones pontificias, etc. Todo ello, utilizado por los dos papas de Peñíscola, había servido con anterioridad a los Caballeros Templarios y a los Montesianos que tuvieron aquí la sede y sostén de su encomienda.
Durante el periodo de las Germanías (1519-1521), Peñíscola fue sede de la coalición de fuerzas capitaneadas por el Virrey de Valencia, Diego Hurtado de Mendoza y Lemos, que se opusieron a los agermanados. Por este hecho, el Virrey concedió a la población el título de fidelísima en 1522 y otorgó el perdón a los agermanados locales en nombre del rey Carlos I (1525). Felipe IIordenó la construcción de nuevas defensas artilleras, ejecutadas por el arquitecto italiano Juan Bautista Antonelli, con el objetivo de protegerla de los ataques de los piratas berberiscos. Estas no alteraron sustancialmente la conformación del castillo."
Aldameneko plaza batean iglesia del Mar edo itsasoko eliza dago.
Irlaren bertze aldetik jaisterakoan Peñiscola berria eta bere hondartza zabalen ikuspegi ederra dugu.
Aldapan behera, udaletxera iritsiko naiz eta bere gibeleko harresiak ikusteko aukera izango dut.
Eta harresietatik irteteko Portal Fosc-etik pasako naiz. Hauxe bai da irteera zabalenetarikoa. Ate berezia da hau, barnean harresian 90 graduko bihurgunea egin behar da eta. Honela herrira pertsona eta merkantzien kontrola egitea errazagoa zen. Berbizkundeko harresiaren toki berezienetariko da hau. Bertan ere grabatu ziren Tronuen Jokoko kapitulu batzuk.
Aldapa behera jarraitu harresien aldamenetik.
Berriz ere goian ikusgai dagoen atetik, Peñiscola zaharrean barneratzea erabakiko dut eta bertako plaza bisitatu ostean, karrika batetik jarraitu, hasierako atearekin bat egin arte.
Hondartzara jaitsi eta adinduen etxean geldituko naiz garagardo bat eta zerbait jatera.
Paseoan iturri bat dago, eta aukera ezin hobea dut berriz ere ur botila guztiz betetzeko. Beroa gero eta gehiago somatu egiten da eta Badum dorrerako aldapan bero itzela egingo du seguruenik.
Peñiscolatik aterako naiz bide beretik eta errepidea utzita, aldapa gogorrari ekin beharko diot. Motel motel, beroak ez bai du bertze aukerarik ematen, azkenean gora iritsiko naiz.
Etorrerako hondartzak gainditu eta Baseta hondartzatik irtetean, ezkerretara dagoen bidegurutzea hartzea erabakiko dut. Bide estu eta harritxu batetara pasako naiz.
Nahiko teknikoa, eta eskerrak aldaparik ez duela. Poliki poliki L´Escucha kalara iritsiko naiz. Itsasora jaisteko txirrindulatik jaitsi beharko naiz eta handik ateratzeko ere apur batez txirrindula nire gainean eraman beharko dut.
Azkenean Argila kalara iritsi baino apur bat lehenago, pista nagusira irtengo naiz, hori bat izerditan blai. Horregatik bainu ederra hartzea erabakitzen dut. Oso jende gutxi dago hondartza eder honetan, eta estimatzekoa da benetan.
Freskotu eta gero, berriz pistara pasa eta aldapei eutsiko diot, Alcoseber herrira gerturatzeko.
Eta honela berriz ere kanpigera iritsiko naiz, bazkaria prestatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina