2018(e)ko abuztuaren 3(a), ostirala

Donibane Garazi - Orreaga. Donajakue bidea

Donajakue bideko aurreneko ibilaldia aurkeztuko dizuet gaurkoan. Donibane Garazin hasi eta Orregako monasteriorainokoa. 25 kilometro eta mila metrotik gorako desnibelakoa. 170 metro inguruan hasi eta Lepoederreko 1429 metrotaraino igo beharrekoa, ondoren Orreagara jaisteko.

Gaurko eguraldia nahiko kaskarra izan da, hasieratik euria eta makurrena, lainoaz inguraturik ibili behar izan dugula ia ia Orreagara iritsi arte. Hortaz ezin izan dugu goxatu ibilaldi honek eskaintzen dituen ikuspegi eta paisai ederretaz.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa


Ibilbidea eta profila.

Gaurkoan autobusak Donibane Garaziko gotorleku azpiko aparkalekura eraman gaitu, harresiaren aurreko puntura. Bertan aterkia eta anorak eta kapak paratu behar izan ditugu eguraldiari aurre egiteko.



Donibane Garazira harresiko atetik sartuko gara eta ondoren rue de la Citadelletik beherat ibiliko gara.




Donibane Garaziko elizaren ataritik pasako gara.
Eta erlojuko dorrearen azpitik Nivé de Béhérobide ibaiaren gaineko zubira gerturatuko gara argazki baten bat egiteko.





Karrikatik gorat egingo dugu, harresiarekin berriz elkartu arte, hauxe izango da Donibane Garazi agurtzeko puntua.

Hemendik aurrera aldapak hasiko dira, eta ez dira bukatuko Lepoederreraino, eta benetan luzeak eta batzuk malkartsuak izango direla.
Errepidetik zuzen jarraituko dugu.

Lainoak paisaiza goxatzeko betarik ez digu emango, eta akaso horregatik gure martxa behar baino azkarragoa izango da, kontutan izanda ibilaldiaren luzera eta igo beharreko metro kopurua.
Aurreneko bidegurutzea zuzen gaindituko dugu. Bidea ordea oso ongi margoturik eta izendaturik dagoenez ez dago galtzeko aukera gehiegirik.
Asfaltotik gora jarraituko dugu. Aurrerago bertze bide gurutze batzuk ere izango ditugu.

Bertze aldapa gogor eta bidegurutze batzuren ondoren, ibilbidarekin jarraituko dugu.


taberna batetara iritsi arte. Bertan taldea elkartuko da, martxarekin jarraitzeko.
Apur bat gorago errepidea utziko dugu gure ezkerretik, aldapa gogor batzuk pista batetatik gainditzeko.
Hala ere aurrerago berriz ere errepidearekin topo egingo dugu.
Gorago iturri bat topatuko dugu eta izerditan blai gaudenez edateko aukera ezin hobea dugu.
Bertze aldapen ostean, azkenean Orisson aterpera iritsiko gara. Bertan indarrak berreskuratuko ditugu zerbait jaten eta kanpoan dagoen iturritik ura edaten. Hala ere euria eta lainoak tinko eusten diote eta ez digute tarterik emango.




Aldapan gora jarraituko dugu eta daramagun erritmo bizkorrarekin erromesak aurreatzen jarraituko dugu.








Bidegurutze batera iritsiko gara, zeinetan Arnegirako bidea dagoen. Guk aldiz aldapan gora jarraituko dugu.




Kaka zaharra eguraldi honekin, ezin paisaiak ikusi, metro gutxi batzuk bertzerik ez ditugu ikusten. Azkenean, errepidea uzteko bidegurutzera iritsi gara, bertan gurutze handitxo bat dugu eta pista batetara pasako gara.

Apur bat aurrerago oroigarri bat dago, bertan erresistentziako partaideen omenezko xafla eta harri bat paratu dute.

Pistatik aurrerago jarraituko dugu eta azkenean, basoa ikusgai izango dugu.

Eguraldiak ez digu lagundu baina egia da aldapa guzti hauek eguzki eta beroarekin igo behar badira, baldintzak ez dira hobeagoak izango.
Bentarteako mendilepora iritsiko gara eta eskuineko pistatik jarraitu beharko dugu.

Apur bat aurrerago iturri eder batekin topatuko gara eta ura edateko beharrezko geldialditxoa.

Ura edan eta gero aurrera segi eta segituan Nafarroako mugarriarekin topo egingo dugu. Bertan dugu Nafarroa Garaia eta Bexe Nafarraren arteko muga, Pirinioetako hitzalmenean, 1851. urtean finkatutakoa.


Aurrerago jarraituko dugu, ezer ere ez ikusi gabe eta bidegurutzeren bat gaindituz.




Azkenik babeserako sortutako aterpe berrira iritsiko gara. 19 kilometrotik goiti eta oraindik ezin aterkia gorde. Bertan bazkaria hartuko dugu eta atseden apur bat ere. Indarrak justu ditugu, eraman dugun erritmo bizkorra dela eta.


Indarrak berreskuratu ostean azken txanpa eta aldapei aurre egingo diogu, Lepoederrera iristeko. Bidean pare bat bunker ikusgai izango ditugu. Gerra zibilaren ostean eraikitakoak, P lerroaren adibide anitzetariko gisa.

Eta azkenean Lepoderrera iritsiko gara. Eskerrak euria bukatu dela baina lainoak aldiz dena inguratzen du eta ez dugu Ortzanzurieta ezta Astobizkar ikusterik izango.

Bertatik beherako aldapak izango ditugu, eta horretarako bidea jarraitzea erabakiko dugu, ez errepidea. Apur bat beherago bidegurutze bat dago, eskuinetik Ibañetara jaisteko eta ezkerretik Orreagara zuzenekoa. Bigarren aukera izango dugu aukeratutakoa, lainoak ez bai du tarterik eskaintzen eta ezin izango dugulako ezer ere ikusi.
Jaitsiera basoan barneratuko gaitu eta eguraldia aldatzen ari dela dirudi, noizen behin zerbait gehiago ikusterik dugulako. Egia da Hegoaldeko isurian barneratzen garela eta somatu egiten da.




Azkenean Nabalatik Orbaizetako arma olatik datorren pistara gerturatuko gara.





Handik Arranosin errekatxora eta hortik Orregako aparkalekura.









Orreagarako bisitatxoa eta tabernan garagardo batzuk edan beharko ditugu, galduriko likodoaren parte bat berreskuratzeko.
Ibilbide gogorra, eta bereziki ateratako bataz bertzekoarengatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina