2018(e)ko abuztuaren 20(a), astelehena

Ezkabako ihesaldiaren 80 urtemuga eguna

1938. urteko maitzaren 22an, Alfontso XII. gotorlekutik, gerra garaiko ihesaldi handiena izan zen. Gotorlekua inoiz ez zuen bete bere eginkizuna. Azken Karlistaldian Iruñaren setioaren ostean eraikitze lanekin hasi baina bukatzerakoan, gerra handia hasia zela, hegazkinen bonbardaketak zirela eta, bere balio estrategikoa galdua zuen. Tamalez 1934. urteko urriko iraultzaren ostean, presondegi bezala erabiltzea erabaki zuen gobernuak. Eta gerra zibila piztean, presoz betetzen hasi zen berriz ere. Bizi baldintza kaskarraz gain, hainbat "saka" pairatzen zuen presondegiak. Egoera tamalgarriari aurre egiteko, preso talde batek sekulako ihesaldia prestatu egin zuen.
Bedratziehun bat preso ihes egin zuten, bertze askok, indarrik gabe eta Iruñatik argiekin igotzen zirela ikusirik, hanka ez egitea erabaki zuten. Ihesaldian parte hartutakoen artean 213 inguru Nafarroako hainbat herri eta mendietatik afusilatuak izan ziren. Udan, Iruñako gotorlekuan 14 iheslari epaituak, fusilatuak izan ziren ere. Soilik 3 gizon iritsi izan ziren Frantziara, amestutako askatasuna eskuratuz.
Egun horretan gertatutakoaren omenezko bilkura bat sortu zen aurten ere. Kirolari talde ezberdinetako jendea bildu zen gotorlekuan, oinez nahiz korrika bertara igotakoak. Azken agurraren ostean, ausarta talde bat ihesaldiaren ibilbidea egitera irten zirelarik.
Gure kasuan Donibanetik bilkurara gerturatzeko ibilbidea osatzeko elkartu izan ginen. Hona hemen egun honetan zehar buruturiko ibilbidea.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:
Powered by Wikiloc


Txangoko Bideotxoa:

Ibilbidea eta altimetria.

Donibaneko burdindegi batean gelditu eta handik hasiko da gaurko igoera. Takonera eta Larrainako aldapara zuzenduko gara estreinekoz.


Eskaileretara iritsi eta handik Plazaola tren bidera jaitsiko gara.


Arga gaineko Plazaola tren zaharraren zubitik igaroko gara. Azken uholdeek ibaiaren beherago zegoen Kurtidoreen presa suntsitu zuten eta ondorioz ibaiaren zati hau, era bat aldatua dago, ura maila arrunt baxuago bai dago.


Errotxapea auzotik Artikara zuzenduko gara.


Sahiezbidearen oinezkoentzako zubira iritsi eta

handik errepidetik Artika herri zaharreko azken etxeraino igoko gara. Bertan ezkerretatik Ezkaba mendiko magaletan murgiltzeko.

Herria utzi aurretik eskuinetik hilerrira doazen eskaileratatik joango gara.

 Hilerriaren horman, presondegian gerra eta gerra ostean bereziki, bizi baldintza kaskarrak eta presoen heritasunak direla eta hainbat preso hilik suertatu ziren. Horietako batzuk hilerri honetan ehortzi zituzten. Ezkaba mendiko magaletan dauden herri guztietako hilerriak bete zirenez eta herritarrek ehorteko tokirik izango ez zutelakoan, militarrei kexa formala helarazi zitzaien eta hauxe izango da arrazoia, gerra ostean Ezkaba mendiko gailurrean, presondegitik gertu hilerri berri bat eraikitzeko. Hilerri horren izendapena, botilen hilerria da. Bertan indusketak egitean hasi zirenean, hildakoen hanken tartean, gehienetan, botila bat agertzen zelako. Presondegiko administrari baten bati bururatu zitzaion gutxienez botilen barruan hildako presoen informazioa sartzea. Kontutan izan behar da hildako gehienek familiarekin harremanak ez zituztela, gerra eta errepresioa eta beldurra zabaltzeko bertze modu bat zelako. Blogaren sarrera honetan informazio gehiago duzue.
Indusketekin hasi ziren garaiko argazki batzuk
 http://mendikosterak.blogspot.com/2017/12/ezkaba-gotorlekuari-itzulia-emanik.html
Hilerritik errepide nagusira irteten den pistatik aterako gara.

Errepidea zeharkatu eta zuzenean abiatzen den bidexkatik aurrera ekingo diogu.

1982. urtean eta elizak bultzaturik eraikitako eskulturara iritsiko gara. Aureo Rebolék eraikita eta halako deskribapena duena:  "imagen de gran tamaño del Sagrado Corazón, colocada sobre un pilar de gran altura. Es iniciativa del conocido sacerdote navarro Don Ambrosio Eransus. La imagen resulta quizás demasiado rígida e inexpresiva, con un canon muy estilizado."




Inguratu ondoren, bereziki Iruñerriaren gainean duen ikuspegi ederra delako, bere gibeletik abiatzen den bidetik zuzen igoera jarraituko dugu, pista bat zeharkatuz.



Bidea oso ongi markaturik dago eta zenbait zatitan egurrekin prestaturik aurkituko dugu.
Gorago berriz ere bertze pista bat zeharkatu beharko dugu, zuzeneko igoerarekin jarraitzeko.



Bidetik errepidera iritsiko gara. Garai batean militarren eremuaren mugak zeuden tokira. Horrexegatik elkarte memorialista batek 1988. urtean presoen omenezko monumentua bertan eraiki zuen. Eta hainbat urtetan zehar bertan ospatu egiten zen maiatzaren 22tik gertuen zen igandean omenaldi ekitaldia.
Monumentu berritua da, 2009. urtean falangista batzuk suntsitu zutelako. Hainbat urte geroago, 2016 urtean epaituak izan zirelarik. Info gehiago bertan. Monumentua maitzan berean berritu eta estreina izan zuen. Bertan info.






 Panoramika Ezkabatik
 Hitzordua eta omenaldi xumetxoa egin genien presoei eta bertatik guztiok presondegiko ateraino gerturatu ginen.





Bidetik eta Ezkaba mendiko ertzetik antenetara hurbilduko gara.








Handik Alfontso XII. gotorlekuaren ate nagusira iritsi eta bertze omenalditxo bat.




Eta denbora gehiegi galdu gabe guk bertze bide batetik jaisteari ekingo diogu. Errepidearen aldamenetik eskuinetik Berriozar aldera doan bidea hartuz.


Basora iristean guk, aldiz, ezkerretatik abiatuko gara Artikara zuzenean jaisten den bide nagusi honetaik jarraituz.

Errepidea behin gurutzatuz

Bidetik beherat jarrituz



Berriz ere errepidera irteteko eta metro batzuk bertatik egin ostean, eskuinetik abiatzen den bidexkara pasatzeko.

Bertatik pista bidegurutze batetara iritsi eta zuzen herrira jarraituz.


Artika herrira iritsi eta berriz ere saihezbidearen gaineko zubitik igaro. Baina oraingoan usaimenen parkera zuzenduko gara.





Handik cuatro vientosera iristeko eta Biurdanako parketik Donibaneko taberna batean ibilbidea bukatzeko. Bertan irabasitako garagardo batzuk hartuko ditugularik.
Ibilbide klasikoa Iruñerrian, baina hamaika bidexkatik burutu daitekeena. Gaurko igoera aspaldiko partetik burutu gabekoa izan delarik.

http://mendikosterak.blogspot.com/2018/08/ezkabako-ihesaldiaren-80-urtemuga-eguna.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina