2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

Benicasim Oropesa Benicasim bidegorriz

Ibilbide honetan mendi txirrindulaz buruturiko ibilbide erraza eta polita aurkeztuko dut. Benicasim herritik abiaturik eta bidegorria edo tren zaharraren bidetik Oropesarainoko ibilbidea.
Joan eta etorria bide beretik burutu egiten da, itsaz ertzetik hain zuzen ere. Zailtasunik gabekoa eta paisai ederrak zeharkatzen dituena, gainera aldaparik gabekoa.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen.

Powered by Wikiloc

Txangoko bideotxoa:


Ibilbidea eta altimetria

Irteera Benicasimeko kanpigean izango dugu.
Errepide nagusira irten eta eskuinetik eremu komertzialera gerturatuko gara, handik eskuinera berriz hartuz, bidegorrira irteteko.
Bidegorrira iristean gure eskuinera bideratuko gara Benicasim herritik urruntzeko.

Segituan VilaRoigera doan errepidea zeharkatu beharko da.
Zuzenean jarraituz, herriaren bukaera partera iritsiko gara, Voramar hondartza inguruetara. Bertan tren zaharraren bidearen hormen paretik igaro eta errepidea zeharkatuz.



Errepidearen bertze aldera iristean Benicasimeko hondartzen ikuspegi ederra izango dugularik.

Hemendik aurrera itsaz ertzetik ibiliko gara, baina zenbaitetan itsasoa ez dugu ikusiko trenaren trintxera ezberdinak, baita tunelak ere gainditu beharko ditugulako.

Apur bat aurrerago aurreneko trintxera erraldoian barneratuko gara.

Bisitatzerik izango dugun aurreneko monumentua Colomera dorrea izango da. Halako informazioa eskaintzen digu wikipediak: "
La Torre Colomera, también conocida como Torre Atalaya, Torre del Colomer, es una antigua torre de vigilancia situada en la carretera de Oropesa del Mar a Benicasim por la costa, a 3 km al sur, junto al área de recreo de El Bovalar, sobre un promontorio calcáreo del cretáceo inferior, rodeada de coscoja y palmito, está en ruinas y se accede a ella desde la Vía Verde del Mar.​
Está catalogada de forma genérica como Bien de Interés Cultural, según consta en la Dirección General de Patrimonio Artístico de la Generalidad Valenciana, con el código: 12.03.085-006.
Esta torre, junto a la Torre de la Corda (al sur) y la Torre del Rey (al norte), entre otras, forma parte del conjunto de torres de vigilancia con finalidad defensiva que rodeaban la costa de Oropesa del Mar, cerrando el círculo defensivo de norte a sur.​ La torre data de los siglo XVI (1553),​ época en la que se producen frecuentes ataques de piratas berberiscos a la zona costera mediterránea, por lo que Fernando de Antequera inicia una fase de construcción de torre de vigilancia para poder prever y alertar de posibles ataques a la población para su defensa.
Las torres de vigilancia se construían junto a la costa, eran de considerable altura (para tener una visión más amplia tanto del mar como de las torres cercanas, a las que debían avisar mediante señales de los ataques) "







Bidea jarraitu eta bertze trintxera erraldoiak zeharkatu beharko ditugu.




Aurrerago Cordako dorrera iritsiko gara.Wikipediak aipatzen du: "
El segundo Duque de Maqueda nombra a Joan Bernardí de Cervelló, encargado de las obras. Iniciada la construcción a finales de 1553, y dirigida por el maestro de obras Joan de Barea, finaliza su edificación a principio de febrero de 1554.
Durante enero y febrero de 2011 se ha llevado a cabo la restauración de la torre, con la instalación de una escalera metálica para llegar a la puerta de acceso.
Tiene planta circular de perfil ligeramente troncocónica, teniendo el acceso por una puerta en altura, a unos 6 metros, en la cara que da al mar, a la cual se accedía por una escalera de cuerda. Cercando la torre hay 9 aspilleras que permiten fácilmente defenderla. Construida con masonería de piedra y mortero de cal en un emplazamiento difícilmente accesible desde el mar y con una muy buena visibilidad. "






Bisitaren ostean bidera bueltatuko gara eta Oropesara hurbiltzean, tunel luzea zeharkatu beharko dugu.

Tunelaren bertze aldera irtetean Oropesako portua ikusiko dugu.
Herriko aurren etxeetara hurbiltzean bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik herrira eta hondartzetara irteterik dago baina gure kasuan ezkerretik jarraituko dugu, tunel txiki baten azpitik igaroz.

Bertze aldera igaro eta eskuinetik, tren bide berriaren aldamenetik jarraituko dugu errotonda batetara iritsi arte.
Gaurkoan herri zaharrara gerturatzea erabaki dugunez, bertatik ezkerreko aldera, errekatxoa gainditzeko eta handik La Plana etorbidera atera eta aldapatxoa ezkerretik gorat, gasolindegi batetara iritsi arte.
Gasolindegitik zeharkatu eta Carrer de Daltera iritsiko gara bertako aldapatik Oropesako gaztelura iristeko. Bisitatxoa egin ostean bide beretik etorbidera bueltatu eta handik Tren bideraino iritsiko gara eta ezkerretik Oropesa del Marreko tren geltokira.
Bertatik Abinguda del Marrera irten eta eskuineko espaloiaren aldamenetik dagoen bidegorritik jarraitu, tunel bat zeharkatuz,
zuzenean hondartzetara iristeko. Bertan atsedenalditxoa eta argazki batzuk egiteko unea dugu.

Hondartzeren bukaeran carrer de Teroletik La Concha hondartzara gerturatuko gara.
Bertan turismo bulegoa dago.


 Hondartza inguratu eta portura aldera bideratuko gara.
Portura iritsi baino apur bat lehentxeago, eskuinetik bidetxo bat dugu berriz ere bidegorrian sartzeko.



Eta Benicasimera iristeko bidea bertze norantzan egitea bertzerik ez dugu izango.
Bide erraza eta polita, akaso Castelloneko bidegorrieen artean erraza eta politenetarikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina