2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

Toberias ur-jauziak eta Andoingo portua

Ibilbide ederra igandean buruturikoa. Andoin herritik abiatuz, Toberias ur-jauziak bisitatu eta ondoren Andoingo portura igo eta bide zaharretik bueltatu.
7,5 kilometroko luzera eta 540 metroko maldako ibilbidea.
Paisai natural ederrak ikusteko beta eskaintzen duen txangoa da, baina ur-jauzietik gorako bidea ez da errazegia, lokatzez beterik egoteaz gain, nahiko malkartsua da eta zenbait puntutan tentuz ibiltzea eskatu egiten duena da. Gainontzeko igoera inolako trabarik gabe egiten da.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa

Ibilbidea eta altimetria

Adoain herria, Arabako aurreneko herrietarikoa da Sakanatik gerturatuz. Herrira iritsi eta enparantzan kotxeak utzi eta eguraldia ona ez den arren, mendiko traste guztiak paratuz, ibilbidea burutzera irteten gara 31 lagun.


 Urbasa eta Entzia aldera gerturatzen hasiko gara. Lainoak mendiak ikusten eragozten badiguten arren.
Herritik irten eta errota aldera gerturatuko gara, bertan Toberia errekatxoaren bertze ertzera zeharkatzeko.

Pista zuzenean jarraituz, metalezko ate bat dugu, hau zeharkatu eta ezker aldeko pistatik jarraitu.

Pistaren eremu batzuk lohiaz beterik daudenez, aldameneko bidexkak erabili behar izaten dira aurrera jarraitzeko.


Aurrerago bertze pisten bidegurutze bat izango da, oraingoan eskuinetik jarraitu.
Basoan barna, Toberiaz aldera poliki poliki gerturatzen gara.

 Toberias errekatxoaren sorburura gerturatzen garela nabaria da, noiz behin ere halako putsuak topatzen bai dira.
Bertze bidegurutze bat topatuko dugu eta oraingoan igotzeko ezkerretik jarraituko dugu, jaitsieran aldiz, bertze pistatik bueltatuko garelarik.


Toberiasen ur-jauzien zarata entzungai dugu jada. Apur bat aurrerago pista utzi eta eskuineko bidetik abiatu beharko dugu ur-ajauzi nagusietara iristeko.




Toberias ur-jauziak benetan ikusgarriak dira. Urbasa- Andia -Entziaren Ipar aldera ur sorburu bakarra da. Uraren euskal agentziaren helbidean ibilbide eta info laburra ikusgai da.
Aurreneko zati honetan ikusgai diran ur-jauziak.










Toberia erreka bertan zeharkatu behar dugu, bertze ertzeko maldatik gora jarraitu ahal izateko. Aurreneko aldapa nahiko malkartsua eta bidea lohiaz beteta egoten ohi denez, tentuz ibiltzea ezin bertzekoa da.





Aurrerago bertze ur-jauzi txikiagoak ikusiko ditugu.


Gorago bertze batzuk.





Eta azkenean sorburuan eraikitako presa batetan sortutako azken ur-jauzia.




Sorburuaren gainetik, bertze ertzera igaroko gara, eta oraingoan bideak bertze aldetik jaisten da. Bertan ere bi pausu arriskutsu ere topatuko ditugu. Gure kasuan giza katea sortuz haurrak eragozpen gehiegirik gabe jaistea lortuko dugu.




Belleku mendiko magaletik ibili behako gara, bertako haitzak inguratuz.













Azkenik hesi batetara iritsiko gara eta hau gainditu ostean pista bat aurkituko dugu.







Gaurkoan pista eskuinetik beheko aldera segitukodugu, Adoaingo porturako harrizko bide zaharrarekin bat egiteko. Hala ere bertatik gora eginik, bide berera irteterik dago.



Bide polit eta, orain artekoarekin alderatuz, eroso honetatik, Adoaingo mendate edo portura igoera dugu.




Azkenean Adoaingo portura iritsiko gara. Bertatik eskuin aldeko pistatik igoko gara.



Goian bidegurutze bat dugu, ezkerretik borda batzuetara iristeko,

Aurreneko borda pasa eta bigarrenera zuzenduko gara. Hau atea irekitzerik du eta eguraldi honekin haurrek bertan bokata jatea erabakiko dute.




Indarrak berritu eta talde argazkia egiteko tenorea iritsi da.






Kortandi mendia bertan dugu baina lainoak ezer gutxi ikusteko beta eskaintzen du, hortaz gauzak bildu eta buelta ematea erabakiko dugu.

 Legaireko zelaiak ere osta osta ikusterik ditugu.


Adoaingo portura itzuli eta bidetik behera.

Bide zaharraren aldamenean iturri bat dago.


Bustinaranera hurbiltzean bertze bidegurutze bat izango dugu. Gaurkoan eta eguraldia dela eta eskuinetik bide laburretik jaistea erabakiko dugu. Igoerako puntu batetara iritsiz eta handik herrira.

Bide laburra baina eremu berezi eta xarmaz beterikoak ezagutzeko beta eskaintzen duena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina